Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza bakar bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

bakar
1 adj. Berdinik, kiderik edo lagunik ez duena. Ik. bakoitz. Hori dakien (pertsona) bakarra. Ezberdintasun guztien funtsa hitz bakar batean bil daiteke. Bat bakarrak aurkitu zuen kokalekua lege berriaren barruan. Ahapaldi bat bakarra ez da aurkituko jatorrizkoa baino eskasagoa. Buruzagitza bakarraren mendeko ziren bitartean. Espetxea eta zigorra izan ziren erantzun bakarrak. Berrehun kiloko harria esku bakarrez jaso. Alderdi bakarreko sistema politikoa. Hobe duzu begi-esku eta oin bakarrarekin zeruan sartu. Inor ez da deusen jabe bakar.
2 adj. g. er. (Ezkerreko sintagmaren kasu atzizki berarekin). Ik. bakarrik. Dohain hau gizonari bakarrari eman nahi izan zenion.
3 adj./adb. Pertsonez eta animaliez mintzatuz, bakarrik dagoena. Emakume bakar eta zorigaiztoko guztiekin. Jende artetik urruti eta bakar bagaude. Hondar lehorrean bakar dabilen bitartean.
4 adj. Lekuez mintzatuz, bereizia, bakartua. Bilatzen dira leku ezkutuko eta bakarrak. Zein bakarra gelditzen den etxea, etxeko jauna gudetan dabilen bitartean. Otoitzerako toki bakar eta egokia.
5 adj. pl. Bakanak. Bakarrak direla honela bizi direnak. Nire ile bakar, luze eta zuriak. Bere azken indar bakarrak galtzeko.

Aztergaia: bakar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

segida joerabakar hurbilkorrak, segida joerabakar konberjenteak

Euskaltzaindiaren Arauak

(neure, zeure, bere) bakarrean: han zegoen gaixoa bere bakarrean malkoak egosten.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: bakarren bat .

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua

(neure, zeure, bere,...) bakarrean: "Han zegoen gaixoa bere bakarrean malkoak egosten"

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'bakar | EArau (neure, zeure, bere) bakarrean: han zegoen gaixoa bere bakarrean malkoak egosten. AS gehitzeko eskatuz: AI, MA: ' bakar-bakarra adlag. Ipar. Sin. bakar-bakarrik, bakarren bat, bakarren batzuk '.

 - [E123]: 'Bakar-bakarra (azpisarrera) Adlag. Ipar. esaten da. Nik dakidaneraino, naf. ere bada'.

 - [I202]: 'Bakar-bakarra (Bakar hitzaren azpisarrera gisa). (Bortzerrietan, Malerrekan eta Baztanen erabilia)'.

 - [E116]: 'bai, horrek Naf marka behar du. Proposamena: marka sartu'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): 'OK'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.