Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=aldatu sarrera bakarrean aurkitu da.

aldatu, alda, aldatzen

1 du ad. Zerbaiten edo norbaiten ordez kideko bat jarri edo hartu. Izena aldatu du. Ikastetxeko zuzendaria aldatu zuten.

2 da/du ad. Erabili den arropa erantzi eta beste bat jantzi. Egunero aldatzen da (arropaz). Ez du aldatzeko atorrarik, ez etzateko oherik.

3 da/du ad. (Hedaduraz). Suge batek azala aldatu. Ohea aldatu: oheko izarak aldatu.

4 du ad. Desberdin bilakarazi. Asmoak aldatu. Gobernu berriak zenbait lege aldatuko ditu. Norabidea aldatu. Esan dudanak ez du ezer aldatuko. Hezkuntzak alda dezake izateko modua. Ezkontzeak ohiturak aldatu dizkio. Zerbaiten itxura aldatu.

5 da ad. Desberdin bilakatu, aldakuntza bat izan. Harrezkero asko aldatu dira gauzak. Azaleko hotsak aldatu dira hor, ez adizkien egitura. Kolorea aldatzen zaienean. Hizkuntza bera aldatuz joan zaigu.

6 du ad. (Atmosferako gertakariez mintzatuz). Haizea aldatu du. Eguraldia aldatzen hasi du.

7 du ad. (Landareez mintzatuz). Landatu. (Dagokion osagarriak -n atzizkia hartzen du). Baratze atzean hiru zuhaitz gazte aldatu ditut. Itsasoan arbolak aldatu: bururik ez hankarik ez duen zerbait egin.

8 du ad. Irud. Ederragoa da Espiritu Santuak zure ariman aldatu zuen graziaren sustraia.

-ra aldatu 1 du ad. Toki batetik beste batera eraman edo ekarri. Lantegia Eibartik Gasteiza aldatu zuten. Agiri hura izenpetu zuten apaizak barrutiko herrixka baztertuenetara aldatu zituzten.

2 du ad. (Izkribu zatiez edo perpausez mintzatuz). Txostenaren pasarte bat aldatu nahi nuke hona. Ebanjeliotik aldatutako esaldiak.

3 du ad. Itzulpena egin. Euskarara aldatu. Horrelakoak gure hizkuntzara aldatzen direnean ez dira inoren belarrietara iristen.

4 da ad. Toki batetik beste batera joan edo etorri, bertan gelditzeko. Beste bulego batera aldatu ziren. Kaletik baserri batera aldatu dira. Menditik herrira aldatu zen.

-z aldatu 1 du ad. Toki batetik, aipatzen ez den beste batera eraman edo ekarri. Liburuak tokiz aldatu ditu.

2 da ad. Bizilekuez mintzatuz, beste batera joan. Laster aldatuko gara etxez.

3 (Hedaduraz). Ez bainaiz gehiegi gai honetan iritziz aldatu.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper