Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=artzain 2 sarreratan aurkitu da.

artzain

1 iz. Ardiak zaintzen dituen pertsona. Gaztetan artzain ibili zen. Artaldeak artzainari jarraitzen dio. Artzain makila, artzain txabola. Ameriketako artzainak. Artzainaren emaztea arratsean eder (esr. zah.).

2 iz. Arimen ardura duen pertsona, apaiza; Eliza protestanteetako ministroa.

artzain joko, artzain-joko Artzainen jokoa, sei harritxorekin jokatzen dena.

artzain mutil, artzain-mutil Artzainari laguntzen dion mutila. Artzain-mutil motz zeneko egunetan bezain gogotsu jardun zuen gero ere. Uda batez artzain mutil egona zen.

artzain nagusi Artalde baten artzainen burua. Artzain morroiak, artzain nagusia ez denak, ardien jabe ez denak, otsoa datorrela ikusten duenean, ardiak utzi eta ihes egiten du.

Artzain On Erl. Jesu Kristo. Zeruko Artzain Onak har dezala bere ondoan.

artzain txakur, artzain-txakur Artaldeak zaintzen dituen txakurra. Ik. ardi txakur.

artzain-txakur aleman Jatorriz Alemaniakoa den artzain txakur arraza; arraza horretako txakurra, gaur egun, bereziki, zaintza- eta polizia-lanak egiteko erabiltzen dena. Lotuta bizi diren bi artzain-txakur aleman beltzek egin didate harrera.

artzain-zaku Azaren familiako belar landare tentea, fruitutzat bihotz itxurako zorrotxo moduko batzuk ematen dituena, soro eta larreetan ugari hazten dena (Capsella bursa-pastoris).

euskal artzain-txakur Euskal Herriko artzain-txakur arraza; arraza horretako txakurra, artaldeak gidatzeko eta zaintzeko erabili ohi dena.

txakur

1 iz. Ugaztun haragijale etxekotua, arrazen arabera, hainbat tamaina edo eite dituena (Canis familiaris). Ik. ardi-txakur; or; ozar; jantxakur. Txakur arra, emea eta txakurkumeak. Txakurraren sena. Txakur taldeak. Txakurra naizela uste duzu, makila hutsarekin niganatzeko? Txakurren zaunka eta intziriak.

2 iz. (Zenbait esapidetan). Txakur amorratua zirudiela. Han ere txakurrak hanka hutsik ibiltzen dira. Zoaz txakurraren salara. Beste txakur bati hezur hori! Kaleko txakur-katuek ere badakitena.

3 adj. Lgart. Pertsonez mintzatuz, txakurkeriak egiten dituena.

4 adj. Lgart. Eguraldiaz mintzatuz, oso txarra. Eguraldi txakurra egin zuen Erramu egunean.

5 iz. Teknol. Tornuetan, mekanizatu behar den piezari eusteko erabiltzen den brida modukoa.

ardi txakur, ardi-txakur Ardiak zaintzen dituen txakurra. Ardi-txakur erakusketa. Ardi txakur izateko heziak.

arratoi txakur, arratoi-txakur Txakur txikia, saguak eta kidekoak harrapatzen trebea dena.

artzain txakur, artzain-txakur Artaldeak zaintzen dituen txakurra. Ik. ardi txakur.

azeri txakur, azeri-txakur Azeriak harrapatzeko erabiltzen den txakurra.

ehiza txakur, ehiza-txakur Ehizan laguntzeko erabiltzen den txakurra.

eper txakur, eper-txakur Eperrak harrapatzeko erabiltzen den txakurra.

erbi txakur, erbi-txakur Erbiak harrapatzeko erabiltzen den txakurra. Erbi txakurrak berez dakar erbitarako grina.

labrit txakur Pirinio inguruetako artzain txakur arraza; arraza horretako txakurra.

txakur afganiar Jatorriz afganistandarra den ehiza-txakur arraza; arraza horretako txakurra, ilaje luze, fin eta leuna duena.

txakur amets, txakur-amets Amets hutsala. Txakur ametsak alde batera utzi.

txakur eztul, txakur-eztul Eztul gogor eta latza, txakurraren zaunkaren antzekoa. Ume horrek txakur eztul zatarra du.

txakur handi Pezetaren hamar zentimoko txanpon zaharra.

txakur pekindar Jatorriz txinatarra den altzo-txakur arraza; arraza horretako txakurra, txikia eta mutur-motza, belarri eroriak eta ile luze ugaria duena, lagun egiteko animalia gisa erabiltzen dena.

txakur txiki Pezetaren bost zentimoko txanpon zaharra. Zurekin sekula ez dut txakur txikirik irabazi.

Oharra: azken eguneraketa 2018-07-13

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. E48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper