Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza bat bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

bat
1 zenbtz. Zenbaki arrunten segidan lehenari, apalenari dagokion kopuruaren adierazlea, 1. Begi bat besterik ez du. Liburu bat erosi du, ez bi. Litro bat esne. Libra bat haragi. Pitxer bat ardo. Ordu erdi bat baino gehiago. Aste baten buruan. Beste guztien gain, irabazle bakar bat gelditu zen jaun eta buruzagi. Gauza bat bakarrik. || Bat bitan banatua. Zazpiak bat.
2 Bera, bat bakarra. Ik. berbera. Herri batekoak gara. Argi eta garbi dago ez ginela iritzi batekoak. Gutxi gorabehera, biak izango dira adin batekoak. Ez dira toki guztietan era edo modu batean gantzutu eriak.
3 (Banakoa gehiago mugatu gabe adierazteko). Ik. batzuk. Gizon txiki sotil baten andrea zen. Maiz gertatu diren eten horietako bat. Halako susmo bat. Halako batean.
4 (beste-ren aurrez aurre). Hizkuntzaren alde batek bestearekin, hizkuntza batek beste batzuekin, halako antz eta eitea baduela. Kasu baten eta bestearen izena berbera da. Ume bata isila da eta bestea berritsua.
5 (Izen propioez, indargarri gisa). Ezpata biluzia eskuan harturik, oihuz, Matatias bat bere denboran bezala. Etxepare bat, Etxeberri Sarako bat eta horien gisako beste hainbeste gure artean agertzen baldin badira.
6 Gutxi gorabehera. (Zenbaki baten eskuinean). Ik. bat 12. Hamar bat etxe. Handik berrogei bat egunera itzuli zen. Sei bat liburu erosi zituen. Urtean hamar bat mila euro ematen dizkio. Lau bat mila astean. Pastoral batean, berrehun bat bertset behar da, ene ustez, istorio bat kontatzeko.
7 iz. Zenbaki arrunten segidan lehena. Bata da zenbaki arrunten artean txikiena. Bat eta bat bi dira. Bat zenbakia.
8 (Data adierazteko, hilaren izenak -en atzizkia hartzen duela). Uztailaren bata asteartea da aurten. Abenduaren batean etorriko da. Urtarrilaren batetik zortzira irekita egongo da. || (Aposizioan, artikulurik eta kasu markarik gabe, hilaren izenak -k atzizkia hartzen duela). Gaur, apirilak bat, garrantzi handiko erabakia hartu da.
9 (Orduak adierazteko). Ordu bata da. Ordu batean. Ordu batetik hiruretara. Ordu bat eta erdiak. Ordu bat eta erdietan. Ordu bat eta laurdenak. Ordu bata eta laurden. Ordu bata laurden gutxi(ago). Ordu bata hamar gutxi(ago)tan. Ordu bata eta bostean. Ordu bata eta hogeian.
10 (Erakusle batez mugaturik). Zeren ez da bide bat baizen, eta bat hura ere, guztia da mehar.
11 (Izenordain gisa, mugatua, bestea-ren aurrez aurre). Bata eta bestea, berdinak. Bata ona, gaiztoa bestea. Bata baino bestea arinago aldendu ziren. Bata bestearen atzetik. Bata bestearengandik mugatzen saiatu zen. Ez bata ez bestea. Ezberdintasun franko baitago bataren eta bestearen artean. Batari nahiz besteari emateko. Bata besteari eta nor bere buruari galdezka. Batak egin zuena besteak desegin zuen. Batean ez bada, bestean. Batetik eta bestetik.
12 Gutxi gorabehera. (-en atzizkia daraman zenbaki baten eskuinean). Hamarren bat urte Jerusalemen igaro zituen. Ehunen bat kilometro.
13 (-en atzizkiaren eskuinean, esaldiari susmo ñabardura ezartzen diola). Gurpilen bat zulatu zaio.
14 (-en atzizkiaren eskuinean, nolabaiteko zehaztasunik eza adieraziz). Oinazeren bat du.
15 Aldi berean. (-z atzizkia daraman aditz baten partizipio burutuaren eskuinean). Hitz horiek esanaz bat, haurraren aurpegia eguzkia baino ederrago bihurtu zen.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Ardi bat doan lekutik, oro. Batek mila balio eta milak bat ere ez. Batek omen eta besteak amen. Hobe txori bat eskuan, ze ez bost zuhaitzean. Otsoaren ihesi nenbilela, bat nendin hartzarekin. Otsotik ile bat bederik, eta hura betondotik. Sos baten mina eta bi sosen lotura. Zuri baten pupua eta lau zuriren trapua.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.