Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=aurki 5 sarreratan aurkitu da.

aurki1

iz. Oihaletan, ehunetan edo beste hainbat gauzatan, alde nagusia, begien aurreko aldea. Anton. ifrentzu. Oihalaren, bonetaren, galtzerdien aurkia. Eta aurki-ifrentzu horietan ez ote da nolabait ere ageri gure aurki-ifrentzuen egitura? Aurki guztiak du bere ifrentzua (esr. zah.).

aurki2

adb. Hemendik denbora gutxiren buruan. Ik. laster 6. Aurki etorriko da. Aurki bukatuko dute. Aurki dira jaiak. Peru aurki nazkatzen da, ordea, lanaz eta diruaz.

aurki3

adb. Bizk. Antza, dirudienez. Lau horma zahar zikin izango zituen, aurki, mutikoa txikitan bizi izan zen etxeak.

handi-aurki

adj. Gip. Handiena. Sagar aleetan, handi-aurkiak, saltzeko; eta txiki-aurkiak, etxean jateko. || Meza nagusira joateko asmoa du, eta etxaldean izan ohi diren zeregin ugarietatik handi-aurkienak bukatuta utzi nahi ditu ordurako.

txiki

1 adj. Ohiko tamaina, neurria, indarra edo garrantzia iristen ez duena. Anton. handi. Gizon nano edo txiki baten itxura. Ontzi txiki batean. Gorputzez txiki, baina izatez handia. Artalde txiki baten jabe zen. Nazareteko hiri txikian. Aza orritsu buru txikidun bat. Handi gaiztoak diren tokian pagatzen du txiki onak. Jaunak dauka gauza handi eta txikien kontua. Limosna txiki bat. Soldata txikia zuelako. Askotan erortzen da hutsegite txiki edo arinetan. Hizkuntza txikia dugu, lurralde txiki batekoa, alegia. Nekea, eta neke ez-txikia, dakarren lana. Lapurreta txiki bat, jolaseko gezurtxo bat. Egonaldi txikiak egiten zituen egunaz etxean. Burges txikiak.

2 adj. (Zenbait hitz elkartu berezitan). Ni jaiki baino lehen eginak zituen gosari txiki eta handiak. Toki zelaietan ganadu handia hobea da txikia baino. Arratsaldeko bostak aldera irteten zen auzotik eta ordu txikietan itzultzen zen maiz. Aberatsa ahaide handi egin, pobrea ahaide txiki. Lehengusu txikia. Zortziko txikia.

3 adj. Dagokion heldutasuna iritsi ez duena. Barrez eta algaraz txiki eta handiak. Erregearengandik hasi eta txiki-handi guztiak. Txiki denboran (Ik. txikitan). Txikia zinenean. || Bi haur txiki zituzten. Honetan ume txikiak legez gara. Zazpi urteko neska txiki bat.

4 (Izen gisa, -en atzizkiaren eskuinean). Gure literaturak ere ezagutu ditu, bere txikian, aroak, gorabeherak eta eraberritzeak.

5 iz. Edukiera-neurri zaharra, pinta laurdena balio zuena. Ik. txetxu; txikierdi. Hiru txikiko botila zazpi errealean saltzen.

txiki-aurki adj. Gip. Txikiena. Sagar aleetan, handi-aurkiak, saltzeko; eta txiki-aurkiak, etxean jateko.

txikitako adj. Txiki denborakoa, haurtzarokoa. Ik. umetako. Txikitako lekuak. Nire txikitako laguna.

txikitan adb. Haur-denboran, haurtzaroan. Ik. umetan. Txikitan amaganik ikasi genuena. || Txiki-txikitandik omen zen bihurria.

txikitatik adb. Txiki denboratik, haurtzarotik. Ik. umetatik. Eragotzi txikitatik zeuen umeei gezurra esateko ekandu galdua. || Txiki-txikitatik, umetatik, aita eta ama esaten ikasi genuenetik. Txiki-txikitatik eta sehaskatik bezala eman zituen santutasun handiko seinale ezagunak.

Oharra: azken eguneraketa 2022-01-12

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako Atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Conde Oliveto, 2. 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper