Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=arma 3 sarreratan aurkitu da.

arma

1 iz. Etsaiei erasotzeko eta haiengandik begiratzeko tresna. Mailu bat armatzat zuelarik. Su armak. Esku arma. Arma astunak, arinak. Arma babesgarria. Gerra arma. Gaztelua armaz hartu. Arma fabrika. Arma-saltzailea. Arma gizona: gerra gizona.

2 iz. Zerbait lortzeko erabiltzen den bidea. Haren arma bakarra maitasuna zen.

arma denda, arma-denda iz. Armak saltzen diren denda. Arma denda guztiak itxi beharko lirateke.

arma(k) hartu Armaz hornitu, arma bidezko borrokarako prestatu. (Batez ere armak hartu forman erabiltzen da). Armak hartzera deitu ninduten gazterik. Inork ezin baititu herritarrak armak hartzera edo gerra ordaintzera behartu. Hori pentsatzen zuten behintzat 60ko urteen bukaeran armak hartzea erabaki zuten gazte askok.

armak utzi Armadaz edo talde armatuez mintzatuz, jarduera militarra utzi. Hizketan hasteko, ezinbesteko baldintza da erakunde armatuak aurrez armak uztea. Errendi dadila, armak utz ditzala eta behin betiko desager dadila.

arma zuri iz. Burdinazko edo altzairuzko xafla duen arma ebakitzailea.

armetan adb. Armak harturik. Inazio hor dago, beti ernai dago; armetan jarria dauka Konpainia. Armetan erabakiko dela hizketan ezin litekeena. Armetan pasatu zuen gerratea.

su arma, su-arma iz. Bolboraren leherketa-indarraz baliatzen den arma. Arma zuriak eta su armak.

esku

1 iz. Giza besoaren amaierako zatia, ukitzeko eta gauzak hartzeko erabiltzen dena, eta bost hatz dituena. Eskuak eta oinak. Esku eskuina: eskuineko eskua, eskuina. Bi eskuak. Esku biak sakeletan sartuta. Esku handiak, zaintsuak, iharrak. Esku leunekin ukiturik ahoa. Ignazio eskutik hartu zuen. Eskutik heldu eta jaikiarazi zuen. Har dezala arrosarioa eskuetan. Zerbait eskuan, eskuetan, izan, eduki. Esku batean txapela, bestean liburua zuela. Eskuak lotu. Eskuaz igurtzi, ferekatu. Ukitu zuen eskuaz. Esku-musuak garbitu. Eskuan muin egin. Hartu zuen esku bakoitzean harri haietatik bana. Esku azpia, esku-zabala: eskuaren barneko aldea (Ik. ahur). Eskuko hatzak (Ik. eskuko). || Eskua(k) altxatu, zabaldu, luzatu, hedatu. Garia eskuz jotzen zen denboran. Zahagia esku bakarrez jaso baietz.

2 iz. Zenbait animaliaren kideko organoa, bereziki hatz bat besteen aurrez aurre jar dezaketenena. Tximinoaren eskuak.

3 iz. (Esapideetan). Asko dezake eskuak, baina gehiago buruak. Esku trebeak. Bere esku ahaltsuaz. Esku ongilea, lagungarria, errukizkoa. Esku onetan utzi zituzten. Norbait norbaiten eskuetan erori: mendean erori. Esku oneko sendagilea: sendagile trebea. Edozein emakumek esku hobea du horretarako.

4 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa, bigarren osagaiak aditzera ematen duena eskuz erabiltzekoa edo eramangarria dela adierazteko). Esku aizkora. Esku tresnei kirtenak egiteko. Esku bahea. Esku sarea. Esku zurubia.

5 iz. Boterea, aginpidea, ahalmena. Izaki ahaltsu eta esku handikoa. Horretarako eskua duenak. Esku eta botere zuen alferren gainean. Bekatuak barkatzeko eskua eman zien.

6 iz. (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). -en iritziaren edo erabakiaren mendean; -en mendean, -en agindupean. Ik. eskuan. Bere esku dagoela hori idaztea edo ez idaztea. Aukera, horrelakoetan, besteren esku dago, ez gure irispidean. Emakumeen esku dagoen berriari, laster sortuko zaizkio hegoak. Ez dut jateko edo edateko ardurarik eduki nahi, zure esku uzten dut hori. Epailearen esku utzi zituzten biak. Gizonen harat-honata bere esku dauka. Presondegitik libratzea bere esku ez zeukan.

7 iz. Zenbait karta-jokotan, eta bereziki musean, hurrenkeraren arabera lehenengo jokatzea egokitzen zaion laguna. Ni naiz esku.

eskua estutu Norbaiti, agurtzeko, eskua estutu. Ik. esku eman 2; eskua tinkatu. Eskerrak emanez, eskua estutu zioten.

eskua ezarri 1 Ihes egiten ari dena edo egin dezakeena harrapatu; atxilotu. Mutilak bizkor-bizkorrak ziren lez, ezin izan zien eskurik ezarri. Orduan, Jesusi heltzea nahi izan zuten, baina inork ez zion eskurik ezarri. || Azartzen da bere aita zaharrari eskuak ezartzera, eta oraturik bere buruko ileetatik, eroaten du tatarrez. Apostoluei behin batean eskuak ezarri zizkien, eta itxian sartu zituzten, biharamunean auzi-legea egiteko.

2 Jo. Monika gaizki tratatu zuela edo gizonak eskurik ezarri ziola inork ere aditu ez zuen.

3 Norbaiten gainean, hura sendatzeko edo bedeinkatzeko, eskuak jarri. Ene alabatxoa hil hurren da: otoitz egiten dizut etor zaitezen eta ezar ditzazun eskuak haren gainean, senda dadin eta bizi dadin.

esku ahur, esku-ahur iz. Ahurra. Begiak esku-ahurraz babestu eta gorantz begiratu nuen. Paper mutur bat gorde nuen esku-ahurrean.

eskuak bete lan Lan asko, lan handia. Eskuak bete lan, eta iluna gainean!

eskuak eman Bi pertsonak edo gehiagok elkarri eskutik heldu. Ik. esku eman. Maite biak eztitan daude, eskuak emanik. Elkarri eskuak emanda, dantza-soka eratu zuten.

eskuak jo Txalo egin, txalotu. Esklaboak barre eta oihu egiten omen zuen goraki, eskuak joz.

eskuak zikindu Egite itsusi eta gaitzesgarri batean esku hartu. Gure eskuak ez dira behin ere zikindu gurea ez denaren jabe eginaz.

eskua luzatu 1 Besoa luzera guztian hedatu zerbait hartzeko edo erakusteko, zerbaiti heltzeko. Luzatzen du eskua, kutxari eusteko. Evak fruta debekatuari begiratu zion, eta ikusirik txit ederra eta jateko ona zela, eskua luzatu zion eta jan zuen. Neu ere zutitu egin nintzen, eta eskua luzatu nion, bostekoa emateko. Eskua luzatuz barrurako gonbita egin zion.

2 Lagundu. Beharrean daudenei eskua luzatzea. Atzerrietakoei ere Josefek eskua luzatzen zien, eta zihoazkion guztiek eskatzen zutena bere ganbaretan aurkitzen zuten.

3 Zah. Jo. Gurasoari birao dongeren bat ezarri, edo eskua luzatzen diona.

eskuan (-en atzizkiaren eskuinean). -en iritziaren edo erabakiaren mendean; -en mendean, -en agindupean. Zeure eskuan duzularik, ez mendekatzea. Ez dago gure baitan, ez gure eskuan, batbederak zer esan dezan. Gure eskuan dago bata zein bestea egitea. Norberaren eskuan utzi du Jaungoikoak, nahien duen biziera hartzea. Erromatarren eskuan eta mendean ipini zituen. Nire eskuan balego, pozik emango nizuke kendu dizuten zoriona.

esku argi, esku-argi 1 iz. Beirazko ontzi batean jartzen den argia, eskuan eramaten dena. Ik. kinke; kriseilu. Aitonak prestatu zizkien esku-argiak.

2 iz. Argi egiteko erabiltzen den esku tresna elektriko bonbilladuna, argi sorta norabide jakin batean igortzen duena. Ik. linterna 2. Esku-argia piztu eta hilobiaren barnera fokuratu zuen.

esku arma, esku-arma iz. Eskuan eraman daitekeen arma. Hosto baten pare dardarka hasi nintzen, esku arma baten mutur beltza niri so sumatu orduko.

esku arte 1 (lan bat, zeregin bat esku artean izan, erabili eta kideko esapideetan, 'lan batean, zeregin batean aritu' adierarekin). Ik. eskuarte. Taldeak hainbat proiektu ditu esku artean. Esku artean darabiltzan zereginak. Badauka nahiko zeregina esku artean daukanarekin.

2 (Leku-denborazko atzizkiekin, singularrean). Eskua. Ik. eskura; eskumen 2. Gauza esku artera etorri zaionez gero. Haien esku artetik ihes egin zuen. Esku artean ditugun lekukotasunei bagagozkie. Ez utz esku artetik liburu hau. Ikertzaileek ez dute ezer garbirik esku artean. Bi aukera nagusi dituzte esku artean: (...). Nola hartu duzu esku artean duzun erronka? || Istant batean isuri zaizkigu urteak eskuen artetik.

eskua sartu 1 Esku hartu. Neuk okertu nuen, ama; zuk ez duzu horretan eskurik sartu.

2 Zirri(ak) egin.

eskua tinkatu Eskua estutu. Eskua elkarri tinkatu.

esku bete iz. Eskutada bat. Esku bete porru eman zizkidan. || iz. Esku bete lan dabil.

esku beteka, esku-beteka adb. Eskutadaka. Esku beteka banatzen zituen gozokiak.

esku bonba, esku-bonba iz. Eskuan eraman daitekeen bonba. Gizon bat galanta, fusilik gabe, esku bonbak eta ezpata handi bat eskuetan zituela.

esku emaile, esku-emaile iz. Esku ematen, laguntzen duen pertsona. Dohakabe guztien esku-emaile eta kontsolagarri.

esku eman 1 Eskutik heldu. Ik. eskuak eman. Haurrari esku eman eta gelatik atera zen.

2 Adiskidetasun edo adiskidetze seinaletzat eskua estutu. Ik. eskua estutu. Elkarri esku emanik, solasean hasi ginen. || Nik horri eskua eman?

3 Lagundu, heldu. Ik. eskua luzatu 2. Bakoitzak gure ahalaren arabera esku emanez.

esku emate, esku-emate iz. Norbaiti, agurtzeko, eskua estutzea. Besarkadak eta musuak, esku-emateak eta bizkarrekoak.

esku erakutsi, esku-erakutsi iz. Oparia, adiskidetasun seinaletzat eskaintzen den gauza. Bere esker onak eman eta esku-erakutsiak egitera. Aitarentzat esku-erakutsi handiak eman zizkion.

eskuetan (-en atzizkiaren eskuinean). Eskuan. Gure eskuetan dugu nahi izango genukeen baino aberatsago izatea.

eskuetatik (-en atzizkiaren eskuinean). Eskutik. Dirua zetorren herrira kanpoko erosleen eskuetatik.

eskuetatik joan zaio ad. Heg. Norbaitek zerbaiten gainean duen kontrola galdu. Ekonomia, orain kapitalismo deitzen zaion hori, eskuetatik joan zaigu. Lasaitu zaitez, kontu hau eskuetatik joango zaizu, bestela.

esku ezartze, esku-ezartze iz. Norbaiten buruaren gainean, hura sendatzeko edo bedeinkatzeko, eskuak jartzea. Ikasleen esku-ezartze hura gaur egungo Sendotzaren hasiera eta oinarria dugu.

esku-harmen iz. g.er. Esku-hartzea.

esku harri, esku-harri iz. Zorroztarria. Ik. arraitz; segarri.

esku hartu Parte hartu. Zerbaitetan esku hartu.

esku hartzaile, esku-hartzaile iz. Parte-hartzailea. Esku-hartzaileen artean, jende ezagun asko zegoen.

esku hartze, esku-hartze 1 iz. Parte hartzea. Irabazietan ere esku hartzen dute, eta esku-hartze hori bakerako bide ona da.

2 iz. Norbait, bereziki agintaritza, beste norbaiten jardueretan edo ekintzetan aritzea, haiek nolabait mugatzeko. Ik. esku sartze; interbentzio 1. Bi aldeek beren konponbideak eman ditzakete, kanpoko esku-hartzerik gabe. Europako Banku Zentralaren esku hartzea errefusatu du Alemaniako kantzilerrak. Liberaletan liberalenak ere esku-hartzearen alde daude orain. Esku hartze militar batek ez lioke mesederik egingo Turkia mugakidearen irudiari.

esku huska, esku-huska adb. Pilota-jokoan, pala edo kidekorik gabe. Nahiz esku-huska nahiz larruz, ez baitu kiderik. Esku-huska aritu.

esku-huskako adj. Esku-huskako pilota-partida bat.

esku hutsean, esku-hutsean adb. Esku hutsik. Esku hutsean ez du bidaltzen bihotz onez datorrena.

esku hutsik, esku-hutsik adb. Pertsonez mintzatuz, ezer gabe. Esku-hutsik gelditu. Ez dadila esku-hutsik ager.

esku ikusi, esku-ikusi iz. g.er. Esku-erakutsia.

esku joko, esku-joko iz. Batez ere pl. Gauzak agerraraziz, desagerraraziz edo itxuraldatuz egiten den trikimailu eta joko miragarri edo harrigarria. Prestidigitadoreak, karta multzo batean zazpiko pika aukeratu, eta, esku-jokoa egin ondoren, zure karta erakutsi, eta "zazpiko pika!" garrasi egiten dizunean bezala.

esku ohe, esku-ohe iz. Ohe estu eramangarria, bi hagaren gainean ezarririk edo egitura gurpildun baten gainean eramaten dena, eriak artatzeko edo mugitzeko edo hildakoak garraiatzeko erabiltzen dena. Ik. ohatila; anda; angarila. Emakumea esku-ohean eraman dute helikopteroraino.

esku-oin iz. pl. Eskuak eta oinak. Begira iezaiezu nire esku-oinei. Begiak bezain maite eta esku-oinak bezain beharreko.

esku pertola, esku-pertola iz. Naf. Zurezko kirtena duen pertola txikia.

esku pilota, esku-pilota iz. Eskuz jokatzen den pilota-jokoa.

esku poltsa, esku-poltsa iz. Larruz, oihalez edo beste gairen batez eginiko poltsa, itxigailuz eta, askotan, heldulekuz hornitua, dirua eta hainbat gauzaki eramateko erabiltzen dena. Esku poltsa ireki eta orduan konturatu zen dirurik ez zeukala.

eskura adb. Eskumenean; hurbil. Hau da beti eskura daukagun bidea. Eskura nuen, baina ez nintzen hartzera ausartu. Eskura egon.

eskura eman Norbait edo zerbait besteren eskuetan jarri. Paper guztiak eskura eman eta gero. Nik eskura emango dizuet Jesus. Bere arima deabruari eskura emateko.

eskura etorri zaio ad. Norbaiti zerbait eskueran gertatu. Hogei urterekin horrelako bat eskura etorrita, nork utzi?

eskura ordaindu Zerbait eskuratzen den unean ordaindu, atzerapenik gabe. Eskura ordaindu dizkidate zor guztiak.

esku sartu Inoren egitekoetan aritu. Esku sartzen hasita, hobe luke estatuak aurrekontuetan esku sartzea, alor horretan eskuak bete lan luke eta.

esku sartze, esku-sartze iz. Inoren egitekoetan aritzea. Ez da atzerriko inolako esku-sartzerik onartuko Irango auzian.

eskutik (-en atzizkiaren eskuinean). Norbaitek egindakoaren ondorioz; norbaiten bidez. Etsaien eskutik galdu du bizia. Napoleonen eskutik etorri bide zen unibertsitate klasikoa.

eskutik eduki 1 Norbaitek beste norbait zaindu, babestu. Begira gaitzazu, otoi, eta zeure eskutik eduki gaitzazu.

2 Menderatu. Gure eskutik eduki ditzagula geure pasio eta gaitzerako makurtasun okerrak.

eskutik eraman Eskutik helduta eraman, gidatu. Izan dituzun semeetan, inor ez da zu gidatzeko; hazi dituzunen artean, inor ez, zu eskutik eramateko.

eskutik eskura 1 Zerbait pertsona batetik bestera (ibili, eman, aldatu...). Edalontzia eskutik eskura zebilen.

2 Norbaiti zerbait, zuzenean, bitartekorik gabe (eman). Eskutitza eskutik eskura eman.

eskutik irabazi Karta-jokoetan, esku izateagatik edo esku denarengandik hurbilen egoteagatik irabazi. Eskutik irabazi diote azken partida, eta etsi beharra dauka.

eskutik utzi Utzi, bazterrera utzi. Oraindik ere gure Jainkoak ez gaitu utzi eskutik. Hain ongi doan lana ez dugu eskutik utzi behar.

eskuz 1 adb. Eskuarekin, eskua edo eskuak erabiliz. Garbitu behar da eskuz ur beroarekin. Eskuz egindako oinetakoak. Eskuz banaka jokatu dute lehen partida. Eskuz binakako txapelketa.

2 adb. (-en atzizkiaren eskuinean). -en eskutik. Semeen eskuz hilko zela.

esku zarta, esku-zarta iz. Txaloa. Esku-zarta eta oihuak. Esku-zarta egin. Joaldia bukatuta, esku-zarta polita egin zien. Esku-zartak egin dizkiote iristean. Jendeak esku-zartak jotzen zituen.

esku zartaka, esku-zartaka adb. Txaloka. Esku-zartaka goretsi genuen guztiok. Esku-zartaka deitzen du ostalaria.

eskuz esku 1 Eskutik eskura. Edozein tresna bezala, euskara erabiltzeko da, eskuz esku eta ahoz aho ibiltzeko. Eskutitza eskuz esku eman.

2 Eskutik helduta; bat eginda. Emakume batekin eskuz esku. Eskuz esku dabiltza Kanada eta Estatu Batuak. Gobernuarekin eskuz esku aritu dira lanean.

eskuzko adj. Eskuzko Pilota Enpresen Liga. Liburuaren eskuzko kopia bat.

su

1 iz. Zerbait erretzen denean gertatzen den bero eta argi jalgitzea. Suak erre eta kiskali zituen Sodoma aldeko bost herri handi. Begietatik sua zeriola. Hain handi eta bizia zen labe hartako sua, non berrogei beso altxatzen ziren garrak. Behin ere itzalia egon ez den hauspeko sua. Bolborak ez du behar ez su handirik ez denbora luzerik kalte handiak egiteko. || Esr. zah.: Odolak su gabe diraki. Su gaberik ez da kerik.

2 iz. Garretan edo txingarretan dagoen erregaia. Alkoholezko su bat piztu zuen. Lasto sua hiltzen den bezala. Ikatz su bat ikusi zuten eta haren gainean arrain bat. Su ttipia, kandela-argia, haize gutik iraungitzen du. Sasi baten artetik argitzen zuen su batek. Su handi baten aurrean berotu ziren. Urrezko aratxea ere su handi batean erre zuen. Edozein haizetxok itzal dezakeen su ahul bat. || Bakoitzak bere opilari su.

3 iz. Berotzeko edo jakiak prestatzeko sukaldean pizten den sua; sukaldean jakiak berotzeko edo prestatzeko erabiltzen den tresnak dituen bero iturrietako bakoitza. Ik. sutondo. Sukaldeko sua. Katuak suaren ondoan lo egiten du. Azukrea esnetan urtu su motelean, gelatina erantsi, eta desegin artean eragin. Bi orduz su txikian egosi ondoren, prest dago hestekia. Eta sukaldean suren bat-edo piztuta utzi izanaren ondorio izan bada, zer?

4 iz. Sutea. Bart sua izan da alboko etxean.

5 iz. Su arma baten tiroa edo tiro multzoa. Gaua han iragan nuen, ez baitzen ateratzerik, kanoi suarekin. Gure gizon bihoztunak bi suen artean zeuden.

6 iz. pl. Jaietan edo ospakizunetan erretzen eta leherrarazten diren bolborazko suziri eta bestelako gaiak; horiekin egiten den argi eta soinuzko ikuskizuna. Ik. suzko errobera. Donostian izan gara suak ikusten.

7 iz. Karra, lehia bizia. Adimenean argi eta bihotzean su. Gaztetasunaren kemena eta sua dario alde guztietatik. Morroi losintxari bihotz gaiztoko batek hitz egin eta su gehiago eman zion. Bihotzean daraman su kiskalgarria.

beheko su iz. Etxe barruan sua pizteko prestaturiko lekua, hormaren kontra edo bertan sartuta egon daitekeena eta gainean kea biltzeko kanpai bat duena; leku horretan pizten den sua. Ik. su baxu. Beheko sua pizturik duzu, eta izarak epel-epel. Bere besaulkian eseri zen, beheko suaren ondoan, surtarako zohikatza prestatzera.

opilari su egin (bere, neure eta kidekoen eskuinean). (Bere, neure...) onurari begiratu. Bai batekoak eta bai bestekoak, bakoitza bere opilari su egiten ahalegintzen ziren.

San Joan su iz. San Joan gauean pizten den sua. Ni txikia nintzela, San Joan sua egiteko ohitura zen gure etxean.

suak hartu 1 Su hartu. Ai, andrea, gure etxea suak hartu du.

2 Haserre bizian jarri. Suak harturik joan zen. || Hartzen du urlia suak eta garrak eta ez da haren ahotik agertzen biraoa besterik.

suan 1 adb. (Ezkerrean determinatzaile bat hartzen duela). Infernuko suan erretzera.

2 adb. Ipar. eta Naf. Sua dagoen lekuan, suaren gainean. Ik. su(r)tan. Artoa suan erre behar da. Eskua suan eman nezake.

su-argi iz. Sutan dagoen erregaiak ematen duen argitasuna. Zaindariaren su-argia ikusi zuenean, makurtu egin zen.

su arma, su-arma iz. Bolboraren leherketa-indarraz baliatzen den arma. Arma zuriak eta su armak.

su baxu iz. Beheko sua. Su baxurako egur bila joan ziren.

su bizi iz. Indar handiko sua. Infernuko su bizia. Ikustekoak on Marianoren begiak, su bizi batek hartuak iduri! || (su bizian esapidean, jakiak prestatzeko suaz mintzatuz). Irakiten hasten denean, ordu erdiz su bizian eduki.

su(a) egin 1 Sua piztu. Su egiteko behar zen egurra txikitu zuten. Pagoaren egurra, nahiz ikatza nahiz sua egiteko, onenetakoa.

2 Tiro egin. Mateok su egin zuen eta Fortunato zerraldo erori zen lurrera. Lurrera bota dut nire pistola eta su egin du ustekabean. Ehiztariak su egin zuen.

su egur, su-egur iz. Batez ere Bizk. Sutako egurra. Su egurra ugari bildu dugu negurako.

su emaile, su-emaile 1 adj./iz. Zerbaiti, gaiztakeriaz edo etekina ateratzeko asmoz, nahita su ematen diona. Ik. supiztaile; piromano. Eraile eta su emaile bat ezin da Etxahuneko oinordeko izan. Barbaro su-emaileak.

2 adj./iz. Irud. Ik. bazter nahasle; endreda-makila. Orduan eta orain badira makina bat su emaile, inola bizi ezin direnak saltsa eta nahasketa gabe.

su eman Zerbaiti sua hurbildu, sutan jar dadin. Su eman zion bere jauregiari.

su eta fu adb. g.er. Sutan, haserre bizian. Amorru beltzak hartzen du eta han doa Mari su eta fu.

su eta gar adb. Gogoz eta lehiaz. Bero-beroan, su eta gar mintzatzen da. Bere egitekoari su eta gar ekiten zion.

su eta ke adb. Jo eta su, jo eta ke. Su eta ke han gelditu zen garia astintzen.

su eten, su-eten iz. Su armen bidezko borrokaren etenaldia. Ik. menia. Apirilaren 8an sinatu zuten su-etena gobernuak eta gerrillariek.

su ezti iz. Indar gutxiko sua. (Batez ere jakiak prestatzeko suaz mintzatuz erabiltzen da). Errearaz ezazu su eztian.

su gori iz. Su bizia. Infernuko su gorian. Ikatz biziaren garra baino su goriagoa.

su gorrina, su-gorrina iz. Arrosaren familiako fruta-arbolei eta beste hainbat landareri erasaten dien gaitza, Erwinia amylovora bakterioak eragindakoa.

su hartu Zerbaiti sugarrek eragin, zerbait erretzen hasi. Su hartu zuen etxeak.

su hauts, su-hauts iz. Errautsa. Sua bere txingar eta su hautsarekin bildu ohi da.

su itzalgailu, su-itzalgailu iz. Sute txikiak itzaltzeko erabiltzen den eskuko gailua, botila handi baten formakoa dena eta barruan duen gai berezia turrustan jaurtiz sua itzaltzeko erabiltzen dena. Su itzalgailua hartu, eta berak itzali zuen sute txikia.

su itzaltze, su-itzaltze iz. Norbaitek sua itzaltzea. Su-itzaltze lanetan aritu ziren herritarrak.

suko adj. Ipar. eta Naf. Ik. su(r)tako. Suko hautsa. Suko ginarra fite iraungitzen da.

su lama, su-lama iz. Garra. Haren arima dohakabea erretzen ari zen su-lametan. Infernuko su-lamen erdian.

su leize, su-leize iz. Infernua. Arima galdu eta hondatu zuen su leizean. Su leizeko neke izugarriak. || Infernuko su leizean.

su(a) lotu da ad. Ipar. Sua piztu, su hartu. Sua lotu da lantegiko zoladura azpietan. Joan den arratsean, su lotu da herriko etxearen ondoko jatetxean. Autoari su loturik, bi ertzainek erredura handiak izan dituzte. Baina zeri zaio gehienik sua lotzen ez bada sugai idorrari?

su pindar, su-pindar 1 iz. Txinparta. Isilean daude; su pindarren hotsa besterik ez da entzuten.

2 iz. Irud. Begietarik su-pindarra zeriola.

sura 1 adb. (Ezkerrean determinatzaile bat hartzen duela). Hobe duzu hori zure gorputz guztia infernuko sura bidaltzea baino.

2 adb. Ipar. eta Naf. Sua dagoen lekura. Ik. su(r)tara. Sura egotziko dute eta erreko da.

su(r)tako adj. Heg. Ik. suko. Sutako hautsarekin garbitu. Surtako egurrak txingarrak botatzen dituen gisara.

sutako egur iz. Sua egiteko egurra. Ik. su egur. Mutilak egun guztian atzetik neuzkan, jorratzen ari nintzenean, edo jezten, edo sutako egurra ekartzen.

su(r)tan adb. Heg. Sua dagoen lekuan, suaren gainean. Ik. suan. Urrea surtan garbiago egiten da. Sutan irakiten dagoela.

sutan 1 adb. Suak harturik, erretzen. Basoa sutan dago. Sutan ezarri zuten komentua. Infernua da leize bat beti sutan dagoena. Zerua sutan ikusi zuen. Belarriak gorri, masailak sutan. || Gure artean sutan dauden ezin konta ahala istilu horiek. Lehenbiziko karlista gerratea sutan zegoelarik.

2 adb. Haserre bizian. Sutan jarri zen gure gizona. Gogoratu hutsarekin sutan jartzen naiz. Gobernaria sutan zen eta errabiarik handienean.

su(r)tara adb. Heg. Sua dagoen lekura. Ik. sura. Surtara bota papera. Sutara kondenatu zuten.

su(r)tatik adb. Heg. Sua dagoen lekutik. Ik. sutik. Eltzea sutatik baztertzean. Irteten banaiz surtatik bizirik.

sutik 1 adb. (Ezkerrean determinatzaile bat hartzen duela). Sodomako sutik salbatzera.

2 adb. Ipar. eta Naf. Sua dagoen lekutik. Ik. sutatik. Atera itzazu gaztaina horiek sutik.

su txingar, su-txingar 1 iz. Txingarra. Su-txingarrak estali eta urez busti ditu amak.

2 iz. Irud. Berpiztu egiten zitzaizkiela egunero bihotzetako su txingarrak.

suzko 1 adj. Suzko ibaiak. Mundua suzko esfera bat zela iruditu zitzaidan.

2 adj. Irud. Barriolak, irabazteko, Iberokoaren suzko hasierari eutsi beharko dio.

suzko arma iz. Su arma. Gizonezko bat atxilotu dute Mañuetan, legez kontrako suzko arma bat zeukalako.

suzko errobera iz. pl. Suekin eginiko ikuskizuna; ikuskizun horietan botatzen den suziria. Ik. su 6. Gero izan ziren egun hartan eta hurrengoan dantzak, suzko erroberak eta gainerako herriko festak.

Oharra: azken eguneraketa 2022-01-12

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako Atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Conde Oliveto, 2. 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper