Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=adiskidetasun sarrera bakarrean aurkitu da.

adiskidetasun

1 iz. Bi pertsonak elkarrengana duten begikotasun edo atxikimendua, odolean edo sexuan oinarritzen ez dena. Ik. adiskidantza. Adiskidetasun sendoa. Lotzen gaituen adiskidetasuna. Adiskidetasun zorren kitagarri. Gure arteko adiskidetasuna hautsi zenean. Haren adiskidetasunean bizitzeagatik. Adiskidetasunezko hitzak, musuak, loturak. Zaletasunak eta adiskidetasunak baztertuz. Adiskidetasuna eta maitasuna. Orixe eta Lizardiren adiskidetasuna nahi nuke gogoratu. Harenganako adiskidetasuna. Inoiz adiskidetasunak esan duen esaldirik ederrena.

2 iz. Irud. Herrien arteko adiskidetasuna.

adiskidetasuna hartu Norbaiten adiskide egin. Ik. adiskidetasunak egin. Nola itxura onekoa nintzen, hasi zen gazte bat niganako adiskidetasuna hartzen. || Hartu zuten biek adiskidetasun zintzoa.

adiskidetasunak egin Norbaiten adiskide egin. Ik. adiskidetasuna hartu. Sansonek egin zituen adiskidetasunak Dalila zeritzon emazteki batekin. || Piarresek adiskidetasun onak egin zituen, bahitegi hartan, beste euskaldun batzuekin.

Oharra: azken eguneraketa 2020-01-14

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper