Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza azal bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

azal
1 iz. Zuhaitz eta zuhaixken enbor eta adarren kanpoko estalkia. Animaliak larruz eta ilez, hegaztiak lumaz, arrainak ezkataz eta zuhaitzak azalez.
2 iz. Fruituen eta kidekoen kanpoko estalkia, bereziki gogorra ez dena. Laranja, patata azalak.
3 iz. Zenbait janariren kanpoko estalkia. Ogi azalak. Urdai azala. Gaztaren azala. Irinik hoberenarekin egin orea ere ez da ogia, labean azala egin artean.
4 iz. Gizakiaren eta zenbait animaliaren gorputzaren kanpoko estalkia. Ik. larru. Azal zuri, garbiko neskatxa. Aurpegiko azala. Azal mehea, leuna, lodia. Azal ederrekoa. Azal asko eta mamirik ez, hezurrak agertu nahirik. Oilaskoa azal eta guzti jan zuen. || Tratamenduak luzea izan behar badu, azalpean aparatu txiki bat jar daiteke, botika etengabe, modu konstantean, askatzeko. Azalpeko txertoak.
5 iz. Liburu baten gaineko eta azpiko orriak, gehienetan barrukoak baino gogorragoak direnak; batez ere, gaineko orria. Azala taxutu eta apaindu duena. Azala eta argazkiak, X-renak. || Guantanamoko argazkiak jarri dituzte diskoaren azalean.
6 iz. Aldizkari, egunkari eta kidekoetan, lehen orria. Berria egunkariaren azaleko argazki nagusia. Hurrengo egunean Tel Aviveko kazetek azalean, letra handiz, ipini zituzten adierazpenak.
7 iz. Zerbait biltzen duen zorroa. Eskutitzaren azala. Burkoaren azala.
8 iz. Zerbaiten gaineko eta kanpoko aldea; itxura. Ik. gainazal. Ur-azalean igerian. Ur azpitik azalera irten. Lurraren azalean (Ik. lurrazal). Bertutearen azala bai, baina mamirik ez duela. Itxuraren eta azalaren azpitik jatorrizko monoteismoaren aztarnak ageri dira. Azalera agertu. Euskarak azal nabar hori kaltegarri duenez gero. || Egungo egunean ere, ez da ogi bedeinkatua izengoiti horren azalpean eskaini zaigun guztia. Euri-urak gelditzen dira bi lurren artean, erran nahi da, azaleko lurraren eta azalpekoaren artean.
9 adj. Azalekoa, sakontasun gutxikoa. Ez liteke ito ur azaletan. Baserri hartan lur azalak direla esaten dute. Entzute handikoa, baina jakintza azalekoa. Nire munduko jakinduria izan da oso azala.

Esaera zaharrak

Haritzak azala ametzak bezala, zaharrak ezin dagike gazteak bezala.

Aztergaia: azal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: azaleko izlag.

Lantaldearen irizpideak
Forma lehiakideak ditu, eta erabilerak ikusiko dira

ik. oharra, s.u. azalera

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: azaletik, azaleti(ka)ko, azal-gorri .

Informazio lexikografikoa
Adiera(k) edo arlo semantikoa

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): azalpean [azpisarrera gehitu], azalpeko izlag. [azpisarrera gehitu].

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.