Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza atera bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

atera, atera, ateratzen
1 du ad. Zerbait edo norbait dagoen tokitik at ezarri, barnetik kanpora eraman. Kanpora atera. Kutxako gauza guztiak atera zituenean. Jendartera atera. Geure bihotzetatik atera dezagun. Hagin bat atera diote. Lege berri bat atera behar dute horretaz. Espetxetik atera zutenean. Umea paseatzera atera. Harrika atera zuten hiritik. Beren lurraldetik atereak izan ziren arte.
2 da ad. Irten (adiera guztietan). Ik. ilki; jalgi. Gauez atera behar izan zuen. Etxetik atera zenean. Bihar aterako dira. Ezin atera naitekeen oihanean. Zer ordutan aterako da trena? Eta garaile aterako da handik. Baina askotan gauzak ez dira espero bezala ateratzen. Sekulako inbertsioa izan zen, baina azkenean ongi atera zen. Esaten dizuet nik gaiztoa ez dela behin ere ongi ateratzen. Estatistika bat egin zen, eta begira zer atera zen. Ikaragarrizko pilotariak atera ziren horiek biak.
3 du ad. Janariez edo edariez mintzatuz, mahaira ekarri. Ik. zerbitzatu 3. Atera ardoa denentzat, dirua badago eta! Intxaurrak eta gazta atera dizkit.
4 du ad. Lortu. Salamancan titulua atera zuen edozein paperjalek. Ez zuten ondore zuzenik atera. Harri horietatik aluminioa ateratzen dute. Azken hauteskundeetan diputatu gehien atera duen alderdia.
5 du ad. Ondorioztatu. Ik. deduzitu. Hortik ateratzen dut egia dela. Atera hortik nolakoa izango zen piztitzar hau. Ez beza inork hartatik atera gure adiskide handiaz ahaztu garenik.
6 du ad. Ezagutarazi, jendartera agertu; plazaratu, argitaratu. Lege berri bat atera behar dute horretaz. Saritutako lanekin, gainera, liburua atera du Hezkuntza Sailak. Bertso berri batzuk nahi nituzke atera. Kontuz gero!, berori ere bertsoetan ateratzeko esan didate eta.
7 du ad. Zenbait kiroletan, baloia edo pilota jokoan jarri. Bederatzi korner atera zituzten zuri-urdinek. Lehen tantoan, sakea atera eta lesionatu egin nintzen.

Esaera zaharrak

Besteren eskuz sugea berrotik atera nahi du.

Aztergaia: atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

(dirua) atera

Euskaltzaindiaren Arauak

atera, ateratzen. da/du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: bere onetik atera.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

atera, atera, ateratzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'bere onetik atera': horrelakoen forma kanonikoa horrelakoa izango da beti? ('bere...'); aski arazo zaila da hori erabakitzea, baina paradigmaren adierazgarri den forma kanoniko egokirik ezean, ez dugu uste paradigmako forma bakarra jartzea on denik, hobe litzateke 'neure, zeure, bere...' eran antolatzea (lantaldearen txostenean bertan, 52.50 atalean, horren antzeko forma ageri da); bestetik, ez gaude ados esapide hori 'atera' aditzean sartzearekin; azpisarrera 'on' sarreran sartzea proposatzen dugu (Ik. OEH, Euskal Hiztegia, Elhuyarren hiztegiak...)" (2002-09-02)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.