Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=arbola 10 sarreratan aurkitu da.

arbola

iz. Landare iraunkorra, lurretik halako garaiera batean adarkatzen den zurtoin zurezkoa duena. Ik. zuhaitz. Paradisuaren erdian zegoen biziaren arbola. Gernikako arbola. Fruitu gabeko arbola. Baso ertzeko platano arbolak.

arbola ipurdi, arbola-ipurdi Motzondoa, epaitondoa. Hamaika arbola-ipurdi bazen gure izandako pagadietan.

fruitu

1 iz. Landareen emaitza, lorearen ondoriozkoa, haziak dauzkana; bereziki, mamitsua eta jateko ona dena. Ik. fruta; igali. Fruitutzat ezkurra ematen duten zuhaitzak. Arbola fruitu-ekarle eta ez alferra. Fruitu landareak. Fruiturik ematen ez duen landarea. Fruitu berdea, heldugabea. Fruitu heldua, ondua. Harrak jotako fruitua. Fruitu ustelak jaten. Fruitu garratza, gazia, geza, gozoa, azukretsua, urtsua. Fruitu beranta. Fruituaren azala, mamia, haziak. || Paradisuko fruitu debekatua.

2 iz. Emakume batek sabelean daraman umea. Eta bedeinkatua da zure sabeleko fruitua, Jesus. Bere erraietan zeraman amodio debekatuaren fruitua.

3 iz. Zerbaiten emaitza edo ondorioa, gehienetan onuratsua. Eman eta zabal ezazu munduan fruitua. Nekazariak fruituen esperantzan gogotik igarotzen ditu bere laneko nekeak. Fedeak Euskal Herrian txertaturik eman duen fruitua. Eguneko nekeak Jaunari eskaintzeak dakartzan ondasun handi ugariak eta fruitu miragarriak. Han agertuko da obedientziaren fruitua. Har ezazu liburu honen fruitua, dasta ezazu barreneko mamia. Zure heriotzak, Aitzol, fruituak emango ditu. Gure gehiegizko seta, irudipen edo liluraren fruitu zen. Zure ahaleginak fruitua emango du.

fruitu arbola, fruitu-arbola Fruitu mamitsu eta jateko onak ematen dituen zuhaitza. Ik. fruta arbola. Fruitu arbolak eta barazkiak polinizatzeko funtsezkoak dira erleak.

fruta

iz. Heg. Jateko onak diren fruitu hezeak; horietako mota bakoitza. Zopa, oilaskoa eta fruta jan zuen. Laranjak, sagarrak eta beste fruta batzuk. Edalontzi batzuetan fruta-zukua zekarren.

fruta arbola, fruta-arbola Frutak ematen dituen zuhaitza. Sagarrondoak eta bestelako fruta-arbolak ikusten dira hor-hemenka.

fruta denda, fruta-denda Fruta saltzen den denda. Barazki-postuetatik hasi eta harategietara, fruta-dendak inguratu eta esnekien saltokietaraino, burutik buru zeharkatu genuen azoka.

fruta saltzaile, fruta-saltzaile Bizibidez fruta saltzen duen pertsona. Orga handi banaka batzuek auzo oso bateko fruta-saltzaileak hornitzeko adina salgai garraiatzen zuten.

intxaur

1 iz. Intxaurrondoaren fruitua, azal berde batez estalia dena eta zurezko bi oskolez babestua dagoen hazi oliotsua, jateko ona, daukana. Intxaur bana edo gaztaina bina. Intxaur berdeak. Intxaurrak bildu. Intxaur olioa intxaur ongi helduen mamiaz egiten da. Intxaur orea. Intxaur oskolaren antzeko ontzi batean heldu ginen Ameriketara. || Esr. zah.: Intxaurrak baino hotsak handiago. Intxaurrak bost, hotsak hamabost.

2 iz. Itxuraz edo neurriz intxaurraren antza duen fruitua. Hamar kola intxaur, Mali-n emazteagatik ordaintzen den kopurua.

3 iz. Intxaurrondoa. Etxe ondoko intxaur gainean txantxangorria kantari. Intxaur adarra. Intxaur oholezko mahaia. Intxaur zura txit aintzat hartua da zurgintzan.

4 iz. Intxaurrondoaren zura. Intxaurrezkoa zen zerraldoa.

intxaur arbola, intxaur-arbola Intxaurrondoa. Garai bateko intxaur arbola lodien tokian, hiru epaitondo motz.

intxaur beltz 1 Intxaurrondo beltza. Entzuna dut intxaur beltzaren haziak zailak direla ernetzeko.

2 Zuhaitz horren zura. Intxaur beltzezko altzari ilun sendoak.

intxaur hauskailu, intxaur-hauskailu Intxaur oskolak hausteko tresna.

intxaur muskatu Myristica fragans zuhaitzaren fruitua, intxaur txiki baten antzekoa, janarien bizigarri erabiltzen dena.

intxaur saltsa, intxaur-saltsa Intxaurrez, esnez eta azukrez egiten den jaki gozoa, Eguberrietan hartzen dena.

intxaur zuhaitz, intxaur-zuhaitz g.er. Intxaurrondoa.

Judasen arbola iz. Amodio zuhaitza.

kakao

1 iz. Kakao arbolaren hazia. Kakaoa xehatu.

2 iz. Kakao haziaren hautsa, izen bereko edaria prestatzeko erabiltzen dena. Koilarakada bat kakao bota zion esneari.

3 iz. Kakao hautsa uretan edo esnetan urturik prestatzen den edaria. Kikara bat kakao.

4 iz. Kakao arbola.

kakao arbola, kakao-arbola Ameriketako zuhaitza, txokolatea egiteko erabiltzen diren haziak ematen dituena (Theobroma cacao).

masusta

1 iz. Lahar edo sasiaren fruitua, jateko ona, lehenik berde, gero gorri eta umotzean beltz diren pikor hazidun askoren multzoak osatua. Ik. martxuka; martutz. Sasi artean masusta bila. Masusta-sasia.

2 iz. Masustondoaren fruitua, sasiko masustaren oso antzekoa.

masusta arbola, masusta-arbola Masustondoa. Berehala hasten dira har txiki horiek masusta-arbolaren hostoa jaten.

masusta gorri Mugurdia. Masusta gorriz eta andere mahatsez eginiko tarta.

masusta txori, masusta-txori Txinboa.

sagar

1 iz. Sagarrondoaren fruitua, biribila, mami sendoa eta urtsua duena. Bi sagar. Hiru sagar ale. Bost kilo sagar. Sagar gezak, garratzak, mikatzak. Sagarrik gorriena baino gorriagoa. Sagar umo eta gaztaina gozoak. Errezil sagarra, San Joan sagarra. Errege sagarrak konpotan. Sagar gordinak. Sagar errea eta ardo gorria.

2 iz. Sagarrondoa. Loretan da gure sagarra.

sagar arbola, sagar-arbola Sagarrondoa. Inguruan ba omen zituen bost edo sei sagar arbola.

sagar landare, sagar-landare Sagarrondo landare gazte eta txikia, birlandatzeko egokia dena.

tulipa

1 iz. Zitoriaren familiako landarea, sustrai erraboilduna eta hosto luzaranak dituena, kolore biziko lore bakar ikusgarria ematen duena; landare horren lorea (Tulipa gesneriana, etab.). Ik. idi-bihotz. Holandako tulipak. Tulipa beltza.

2 iz. Lanparetan argia iragazteko edo apaingarri gisa, argia inguratuz jartzen den estalkia, bereziki tulipa-lorearen antzeko forma duena.

tulipa arbola, tulipa-arbola Ipar Amerikako zuhaitz handia, tuliparen antzeko lore berde-horixkak ematen dituena (Liriodendron tulipifera).

udare

1 iz. Udareondoaren fruitua, biribil antza baina txorten aldean zerbait luzatzen dena, mami sendoa eta urtsua duena. Ik. madari; txermen. Udare umoak. San Joan udareak.

2 iz. Udareondoa.

udare arbola, udare-arbola Udareondoa.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper