Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza aurri bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

aurri
1 iz. pl. arkeol., hist. Eroritako eraikin baten edo gehiagoren hondakinak. Monjardin mendiaren tontorrean Erdi Aroko gaztelu baten aurriak daude. Beste aldean, Presaetxe baserriaren aurriak ikusi ditugu.
2 iz. arkit., zuz. Eraikin baten hondamen egoera larria, berezko erabilera eragozten duena edo eraikina erortzea ekar dezakeena. Eraikinaren jabeak erantzukizuna du, eraikin osoaren edo horren zati baten aurriak eragiten dituen kalteen gain, baldin eta aurria gertatzen bada beharrezko konponketak ez egiteagatik. Alkateak adierazi zuenez, eraikin horri aurri-egoera izendapena eman diote.

Aztergaia: aurri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-10-08 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh 104 2020-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko 1 aurri ("Maison qui n'a que le toit et les murailles" [...] "Ruina" DRA, que cita a Darric. Cf. aurritu) eta 2 aurri ("[AN-zuhaire], planta de raíz larga y hoja ancha").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aurri (eta aurrizko egoera, aurri-egoera, industria-aurri) 7: J. Agirre 2 ("Gaur egun ermita aurrizko egoeran aurkitzen da, utzikeria eta emandako tratu txarra direla medio", "Lanondoko paisajean ugariak dira txabolak, aurri-egoeran horietako asko"), Aita Santuen Erroman ("Sixtoren aitzindari batzuk [...] hasiera eman zioten hiria berreraikitzeko proiektuari, aintzinako aurriak zaharberritzeari zein Berpizkundeko estiloko eraikin berriak jasotzeari ekinez"), Lur eta Ingurugiro 2 ("Agente kutsatzaileei buruzko atal honetan, zabortegiak eta industria-aurriak aipatu beharko genituzke lurzoruen kutsadura kasu berezi gisa", "Iker itzazu zeu bizi zaren inguruan dauden zabortegiak, depositu-guneak, ibar beteak eta industria-aurriak"), Ibilien Dima ("Ganekortara helduko gara, beste eskorta batzuen aurriak eta artzain-txabola baten beheak dauden lekura alegia"), LandaTurismo 1999 ("erromatarren aurriak, tenplarioen misterioak, elizak eta soroak, lasai lasai haien historia noiz kontatuko diguten zain daude"); aurri egin 1, Tutankamon-en hilobia ("Tenpluok aurri eginda idoro nituen"); aurrigile 2, UZEI ("nire ahalorde-emailearena den etxean agertu diren bizio aurrigileak", "Bizio aurrigileak ageri dira etxean"); cf. aurritu 3.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aurri : HiztEn (1 teilatua eta kanpoko lau hormak baino ez dituen barne-zatiketarik gabeko etxea; 2 eraik. pl. eraikin bat edo multzo bat osorik edo zatika lurrera erori ondorengo gerakinak; aurri izan AS, aurri-zorian egon AS), Euskalterm 19 (hauetan besteak beste, aurri zorian 3 eta aurrizko egoera 1 aurri-egoera sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

aurri : Izen geografikoen glosarioa, 2001 (eta aurri interesgarri); ik. Ajeak 36-38.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

aurri : ElhHizt (1 casa sin división interior que no tiene más que las paredes y el techo; 2 pl. [hondakinak] ruinas; ASak: aurri izan ser débil, estar desprovisto de medios, aurri-zorian egon amenazar ruina #mdash# un edificio), HiruMila (1 ruina; 2 débil, sin medios), Lh DBF (faible, débile), DRA (1 ruina; 2 en Fustiña y Cabanillas [N] dicen "echar aurri" por arrojar a volea, dulces, dinero, etc.; 3 casa sin división interior, no teniendo más que las paredes y el techo; 4 planta de raíz larga y hoja ancha; 5 débil, desprovisto de medios), PMuj DVC (choza, cabaña; flaco, débil, endeble) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

aurri 80: Argia 12, Berria 17, Deia 2, Deustuko Unibertsitatea 10, EHHA 10, EiTB 5, Elkar 4, Consumer 5, EAO 1, Gomylex 8, Karmel 4, Laneki 6, UEU 6.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: Zuz. aurri ‘ruina’, aurri ekonomiko, fisiko, tekniko, aurri-adierazpen (TN); Geogr., Arteak, Hirig. aurri.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es ruinas / fr ruines, vestiges: Adorez: 3 resto de edificios, ruinas; hondakin(ak), hondar(rak), aurri(ak), herexa, aztarna, hondakizun / Elhuyar: 2 (pl.) hondakinak, hondarrak, aurriak las ruinas de Babilonia: Babiloniaren hondakinak / Labayru: 4 pl. Restos de un edificio o varios hondakin, hondar / Zehazki: 3 pl hondakin(ak); (de algo que cae) erorkin(ak); (de algo que se rompe) hautsikin(ak): las ruinas del edificio siniestrado, eraikinaren erorkinak; las ruinas eran testigos de los bombardeos, hautsikinak bonbardaketaren lekuko ziren / NolaErran: décombres hondakin (pl.) – aurrikin (ZU).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Erabilera oso urriko forma

Iluna da jatorriaren aldetik, eta ez dirudi horren premia argia dagoenik (ordain posibleetan, cf. hondakin eta erruina).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Forma bitxi samarra da, baina erabilia eta beharrezkoa. Bi adiera jaso: batetik, Arkeologia eta Historia, eta hauek pluralean erabiltzen direla adierazi; eta, bestetik, Hirigintza, Arkitektura eta Zuzenbidearen ingurukoa.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

1) Arkeol., Hist.; 2) Hirig. [jakite-arlo hau ez dago jasoa], Arkit., Zuz.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.