Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza aprobatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

aprobatu, aproba/aprobatu, aprobatzen
du ad. Ipar. zah. Onartu.

Aztergaia: aprobatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 1997-09-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih. Ik. onartu, baietsi; probatu, saiatu; frogatu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E306]: "badakigu ez duela baldintza minimoa betetzen, baina Hegoaldean erabiltzen den 'aprobatu' aditzaren adiera bat onar daitekeen aztertzea eskatu nahi dugu: 'irakasleak ez du inor aprobatu' (horrekin batera, 'ikasleak ez du etsamina aprobatu' ere erabiltzen da, baina horretarako behintzat, 'gainditu' hitzak balio dezake; aipatu dugun lehen esaldirako, ordea, 'irakasleak ez du inor gainditu' perpausa erabil daiteke?); XX. mendeko corpusean badaude bi 'aprobatu' horien adibideak; hona hemen batzuk: Hemen berriz, Irakaskuntza Ertainetan jarraitzeko, 14 urte arteko ikasketak orain arte eta 16 artekoak hemendik aurrera, aprobatzea da (Garagorri, X. "Zer da eskola-porrota?", Jakin, 46. zk.); ...dena galduko dut aprobatzen ez banauzu, puntu bategatik, bi zehar galderagatik, hiru ergatibogatik... (Elexpuru, J.M., Alpeen itzalpean, 1993). Honako hau, adibidez, Pello Salabururen Ikaslearen esku-gramatika liburutik hartua da: 1) "Bai" edo "Ez" erantzuna espero dutenak hiru forma hauetara adierazten ditugu: 1.- "Ba dakizu aprobatu dudaN?"; 2.- "Ba dakizu ea aprobatu dudaN"; "Ba dakizu aprobatu dudaNENTZ" (dudaN ala EZ)" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Aditz hori benetan saihestekoa da, baina ordainen artean gainditu gaineratu beharko litzateke'.

 - [I102]: 'Bat nator horrekin, baina ordezkoen artean (adibideekin ahal bada), gainditu ere jarri beharko litzateke: "aurton etsamina guztiak ondo gainditu ditut". Gauza bera besteekin: "txaloka baietsi zuten legebiltzarraren Erabakia"; "aurkeztu dudan proposamendua onartu didate"'..

 - [E116]: 'Azken orduko ohar egileak (E306) dioena: "badakigu ez duela baldintza minimoa betetzen, baina Hegoaldean erabiltzen den 'aprobatu' aditzaren adiera bat onar daitekeen aztertzea eskatu nahi dugu: 'irakasleak ez du inor aprobatu' (horrekin batera, 'ikasleak ez du etsamina aprobatu' ere erabiltzen da, baina horretarako behintzat, 'gainditu' hitzak balio dezake; aipatu dugun lehen esaldirako, ordea, 'irakasleak ez du inor gainditu' perpausa erabil daiteke?); XX. mendeko corpusean badaude bi 'aprobatu' horien adibideak; hona hemen batzuk: Hemen berriz, Irakaskuntza Ertainetan jarraitzeko, 14 urte arteko ikasketak orain arte eta 16 artekoak hemendik aurrera, aprobatzea da (Garagorri, X. "Zer da eskola-porrota?", Jakin, 46. zk.); ...dena galduko dut aprobatzen ez banauzu, puntu bategatik, bi zehar galderagatik, hiru ergatibogatik... (Elexpuru, J.M., Alpeen itzalpean, 1993). Honako hau, adibidez, Pello Salabururen Ikaslearen esku-gramatika liburutik hartua da: 1) "Bai" edo "Ez" erantzuna espero dutenak hiru forma hauetara adierazten ditugu: 1.- "Ba dakizu aprobatu dudaN?"; 2.- "Ba dakizu ea aprobatu dudaN"; "Ba dakizu aprobatu dudaNENTZ" (dudaN ala EZ)" (2002-09-02). Nahiz eta ohar egileak nire liburua aipatzen duen, ez dut uste batere eredugarria den kontu hauetarako. Beraz, bat nator ni guztiz AErekin eta Urrutiarekin. Badira bideak ohar egileak esan nahi duena beste modu batera adierazteko ere: 'halako irakaslearekin gainditu du gaia' adibidez. Nik hau proposatuko nuke: aprobatu* e. onartu, baietsi; probatu, saiatu; frogatu; gainditu'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-06): 'aprobatu Ipar. Zah. 'onartu''.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.