Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=amodio sarrera bakarrean aurkitu da.

amodio

iz. Maitasuna. Amodio handia, garbia, kartsua, bizia, irazekia, egiazkoa, samurra, eztia. Jainkoaganako amodioa. Lagunaren alderako amodioa. Atseginen eta munduko gauzen amodioa. Gizon harengana duzun amodioa. Denentzat amodio bera zuen. Ez dio amodio handirik bizilagunari. Amodioa itsua dela. Euskaldun guztiak beren mintzairaren amodioan sustatu nahi ditu.

amodioa egin Sexu harremanak izan. Ik. maitasuna egin; larrua jo. Bi hilabete igaro ziren lehenengo aldiz amodioa egin zutenetik.

amodio belar, amodio-belar Landare ginbailduna, lore gorria eta lapa-belarraren antzeko fruituak ematen dituena (Cacaulis latifolia). Emazteak, senargaien amodioa galdu dutela uste dutenean, buhameengana joaten dira amodio-belar bila.

amodio propio Norberaren buruarekiko maitasuna edo estimua. Amodio propioak eta gure pasioek gibelatzen gaituztela ezagutzetik zer behar genukeen desiratu edo egin. Duda gabe nekez jasaten du amodio propioak apaldua izatea.

amodiotan adb. Maitemindurik. Amodiotan gara biok elkarrekin.

amodioz adb. Ipar. Borondatez. Anton. bortxaz. Amodioz ez bada, beharko duzu bortxaz agertu.

amodiozko adj. Amodiozko penak bertso berrietan. Nork adierazi, bi bihotz maitagarri haiek elkarri esango zizkioten amodiozko hitzak!

amodio zuhaitz, amodio-zuhaitz Lorategietako zuhaitza, adar okertu eta bihurriak eta lore gorri biziak dituena (Cercis siliquastrum). Ik. Judasen arbola. Getsemanin, Judasek Jesusi amodio-zuhaitz baten azpian eman omen zion musu.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper