Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=artean sarrera bakarrean aurkitu da.

artean

1 postpos. Aipatzen diren gauzek mugatzen duten leku edo denbora-hedaduran. Ik. arte2 2. Europa eta Afrikaren artean. Gaztaroaren eta zahartzaroaren artean daudenak. Gauza bat beste biren artean jarri. 5aren eta 9aren artean dauden zenbaki osoak. Bizitzaren eta heriotzaren artean. || Bi aukeraren artean zalantzan. Ezberdintasun franko badago bataren eta bestearen artean.

2 postpos. (Multzo bati dagokiolarik). Aipatzen diren pertsonen edo gauzen erdian, haiekin, haiek parte hartuz, haien lagunartean. Kanpotarren artean gaudenean. Han zeudenen artean banatu zituzten. Heldu zirenen artean emakumezko bat zegoen. Euskaraz ongi mintzatzen direnen artean. Gure artean gertatzen diren gauzak. Ilunpe beltzen artean, haatik, agertu zitzaigun argia. Zure eta nire artean konponduko dugu. Lauren artean egin dute. Galduak izango gara berriz otso harraparien artean. Malko artean jaioak. Dantza eta kanta artean.

3 postpos. Arte. Zaude ni itzuli artean.

4 adb. Bitartean. Ik. anartean. Anbrosio zumeak zuritzen ari zen atari aurrean; artean Bikendi zume zuriak jasotzen ari zen. Orduan guztia esango dut, baina artean ez. || postpos. (-(e)n menderagailua hartu duen aditz jokatuaren eskuinean). Bide horretatik zabiltzan artean zaude lasai. Mundu triste honetan gauden artean.

5 adb. Oraindik (lehenaldiko testuinguruetan). Artean jaio gabea zen. Baina ordua ez zen artean bete. Artean gaiztakeriarik egin gabea, eta dagoeneko zigorra buru gainean?

artean ere adb. Artean, oraindik. Gu gauean, hamarrak aldean atera ginen etxe aldera, eta artean ere han gelditu ziren denak.

neure, bere... artean Neure, bere... baitan. Ik. -en kolkorako. Apala denaz dio gaiztoak bere artean inozoa dela. Nik neure artean: "Egia ote duk?". Neure artean hori pentsatzen egon nintzen.

Oharra: azken eguneraketa 2020-01-14

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper