1 emaitza abar bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArauB | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z1:BatHizt | 1993-09-29 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:EEBS:01 |
abar 'adar txikia' / AS: eta abar (eta abar luze bat joskera desegokia da).
Euskaltzaindiak arautu berriez aipatu da: a) formak bere horretan onartu behar dira; b) izatekotan, azalpena aldatzeko eskabidea egin dezake lantaldeak; c) ez, ordea, esan duenaren kontrakoa esanaraziz. Kasu honetan, "eta abar luze bat eraikuntza desegokia da" oharra kentzeko eskatuko da.
eta abar
badu ohizko laburdura: etab.; honen parekoa da etc.
eta abar luze bat eraikuntza desegokia da
adar txikia
- [E208]: "Adar forma hedatuagoa den arren, mendebaldeko abarra ere kontutan hartu beharrekoa da. Alde batetik, abar hitza hegoaldetik gutxienez Lizarraraino heltzen zen, eta gaurko erdaraz ir a por abarras ere esaten omen da, eta bestetik anbiguotasunezko kasu batzu garbitzeko ezin hobeki dator. Nola bereiztu, adibidez, Istanbul ondoko "El cuerno de oro" eta Frazer-en "La rama dorada", batari "Urrezko adarra" eta besteari "Urrezko abarra" esan gabe?. Bestalde, Kiriki-oren garaitik abarra hitzak sarrera handia izan du literaturan besterik gabe baztertzeko" (1993-01-18)
- [A104]: ""etab." laburdura aipatzen da, baina ez "e.a.". Ez ote onargarria?" (1994-05-18)
- [E114]: XK-k proposaturik, ABAR hitza eskaintzen duzue ADAR 'rama'ren sinonimo bezala. Baina gauza jakina da berba horrek arrama ihartuak adierazten dituela/zituela. | Gero eskainiko duzue beharbada, autore berak proposaturik, URDE ZERRIren sinonimo bezala. Baina ez dut uste gauza bera direnik, ez nire ama zenarendako. Entzun elkarrizketa hau, nik berarekin Bakaikun gure etxean izan genuena (1969, irailean): | Amak: "Lau urde dekatzau". | Nik: "Eta ura?" | Amak: "Ura ezta urdiá, ura txerri gaztiá da". | Beharrezkoa bada, errepikatuko dut hau bere garaian" (1994-07-28)
- [E109]: 'Eta abar luze bat horren gainean kalkoa dela esaten bada, baina hori bakarrik, orduan jendeak uler dezake zilegi dela' (2001-01).
- [E123]: 'Bada tartean Hiztegi Batuko lantaldearen eskaera ohar hori kentzeko eskatuaz'.
- Erabakia: Erabakia (2001-01-26): 'Kalko desegokia dela esatea aski dela esan da. Horren ordez erabil eta abar, eta abar. Hala onartu da'.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.