Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=a 43 sarreratan aurkitu da.

a1

1 iz. Alfabetoko letra (a, A). A larria.

2 area-ren nazioarteko sinboloa.

3 (Letra larriz). ampere-ren nazioarteko sinboloa.

a bildu 1 iz. Helbide elektronikoetan erabiltzen den ikurra, erabiltzailearen izenaren ondoren eta zerbitzariaren izenaren aurretik jartzen dena (@); ikur hori adierazteko erabiltzen den hitza.

2 iz. Arroa pisu neurriaren sinboloa.

a itsatsi iz. Hizkl. Euskal hitz batzuek berezkoa duten hitz bukaerako -a, artikulua ez dena. a itsatsia duten hitzen berezitasuna.

a2

interj. Oi! A!, ikusi banu.

a zer interj. (Artikulua edo zenbatzaile zehaztua hartzen duen izen sintagma baten ezkerrean, hark adierazten duena azpimarratuz). A zer itsutasuna! A zer lasaitua etorri zitzaiona! A zer muturrekoa eman didan! A zer bi geunden gu!

aho

1 iz. Gizakietan eta hainbat animaliatan, ezpainetatik eztarrira hedatzen den barrunbea. Osorik sartu zuen ahoan. Txakurrak ahoan darama hezurra.

2 iz. Animalia batzuetan, janaria hartzen duten irekidura.

3 iz. Ezpainek inguratzen duten irekidura. Aho txikia du. Bigarren gurutzea, ahoan. Aho itxitik ez da sartzen eulia.

4 iz. Mintzoaren organoa. Ez du ahorik aski zu goratzeko. Aho hizkera. Euskaldun guztien aho-lumetan dabilena. Hitzak ahotik irten orduko.

5 iz. Hainbat gauzaren irekidura, bereziki sarbidekoa. Aho meharreko leizea. Kanpaiaren ahoa. Mahukaren ahoa. Eltzearen ahoa estaltzeko. Soinekoak zarpail, oinetakoak ahoa zabalik.

6 iz. Haize musika-tresnetan, putz egin eta soinua sortzeko, hodiari eransten zaion pieza.

7 iz. Ibaiaren bokalea. Rodano ibaiaren ahoetaraino.

8 iz. Tresna ebakitzaile baten ertz zorrotza. Ik. sorbatz. Aizkoraren ahoa. Bi ahoko ezpata. Ezpataren ahotik igaro, iragan: ezpataz hil.

ahoa ireki Adkor. Hitz egin; hizketan hasi. Ik. ahoa zabaldu. Enekin ez du ahorik ere irekitzen. Ahoa ireki ahala, sermoia sortzen zen haren ezpainetatik.

ahoa itxi Adkor. Isildu; ahoa itxi isilik gelditzeko. Burua makurtu eta ahoa itxi. Ezin ahoa itxirik eduki. Ahoa itxita edukitzeko agindu garratzak eman dizkiot.

ahoan adb. (-en atzizkiaren eskuinean, mintzamenaren organotzat hartua). Ik. ahotan. Kanta ederra, gaur arte herriaren ahoan, zorionez, irauna. Goierrikoen ahoan entzuten diren hitzak.

aho artatzaile, aho-artatzaile iz. Ipar. Dentista.

ahoa zabaldu Adkor. Hitz egin; hizketan hasi. Ik. ahoa ireki. Ahoa zabaldu gabe kendu zituzten oinetakoak. Ahoa zabaltzeko denbora utzi gabe.

aho batez adb. Erabakietan edo iritzietan, guztiak ados datozela, inor kontra agertzen ez dela. Aho batez eman dute saria. Euskal literaturaren lanik ederrentzat aho batez aitortzen dugun liburu hau.

aho-bero adj. Ik. ahobero.

aho(a) betean adb. Zerbait esateko eraz mintzatuz, garbi eta itzulingururik gabe, esaten denarekin atsegin hartuz. Gezurrik doilorrenak ahoa betean jaurtiz. Ahoa betean eralgitzen ditugu goresmenak. Aho betean aitortua.

aho(a) bete haginekin Espero zena lortu gabe, guztiz harriturik. Hor konpon! esan, eta aho bete haginekin utzi zituen. Aurten Euskal Herrira freskura bila etorri direnak aho bete haginekin geldituko ziren.

aho(a) bete hortz Espero zena lortu gabe, guztiz harriturik. Azeria ahoa bete hortz gelditu zen, bere gosea ase ezinik.

aho(a) beteka adb. Ahoa betean. Denok ezagutzen dugu hirukote famatua: Askatasuna, Berdintasuna, Anaitasuna, aho beteka gure politikariek darasatena.

aho(a) beteko adj. Ikusiko duzu nola bihotza berpiztuko zaizun ahoa beteko baietzaz.

aho(a) betez Ahoa betean. Ahoa betez mintzo ziren.

aho ganga, aho-ganga iz. Ahosabaia.

aho-handi adj. Ik. ahohandi.

aho korapilo, aho-korapilo iz. Esaldi esangaitza, bereziki mihia trabatzeko jolas gisa esanarazten dena.

ahoko soinu iz. Aho soinua.

ahoko zulo 1 iz. Adkor. Ahoa. Hurbildu zitzaion Santxo, ia-ia bere begiak ahoko zuloan sartzen zizkiolarik. Zenbaiti ateratzen zaio gezurra ahoko zuloa betean (Ik. ahoa betean).

2 (ahoko zuloan utzi eta kideko esapideetan, 'esku-eskura, aukera-aukeran utzi, jarri' adierarekin). Mohak ahoko zuloan utzi zion baloia, baina gora bidali zuen burukada.

aho-mihi iz. Ahoa eta mihia. (Kasu markaren batekin erabiltzen da, pluralean edo mugagabean). Jendeen aho-mihiek aldatu dute izen zaharra. Gizalditik gizaldira aho-mihiz heldua.

aho-mihitan adb. Ahotan. Aho-mihitan hartu, ekarri, ibili. Aho-mihitan erabiltzen dute maiz auzi hori.

ahora eman Norbaiti zerbait ahora eraman, ahoratu. Esponja ozpinetan busti zuen, eta makila luze bati erpinean ipinita, ahora eman zion.

ahora etorri Pentsamenduez, hitzez edo kidekoez mintzatuz, bururatu. Ik. ahoratu 2. Ahora etorri zitzaizkion biraorik ikaragarrienak esan eta gero. Hizkuntza hori berez baitzetorren ahora, batarekin eta bestearekin mintzatzeko.

aho soinu, aho-soinu iz. Ahoz jotzen den musika-tresna txikia, metalezko egitura batean dituen mihi batzuk dardararaziz soinua ateratzen duena. Baserrietako mutil koskor mordoxka Madariagan biltzen ginen eta nik aho soinua jotzen nuen.

ahotan (-en atzizkiaren eskuinean, mintzamenaren organotzat hartua). Ik. ahoan. Besteak izango dira handi gizonen ahotan eta zutaz ez da ezer esango. Hori dute bere berezko mintzabidea, zenbaiten ahotan trakets eta itxuragabe agertzen bada ere. Merezi du Cervantesek Kixoteren ahotan jarritako itzulpengintzari buruzko gogoeta hona ekartzea.

ahotan erabili Aipatu. Ez da ongi ahotan erabiltzea deabruaren izena. Juzgu gaiztoak zabaltzea eta jende guztia ahotan erabiltzea. Herri guztiak ahotan darabil kontu hori.

ahotan hartu Aipatu. Gurutzearen seinalea egitean, ahotan hartzen dugu Jainkoa, diogula "Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean". Bihotzaren eskubideak ahotan hartzen dituzte ezkontza haustearen zaleek. Hamaika aldiz ahotan hartu den Barojaren idaztankera aipatu nahi nuke azkenik. Jainkoaren izen santua ahotan hartzea.

ahotan ibili Ahoz aho ibili. Ahotan dabilen kontua. || Ez dinagu besterik behar denen ahotan ibiltzeko.

ahotan izan Aipatu. Ik. ahotan erabili; ahotan hartu. Beti ahotan duen kontua. Teresak beti maisua du ahotan.

ahotik ahora adb. Ahoz aho. Gezurra egia balitz bezala zebilen ahotik ahora. Asaba zaharretatik ahotik ahora ikasitakoak.

ahotik atera 1 du ad. Jaulki, esan. Behin bakarrik ez du Mariaren izenik ahotik atera oraindik, gaizki esateko ez bada.

2 da ad. Haren ahotik ateratzen ziren hitz eskertsuez harriturik.

3 du ad. Esanarazi. Ez luke inork haren ahotik txintik aterako.

4 du ad. Norbait esatera zihoana, haren aurretik esan. Ahotik atera didak.

ahotik belarrira 1 adb. Belarrira esanez. Elizak asmakizun bikainak egin ditu, hori egia da, eta aitortza ahotik belarrira egitea horietako bat da.

2 adb. Ahoz aho. Kantak ahotik belarrira iritsi dira guregana.

ahotik ezin utzi(zko) adj. Janariez mintzatuz, oso gozoa. Gazta bat ahotik ezin utzizkoa. Arraina ona, eta bildotsa ahotik ezin utzia.

aho uhal, aho-uhal iz. Ahokoa, brida. Zaldia aho uhaletik hartuta.

ahoz adb. Ahotsarekin adieraziz. Ahoz eta idatziz adierazi. Ez dela aski horiek ahoz esatea. Bihotzez eta ahoz Jainkoa goresten.

aho-zabal adj. Ik. ahozabal.

aho zabalik, aho-zabalik adb. Guztiz harriturik. Aho zabalik entzun genituen abesti horiek. Aho-zabalik utzi zituen entzuleak. Gaztelaniaz ari zen eta nolako gaztelaniaz; aho zabalik nindukan. Aho-zabalik gelditu nintzen hara begira.

aho zabalka, aho-zabalka adb. Aharrausi eginez. Ik. aharrausika. Aho zabalka dago. Haurra aho-zabalka hasi zen.

ahoz aho adb. Aho batetik bestera, pertsona batetik bestera. Albistea ahoz aho zebilen herrian. Ahoz aho guganaino iritsi den bezala idatziko dut. Ahoz aho datorren hitza sarritan ez dator lehenengo ezpainetatik sortu zen bezala.

ahoz behera adb. Ik. ahuspez. Ahoz behera datza.

ahoz gora adb. Etzanda dagoen zerbaitez edo norbaitez mintzatuz, gorantz begira. Ik. buruz gora. Ahoz gora lo egin. Zamalduna ahoz gora erori da. Azkenik, kartak ahoz gora jarri dira.

aho-zikin adj. Ik. ahozikin.

ahozko adj. Ahoz adierazten dena. Ahozko otoitza. Ahozko azterketa. Ahozko literatura eta literatura idatzia. Lumazko koplariak eta ahozkoak.

aho-zuri adj. Ik. ahozuri.

arrazoi

1 iz. Zerbaiten zergatia azaltzen duen edo zerbait bidezko egiten duen gauza. Ik. zergatiko. Bere jokaeraren arrazoiak ezagutzeko. Euskaltzaindiak hori gomendatzeko dituen arrazoiak. Erabakiaren arrazoiak emateko. Arrazoi gabe zigortuak. Baina asmazio hori ez zen arrazoi gabekoa. Hizkuntza bi horiek bereizten eginahalak egin zituen; zuzen eta arrazoiz, nik uste. Jaun mera bera, harritua zegoen, arrazoirekin.

2 iz. Zerbait frogatzeko argudioa. Arrazoi berririk azaltzen ez den bitartean. Egia hau anitz arrazoiz froga daiteke. Gortea jaikiz gero, bilauaren arrazoiak (esr. zah.).

3 iz. Adimena, arrazoimena. Arrazoiak izan behar duela gizonaren gidari. Arrazoiaz baliatuz. Arrazoiaren legea. Pentsa daiteke gaurko egunez ezin dezakegula bestetan adinako sinesterik izan arrazoi hutsaren eta arrazoibide soilen indarrean. —Zer da horditzea? —Arrazoia galtzerainokoan edatea.

4 iz. Mat. Magnitude edo kantitate biren arteko erlazioa. Ik. ratio.

arrazoi(a) da (zen...) g.g.er. Bidezkoa da. Ez nuen erein, ez da arrazoi bil dezadan. Gizon batek bakarrik kondenatu behar balu ere, beldurrez ikara egotea arrazoi litzateke.

arrazoia eduki Batez ere Bizk. Arrazoi izan.

arrazoi eman Heg. Lehenbizikoari ematen diot arrazoi, batere zalantzarik gabe.

arrazoi gaizto iz. Arrazoi txarra, erantzun desegokia.

arrazoi izan du ad. Dakusagun, bada, zeinek duen arrazoi. Simeonek ezagutu zuen arrazoi zuela apezpikuak. Bai, bai; arrazoi duzu, izeba. || Horretan Altubek arrazoia zuela dirudi. Arrazoi handia duzu. Arrazoi osoa du alde horretatik artikuluaren egileak.

arrazoi txar iz. Hitz desegokiak. Zintzo ari denak ez du arrazoi txarrik merezi.

arrazoizko adj. Zentzuzkoa, bidezkoa; arrazoimenaren araberakoa. Ik. arrazional. Aldaketa arrazoizkoak eta beharrezkoak. Arrazoizko argudioak. Hauen joerari zeharo arrazoizko deritzot.

[Oharra: arrazoia daukazu / arrazoi(a) duzu aukeren artean Euskaltzaindiak arrazoi(a) duzu hobesten du].

arte2

1 iz. Tartea, bitartea, bereziki denborazkoa. Ordua hirurogei minuturen artea da. Atseden hartzeko arterik eman gabe. Hiltzerainoko artea. Eguzkirik gabeko arteetan. Etxetik lantegirako arte horretan gertatua. Pareta arte bat igarotzean. Han egon naizen arte guztian, sei hilabete edo, hogei lagun baino ez dira hil.

2 iz. (Leku-denborazko atzizkiekin, singularrean). Leku bitartea. (Dagokion sintagmak -en atzizkia hartzen du gehienetan). Ik. artean. Lasai bihur daitezke gure artera. Entzuleen artera erori zen. Hilen artetik piztu zena. Badirudi istant batean isuri zaizkigula urteak eskuen artetik. Asmo nagusi bat gailentzen zen beste guztien artetik. Etsai artetik. Beste zati bat elorri artera erori zen. Europa eta Afrikaren arteko itsasoa. Gure arteko kontuak (Ik. arteko). Bataren eta bestearen arteko ezberdintasunak.

artea(k) hartu Batez ere Bizk. Lasaitu, trankildu. Arteak hartu ezinik. Umea, beroaren beroz, arterik hartu ezinik, batera eta bestera ohean zebilen.

arteetan adb. Bizk. Bitartean. Laster naiz, eta arteetan isio ezazu sua eta berotu zaitez.

arte(a) hartu Zerbait egiteko astia hartu; zerbait egiteko aukera baliatu. Eztabaidatzeko artea hartu.

artetan adb. Ipar. Noizean behin. Larzabal Azkainen sortu zen 1915ean, gerla bete-betean beraz, eta ez da harritzeko, bolbora-aire bat baldin badu artetan.

artetik adb. Ipar. Bidenabar. (artetik erran esapidean erabiltzen da ia beti). Artetik erran dezadan, nik molde hori ez dudala nehoiz gogokoa izan.

atsekabe

iz. Gogoko ez denak edo ezbeharrak sortzen duen sentipen mingarria. Ik. bihozmin; nahigabe; sufrimendu. Atseginak azkenean atsekabe bihurturik. Baina gero, atsegin haren atsekabea izaten duzu. Bai, baditugu bihotzean mila atsekabe euskaldunok. Atsekabezko zahartzaroa. Susper gaitzazu atsekabeetan. Bihotza atsekabez bete zitzaion.

atsekabe(a) eman Norbaiti edo zerbaiti atsekabea sorrarazi. Ongile edo laguntzaileei atsekabe emateko beldurrez. Ez diete beren buruei atsekaberik eman nahi. || Bere etxekoek atsekabea ematen zioten.

atsekabe(a) hartu Atsekabea sentitu. Nahiz eta bihotzaren erdian atsekabe hartu, nahiz eta malko saminak isuri. || Baina gero, atsegin haren atsekabea hartzen duzu. Atsekabe handia hartu nuen.

atsekabean lagundu (atsekabean laguntzen dizut eta kideko esapideetan, doluminak adierazteko). Atsekabean laguntzen dizut, Nekane.

atsekabe egin Zah. Atsekabetu. Gauza gaiztoa da gurasoei damu, nahigabe eta atsekabe egitea.

atsekabez adb. Atsekabeturik. Atsekabez bizi da. Atsekabez jaso zuten irain hori. Umeak goserik, gurasoak atsekabez.

aurpegi

1 iz. Giza buruaren aurreko aldea. Malkoak nituen aurpegian. Garai hartako aztarna aurpegian daramate. Egia da Patxi dela, aurpegira begiratzea merezi ez duena.

2 iz. Aurpegiera. Aurpegi alaiz hartu ninduen. Aurpegi ilunez begiratu. Sekula ez diot aurpegi argirik ikusten. Aurpegi ona, gozoa, beltza, garratza, hitsa, haserrea.

3 iz. Zenbait animaliaren buruaren aurreko aldea.

4 iz. Hainbat gauzak agertzen dituen alde edo alderdietako bakoitza. Baina hau guztia txanponaren bi aurpegietako bata besterik ez da. Aurpegi biko kristaua. Auziaren alderdi edo aurpegi hori.

5 iz. Mat. Poliedro bat osatzen duten planoetako bakoitza.

6 iz. Itxura. Aurpegi berri bat erakustea komeni zaio erakundeari. Izan ere arras aurpegi berezia dute gurean irakaskuntzaren istiluek.

aurpegia atera Aurpegia eman, norbaiten alde egin. Guk ere aurpegia atera behar dugu maisuaren alde. Egiaren alde aurpegia ateratzera behartua nago.

aurpegi(a) eman Buru egin, aurka egin. Hainbat etsai bortitzi aurpegi emanik. Premia sortu berriei aurpegi emateko. || Hotzari aurpegia emateko eran.

aurpegia izan Heg. Adorea izan, ausardia izan. Gizon honen aurrean agertzeko aurpegirik ez zuen, bere esker gaiztoa gogoratuta. Eskatzeko aurpegirik ez dutelako, laguntzarik gabe gelditu dira.

aurpegian eman Zah. Aurpegira eman.

aurpegira bota Erantzuki egin. Ik. aurpegiratu. Askotan botatzen baitigute aurpegira esker txarrekoak garela. Inori gisa horretako purrustadak aurpegira botatzea, nolanahi ere, erraza da.

aurpegira eman Erantzuki egin. Aurpegira ematen zeniola bere hutsegiteren bat.

aurpegira esan Heg. Aurrez aurre esan. Jakin behar dut nire morroiari esan diotena neure aurpegira esateko ausardiarik baduen. Lehen jendeak aurpegira esaten zituen gauzak.

aurpegiz aurpegi adb. Aurrez aurre. Ikusi dut Jaungoikoa aurpegiz aurpegi, eta bizirik gelditu naiz. Ez zen ausartzen emakumeei aurpegiz aurpegi begiratzen. Kontu hauek jendaurrean astindu nahi dituenak prest gauzka, uda-aldean edo, jendaurrean ahoz aho eta aurpegiz aurpegi aztertzeko.

aurpegiz ezagutu Norbait hainbatetan ikusi delako ezagutu, nahiz eta harekin hitz egiterik inoiz egokitu ez. Aurpegiz ezagutzen nituen mutil batzuk ikusi nituen trenaren lehendabiziko bagoian sartzen.

aurreratu, aurrera/aurreratu, aurreratzen

1 da/du ad. Aurrera egin, aurrera joan; aurrerago jarri. Ibairaino aurreratu ziren. Aurrera ezazu mahaia. Apur bat aurreratzen bazara, hobeto ikusiko dut. Eskua aurreratuz. Zahartzaroan aurreratua.

2 zaio/du ad. Aurrea hartu. Aurren bukatu nahi zuen, baina auzo bat aurreratu zitzaion.

3 du ad. (nor osagarririk gabe). Aurrerapenak egin. Esauk hogei urte haietan bere ondasunean asko aurreratu zuen. Gramatika lanetan aurreratu duguna. Jakintzak aurreratzen duen eran.

4 du ad. Aurrerapenen bat lortu. Hori baztertuz, ez dugu deus aurreratzen.

5 da/du ad. Zerbait seinalatua zegoen baino lehen gertatu, egin edo egingo dela adierazi. Etorrera aurreratu behar izan du. Jaialdia 9tik 2ra aurreratu dute. Aurten udaberria ia hilabete aurreratu da.

6 du ad. Diruaz mintzatuz, aurrez ordaindu edo eman. Ik. aurrerakin. Soldataren erdia aurreratu diote. Amak aurreratu zion apusturako dirua.

7 du ad. Aurreztu. Hilero, irabazten duenaren laurdena aurreratzen du. Umeei laguntzeko aurreratzen ditugun diruak. Diru puska bat aurreratu du.

8 du ad. Zerbait aurrez adierazi. Gobernuko bozeramaileak ez zuen lege berriaz ezer aurreratu.

9 (Partizipio burutua izenondo gisa). Herri aurreratua: politika, gizarte edo kultura mailan gehienek iritsi ez duten egoeran dagoena.

aurreratu(t)a, aurreraturik Denboran, espazioan, garapenean, adimenean eta abarretan, dagokion edo behar den, edo besteak dauden baino aurrerago. Lana oso aurreratua dago, aurreratua du. Garia aurreratua dator aurten. Aurreratua dabil eskolan.

beldur

iz. Egiazko nahiz irudipenezko arriskuaren aurrean sortzen den urduritasunezko egoera. Ik. izu; ikara. Esker onez eta beldur gaiztoz beterik. Beldur handia. Huts egiteko beldurrik gabe. Guk gosea berdintzeko daukagu; ez dugu oraingoz asearen beldurrik. Beldurrik gabe esan. Haren beldur gaitza nuen. Deusen beharrik baduzue, deitu beldur gabe (Ik. beldurgabe). Jainkoaren beldurreko gizona zen. Zorionekoak Jainkoaren beldur santuan bizi diren guztiak. || Esr. zah.: Ez egik gaitzik eta ez euk beldurrik. Beldurra bera zaldi. || (Perpaus osagarri bat hartzen duela). Aitak jakingo zuelako beldurrak eraginda. Laster petroliorik egongo ez den beldurra.

beldur damu, beldur-damu iz. Atrizioa. Ez zuen izan maite-damurik, beldur-damua baizik.

beldur egon Beldurrez egon. Ik. beldurrak egon. Horren beldur ez egon, behinik behin.

beldur eman Ik. beldurtu. Etxeko garbitasun eta zuritasunak beldur ematen zioten mutikoari. || Gerrak beti eman izan dit beldurra. Etorkizunak ematen dizu horrenbeste beldur? Gure aitari esan beharrak lotsa eta beldur handia ematen dit. Horregatik, niri beti beldur gutxiago eman dit plaza batean kantatzeak.

beldur-ikara iz. Beldur-ikarak geldiarazten ditu.

beldur izan 1 da ad. Zerbaiten edo norbaiten beldurra izan. Zure beldur da: beldurra dizu. Ez zirela heriotzaren beldur. Izan zaitezte Jainkoaren beldur. Beldur nintzena gertatzen hasia da. || Bere buruaren beldurrago zelako.

2 dio ad. Jainkoari beldur dionak ezergatik ez du zer beldurtu. || Beldurra dio bere anaiari.

3 da ad. (Perpaus osagarri bat hartzen duela). (Gauza txar edo kaltegarri bat) gertatzera doalako ustea edo susmoa izan. Beldur naiz zahartzen hasia ote naizen. Beldur zen ez zutela horiekin gauza onik egingo. Hondamena gainera datorkiolako beldur da bera ere. Beldur izatekoa da hizkuntzak ez ote duen, bide horretatik doala, zerbait ere galduko. Beldur naiz zure gogo beroak urrunegi eraman zaitzan. Hortik aterako ez naizen beldur naiz. Beren lana gal beldur dira.

beldur izateko(a) izan da ad. (Singularreko hirugarren pertsonan, osagarritzat adierazpen-perpaus osagarri bat edo zehar-galdera bat hartzen duela). Oraintxe ontzen ez bazara, beldur izateko da ez zarela inoiz onduko. Beldur izatekoa da hizkuntzak ez ote duen, bide horretatik doala, zerbait ere galduko.

beldurra hartu Zerbaiten edo norbaiten beldurra sentitzen hasi. Ez beldurrik zeuen bihotzetan hartu. Beldurra hartu dio itsasoari.

beldurrak airean adb. Guztiz beldur. Beldurrak airean dago.

beldurrak akabatzen adb. Heg. Guztiz beldur. Beldurrak akabatzen dago.

beldurrak egon Beldurrez egon. Beldurrak nengoen aurkintza hartan. Beldurrak nago ez naizela gauza izango egitekoa behar bezala betetzeko. Etorriko zen beldurrak nengoen. Biraolari gisa harrika emango ez didatelako beldurrak ez banengo. || Beldurrak hilik nengoen, baina haren esku utzi nuen neure bizia.

beldurrak hartu Beldurtu, beldurra sentitu. Handik atera, eta ihes egin zuten beldurrak harturik. Beldurrak hartu ninduen, eta zure dirua lurpean gorde nuen. Beldur izugarri batek hartu ninduen.

beldurrak jo Beldurtu, beldurra sentitu. Ik. beldurrak hartu. Beldurrak jota zebilen gaixoa.

beldurraren beldurrez adb. Beldur handiaren eraginez. Beldurraren beldurrez dardarka neukan gorputz guztia.

beldurrarren adb. Bizk. Beldurrez. Beldurrarren esan ditu Nikanorrek, esan dituenak.

beldurra sartu du ad. Beldurtu. Ez apaiz jaun guztiak berdinak direlako, baizik eta batek beldurra sartu zidalako.

beldurrean adb. (-en atzizkiaren eskuinean). Beldurrez. Mutil hura, behar bezala, Jaungoikoaren beldurrean hazia izan balitz. Hamabost eta hamaseigarren mendeetan jendea deabruaren beldurrean bizi zen.

beldurretan adb. Beldurrez.

beldurrez 1 adb. Beldurturik; beldurragatik. Beldurrez bizi ziren. Beldurrez hurbildu zen. Harriturik eta beldurrez jarraikitzen zitzaizkion. Hotzez ala beldurrez ez dakit, baina ikaran nago ni ere. Ez dugu lotsaz edo beldurrez aitortu gabe utzi behar bekatua.

2 adb. (Osagarri bat hartzen duela). Gaua motz egin zitzaion, egunaren beldurrez. Ihes egin du, erre zezaten beldurrez. Gose zen, baina ez zen ausartu hango basetxeetan jatekorik eskatzen ezagutuko zuten beldurrez. Baziren ezkontza hura legezkoa ez ote zen beldurrez bizi zirenak. Urrats gaiztorik egiteko beldurrez.

beldurrezko adj. Beldurra eragiten duena; beldurrak eragina. Ik. beldurgarri. Beldurrezko istorioak. Beldurrezko Zinemaren Astea. Azken oreneko penitentzia hark badirudi bortxazkoa, ezinbestekoa edo beldurrezkoa dela, eta ez behar bezalakoa. Beldurrezko garrasiak. Maiz, amodiozko sentimenduen ondotik, beldurrezko sentimenduak heldu dira.

ni beldur Gauza txar edo kaltegarri bat gertatzera doalako uste edo susmoa adierazteko erabiltzen den esapidea. Karioxko izanen zaizula, ni beldur! Tolosako jujeak non diren, eta non den presondegia, jakinen dugun orain berandu gabe, ni beldur.

borondate

1 iz. Nahi izateko, askatasunez zerbait egiteko edo ez egiteko edo hautatzeko ahalmena. Ik. nahimen. Oroimena, adimena, borondatea. Borondatearen indarra.

2 iz. Nahia. Egin bedi zure borondatea. Norbaiten borondatea bete. Emaztearen borondatearen kontra. Borondate osoz. Jaunaren borondatearen onartze umila.

3 iz. Asmoa. Borondate ona, txarra, gaiztoa. Borondate onez egiten bada. Borondate gabe emateak ez du balio. Borondaterik ez dagoen lekuan ez dago bekaturik.

borondatean 1 adb. (Dagokion aditzak -tzeko atzizkia hartzen duela). g.g.er. -tzeko asmoarekin edo gogoarekin. Bekatu egiteko gogoan eta borondatean zaudela.

2 adb. (-en atzizkiaren eskuinean). g.g.er. -en eskuan, -en iritziaren edo erabakiaren mendean. Zure borondatean dago nahi izatea edo ez izatea.

3 adb. g.g.er. Gogo onez. Ik. borondatez. Sei mila horiek eman dituzu ez oso borondatean.

borondate(a) hartu Asmoa hartu. Estudiatzeko gogo eta borondate hartzen dute.

borondate(a) izan 1 du ad. Nahitasuna izan. Guk badugu horrentzat borondatea. Elkarri borondaterik ez dioten senar-emazteak.

2 du ad. Nahi izan. Berorrek eskribi biezat borondate duenean.

borondatera adb. (-en atzizkiaren eskuinean). g.g.er. -en nahitara, -en nahiaren arabera. Edo hitzez edo gogoz, bakoitzaren borondatera.

borondatez adb. Gogo onez; inork edo ezerk behartu gabe. Nork bere borondatez egindako penitentzia. Borondatez entzuten baditu. Gogoz eta borondatez. Ez borondatez, bortxaz baizik.

desafio

iz. Erronka, aupada, bereziki apustu batekoa. Gaztetako desafioak, borrokak, horditzeak. Desafiozko borrokak. Apustu lanak eta desafioak. Hamarretan probalekuan, desafioko dema.

desafioa bota Desafio egin. Desafioa bota dit pilotan. Desafioa bota du, edozein ahariren kontra mila erreal.

desafio(a) egin 1 Erronka jo. Desafio egin zion harria zeinek urrutirago jaurti. Aizkoran desafioa egin omen zien.

2 Mehatxu egin. Eskobarekin desafio eginaz. Nik egin nion desafioa lehendabiziko hitzean: bizirik ez duk denbora asko pasatuko gure etxean.

dolu

1 iz. Atsekabea, bereziki norbaiten heriotzak sortzen duena. Utziz bozkarioa, doluan sar hadi. Soinua jotzen dugu, eta ez zarete dantzatzen; hiletak kantatzen ditugu, eta ez duzue dolurik egiten. Gaitz handi bazter guztiak doluan ezarri zituen batek gure aita eta ama eraman zituen. Euskal Herria dolutan dauka zure heriotzak. Dolu beltzez estaltzen du gorte dohatsuena. Doluzko jantzia. Gure doluzko goraintziak senideei.

2 iz. Dolua erakusteko seinaleak, adibidez jantzi beltzak. Dolua utzi. Nafarroan dolu eguna izendatu zuten atzo.

dolu egin Pena eman, atsekabetu. Trena bazihoan orain ufaka, emeki-emeki, handik urruntzeak hari ere dolu egingo balio bezala.

dolu(a) ekarri Dolua erakutsi; dolua erakusteko seinaleak erabili. Ama galdu zuen hogei urtetan, eta dolua ekarri zion hiru urtez.

dolu izan Damu izan. Dolu zuen mutikoa poliziaren jauregira eramana(z). Baina dolu dut, bekatu egin dudala baitakit.

entzun, entzun, entzuten

1 du ad. Entzumenaren bidez sumatu. Ik. aditu1. Entzun ezazu zer dioen. Bentzu munduak ene deiadarra. Ezin entzunezko hotsa. Entzuteko belarririk duenak entzun beza. Entzun bai, baina ulertu ez. Arretaz entzun. Nire hitzak entzun bai, baina betetzen ez dituena. Albiste hori entzun baino lehen. Askotan entzun diogu hori esaten. Gizon ikasi bati entzun niona. Horrelakorik entzun ere ez dute nahi. Eta Jainkoak bere eskaria entzun zion. Gure oraingo entzun beharra ez da izango makala. || Entzun iezaguzu, Jauna. Zarata handia dago hemen eta ez dizut ondo entzuten. Amak zeruetatik entzun balio bezala.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Espainiako bazter entzun hartan.

entzutekoak entzun Berebizikoak entzun, egundokoak entzun. Gogorregi mintzatu zen, eta entzutekoak entzun zituen ordainetan.

ez entzun(a) egin, ez entzunarena egin Entzungor egin. Aitaren errietari ez entzunarena eginaz. Fernandok ez entzun egin zuen, eta ezer igarri ez balu bezala, bazkaltokira bildu zen.

[Oharra: entzun Hegoaldean, dio aditza da, pertsona bati dagokionean (entzun dizugu) eta Iparraldean, du aditza (entzun zaitugu)].

eskandalu

iz. Gaizpidea; galbidea; gizarte konbentzionalismoak hausten dituen egikera. Eskandaluzko bekatuan erortzen dira. Eskandaluzko bizitza. Kargua utzi behar izan zuen eskandaluaren ondorioz.

eskandalu(a) eman Etsenplu txarra eta eskandalua ematen denean. Ez nuen eskandalurik eman nahi, gauaz zurekin, karrikaren erdian.

espero

iz. Zain egotea.

esperoan adb. Zain. Esperoan gaude. Agertuko denaren esperoan egon gabe. || Haur baten esperoan eta esperantzan aurkitu baziren ere.

espero bezala Espero izan bezala. Ezer ez da atera espero bezala.

espero bezalako adj. Espero izan bezalakoa. Emaitzak ez dira espero bezalakoak izan.

espero izan du ad. Zerbaiten esperantza izan. Denek espero zuten txapeldun izatera iritsiko zela. Espero dudan saria. Ez dugu harengandik ezer espero.

espero izateko(a) izan (Singularreko hirugarren pertsonan, zerbait gertatzeko arrazoiak badaudela uste dela adierazteko). Ik. pentsatzekoa izan; uste izatekoa izan. Gero, espero izateko zen, ezinbestean gertatu behar zuen hura gertatu zen noski. Espero izatekoa zenez, ez zion uko egin.

etsenplu

1 iz. Batez ere Ipar. Eredua, jarraibidea. Etsenplu hartu.

2 iz. Adibidea.

etsenplu(a) eman Norberak egindakoarekin gainerakoei jarraibidea eman. Errazago baita kontseilu ematea, etsenplu ematea baino. || Etsenplu ona ematen.

ez

1 adb. Ezezko esaldi baten ordain den adizlaguna, galdera bati erantzutean erabiltzen dena. —Ekarriko duzu? —Ez. —Nahikoa da sinestea zerua iristeko? —Ez, jauna. Ez, noski.

2 adb. (Ukatzen denaren indargarri). Ez, ez da etorriko.

3 adb. (Galdera gisa). Ez da bihar etorriko?

4 adb. (Perpausaren amaieran, galdera gisa, esaten dena nolabait baieztatzeko eskatuz-edo). Ik. ezta2. Lau libera eta erdi?, arrailerian ari zara, ez?

5 (Partikula). Ezezko esaldiaren marka. (Aditz laguntzailearen edo trinkoaren ezkerrean ezartzen da, bion artean ote, omen eta kidekoak soilik tarteka daitezkeela). Ez da gaiztoa. Ez du dirurik. Ez da bihar etorriko. Ez zuen ezer erosi. Ez daki irakurtzen. Ez omen dakar baimena. Ez bide du ikusi. Beldur naiz ez digula emango. Ez ezazu horrelakorik esan!

6 (Partikula). (Adizkirik gabeko esaldietan, aditzoinarekin edo partizipio burutuarekin aginte esaldiak eratuz). Ez beldurrik izan. Ez egin negarrik. Ez erre, mesedez. Bizi zareno, gogotik Jainkoa ez gal (edo ez galdu). Ez ikara!

7 (Partikula). (Izenondo baten ezkerrean). Zortzi herritan egin nituen zortzi misio ez-laburrak. Afari ez-txarra eta ohe garbia. Huts bat handia eta kalte bat ez-txikia guretzat. Esku ez-garbiekin. Agerian jarri du gorputz ez-liraina. Badira zenbait ez-euskaldun, horrelakorik aditu nahi ez dutenak.

8 iz. Ezezkoa. Biz zuen baia "bai" eta zuen eza "ez". Eza eman zion. Lehenbiziko ezean ez dezagun etsi. Baiaren eta ezaren artean zalantzan. Garbizaleen garbizaletasuna ez da eza besterik.

9 iz. Gabezia. Eza beti zerbaiten eza baita. Eza zer den zuok ez dakizue.

10 iz. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Damu dut zure lege santua gorde eza. Elizak esaten diguna, ikusi ezagatik, sinetsi eta ontzat hartzea.

ez, noski Ez horixe. Bakarrik ote zen eginbide horretan?, ez, noski. —Gutarren artean aurkitzen dugun zoriona, ez duk diruarekin erosten dena. —Ez, noski.

ez aditu(arena) egin Entzungor egin. Ez adituarena egin ziola. Jainkoaren hitzari ez aditu egin diotenena izan dadila Jainkoaren zigorra!

ez bat eta ez bi (Perpausaren barnean, esaldi beregain bezala). Bat-batean eta erabakitasunez, zalantzan egon gabe. Lehengo egunean, ez bat eta ez bi, sartu zait nire lantokiko gelan emakume bat. Ez bat eta ez bi, bide bazterretik irtenda, errepideko erreian bertan jartzen da, besoa aterata, erpurua luze-luze eginda.

ez beste Aipatzen dena salbuetsiz. Ik. izan ezik; salbu. Ez zuen uste berari horrenbeste gaitz eta kalte egiteko etsairik eduki zezakeenik, Piarres ez beste. || Hura ez beste guztiak hil zituen. Judas ez beste edozeinen bihotza bigunduko zuten. Jauna ez beste Jainkorik ez ezagutzeko. Atera ziren Maddi ez besteak.

ez bezala Gauzak lehen ez bezala begietaratzen zitzaizkion. Aitak ez bezala eginik. Ni, Orixe ez bezala, Galileo ondokoa naiz. Bestetan, Katalunian, esate baterako, ez bezala.

ez entzunarena egin, ez entzun(a) egin Entzungor egin. Aitaren errietari ez entzunarena eginaz. Fernandok ez entzun egin zuen, eta ezer igarri ez balu bezala, bazkaltokira bildu zen.

ez eta Ezta. Ez urrerik, ez eta zilarrik.

ez eta... ere Ezta ere. Gaur ez da etorriko, ez eta bihar ere. Ez olerkari garbi antzekoa, ez eta ere berrizale bihurria.

ez... ez... (Ezezko esaldietan). Ez naute gibelarazten, ez haizeek, ez euriek. Ez gazi, ez geza. Ez bururik (eta) ez hankarik. Ez zituen, ez hitzak leundu, ez gorrotoak estali. || (Lehen ez ezabaturik). Janaririk ez edaririk eskuratuko ez zioten bizibideak.

ez ezagunarena egin Norbait ikustean, hura ezagutzen ez den itxura egin. Ezagutu zuen nire izeba, baina ez ezagunarena egin zuen.

ez eze Ez ezik. Ebaki ez eze, gugandik urrun bota behar da.

ez ezen Ez ezik. Oihenartenak ez ezen, oso gureak direla ere.

ez ezik Ez bakarrik. (ere hitza behar du eskuineko perpausean). Bere izena ez ezik, familia guztiarena ere lohitzen ari zen: bere izenaz gainera familiarena ere lohitzen ari zen. Aitortu gabe utzi zuen bekatua ez ezik, aitortuak ere berriro esan beharko ditu. Ezkontzak biziera ez ezik, bizilekua ere aldarazi zion. Hotzildu zen poliki-poliki, epeldu gero eta azkenik, hoztu ez ezik, baita izoztu ere.

ez horixe Esan denarekiko adostasunik eza azpimarratzeko edota ezezko erantzuna indartzeko esapidea. Ik. ez, noski. Lur eman?, ez horixe! Aurpegia hondatzeko?, ez horixe! Ezin gaitezke antzinako moduan ibil, ez horixe.

ez horregatik Eskerrak eman dituenari erantzuteko erabiltzen den esapidea. — Eskerrik asko! — Ez horregatik, motel!

ez ikusi(a) egin, ez ikusiarena egin Norbait ikusi ez den itxura egin. Udalekuetako lagunei ez ikusiarena egiten die. Gainerako guztiei ez ikusi egin zien Jesus maitagarriak. Arduradunak ez ikusi egin zien nire begi suminduei. Aurpegia ilundu, eta ez ikusia egin zion.

ez ote (Ezezko adierazpen bati erantzunez, zalantza adierazteko). Egia ote da?, hala ote da? —Gaur ez dugu euri beldurrik. —Ez ote? —Ez, jauna, ez.

ez zera, ez, zera interj. Ezezko esaldiei erantzutean, esan dena guztiz ukatzeko erabiltzen den esapidea, bai horixe-ren baliokidea. Ik. bai zera. —Gaur ez da etorri. —Ez, zera! —Ez dago Historiaren kontra joaterik! —Ez zera!

-ik ez iz. (Gehienetan artikuluarekin). Gabezia, falta. Bere agortasun edo haurrik eza aurpegian emanaz. Lanik eza, gauza tristea. Zaldunaren jaramonik eza. Beldurrik ezak salbatu zuen. Euskararen batasunaz edo batasunik ezaz mintzatu beharko dut.

ezin

1 iz. Ezin daitekeen gauza; zerbait egiteko ahal edo gaitasunik eza. Ik. ezintasun. Ezinak ez du legerik. Hainbeste ezinen eta eragozgarriren kontra. Mutu gelditu zen ezinaren ezinez. Ezina ekinez egina. Sineste hori da gure ezinaren sostengua. Egia da bestea baino ezinagoa zela azken ezin hau.

2 (Izenondo gisa). Ezinezkoa. Gizonentzat hau ezina da. Gauza ezina. Ezina badirudi ere.

3 (Aditzaren partizipio burutuaren ezkerrean). Ik. ezinegon; ezinikusi; ezin ase. Bertako eta kanpotiko aginteen arteko ezin eramana. Gaur eskoletan sumatzen den euskara ezin eraman hori. Gizona gezurtia da, ahula, inon ezin egona.

4 (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Ik. egonezin; eramanezin. Galdetu zioten ea haiek sendatu ezina zertan zegoen. Jesus, hau da bakean bizi ezina!

5 (-ik edo -z atzizkia hartzen duen partizipio burutu baten ezkerrean, aditzak adierazten duena egitea edo gertatzea ezinezko dela adierazteko). Ik. ezinean; ezinik. Kantuz ezin asperturik. Ezin ukaturik egia. Ez ote gabiltza guztiok elkar ezin ikusirik? Gaiztoen artean ezin biziz. Ezin iritsiz beti.

ezin ...-ago (Dagokion izenondo edo adizlagunaren mailarik gorena adierazteko). Bidea ezin ederragoa nuen. Ezin egokiagoa. Ezin desberdinago diren hizkuntzetan.

ezinago adb. (Izenondo, adizlagun edo kidekoren baten ezkerrean). Ipar. Oso, mailarik gorenean. Ik. ezin gehiago 2. Errege ezinago ona. Ezinago gaizki moldatuak.

ezin ase 1 adj. Aseezina, ezin asezkoa. Apetitu ezin asea zen Haussonvilleko kondeak zuen gauzarik xelebreena. Ondasun-gose ezin asearekin.

2 iz. Ezin asezkoa denaren nolakotasuna. Zerbaitetan beti salatzen da gizonaren ezin ase hori. Ordu arte haren arimak ezin asea baldin bazuen, emango zion jatera Frantziskok.

ezinda postpos. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Ezinik. Bere onera etorri ezinda. Saldu ezinda gelditzen diren sagar min eta motelak.

ezindako (Partizipio burutuaren eskuinean). Ezin dena. Bazter asko inor bizi ezindako eran gelditu dira. Haren eskabidea bete ezindakoa zela.

ezinean 1 postpos. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Ezinik. Etxera joan nahi eta joan ezinean. Dirua lortu ezinean.

2 adb. Egin ezinik. Ezinean dabilenari laguntzeko.

ezineko adj. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Ik. ezinezko 2. Ahaztu ezineko jaialdiak: ezin ahaztuzko jaialdiak. Mugatu ezineko handinahikeria.

ezin esan ahal(a) Esan daitekeen baino gehiago. Ezin esan ahala jende zegoen han.

ezinez adb. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Ezinik. Bekainak jaso zituen, entzuten ari zena sinetsi ezinez.

ezin gehiago 1 adb. (Aditz bati dagokiola). Asko, oso, mailarik gorenean. Ik. ezin gehiagoan; ezin gehiagoraino; izugarri 2; ikaragarri 2. Elkortu eta hondatu egin dira ezin gehiago.

2 adb. (Izenondo, partizipio burutu edo adizlagun bati dagokiola). Oso, mailarik gorenean. Andre ederra ezin gehiago. Unatua ezin gehiago. Ezin gehiago kartsuki.

ezin gehiagoan 1 adb. (Aditz bati dagokiola). Asko, oso, mailarik gorenean. Ik. ezin gehiago. Ezin gehiagoan damu dut.

2 adb. (Izenondo, partizipio burutu edo adizlagun bati dagokiola). Oso, mailarik gorenean. Jaun bat ezin gehiagoan ona.

ezin gehiagoko adj. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Ezin handiagoa. Ezin gehiagoko poza. Bozkario ezin gehiagoko bat. Bere jakinduria ezin gehiagokoarekin.

ezin gehiagoraino 1 adb. (Aditz bati dagokiola). Asko, oso, mailarik gorenean. Ik. ezin gehiago. Hil ala biziko jokoan ezin gehiagoraino sarturik.

2 adb. (Izenondo, partizipio burutu edo adizlagun bati dagokiola). Oso, mailarik gorenean. Ezin gehiagoraino ederra, ezin gehiagoraino on eta maitagarria.

ezin hobe adj. Hobea izan ezin dena. Hazibide ezin hobea hartu zuen gurasoengandik. Etorkizun ezin hobea daukazu aurrean. Jateko finak eta ardo ezin hobeak. || Ezin hobeto erantzun zion. Ezin hobeki atera du liburua.

ezinik postpos. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Aditzak adierazten duena egin ezin dela edo gertatu ezin dela. Ik. ezinean. Horretarako astia hartu ezinik: ezin harturik. Irten nahi eta irten ezinik. Kabitu ezinik. || Gehiago ezinik.

ezin izan (Beste aditz baten ezkerrean kokatzen da). Zerbait gertatzeko edo egiteko eragozpenak edo ezintasuna izan. Ezin du egin. Ezin da joan. Ezin ekarri duelako. Realak ezin izan du golik egin. Ezin izan dut jan. Ezin daiteke horrelakorik esan. Ezin ekar dezake. Ezingo nizuke horrelakorik egin. Ezin geldituko gara ezer esan gabe.

ezinka postpos. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Bizk. Ezinik. Laguna ezagutu ezinka ibili naiz.

ezin konta ahal(a) Konta daitekeen baino gehiago, oso-oso ugari. Ezin konta ahal dira euskarari eskaini dizkion lan laburrak. Eragozpenak, ezin konta ahala aurkitu zituen. Ezin konta ahal neke. Ezin konta ahala aldrebeskeria. Beste ezin konta ahalen artean. Bai baitakigu aldez aurretik badirela ezin konta ahala (eta ez naiz izarren ezin konta ahalaz ari) hots eta soinu.

ezin ...-zko Hortik gelditu zait beti bihotzean ezin betezko hutsa. Ezin utzizko eginkizuna. Ezin hautsizko hesiz inguratua. Ezin ulertuzko kontua (Ik. ulertezin).

[Oharra: ezin du etorri eta kideko esapideen lekuan, Euskaltzaindiak ezin da etorri eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].

gau

1 iz. Eguzkiaren sarreratik irteerara hedatzen den denbora-bitartea; ilun dagoen egunaren zatia. Eguna eta gaua. Berrogei gau eta egun atertu gabe. Gauaren iluntasuna. Neguko gau luzeetan. San Joan gaua. Gaua etorri zenean. Gau aldera. Gauaren babesean. Gau bat igaro zuen han. Otoitzean egon zen gau guztia. Gau guztian lo egin gabe. Gau osoan lanean. Igande gau batean. Gau hartan bertan. Gau hartako hamaiketan. Gauaren erdian. Gaueko hamabiak. Gau argia. Gau iluna. Izarrik gabeko gau beltza. Hiru egunez eta hiru gauez. Gau oroz. Gau guztiez (Ik. gauero). Eztei gaua. Ezerezaren gau beltzean. Uda-gau bateko ametsa.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Gau loa. Gau amets bat izan da bakarrik. Ilargipeko gau-ibili ezkutuan. Gau jaietako jolasetan. Gau lapurra bezala.

gau(a) egin 1 du ad. Gaua igaro (toki batean). Donostian gaua eginda. Askotan egin izan dut gaua ardandegi hartan.

2 da ad. Gautu, ilundu. Gaua egin zenean, lotara erretiratu zen.

gau afari, gau-afari iz. Gauerdiko afaria.

gaua galdu Gaua lo egin gabe igaro. Zer da gauzarik onena logalea ekartzeko? gaua galtzea.

gauak egun egin Gauaz lan egin. Gauak egun eginez, igandeak astelegun, zuhurtziaz bilduko dute haurrak hazteko doia.

gauak gauari adb. Ipar. Gau betean, gau beranduan. Ik. gauez gau. Anitz gizon gazte, maiz, gauak gauari, amoros dabiltza, neska batzuen leihoetara harrixkak botatzen, haiekin amultsuki mintzatzeko.

gauaz adb. Gaueko orduetan. Gauaz kandela argitan irakurtzen. Gauaz ibiltzen dena.

gauazko adj. Gauekoa. Gauazko ohoina.

gau bele, gau-bele iz. Zataren familiako gau hegaztia, lumadi ilunekoa, airean harrapatzen dituen intsektuez elikatzen dena (Caprimulgus europaeus).

gau berandu iz. Gaueko lehen orduez gerozko garaia. (Batez ere leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da). Gau beranduan etxeratzen zen. Gau berandura arte —gauerdira arte ere, ez gutxitan— jo eta jo aritzen dira.

gauean berandu adb. Gau beranduan. Gauean berandu etorri zen.

gaueko 1 adj. Gauari dagokiona; gauaz egiten dena. Ik. gau 2; gautar; gauazko. Gaueko iluntasunaz gazteak baliatzea gaiztakerietarako. Gaueko lanak, egunaz lotsa. Gaueko ibilerak.

2 adj. Animaliez mintzatuz, gaueko bizitzara egokitua dena, bizimodu gautarra duena. Pistola txikiak azaldu zirenean, ezkutatu ziren gaueko piztiak. Gaueko animaliek, mapatxeek eta arrabioek, adibidez, zuri-beltzean ikusten dute.

gau eskola, gau-eskola iz. Arratsaldea bukatu ondoan ematen den eskola; eskola horiek antolatzen dituen elkartea. Gau eskolen Elkartea.

gau eta egun adb. Etengabe. Gau eta egun negar eginez. Gau eta egun kontu berarekin.

gau eta gauerdi adb. Gau beranduan; gau berandua arte. Gau eta gauerdi taberna-zulo horretan sartuta egoten da. Parrandan dabilena gau eta gauerdi.

gauetik goizera adb. Bat-batean, denbora-bitarte laburrean. Ik. goizetik gauera 2. Ez da, horratik, gauetik goizera ikasten den lana. Egun batez, gauetik goizera, hilotzik aurkitu zuten ohean.

gauez adb. Gauaz, gaueko orduetan. Ate horiek beti daude irekiak, hala gauez nola egunez.

gauez gau Gau betean. San Josef jaiki zen ordu berean eta gauez gau eman zen bidean.

gau hontz, gau-hontz iz. Bizk. Hontza.

gau jagole, gau-jagole iz. Bizk. Gauzaina.

gau lore, gau-lore iz. Lurralde epeletako landarea, kolore askotako eta usain sarkorreko loreak, eguzkia sartu ondoren irekitzen direnak, ematen dituena (Mirabilis jalapa).

gau mahai, gau-mahai iz. Ohearen burualdean kokatzen den altzari txikia, gauean behar diren gauzak gordetzeko edo jartzeko erabiltzen dena. Ik. mesanotxe. Gau mahaiko lanpara.

gau min iz. Gau betea. Sartu zen, gau minean, emazte haren etxean. Gau minean, ilunpetan egiten duguna.

gau on interj. Gabon. Jainkoak dizula gau on. —Gau on. —Bai zuri ere.

gau-pasa adb. Gaua igarotzen. Ik. gaupasa. Barkoxen gelditu zen gau-pasa.

[Oharra: deklinabide berezia du: gauk, gauri, gauren, gauez mugagabean, eta gauean, gaueko, gauetik, gauera singularrean].

gogo

1 iz. Gizakiaren buru ahalmenen egoitzatzat edo iturburutzat hartzen den gauza. Ik. arima. Neure jaun maitea, joan zatzaizkit lurretik, baina ez gogotik, eta ez bihotzetik. Hitzez, gogoz eta obraz (Ik. gogoz). Shakespeareren hamalaukoak, gogoz eta haragiz gatzatuak eta mamituak. Maiz irakur itzazu gauza sakratuak eta gero erabil itzazu gozoki zure gogoan barrena. Soin zaharrari gogo berria eman eta gogo horretan izar urdinetarainoko asmoa sorrarazi. Orain, bada, altxa ezak heure gogo tristea. Bere anaiaz oroitu eta, gogoa iluntzen zitzaion ardura. Dohatsuak gogoz behartsuak. Egotz ezazu zeure gogotik asmo hori. Gure gogoa asetzen duen ondasun bakarra. Gogo bideetan barrena. Bere gogoan eta bihotzean zaurtua. Bihozberatasun eta gogo argitasuna. Platonen gogo argia. Guztiek elkarrekin gogo batez eta aho batez adora dezagun.

2 iz. (Oroimenaren egoitza edo iturburu bezala). Ik. gogoan izan; gogoan eduki; gogora ekarri; gogora etorri. Gogoan atxiki. Gogoan gorde.

3 iz. (Nahi, desira edo asmoen egoitza edo iturburu bezala). Amoratuak bere gogo guztia haragian dauka. Ez du lanerako gogorik. Jateko, edateko gogoa. Pagatzeko gogoa baduzu. Gogoak agintzen ziona egin gabe. Norbaitenganako gogo gaiztoa. Gogo aldartetsua. Gogo beroz, arreta handiz eta jakite ugariz. Gogorik gabe edo gogo gaiztoz hasi nintzen. Ezertarako gogorik eza. Agindua ezaguera argiz eta gogo osoz hausten denean. Lapurtua itzultzeko gogo sendoaz. Gogo handirik gabe egina. Denen gogoa betetzea ez da erraza izaten. Zerurako bidean hasten direnek ez dute aspertu eta gogoa galdu behar. Etsitzea eta gogo galtzea.

4 iz. Desira. Ondasunen gogoa eta egarria. Gogo biziena.

5 iz. Espiritua. Aingeruak gogo hutsak dira. Haragia gogoaren aurka eta gogoa haragiaren aurka grinatzen.

gogoak eman 1 dio ad. Iruditu; susmatu. Gogoak ematen dit ez daudela urrun. Baina gogoak eman behar liguke, behin edo behin, ez ote den harritzekoa Jainko eskuzabalak guri bakarrik jakinduria ematea.

2 dio ad. Nahi izan. Gogoak ematen dien edozein gauza eginez. Gu gara hizkuntzari makurtu behar gatzaizkionak, ez hizkuntza guri, gogoak ematen digunean eta gogoak ematen digun bezala.

gogo aldarte, gogo-aldarte iz. Aldartea. Ik. umore. Egoera hartan, idazteko gogo aldarterik hoberenean nengoelarik ere, ez zitzaidan hitzik etortzen. Abesti bakoitza gogo aldarte baten isla da.

gogoan eduki Gogoan izan. Ik. gogoari eman; buruan eduki. Gogoan daukat nola zioten orduko maisu ikasiek. Gauza bat eduki behar dugu gogoan: ez ditugula, horrelakoetan, silabak berdin bereizten euskaldun guztiok.

gogoan erabili Hausnartu. Ik. buruan erabili; gogoeta egin. Jesusen neke-oinazeak gogoan erabiliz. Beti gogoan erabil nazazun.

gogoan hartu Gogoratu; kontuan hartu. Ik. buruan hartu. Hemen ditut bi horien izenak; gogoan har itzazue. Zeruko gauzak gogoan hartu eta lurreko gauzei ez ikusi egiteko asmoa.

gogoan ibili Kontuan hartu; hausnartu. Ik. gogoan erabili. Jakintsuak huskeria horiek gogoan ibiltzea beste eginbeharrik ez duela uste al duk?

gogoan izan Gogoratu; kontuan hartu, aintzat hartu. Ik. buruan izan. Gogoan dut esan zidana. Gogoan zaitugu.

gogoan jaso Gogoan hartu.

gogoan jo g.g.er. Nazkatu. Gogoan jotzen nau askotan asko irakurtzeak. Gerraz aspertuta, mundu gaizto honek gogoan jota joan ote zen Santa Kruz sinesgabeen misioetara?

gogoan pasatu Batez ere Ipar. Pentsatu. Ez dut holakorik gogoan pasatu ere. Isilune batean gogoan pasatu nuen apez nintzela aspaldi ahaztu nahiz ari nintzela.

gogoan sartu 1 du ad. Ikasi, jabetu. Ik. buruan sartu. Ikas dezagun, bada, guztiok, eta gogoan ondo sar dezagun doktrina miragarri hau. Oraindik beste gertaera bat badugu, Iztuetari ikasi eta zuei esan behar dizuedana, Pernando zer nolakoa zen gogoan ongi sar dezazuen.

2 zaio ad. Gustatu, atsegina egin. Efraingo herri batera joan zen batean ikusi zuen neskatxa bat gogoan sartu zitzaion, eta etxeratu zenean, gurasoei agertu zien neskatxa harekin ezkondu nahia.

gogoari eman 1 dio ad. Ipar. Kontu egin, imajinatu. Ik. buruari eman 1. Emaiozu gogoari ikusten duzula hiri bat ilunpez estalia.

2 dio ad. Ipar. Pentsatu, erabaki. Nabukodonosor-ek eman zion bere gogoari bere azpiko behar zituela lurraren gainean ziren populu guztiak. Gogoari eman diote, beraz, behar zela haientzat arrantza ttipitu bai eta kendu dirulaguntza.

gogo bahitze, gogo-bahitze iz. g.er. Estasia.

gogo-bihotz iz. pl. Gogoa eta bihotza. Gogo-bihotzetan daramaguna aditzera eman.

gogo eman Begiratu, adi egon. Gogo emazu, Maria, ororen irri-egingarri bilakatzen ari zara. Azeria predikatzen denean ari, gogo emaiok heure oiloari (esr. zah.).

Gogo Guren iz. g.g.er. Espiritu Santua.

gogo(a) hartu Erabaki. Herrira itzultzeko gogoa hartu zuen.

gogo izan 1 du ad. Nahi izan. Nire lekuan zu sar zaitez, gogo baduzu.

2 (Osagarritzat partizipio burutua hartzen duela). Egin gogo dut. Zahartzeraino bekatuan egon gogo duenak. Nora joan gogo duzuen. Nork berea atera gogo duelako. Hori da ez dakidana eta jakin gogo nukeena.

gogo jardun, gogo-jardun iz. Zenbait egunetan egiten den gogarte-aldi espirituala. San Ignazioren gogo jardunak.

gogo onez adb. Gogoz, atseginez. Gogo onez eta inork behartu gabe. Gogo onez bazen ala gogo txarrez bazen, han egon behar zain.

gogora ekarri Gogoratu; gogorarazi. Ik. burura ekarri. Geure bekatuak gogora ekar ditzagun. Neskaren edertasunak amarena gogora ekartzen zion.

gogora etorri (heldu, jin) Oroitu; bururatu. Ik. burura etorri. Oraintxe gogora etorri zait gaur nire emaztearen eguna dela. Arrese Beitiaren bertsoak datozkit gogora. Gogora datorkion guztia esatea. Ahora jinak erran, gogora jinak egin. Voltaire zenaren oroitzapena heldu zait gogora.

gogo txarrez adb. Gogorik gabe, beharturik. Gogo onez bazen ala gogo txarrez bazen, han egon behar zain. Gogo txarrez zeuden erromatarren mendean.

gogo-urri 1 adj. Zah. Adoregabea, kemengabea. Ahalke zaitez haren zerbitzuan hain nagia eta hain gogo-urria izateaz.

2 iz. Zah. Neurritasuna.

gogo-urritu da/du ad. Zah. Adoregabetu, kemengabetu.

gorte

1 iz. Errege-erreginen eta haien ingurukoen egoitza; errege-erreginen ingurua. Bazuen 130 urte, Paristik kanpo zela gortea. Erromako gortea. Faraoia eta bere gortekoak. Gorteko kargudun bat. Gorte gizonak. || Zeruko gortea.

2 iz. Frantziako Iraultza aurreko gizarte antolamenduko legebiltzarra; Erdi Aroko Nafarroan eta Zuberoan, botere legegilea zuen goi mailako batzarra.

3 iz. pl. Espainiako estatuko legebiltzarra.

4 iz. Ipar. Auzitegia, epaitegia.

gorte(a) egin Norbaiti, dama edo emakumezko bati bereziki, lagun egin, haren maitasuna lortzeko, haren gustuko eta harentzat erakargarri izaten saiatuz. Nola erraten duzu maite nauzula?, gorte egiten zaude zu beste orori.

haize

1 iz. Airearen higidura, atmosferako presioaren edo tenperaturaren diferentziaren ondorioz sortzen dena. Haize hezea, lehorra, hotza, epela, beroa, errea, zakarra, gogorra, nahasia. Jainkoak haize handi bat igorri zuen. Haize biguna, eztia, gozoa, mehea. Haize erasoa. Haize motak. Ipar haizea, hego haizea. Ipar haizea ari zen marruka. Haizea atera du. Haizea jaiki da, altxatu da. Haizea baretu zenean. Haizezko ekaitza. || Esr. zah.: Haizea nora, kapa hara. Hara haize, hara aise. Laguna, izorra hadi airez, erdiko haiz haizez. Behor-txoria kantuz, haize gaiztoa bidean txistuz.

2 iz. Atmosferako gertakari baten ondorio ez den aire-higidura. Itxi ezazu atea, haizea ez zait komeni eta. Leihotik haizea sartzen zen autobusean.

3 iz. Airea. Ik. haizea hartu; haize egin;  + haize eman; haizean; haizetan; haize zabalean; haize zulo. Haizez puzturik zeuden zahagiak. Haizea behar dut, itotzen ari naiz eta! Zikin gabeko haize garbia arnastu dezaten. Tripa ez du betetzen hiriko haizeak, baizik lurretik bildu janari maiteak.

4 iz. (Musika-tresnez mintzatuz). Perkusio, hari eta haizezko instrumentuak. Haize instrumentuak jotzen dituzten musikariak.

5 iz. (Esapideetan). Haize huts eta ergelkeria dira munduko ohore guztiak. Estropada unea ez da urruti, eta hantxe dabiltza apustulariak, haize guztietara apustuak botatzen. Haizea buruan eta ibili munduan. Haizea bezain arina eta aldakorra. Azkar, haizea bezain azkar, bideari ekin zion. Ez dakit zer haizek jo duen, halako astakeriak esateko. Haize txar batek harrapatu eta elbarri gelditua da (Ik. aire gaizto 2). Zerbait egiteko haizeak erabili: zerbait egiteko asmoak erabili. Zenbat iraun duten buru hartan sortu eta jaso ziren haizezko dorreek! Ea Europako haizeak onak ala kaltegarriak ditugun. Gazte horiek batzordera dakarten haize berria. Herriko eta atzerriko haize berrien eraginaz. —Noiz pagatuko didazu? —noiz?, haizerik ez den urtean.

6 iz. pl. Sabelean gertatzen den gas pilaketa. Ume horrek haizeak ditu.

7 iz. (Singularrean nahiz pluralean). Handiustea, harrokeria. Haize batzuk baditu neskatxa horrek!, ezta markesaren alaba balitz ere!

haizea hartu Haizea hartzera atera ziren. Inguratu ziren atari aldera, oheratu baino lehenago haize pixka bat hartzeko ustean. Udaberriko haize freskoa hartzen.

haizea hartzera bidali 1 Lgart. Norbait modu txarrean joanarazi; norbaiti haserrea edo gaitzespena modu txarrean adierazi. Ik. pikutara bidali; antzarak ferratzera bidali. Datu zientifikoren bat eskaini behar zion, haizea hartzera bidaliko ez bazuen.

2 (Gauzez mintzatuz). Lgart. Azterketa gainditu zuenean, haizea hartzera bidali zituen liburuak. Dena haizea hartzera bidaltzeko tentaziorik izan al duzu noizbait?

haizea hartzera joan (Aginterazko aditzekin, arbuio bizia adierazteko). Lgart. Ik. pikutara joan. Zoaz haizea hartzera!

haizea ibili Ik. haizeak jo. Haizea dabil. Gaur ez dabil haizerik. Barnetegi bero batean, eta ez haizea dabilen tokian. Euria eta kazkabarra ari zuen, eta haizea zebilen. Haize hotza zebilen.

haizeak jo Ik. haizea ibili. Itsasoan dabiltzanak, kontrako haizeak joagatik, ez dira berehala errenditzen. Abere eriak egon behar du haizeak jotzen ez duen tokian.

haize alde adb. Ipar. Aldeko haizearekin. Ik. haizealde. Haize alde, ontzia bost egunez sartu zen Gaetan. Haize alde, nornahik egin dezake auzapez baten lana.

haizean adb. g.er. Airean. Haizean barrena doa.

haizea poparean Haizea popatik.

haize arka, haize-arka iz. Haize emateko tresna, zurezko kutxa batez eta ura darion hodi bertikal batez osatua, antzinako oletan larruzko hauspoen ordez zenbaitetan erabiltzen zena.

haize arrosa, haize-arrosa iz. Hogeita hamabi puntako izar itxurako irudia, ostertzeko norabide nagusiak irudikatzen dituena.

haize-babes adj. Tokiez mintzatuz, haizeak jotzen ez duena, haizetik babestua dena. Toki hezea eta haize-babesa.

haize beltz iz. Haize hotz eta gogorra; euri haizea. Ik. haize gorri. Han, neguak epelak dira eta haize beltz garratzek ez dute behin ere jotzen.

haize bolada, haize-bolada iz. Haize kolpea. Ik. haizealdi; haize burrunba. Inongo haize boladak ere ez dizkio hostoak erauzten. Orduko 100 kilometroko haize boladak izango ditugu.

haize buhunba, haize-buhunba iz. Ipar. Zah. g.er. Haize bolada.

haize bunbada, haize-bunbada iz. Haize bolada. Haize bunbada gogorrak.

haize burrunba, haize-burrunba iz. Lap., BNaf. eta Naf. Haize bolada. Horretan, haize burrunba zakarra atera zuen.

haize egin Putz egin, haize eman. Aulkiko hautsari txukun-txukun haize eginda, bertan ezarri zuen. Vantur-ko haize goxoak haize egiten zuen.

haize eihera, haize-eihera iz. Ipar. Haize errota. Laborariak, karrika hegian punpa eta jauzika hasten ziren, besoak atzoko haize-eihera zaharren antzera itzulikatuz.

haize eman 1 Putz egin, haize egin. Suari haize ematen ari bazara. Haize eman zuen haien gainera, eta esan zien: har ezazue Espiritu Santua. Hauspoak haize ematetik gelditzen direnean.

2 Norbait zerbait egitera, batez ere burugabekeriak egitera, bultzatu. Senargaia haize ematen ari zaio.

haize erauntsi, haize-erauntsi iz. Haize erasoa. Trankilago bizi gaitezke uholdeek eta haize-erauntsiek inarrosten ez duten etxean.

haize errota, haize-errota 1 iz. Haizeak ibilarazten duen errota. Ik. errota. Haize errota bezala narabilzu beti.

2 iz. Garia eta antzeko laboreak haizatzeko tresna.

haize fin 1 iz. Haize hotza. Ik. haize min. Hau hotza!, haize fin honek ebakitzen ditu bazter guztiak.

2 iz. Haize eztia, mehea.

haize gorri iz. Haize oso hotza. Ik. haize beltz. Bai, aurten haize gorria ibili da, eta horrek galdu dizkigu artoak.

haize hego iz. Hego haizea. Ehiztariak haize hegoaren beha dira. Haize hego gauetan.

haize(a) izan (Singularreko hirugarren pertsonan). Haizea ibili. Haize denean, babestu. Haize handia da. Kontrako haizea denean.

haize kirri iz. Haize leun eta atsegina. Haize kirriaren eraginez dardaratzen diren hostoak. Haize kirria eragotzi nahi eta zikloia eragin.

haize kolpe, haize-kolpe iz. Bat-bateko haize gogorra, berehala baretzen dena. Erroak barna dituen arbola ez du edozein haize kolpek lurreratzen.

haize kontra adb. Ipar. Kontrako haizearekin. Haize kontra doanak mila arteka eta ataka baditu igarotzeko.

haize laster, haize-laster iz. Aire masa baten higidura jarraitua. Deusek ere ez du gaitz gehiago ekartzen hezetasunak eta haize-lasterrek baino.

haize leku, haize-leku iz. Haizea ibiltzen den tokia. Ik. haizegune. Haize lekua da Zaragoza, Donostia baino haizetsuagoa; Ipar gorriak gogor jotzen du Ebro ibarreko landa biluzietan. Elgetako arkupea, munduko haize-lekurik handiena.

haize min iz. Haize hotza. Ik. haize fin. Txingorra eta haize mina leihoetatik intzirika sartzen ziren. Egunsentiko haize mina hartzeko.

haize oihal, haize-oihal iz. Bela. Mastak eta haize oihalak. Haize oihala eraitsi, jaso, bildu. Haize oihala zabaldu.

haize orratz, haize-orratz iz. Metalezko pieza birakorra, eraikinen goienean kokatzen dena, haizeak nondik jotzen duen adierazten duena. Haize orratz berriak jiraka teilatuetan.

haizetan adb. g.er. Airean. Egun hona, bihar hara ibiliko gara; orbela haizetan bezala.

haize ufako, haize-ufako iz. Haize bolada. Gain hartan, haize ufako batek hodeiak baztertzen ditu. Garaziko eskualdean, larrazkenean badira haize ufako handiak, haize hego azkarrak.

haize zabalean Aire zabalean.

haize zirimola, haize-zirimola iz. Haize zurrunbiloa. Gaur goizean, euri eta haize zirimola izugarri batek inarrosi gaitu.

haizezko soinu iz. Haizezko musika-tresna.

haize zulo, haize-zulo iz. Labean urtzen diren piezetan gerta daitekeen aire burbuila.

haize zurrunbilo, haize-zurrunbilo iz. Haizezko zurrunbiloa. Ik. haize zirimola. Bitartean, haize zurrunbilo gaitza sortu zen.

lau haizeetara adb. Bazter guztietara, norabide guztietan. Keak lau haizeetara barreiatu zuen okela errearen usaina. Nahi adina mikrofono izan ditu eskura, bere gezurrak lau haizeetara zabaltzeko. Ez ibili lau haizeetara oihu egiten. Lau haizeetara aldarrikatuko du egia.

halako

1 adj. Hura bezalakoa, aipatu den gisakoa. (Berez hirugarren graduko erakusleari dagokio, baina honelako eta horrelako-ren ordez ere erabil daiteke). Ik. honelako; horrelako. Turkoen eta beste halako jendeen artean ezin dateke egiazko santutasunik. Ez da bera diruaren jabe, baizik dirua da halako gutiziatsu doilorraren jabe. Nola, bada, entzungo ez ditu halako Aita batek honelako seme batek egiten dizkion erreguak? Banekien mami gutxikoa eta erkina izango zela, halako gurasoak zituen eta. || (Izenordain gisa). Ez dut inoiz halakorik ikusi. Ez nuen uste halakoa zinela. Modu honetan edo beste halako batean. Halako asko badugu frantsesez, ez ordea euskaraz.

2 (nolako, zelako edo halako-rekin korrelazioan). Esr. zah.: Halako ezteietan, halako zopak. Nolakoa baita ama, halakoa ohi da alaba. Nolako elizalde, halako abade. Zelako jabea, halako tresna.

3 (Gehiago zehazten ez den zerbait aipatzeko; dagokion izen sintagma mugagabean nahiz mugatuan). Honelako egunetan, jauna, eta honelako lekutan halako bekatu egin nuen, honelako egun eta honelako bazterrean halako bekatu. Nik honelako edo halako bizimodu hartu banu, izango nintzen ona. Honelako edo halako premietarako.

4 (Bestela zehazteko gaitz dena mugatuz). Beti uste izan da badela halako gogaidetasun bat liburu baten autorearen eta hitzaurre-egilearen artean. Bere mintzaerari halako gordin antza aurkitzen zaio, osoro heldu ez den fruituarena. Bere lan guztietan nabari da halako euskal giroa. Ederra da benetan; badu halako bere gisako bihotz-isuri samurra.

5 (Zehaztu gabeko pertsona bat izendatzeko, mugagabean). Ik. urlia. Zenbatetan ez duzu aditu "honelako hil da ezpata kolpe batez, halako ito da, beste batek eroririk hautsi du burua"? Luisa, halakok zuretzat eskumuinak eman dizkit. Honelakok eta halakok diotenez.

6 (Pertsonez mintzatuz, izenordain gisa). Hala, amodioa duena gai da guztietako; halakoak egiten du, eta obretan ateratzen, mila gauza. Anitz baita Euskal Herrian euskaraz soilik irakurtzen dakienik, halatan egin ditut halakoentzat euskaraz deboziozko otoitz batzuk. Horra zer den emakume eroa eta halakoaren azken gogoa.

7 (Ondoriozko perpaus baten aurretik, non-ekin edo kideko konjuntzio batekin korrelazioan). Halako limosnak egiten zituen, non askotan fraide lagunek esaten baitzioten urrunegi zihoala.

8 (Zenbaki bati dagokiola, haren ezkerrean nahiz eskuinean, zenbakiari balio biderkatzailea ematen diola). Neure onen erdiak ematen dizkiet behartsuei; eta baldin inori bidegabeki kendu badiot, itzultzen diot halako lau. Mendibururen euskal idazlanak bi halako gehitu zaizkigu orain. || Datorrela bere andrea; mingain kontu horietan, gizonak halako hamar badaki: gizonak baino hamar aldiz gehiago badaki. Haien uztarriek, nik eraginda, lehen halako bi lan eginen dute. Etxean ditudan halako bi ohe baneuzka.

9 adj. Alaena. (Dagokion izenondoaren eskuinean jartzen da). Lotsagabea halakoa! Berritsuok halakook! Lapiko halako hori!

10 Hain. Ez zuen halako adore handirik ere. Egia da inguruko baserritarrek ez zietela haren euskal saioei halako harrera ona egiten.

halakoan adb. Halako kasuetan. Gerta ere daiteke konfesatzen ari dena ere ez oroitzea; halakoan ona da aitortza, beste gauzarik falta ez bazaio.

halako batean Orduan, une jakin batean; azkenean. (Bereziki, kontakizunetan erabiltzen da). Ik. holako batean. Badoaz eta badoaz eta badoaz, eta halako batean heltzen dira Aralar burura. Halako batean, ras!, besoa askatuta, ekiten dio lasterrari.

halako bat egin Halako zirrara bat egin. Hitz eder horiek aditzeak halako bat egiten digu. Halako bat egiten digu ero dohakabe batez hain luzaz mintzatzeak.

halako batez adb. g.er. Halako batean.

halako eran... non... Ik. halako gisan... non...; halako gisaz... non...;  + halako moldez... non...; halako moduz... non...; halatan... non... Emakume horietara osotoro jarria, halako eran itsutu zen, non haien idoloak, haiei atsegin emateagatik, gurtu baitzituen. Herodias mindu zen San Joanen kontra halako eran, non hartu zuen santuari bizia kentzeko asmoa.

halakoetan adb. Halako kasuetan. Halakoetan madarikazio biblikoa etortzen zait gogora. —Eta noiz izanen da auzia? —Ez dakigu, baina halakoetan joaten dira ustekabean lau edo bost hilabete auzia garbitu arte.

halako gisan... non... Halako eran... non... Inork ezagut ez zezan, eskale itxura hartu zuen, halako gisan, non guztiek trufan baitzerabilten.

halako gisaz... non... Halako eran... non...

halako moduan... non... Halako eran... non... Halako moduan aberastu zen, non auzoak, haren ona ezin eramanez, hasi ziren esesten edo pertsegitzen.

halako moduz... non (ezen)... Halako eran... non... Espiritu Santuaren suak argitu zizkien bihotzak halako moduz, ezen ikusten zuten bestearen kontzientzia. Herritarrek nagusigoa eman diote abertzaletasunari, halako moduz, non lehenengo indar bilakatu baita Araban.

halako moldez... non... Halako eran... non... Halako moldez, non errazagoa baita hartaz mintzatzea begiratzea baino.

halakoren bate(a)n Batez ere Bizk. Halako batean.

halakorik interj. Harridura adierazteko erabiltzen den esapidea, ez dut sekula halakorik ikusi! edo kideko esapideen baliokidea. Halakorik!, orduko haizetea eta ekaitza bezalakorik ez du inongo gizonen begik ikusi! Egundaino halakorik!

halakotzat hartu (eduki...) Aurretik aipatu dena bezalakotzat hartu (eduki...). Badakizu gizon on eta langilea dela, eta halakotzat daukate dagoen etxean.

hobeki

adb. ongi adizlagunari dagokion konparatibozko era. Ik. hobe; hobeto. Ongi jan eta hobeki edan duzunean. Hobeki dago horrela. Hobeki adi dezagun. Gure hizkuntza hobeki erabiltzen dutenak. Hark baino hobeki itzuliko zituelakoan. Ongi baino hobeki daki hark zer ari den. Ontsa baino hobeki eginen dute. Askozaz hobeki zekien euskaraz Xenpelarrek nik baino. Ezin hobeki atera da liburua.

ahalik (eta) hobekien(a) Beren eginbideak ahalik hobekiena beteaz. Kanpotik ihardetsi zion ahalik eta hobekiena.

ezin hobeki Bikainki, ezin hobetuzko eran. Ik. ezin hobeto. Ezin hobeki atera du liburua, txukun eta dotore. Festa ezin hobeki iragan da.

hobekien adb. Era onenean. Ongi bizi direnak dira hobekien hiltzen.

hobekienik adb. Hobekien. Diren bezala doaz gauzak hobekienik. Bere ustez hobekienik dagoenean harrapatzen du arrantzaleak. Gauzarik ttipienetan ikusten da hobekienik Jainkoaren handitasuna.

hobeki esan Horrela ez goaz inora; errekara goaz, hobeki esan, zuzen baino zuzenago. || Han hil zela, edo hobeki esateko, han hil zutela.

ikatz

1 iz. Errekin beltz eta trinkoa, gehienbat karbonoz osatua, landare etorkia duena. Ik. harrikatz. Egur-ikatza. Ikatz mea. Ikatz hautsa. Ikatzezko su handi bat. Ikatza baino beltzagoa. Nork bere opilari ikatza (esr. zah.).

2 iz. Ikatz zatia, ikatz-koskorra. Ikatzez marraztua.

3 iz. (Multzokari gisa). Bi zaku ikatz. Aldapa behera ikatz zakua ere joan baitaiteke. Ikatz zama bat. Ikatz larria, xehea. Ikatz asko erretzen duen labea.

4 iz. Labore, abere eta gizakietan, hauts beltz bat sorrarazten duen eritasun kutsakorra. Ik. ilinti 2. Bat-batean jotzen du ikatzak ardia.

ikatz(a) egin Egur-ikatza egin. Udan ikatz egiten irabazten ditu diruak. Saltzen dio baso bat ikatza egiteko.

ikatz bizi iz. Ikatz goria. Ik. txingar. Ikatz bizien gainean ortutsik ibiltzea.

ikusi1, ikus, ikusten

1 du ad. Ikusmenaren bidez gauzen irudiak hauteman, begien bidez sumatu. Begiratu zuen hara, baina ez zuen ezer ikusi. Ez ikusi eta ez entzun. Mikel ikusi dut. Bere burua ispiluan ikusi zuenean. Gaur ikusi zaitut lehendabiziko aldiz. Mikeli buruko zauria ikusi diot. Neskari belarri bat bakarrik ikusten zitzaion. Elkar ikusi zuten. Begi hutsez ikusten diren izarrak. Bere begiez ikusia. Hurbildik ikusten. Jainkoak guztiak dakuski, guztiak dakizki. Ikus daitekeena (Ik. ikusgai). Ezin ikus daitekeena (Ik. ikusezin). Ahuntzak garia ikusi, baina ez hesia (esr. zah.).

2 du ad. Zerbaiten ikusle izan, zerbaiten lekuko izan. Filma gogoz ikusi dugu. Estropadak ikusi. Hiria ikustera atera. Erortzen ikusi ditut. Ez nuen liburua ezkutatzen ikusi. Ikusiko duzu zer erantzungo dizun. Geure buruak galdurik ikusi genituen. Euskal Herria aske ikusi arte. Auzi gogorragoak ere ikusi izan dira.

3 du ad. Norbaitekin egon edo norbait bisitatu. Ea noiz ikusten dugun elkar. Hamalau urte pasatu nituen aita-amak ikusteke.

4 du ad. (Esapideetan). Ezin du ikusi: gorroto handia dio. Gure artean gauza bat dago izugarri itsusia, begietako bista ona eta inor ezin ikusia. Ezin dute elkar ikusi. Ezin du begiz ikusi. Ea noiz ikusten dugun elkar. Dakusagun orain nor datorren.

5 du ad. (ongi, gaizki, begi onez eta kidekoekin). (Ontzat, txartzat...) eman, (ontzat, txartzat...) hartu. Ez zuten hobetze hori begi onez ikusi. Munduan gorrotatua eta gaizki ikusia izateko. Berak egiten zituen salaketak guk eta beste askok ondo ikusten genituen.

6 du ad. Pairatu, jasan. Kristau gaiztoetatik ikusi dituen txarkeria eta bidegabeak. Ederrak ikusi behar izan ditu han! Bizirik hainbeste ikusia zuenak hil ondoan ere bakerik ez.

7 du ad. Zerbaitez ohartu, zerbait egiaztatu. Orain ikusten dut ez nintzela harekin ongi jokatu. Ez du ikusten egitekoaren zailtasuna. Ikusten (duzu)? Berehala ikusi ziren erabakiaren ondorio onak. Ez dakusan begiak, gaitzik ez (esr. zah.).

8 du ad. Zerbaiti arretaz begiratu; aztertu, gogoan hartu. Eskuizkribua ikusi eta zuzentzeko. Ikus dezagun zer dioen txostenak. Zer esan duten ikusi ondoren. Gazteek ez dituzte ikusi nahi zaharrok izan genitzakeen alde onak. Lehenik ikus dezagun nola konpon daitekeen arazoa.

9 du ad. Munduaz, bizitzaz, egoerez eta kidekoez mintzatuz, ulertu. Ik. ikuskera. Biek mundua ikusteko antzeko modua dutela adierazi zuen: "Ez dugu bizitza idealizatzen eta egiara ahalik eta gehien hurbiltzen saiatzen gara".

aurrez ikusi Ik. aurreikusi. Aurrez ikusi ezin ditugun aldaketak gerta daitezke. Aurrez ikusia zegoena aspaldi-aspaldidanik, heldu da azkenerako patuaren izenean. Erantzunak aurrez ikusi.

ez ikusi(a) egin, ez ikusiarena egin Norbait ikusi ez den itxura egin. Udalekuetako lagunei ez ikusiarena egiten die. Gainerako guztiei ez ikusi egin zien Jesus maitagarriak. Arduradunak ez ikusi egin zien nire begi suminduei. Aurpegia ilundu, eta ez ikusia egin zion.

ikusi arte Norbaitengandik urruntzean agurtzeko erabiltzen den esapidea. Agur, ikusi arte. Ikusi arte, eta goraintziak Eiderri!

ikusteko 1 adj. Ikusgarria, miragarria. Ikustekoa zen egun hartan Donibaneko hiria. Munduko gauzarik ikustekoenak.

2 iz. Ikuskizuna; ikustea merezi duen gauza. Zein ikusteko ederra!

ikusteko izan (Batez ere ezezko esaldietan eta galderetan). Harremana izan. Ik. zerikusi. Ez dugula ikustekorik Indiako Erresumarekin. Zer ikusteko dut nik zurekin? Liburuarekin ikusteko gutxi duten eranskinak.

ikusten denez 1 adb. Ikusten den bezala.

2 adb. Dirudienez, antza denez. Ikusten denez, eskola biek gauza bera egiten dute. Handikiro egindako afaria, ikusten denez.

kargu

1 iz. Norbaiten erantzukizun edo ardura den betekizuna. Apaizaren kargua. Argi bereizten ditu patroiaren eta pilotuaren kargua eta egitekoa. Jakin behar ditu hartu duen karguari dagozkion eginbideak. Norbaiti kargu bat eman. Estatuko kargu bat duenaren aurrean. Donapaleun izan zituen bere karguak: Nafarroako Parlamentuko, eta hiriko zinegotzi. Mauritaniako presidente hautatua kargutik kendu zuen atzo armadak, estatu kolpea eman ostean.

2 iz. Ardura, betekizuna, erantzukizuna. Komentuko lagunek aise fidatuko zizkioten etxeko kargu handienak. Ezergatik ere egin gabe ez uzteko Jaunak bere gainean ipini zion karguari zegokiona.

3 iz. Akusatuaren egoeran eragina duen egitatea; akusatuari egozten zaion hutsa edo delitua. Ez du edukiko zer erantzun kargu handi honi. Orduan hasiko zaizu Jainkoa bere karguak egiten.

-en karguko adj. -en ardurapekoa. Segitu nuen nire karguko lanetan. Aingeru begiraleak edukitzen duela bere kargukoaz kontu.

-en kargura adb. -en ardurapean. Zer altxor handia gelditzen den gure kargura. Beren kargura adin txikikoak dituzten gurasoak.

kargua hartu Ardura edo eginkizuna hartu. (Dagokion osagarriak -en atzizkia hartzen du). Arimen kargua hartzen dutenak. Hartzen du emaztearen, umeen eta etxekoen kargua.

kargu(a) izan du ad. Betekizuna izan, erantzukizuna izan. (Dagokion osagarriak -en, -z edo -tzeko atzizkiak hartzen ditu). Gobernatzeko kargua dutenek. Ebanjelioa predikatzeko kargua dute. Gure kargua duen agintaria. Herrian besteez kargu dutenak.

kargu(t)an adb. (izan, jarri, sartu eta kideko aditzekin). Batez ere Ipar. Erantzukizun edo kargu baten jabe. Elizgizonak eta kargutan diren guztiak. Denek zuzen berak dituzte, berdin gai dira kargutan sartzeko. Karguan jarri dira Josef eta Maria.

kargua utzi (Kargudun batek) bere kargua utzi. Ik. dimititu. Salaketaren ondorioz kargua utzi zuen.

kargu egin 1 da ad. Ardura hartu. (Dagokion osagarriak -en atzizkia hartzen du). Joanes egin da abereen kargu. Gobernuaren kargu egin ginenean gerra zibilaren arriskuan geunden.

2 dio ad. Zaindu, jagon. Umeari kargu egiozu.

kargu(a) eman Norbaiti betekizun bat eman. Faraoiaren alabak kargua eman zion haur hura hazteko.

kargu hartu Heg. Norbaiti bere egiteen erantzukizuna eskatu. Kargu hartzen datorkit Urlia, bere aitaz esan nituen zenbait gauza direla medio. Ez digu guri besteek zer egiten duten kargurik hartuko.

kargu hartze, kargu-hartze 1 iz. Norbaitek kargu jakin bat hartzea, bereziki herri administrazioan. Kargu-hartze ofiziala larunbat goizean egingo du Elizaldek. Katedralean izan da elizkizuna eta kargu hartzea. Lehendakariaren kargu-hartze ekitaldia.

2 iz. Heg. Norbaiti bere egiteen erantzukizuna eskatzea. Toki guztietatik etorri da kargu-hartzea. Zeureganatu egin dituzu Anaren amaren kargu hartze guztiak.

kargu uzte, kargu-uzte iz. (Kargudun batek) bere kargua uztea. Ik. dimisio. Kargu uzte horiek harridura sortu dute herrian. Sei kontseilariren kargu-uzteaz, haatik, ez du prefetak orainokoan deusik jakinarazi.

kontatu, konta, kontatzen

1 du ad. Gertatu den zerbait, edo norberak edo bestek asmatu duen zerbait, esan edo aditzera eman. Ipuin lohiak kontatzen. Konta ezazu Absalomen istorioa. Berri gutxi dut zuri kontatzeko. Haren ikasletako eta erbesteko urteak kontatzen dizkigu hizkuntza oparoan. Ehiztari guztien gisa ari da gezur kontatzen. Erraz da kontatzen nola antolatu dugun zerrenda hau. Hemingway-ren kontatzeko modu soila. Eleberri honen gaia hitz gutxitan konta daiteke. Ezin kontatuzko atsegina.

2 du ad. Multzo bateko osagaien kopurua mugatu edo zehaztu, zenbaki arrunten segidaren arabera adieraziz joanez. Ik. zenbatu. Nik kontatuko ditut: bat, bi, hiru, lau, bost. Ingelesez kontatzen dute dirua. Ardiak kontatzen ez daki. Orduak kontatuz. Gure buruko ileak kontatuak daudela. Gaua izan balitz, usteko nuen izarrak kontatzen ari zinela. Hirunaka kontatu. Diru kontatzen.

ezin konta ahal(a) Konta daitekeen baino gehiago, oso-oso ugari. Ezin konta ahal dira euskarari eskaini dizkion lan laburrak. Eragozpenak, ezin konta ahala aurkitu zituen. Ezin konta ahal neke. Ezin konta ahala aldrebeskeria. Beste ezin konta ahalen artean. Bai baitakigu aldez aurretik badirela ezin konta ahala (eta ez naiz izarren ezin konta ahalaz ari) hots eta soinu.

mendeku

iz. Norbaiti, hark egin duen kaltearen ordainetan, egiten zaion kaltea. Haserrea mendeku bila dabil. Mendeku eske egon. Mendekua ase nahiz.

mendeku(a) hartu Norbaiti, hark egin duen kaltearen ordainetan, kaltea egin. Errezibitzen dituzten bidegabe handiez mendeku hartuko dute. Iraintzera ausartu zitzaidanean, mendeku hartuko niola zin egin nuen. Niri dagokit mendekua hartzea, niri ordaina ematea.

mendekuz adb. Mendeku hartuz. Heleniarrek, mendekuz, feniziar Europa bahitu zuten.

mendekuzko adj. Mendekatzekoa. Itotzen dituzularik mendekuzko desira guztiak.

mendre

adj. Batez ere Ipar. Txikia, baztergarria; ahula. Zerbitzaria mendreago da nagusia baino. Gutxien uste dugunean hauts daitekeen ontzi mendre batean. Ene argi eta ezagutza mendreak. Hatsik mendreenak histen duen bertutea.

den mendren(a) adj. Batez ere Ipar. Txikiena. Ik. den mendreneko. Den mendren harrabotsa eginez. Den mendren lotsarik gabe. Ezin jasan dezakegu mespretxurik den mendrena.

den mendreneko adj. Batez ere Ipar. Txikiena, gutxienekoa. Ik. den mendrena. Bere solasa gelditu gabe eta den mendreneko barkamenik eskatu gabe.

den mendrenik adb. (Ezezko esaldietan). Batez ere Ipar. Batere ez. Ez nintzen den mendrenik ere kezkatu.

mezu

iz. Norbaitek beste norbaiti, ahoz nahiz izkribuz, bidaltzen dion ohar, berri edo adierazpena. Ik. mandatu. Gabriel goiaingeruaren mezua Birjina Mariari. Mezu bat heldu da. Bidali zidaten mezua, bihur nendila etxera. Komentuko anaia bat etorri zitzaion mezu batekin. Itxaropen mezua eman nahi izan du, eta konfiantza eskatu die herritarrei. Biluzten dute, ez ote dakarren mezu galgarriren bat bere pilden artean.

mezu(a) egin Ipar. Mezua helarazi. Ik. mezutu. Mutilak bere mezua egin duenean, Aita Inaziok erraten dio: "Ontsa da, bazoazke".

ordu

1 iz. Eguna (hots, batez besteko eguzki eguna) banatzen den hogeita lau zati berdinetako bakoitza. Ik. oren. Egun edo ordu guztietan. Orduaren zatiak (Ik. minutu; segundo). Ordu eta erdi irauten zuela. Igaro dira ordubete, bi ordu... . Europako agintarien goi-bilera hasi den ordu berean hasi da martxa (Ik. ordu berean). Laguna hil eta hogeita lau ordu baino lehen agertu omen zitzaion. Eta egunean hogeita lau orduko askatasunak gogait eragiten dio. Ordu batez bakarrik lan egin dute (Ik. ordubete). Hiru orduz ibili ondoren. Handik ordu batzuetara. Elkarrekin igarotzen dituzten ordu luzeetan. Lau ordu osoak egiten zituen aldareko Jaunaren aurrean. Ez ginen bide guztian gelditu, orduak aurrera zihoazen-eta. Oso eguzki ordu gutxi izan dira.

2 iz. (Orduak adierazteko, bat eta bi zenbatzaileekin). Ordu bata da. Ordu biak dira. Ordu batean, ordu bietan eta hiruretan etortzen da autobusa. Goizeko ordu batean. Hasi gaueko hamarretan eta ordu biak bitartean. || Zer ordu da?

3 iz. Eguneko une jakina, bereziki zerbait egiten edo gertatzen dena; garaia, unea. Orain eta heriotzako orduan. Bazkaltzeko orduan (Ik. bazkalordu). Etxeratzeko ordua zen. Senideak soro lanean dauden orduan. Jesusen ikasleak ordu jakinetan tenplura igotzen ziren otoitzaldia egitera. Ordu hartan behar baitut eman kontu hertsia. Nolabait ere gorde dute gure begiok ordu hartako lilura. Eta lehen ona bazen, zen bezala, ordu hartatik hasi zen hagitz hobetzen. Lan orduetan. Atseden orduak. Badator ordua, bertan da, guztiok nor bere aldera banatuko baitzarete. Etxeko nagusiak baleki zer ordutan etorriko zaion lapurra. Ordu ez denean. Ez ordu, ez leku guztietan. Ordua baino lehen jaioa. Azken orduko albisteak. Saioa puntuan hasiko da eta orduz kanpo ez zaio inori haurren liburutegira sartzen utziko.

4 iz. Eliz otoitzaren zatietako bakoitza, egunaren une jakin batean esaten dena. Ik. otoitz ordu. Orduen liturgia.

bere orduan adb. Dagokion (zegokion) denboran, garaia denean (zenean). Ik. bere garaian; bere denboran. Leiho horretatik ikusten den oro hil egiten dun, zein bere orduan; haritz sendoenak ere ihartu egiten ditun, zein bere aldian.

ordua bete Epea bete. Beren ordua bete denean, haiek ere deitu dituzte.

ordu(a) izan da/du ad. (Hirugarren pertsonan erabiltzen da). Garaia izan. Ordu da ikus dezagun zer egin zuten paristarrek. Eta ordu zen, egiazki, norbait nonbait higi zedin norabait. Badugu ordu, horretan pentsatzen hasteko. Zentzatzeko ordua dugu.

ordua jo 1 Zerbaitetarako ordua iritsi. Ordua jotzerako, jendea bildu zen, eta hasi ginen.

2 (Erlojuak) orduaren soinua jo. Hasi zen erlojua ordua jotzen.

orduak joan, orduak etorri, orduak joan eta orduak etorri Orduak igarotzearekin; orduak igaro arren. Orduak joan, orduak etorri, nekeak menderatu nau eta seko lo geratu naiz. Orduak joan, orduak etorri, neskatila hori ez zen inondik agertzen. Orduak joan eta orduak etorri, hemen nauzu zure zain.

ordu(ra) arte adb. Une edo garai hura arte; une edo garai hori arte. Ordu arte orok mintzaira bera zuten. Bego, beraz, eginkizun hau ordura arte. || Oihenartek ordu arteko euskal bertsoak entzunak edo irakurriak zituen.

ordu artean adb. Ordu arte. Ordu artean ezin dezakegu inor zuzen epaitu.

ordu berean adb. Ipar. Orduantxe, momentu horretan bertan. Garbitu zituen begiak ur harekin eta ordu berean argitu zitzaizkion.

ordu erdi, ordu-erdi iz. Kapitulu bakoitzak ordu erdia-edo eskatzen dit.

orduetan eta orduetan adb. Luzaro, denbora luzean. Etxetik irten barik egoten zen orduetan eta orduetan.

ordu ezkero adb. Harrezkero. Ik. orduz gero; ordutik. Ordu ezkero elkarren adiskide gelditu ziren.

ordu gaiztoan adb. Aipatzen dena egin edo gertatu ez balitz hobe izango zela adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. zoritxarrean; ordu txarrean. Ordu gaiztoan jan zuen Adamek arbola debekatutik.

ordu haietan adb. Ipar. Garai hartan, aldi hartan. Ordu haietan, San Esteban gaztelua Iruñeko Erresuma musulmanarena zen.

ordu hartan 1 adb. Garai hartan. Ik. orduan 1. Ordu hartan Neron zegoen agintari. Laurogeiko urteez ari natzaizu, eta, ordu hartan, ezinago deigarria zen halako lelo bat.

2 adb. (Etorkizuneko testuinguruetan). Une horretan. Ordu hartan kantatuko ditu ene ahoak, bozkario handiarekin, zure laudorioak. Nire etsaiek hondatu nahiko naute; arren, ordu hartan zuk lagundu eta libra nazazu.

ordu laurden, ordu-laurden iz. Ordu laurden batean.

ordu onean adb. Aipatzen den egoera ontzat emateko erabiltzen den esapidea. Izan bedi ordu onean.

ordu osoak iz. Ordu luzeak, denbora luzea. Hizketa gozatsu atsegin haietan ordu osoak istant bat bezala igaroaz. Halaxe igaro ohi nituen ordu osoak.

ordura artean adb. Ordu arte. Ez genuen guk, ordura artean, su handiak egiteko ohiturarik izan.

ordurik hona adb. Bizk. Ordutik hona.

ordutik ordura 1 adb. Orduero. Ateko soldaduak ordutik ordura aldatzen ziren.

2 adb. Orduak igaro ahala. Ordutik ordura doa geroago eta gaizkiago.

ordu txarrean adb. Ordu gaiztoan. Ordu txarrean bigundu nintzen zure esanetara.

ordu txiki iz. pl. Gauerdi osteko lehen orduak. Gaueko ordu txiki haietan, edozer gauza gerta zitekeen.

orduz adb. Garaiz. Ez da orduz etxeratzen, bidean ari dena pusken batzen (esr. zah.).

orduz gero adb. Harrezkero. Ik. ordu ezkero. Orduz gero, ez zuen harremanik izan bere errainarekin.

orduz geroztik adb. Orduz gero.

pentsatu, pentsa, pentsatzen

1 du ad. Gogoeta egin, gogoan erabili; ideiak edo arrazoibideak eratu edo elkartu. Ik. oldoztu. Arrazoi guztiak ongi pentsaturik. Arrazoizkoa deritzat horrela pentsatzeari. Pentsa ezazu hura dela zure salbatzailea. Kontuzago pentsatu behar genuke opila non dagoen eta ikatza nora daramagun. Hasia nauzue pentsatzen ez ote nukeen euskaraz ikasten abiatu behar. Ez dakigu zer pentsatu eta sentitu zuen, saio ausart hark zeharo lur jo zuenean. Ez dut besterik pentsatu nire bizi osoan. Pentsatu gabe egina. Euskaraz pentsatuak eta esanak. Pentsatzeko modua. Ongi pentsatu.

2 du ad. (Dagokion osagarriak -n atzizkia hartzen duela). Bada zertan pentsa. Heriotzan behar dugula pentsatu eta hartara prestatu. Bakarrik zugan pentsatuko dut.

3 du ad. (Dagokion osagarriak -z atzizkia hartzen duela). Beti zutaz pentsatzen. Ezkontzaz pentsatzen dugu garaia datorrenean.

4 du ad. (Dagokion osagarriak -kin atzizkia hartzen duela). g.er. Nahi eta nahi ez hasi zen pentsatzen behin ere pentsatzera ausartzen ez zen gauzekin.

5 du ad. (Dagokion osagarriak -i atzizkia hartzen duela). Ipar. Ahantz ditzagun oraingoak geroari pentsatuz.

6 du ad. (Dagokion osagarriak -ra atzizkia hartzen duela). Zah. Zugana Manuela nuenean pentsatu.

7 du ad. Zerbaitez halako iritzia izan. Ik. uste izan. Idazleak gorrotozko uzta joriaz orduan pentsatzen zuena ez zegoen agian orain dirudien bezain oker. || Bada, bai, bestela pentsatzen duenik. Nik ez dut zuk bezala pentsatzen.

8 du ad. Irudimenean sortu edo eratu. Ik. irudikatu; imajinatu. Pentsatzen dut nolakoa izango den zure andregaia. Poztu egiten nintzen pentsatu hutsarekin.

9 du ad. (Aginterako formetan, ondoren datorren esaldian adierazten dena azpimarratzeko edo nolabaiteko harridura adierazteko). Ik. kontuak atera 2. Kale gorrian gelditzen denak, pentsa nondik jango duen! Pentsa gizagaixoak zenbat sufrituko zuen! Eta orain, horrenbeste urte mendian igaro ondoren, pentsa ezazu; honezkero lau hankan ibiltzen ikasiko zuen. Pentsa!, bretoiera frantsesarekin parekatua!; hori doa lege nagusiaren bigarren artikuluaren kontra. Dena beharko zuten; pentsa, pieza bat bi aldiz kantatu beharra izan dute.

10 du ad. Zerbait egiteko asmoa izan; zerbait erabaki. Nagusiak baserria saltzea pentsatu zuen. Esan bezala pentsatu dugu, Lezo aldera joatea. Txomin, beti kantatzen bizitzea pentsatzen al duk?

ezta pentsatu ere Zerbait erabat ukatzeko erabiltzen den esapidea. Egunez ez omen zen izaten lubakitik ateratzerik; ezta pentsatu ere! Eta oporretako egun parea alferrik galdu?, ezta pentsatu ere!

pentsatzeko(a) izan da ad. (Singularreko hirugarren pertsonan, zerbait gertatzeko arrazoiak badaudela uste dela adierazteko). Ik. uste izatekoa izan. Horrelako herriek gaur arte iraun izan dute beren egoera harrigarri horretan, eta pentsatzekoa da Jainkoak iraunarazi dituela. Pentsatzeko da zer jasan zuten. Bai, ez kezkatu; pentsatzekoa zen.

zer pentsatu (zer pentsatu eman eta kideko esapideetan, 'kezka sorrarazi', 'zerbaitetaz pentsarazi' adierarekin). Demokraziaren oinarrietako bat den adierazpen askatasuna horrela mozteak zer pentsatu eman behar lukeela uste du. Galizian izan den tren istripuaren modukoak gertatzen direnean, zer pentsatu izaten da. || (Artikulua edo osagarriren bat hartzen duela). Zer pentsatua eman digu gazteen egoerak. Honek guztiak Itxasori zer pentsatua emango dio. Jakobi aitarekin izan zuen lanbideak zer pentsatu handia ematen zion.

poz

1 iz. Atsegin beteak sortzen duen gogo egoera edo zirrara. Gure penak poz bihurtuko dira gure ondorengoentzat. Neska-mutil gazteen poz-nahigabeak. Baina gogoan barrena sumatzen dudana poza da eta ez damua. Bere barruko poza ezin gorderik. Hau poza! Hau poza nirea! Haren poza, irabazi zuela jakin zuenean! Poz eta negar iturria bihotz barrenean dago, eta barrengo hutsa ez dezake kanpoko ezerk bete. Poz dardaraz, ikaraz. Pozak gainez egiten diela egongo dira. Poz-erakutsi handiak eginaz. Gure poz-ekarlea. Maiatz hotzak dakartza pozak (esr. zah.).

2 iz. Poz iturria. Zu, Paula, nire poz bakarra.

pozak adb. (egon edo ibili aditzekin). Pozik. Pozak egon. Ni berriz ere Jose ikusteko pozak. Irabaztunak pozak dabiltza, galdu dutenentzat kalte.

pozaren pozez adb. Pozaren handiaz. Negar egiten dute pozaren pozez. Pozaren pozez jauzika.

poz-atsegin 1 iz. Poza. Bere poz-atsegina agertuaz, hitz egiten hasi zen.

2 iz. pl. Poza eta atsegina, pozak eta atseginak. Lau hilabeteko poz-atsegin guztiak bat-batera atsekabetu zitzaizkion.

poz-atseginez adb. Pozik, pozez; pozez eta atseginez. Garaipen ospetsu hori ospa dezagun poz-atseginez.

pozean (-en edo -tzeko atzizkien eskuinean). -en itxaropenaz, -en ilusioaz. Gerokoaren pozean uzten zituen oraingo atsegin dongeak. Senide guztiak elkarrekin, aita ikusteko pozean, bideari eman zitzaizkion.

poz(a) eman Norbaiti edo zerbaiti poza sorrarazi. Mutil horren abestiek poz ematen dute, ihintza bezala jaisten dira arimaren erdira. Poza ematen zuen orduan nonahi bertsotan hasteak. || Jaiotza honek gurasoei poz eta atsegin handia eman zien.

pozerako (-en atzizkiaren eskuinean). Etxe honen pozerako eta gure arimen bakeagatik.

pozetan 1 adb. Pozik. Ik. pozez. Pozetan bizi dira sasoiko egonik. || Bi gurasoak dira pozetan igeri.

2 adb. (-en edo -tzeko atzizkien eskuinean). Gogoz, desiratzen; itxaropenean. Sarritan egon izan nauk hi ikusteko pozetan.

pozez 1 adb. Pozik, poztasunez. Etxera pozez bihurtu ziren. Batetik pozez eta bestetik nahigabez. Guztiek pozez hartzen naute. Ni pozez nago.

2 adb. (pozez beterik, gainezka eta kideko esapideetan, 'oso pozik' adierarekin). Ezkonberriak gure ondoan pozez beterik daude. Pozez beterik laztantzen du bere suhia izango dena. Pozez gainezka hegalak astindurik. Pozez lehertu beharrean. Nire neska pozez zoratzen jarriko da gauza hauek entzuten dituenean! Larrean pozez jauzika dabil artalde zuria. Erraietan daukadan haurra pozez saltoka hasi zait. Begiak pozez ñir-ñir zituela.

3 adb. Gogoz, desiratzen; itxaropenean. Zu ikusteko pozez maiz egoten nintzen.

pozezko adj. Poza eragiten duena; pozak eragina. Gabon gaua pozezko jaia da. Pozezko malkoak.

poz(a) hartu Poza sentitu. Besteen pozarekin poz hartu, inoren minarekin atsekabetu. Nire bihotzak poza hartzen du zu hemen ikusita. || Horregatik, poz handia hartu dut zu ikustean.

su

1 iz. Zerbait erretzen denean gertatzen den bero eta argi jalgitzea. Suak erre eta kiskali zituen Sodoma aldeko bost herri handi. Begietatik sua zeriola. Hain handi eta bizia zen labe hartako sua, non berrogei beso altxatzen ziren garrak. Behin ere itzalia egon ez den hauspeko sua. Bolborak ez du behar ez su handirik ez denbora luzerik kalte handiak egiteko. || Esr. zah.: Odolak su gabe diraki. Su gaberik ez da kerik.

2 iz. Garretan edo txingarretan dagoen erregaia. Alkoholezko su bat piztu zuen. Lasto sua hiltzen den bezala. Ikatz su bat ikusi zuten eta haren gainean arrain bat. Su ttipia, kandela-argia, haize gutik iraungitzen du. Sasi baten artetik argitzen zuen su batek. Su handi baten aurrean berotu ziren. Urrezko aratxea ere su handi batean erre zuen. Edozein haizetxok itzal dezakeen su ahul bat. || Bakoitzak bere opilari su.

3 iz. Berotzeko edo jakiak prestatzeko sukaldean pizten den sua; sukaldean jakiak berotzeko edo prestatzeko erabiltzen den tresnak dituen bero iturrietako bakoitza. Ik. sutondo. Sukaldeko sua. Katuak suaren ondoan lo egiten du. Azukrea esnetan urtu su motelean, gelatina erantsi, eta desegin artean eragin. Bi orduz su txikian egosi ondoren, prest dago hestekia. Eta sukaldean suren bat-edo piztuta utzi izanaren ondorio izan bada, zer?

4 iz. Sutea. Bart sua izan da alboko etxean.

5 iz. Su arma baten tiroa edo tiro multzoa. Gaua han iragan nuen, ez baitzen ateratzerik, kanoi suarekin. Gure gizon bihoztunak bi suen artean zeuden.

6 iz. pl. Jaietan edo ospakizunetan erretzen eta leherrarazten diren bolborazko suziri eta bestelako gaiak; horiekin egiten den argi eta soinuzko ikuskizuna. Ik. suzko errobera. Donostian izan gara suak ikusten.

7 iz. Karra, lehia bizia. Adimenean argi eta bihotzean su. Gaztetasunaren kemena eta sua dario alde guztietatik. Morroi losintxari bihotz gaiztoko batek hitz egin eta su gehiago eman zion. Bihotzean daraman su kiskalgarria.

beheko su iz. Etxe barruan sua pizteko prestaturiko lekua, hormaren kontra edo bertan sartuta egon daitekeena eta gainean kea biltzeko kanpai bat duena; leku horretan pizten den sua. Ik. su baxu. Beheko sua pizturik duzu, eta izarak epel-epel. Bere besaulkian eseri zen, beheko suaren ondoan, surtarako zohikatza prestatzera.

opilari su egin (bere, neure eta kidekoen eskuinean). (Bere, neure...) onurari begiratu. Bai batekoak eta bai bestekoak, bakoitza bere opilari su egiten ahalegintzen ziren.

San Joan su iz. San Joan gauean pizten den sua. Ni txikia nintzela, San Joan sua egiteko ohitura zen gure etxean.

suak hartu 1 Su hartu. Ai, andrea, gure etxea suak hartu du.

2 Haserre bizian jarri. Suak harturik joan zen. || Hartzen du urlia suak eta garrak eta ez da haren ahotik agertzen biraoa besterik.

suan 1 adb. (Ezkerrean determinatzaile bat hartzen duela). Infernuko suan erretzera.

2 adb. Ipar. eta Naf. Sua dagoen lekuan, suaren gainean. Ik. su(r)tan. Artoa suan erre behar da. Eskua suan eman nezake.

su-argi iz. Sutan dagoen erregaiak ematen duen argitasuna. Zaindariaren su-argia ikusi zuenean, makurtu egin zen.

su arma, su-arma iz. Bolboraren leherketa-indarraz baliatzen den arma. Arma zuriak eta su armak.

su baxu iz. Beheko sua. Su baxurako egur bila joan ziren.

su bizi iz. Indar handiko sua. Infernuko su bizia. Ikustekoak on Marianoren begiak, su bizi batek hartuak iduri! || (su bizian esapidean, jakiak prestatzeko suaz mintzatuz). Irakiten hasten denean, ordu erdiz su bizian eduki.

su(a) egin 1 Sua piztu. Su egiteko behar zen egurra txikitu zuten. Pagoaren egurra, nahiz ikatza nahiz sua egiteko, onenetakoa.

2 Tiro egin. Mateok su egin zuen eta Fortunato zerraldo erori zen lurrera. Lurrera bota dut nire pistola eta su egin du ustekabean. Ehiztariak su egin zuen.

su egur, su-egur iz. Batez ere Bizk. Sutako egurra. Su egurra ugari bildu dugu negurako.

su emaile, su-emaile 1 adj./iz. Zerbaiti, gaiztakeriaz edo etekina ateratzeko asmoz, nahita su ematen diona. Ik. supiztaile; piromano. Eraile eta su emaile bat ezin da Etxahuneko oinordeko izan. Barbaro su-emaileak.

2 adj./iz. Irud. Ik. bazter nahasle; endreda-makila. Orduan eta orain badira makina bat su emaile, inola bizi ezin direnak saltsa eta nahasketa gabe.

su eman Zerbaiti sua hurbildu, sutan jar dadin. Su eman zion bere jauregiari.

su eta fu adb. g.er. Sutan, haserre bizian. Amorru beltzak hartzen du eta han doa Mari su eta fu.

su eta gar adb. Gogoz eta lehiaz. Bero-beroan, su eta gar mintzatzen da. Bere egitekoari su eta gar ekiten zion.

su eta ke adb. Jo eta su, jo eta ke. Su eta ke han gelditu zen garia astintzen.

su eten, su-eten iz. Su armen bidezko borrokaren etenaldia. Ik. menia. Apirilaren 8an sinatu zuten su-etena gobernuak eta gerrillariek.

su ezti iz. Indar gutxiko sua. (Batez ere jakiak prestatzeko suaz mintzatuz erabiltzen da). Errearaz ezazu su eztian.

su gori iz. Su bizia. Infernuko su gorian. Ikatz biziaren garra baino su goriagoa.

su gorrina, su-gorrina iz. Arrosaren familiako fruta-arbolei eta beste hainbat landareri erasaten dien gaitza, Erwinia amylovora bakterioak eragindakoa.

su hartu Zerbaiti sugarrek eragin, zerbait erretzen hasi. Su hartu zuen etxeak.

su hauts, su-hauts iz. Errautsa. Sua bere txingar eta su hautsarekin bildu ohi da.

su itzalgailu, su-itzalgailu iz. Sute txikiak itzaltzeko erabiltzen den eskuko gailua, botila handi baten formakoa dena eta barruan duen gai berezia turrustan jaurtiz sua itzaltzeko erabiltzen dena. Su itzalgailua hartu, eta berak itzali zuen sute txikia.

su itzaltze, su-itzaltze iz. Norbaitek sua itzaltzea. Su-itzaltze lanetan aritu ziren herritarrak.

suko adj. Ipar. eta Naf. Ik. su(r)tako. Suko hautsa. Suko ginarra fite iraungitzen da.

su lama, su-lama iz. Garra. Haren arima dohakabea erretzen ari zen su-lametan. Infernuko su-lamen erdian.

su leize, su-leize iz. Infernua. Arima galdu eta hondatu zuen su leizean. Su leizeko neke izugarriak. || Infernuko su leizean.

su(a) lotu da ad. Ipar. Sua piztu, su hartu. Sua lotu da lantegiko zoladura azpietan. Joan den arratsean, su lotu da herriko etxearen ondoko jatetxean. Autoari su loturik, bi ertzainek erredura handiak izan dituzte. Baina zeri zaio gehienik sua lotzen ez bada sugai idorrari?

su pindar, su-pindar 1 iz. Txinparta. Isilean daude; su pindarren hotsa besterik ez da entzuten.

2 iz. Irud. Begietarik su-pindarra zeriola.

sura 1 adb. (Ezkerrean determinatzaile bat hartzen duela). Hobe duzu hori zure gorputz guztia infernuko sura bidaltzea baino.

2 adb. Ipar. eta Naf. Sua dagoen lekura. Ik. su(r)tara. Sura egotziko dute eta erreko da.

su(r)tako adj. Heg. Ik. suko. Sutako hautsarekin garbitu. Surtako egurrak txingarrak botatzen dituen gisara.

sutako egur iz. Sua egiteko egurra. Ik. su egur. Mutilak egun guztian atzetik neuzkan, jorratzen ari nintzenean, edo jezten, edo sutako egurra ekartzen.

su(r)tan adb. Heg. Sua dagoen lekuan, suaren gainean. Ik. suan. Urrea surtan garbiago egiten da. Sutan irakiten dagoela.

sutan 1 adb. Suak harturik, erretzen. Basoa sutan dago. Sutan ezarri zuten komentua. Infernua da leize bat beti sutan dagoena. Zerua sutan ikusi zuen. Belarriak gorri, masailak sutan. || Gure artean sutan dauden ezin konta ahala istilu horiek. Lehenbiziko karlista gerratea sutan zegoelarik.

2 adb. Haserre bizian. Sutan jarri zen gure gizona. Gogoratu hutsarekin sutan jartzen naiz. Gobernaria sutan zen eta errabiarik handienean.

su(r)tara adb. Heg. Sua dagoen lekura. Ik. sura. Surtara bota papera. Sutara kondenatu zuten.

su(r)tatik adb. Heg. Sua dagoen lekutik. Ik. sutik. Eltzea sutatik baztertzean. Irteten banaiz surtatik bizirik.

sutik 1 adb. (Ezkerrean determinatzaile bat hartzen duela). Sodomako sutik salbatzera.

2 adb. Ipar. eta Naf. Sua dagoen lekutik. Ik. sutatik. Atera itzazu gaztaina horiek sutik.

su txingar, su-txingar 1 iz. Txingarra. Su-txingarrak estali eta urez busti ditu amak.

2 iz. Irud. Berpiztu egiten zitzaizkiela egunero bihotzetako su txingarrak.

suzko 1 adj. Suzko ibaiak. Mundua suzko esfera bat zela iruditu zitzaidan.

2 adj. Irud. Barriolak, irabazteko, Iberokoaren suzko hasierari eutsi beharko dio.

suzko arma iz. Su arma. Gizonezko bat atxilotu dute Mañuetan, legez kontrako suzko arma bat zeukalako.

suzko errobera iz. pl. Suekin eginiko ikuskizuna; ikuskizun horietan botatzen den suziria. Ik. su 6. Gero izan ziren egun hartan eta hurrengoan dantzak, suzko erroberak eta gainerako herriko festak.

susmo

iz. Zerbaiti buruzko burutapena edo ustea, batez ere txarra, itxura edo aztarna hutsetan oinarritzen dena. Ik. goganbehar; errezelo;  + aieru 3; burutazio; burutaldi. Susmo horrek, uste sendo bihur dadin, behar lituzkeen frogak beste baterako utzi beharko ditugu. XVIII. mendean susmoa baizik ez zena, aski nahasi eta zehaztu gabea, argi dago XIX.ean. Nire susmoak egiak badira. Hona sortu zaidan susmoa (...). Indar azentua esan dudan baino zabalduagoa dagoelako susmoa dut. Ezezko susmoa dut. Hitz horietatik batzuk berak asmatu ote zituelako susmoa ere zabaldu da. Zenbaitek egin duen susmoa ez daiteke ausarkeriarik gabe ahotan har. || Noren susmoa ote dute, Borras? Ezeren susmorik gabe.

susmo gaizto iz. Susmo txarra. Sustrai gabeko susmo gaiztoak. Susmo gaiztoak bere buruaren jabetasuna galtzeko zorian jartzen zuen.

susmo(a) hartu 1 Susmo txarra hartu. Helikopteroaren joan-etorriei susmoa hartu zien gasteiztar batek baino gehiagok. Ugazabak susmoa hartu eta poliziari dei egin zion.

2 Zerbaiten susmoa izan. Gauez zurekin biltzen naizelako susmoa hartu dute etxean. Polizia atzetik zebilkion susmoa hartu zuen. Ez digute esan nahi, baina ni susmoa hartuta nago hor badela zerbait. Dena dela, beste zeozeren susmoa laster hartu nuen.

susmo izan du ad. Euskararen hango egoera, bagenuen susmo, ez da pozgarria. Oroit-lainoetan barrena, honelako zerbaiti igartzen diodala iruditzen zait, susmo dudan egoera sekula mamitu ez bada ere erabat.

susmo txar iz. Zerbaiti buruzko burutapen edo uste txarra. Susmo txarra hartu zioten amatzat zetorkien hari. Gerra giro honek susmo txarra erraz pizten du. Martin altxatu da eta begira dagokio susmo txarrez.

susmoz adb. Susmo txarra harturik, susmo txarra hartuz. —Zuk badakizu nola funtzionatzen duen, ala? —galdetu zion Harryk susmoz.

taxu

1 iz. Itxura, tankera. Ikusi zuenean taxu harekin, harriturik negarrez hasi zen. Egan-i halako aldizkari taxu apurren bat aurkitzen diogu. Gogoetak neurri eta taxu jakinez antolatutako hitzetan adieraziz. Eta hizkuntzaz jabetu ahala, jabetzen ere doa eleberriaren taxuaz eta teknikaz. Joantxo eta bere taxuko alfer batzuk.

2 iz. Trebetasuna, iaiotasuna, ganora. Hargintzarako batere taxurik ez du.

taxua hartu 1 Tankera hartu, zerbaiten itxura hartu. Ttipik ez bezala, inoiz ez zuen ikasle onaren taxua hartu. Gertakariek erremediorik gabeko behin betiko taxua hartu zuten.

2 Tankera hartu, tamaina edo neurria hartu. Ez diot lan berriari taxurik hartzen.

taxuan (-en atzizkiaren edo erlatibozko esaldi baten eskuinean). Moduan, bezala. Euskaldun baserritarra ezkondu zen Gaztelan, gaztelauen taxuan.

taxu(a) eman Norbait nolakoa den edo zerbait nola den antzeman edo igarri. Ik. itxura eman. Asmakari hori sumatzeko Santa Ritari deitu beharko diogu; nik behintzat ez diot taxurik ematen.

taxura (-en atzizkiaren edo erlatibozko esaldi baten eskuinean). Moduan, bezala. Teilatu gaineko hegaletan zehar antzez ibili ohi diren katu azkarren taxura.

taxuz adb. Itxuraz, behar den bezala. Ik. egoki1 2. Lanbide gogorra hartu zuen bere gain, baina taxuz burutu du. Eta buruz, taxuz eta adorez egiten den lanari gertatu ohi zaionez, harena ere iraunkorra izango da.

taxuzko adj. Egokia, behar bezalakoa. Ik. itxurazko. Burubide egoki eta taxuzkoak. Taxuzko gizona baitzen benetan Vianan jaiotako politikari iaio eta idazle ospetsu hori.

traizio

iz. Saldukeria. Lancelotek traizioz hil zuen nire anaia.

traizio(a) egin Saldukeria egin. Ik. saldu. Zergatik ez ote zion inork inoiz aipatu lagunik onenak traizio egin zielako hil zirela bere gurasoak? Herriari traizioa egiten dio herriaren etsaiaz errukitzen denak.

ulertu, uler, ulertzen

1 du ad. Zerbaiten esanahiaz, izaeraz edo zergatikoaz jabetu. Ik. aditu1 2; konprenitu. Ez dudala ia tutik ere ulertzen horien auzia. Zuzen edo oker ulertu. Bitara uler daitekeen esaldia. Milaka baitira, edo milioika, nik ulertzen ez ditudan gauzak. Damurik, gutxiagok uler dezaten edo, erdaraz eman du bere iritzi berria. Ez dut uste ene jokaera ulertu duenik, baina badirudi behintzat nitaz eta neure zoriaz etsi duela. Denok ulertu genion adierazi nahi zuena.

2 du/dio ad. (dio aditza denean, nor osagarririk gabea da). Norbaitek dioenaz jabetu. Barka, ez dizut ondo ulertu; bueno, zoritxarrez uste dut ongiegi ulertu dizudala. Argi egidazu berba, uler diezazudan. Gutxik ulertu diote, baina txalo handiak jo zaizkio. Ferrer bere hizkuntzan mintzatzen zen bai Valentzian, bai Katalunian, bai Frantzia aldean, bai mairu herrian; nonahi ulertzen zuten, dirudienez.

ulertzeko(a) izan da ad. (Singularreko hirugarren pertsonan, jarduera, jokabide edo jarrera jakin baten zergatikoa ulertzen edo onartzen dela adierazteko). Eta ulertzekoa da horrek min pixka bat ematea. Ulertzekoa da tratatu ninduen bezala tratatu izana. Tira, ulertzekoa da kritika hori. Gaur Migel nekatua da eta ulertzeko da.

usain

1 iz. Zenbait gauzari darien jario lurrunkorra, sudurrean datzan zentzumenari eragiteko gauza dena. Lilien usaina. Usain txarra bota. Usain gaiztoa, nazkagarria. Hain maite dugun garo usaina. Urrunera hedatzen zuen arbi ustel usain bat, leher egitekoa. Erre usaina. Txakurrak usaina hartu du eta ez da urrun basurdea. Itsasontzi herdoilduen usain gazia hartzen diet nik hango kaleei. Usain txarra aditzen dut hemen. Garbi usaina dute izarek. Abere usain handia zegoen.

2 iz. Irud. Ez kolorerik ez usainik duten berrikeriak. Hitzek badute beste zerbait, adieraz gainera: beren giroa, usaina, lurrina eta sentimen kutsua.

3 iz. Itxura, airea; zantzua. Badario, beraz, heresia usaina ez ezik, halako heresia kiratsa ere. Ez zuen euskal usain handirik. Berri usain bizia darie zenbait olerkiri.

usain(a) hartu 1 Haragi errearen usaina hartu zuten. Sudurraren puntaz ukitu ere egin nuen usaina hartu nahian. Eta katuek, nola ez, usain hartu zuten.

2 Susmoa hartu; susmo txarra hartu. Zer deritzozu?, aditzera eman beharko genieke usaina hartu diegula? Zizpa zaku batean bildu, inolaz ere norbaitekin topo eginda bere asmoen usainik har ez zezaten. Neska-lagunari esan nion usaina hartzen niola laster bideratuko zutela kontua. || Ezkor begiratzen dio, ez dio usain onik hartzen.

usain belar, usain-belar iz. Belar usaintsua. Usain belarrak erretzeko aldarea.

usainean 1 adb. (Izen soilaren edo -en atzizkiaren eskuinean ). Usainak erakarrita. Ik. usainera. Ez baitzuen batere dudarik egiten Zugarramurdiko auzapeza etorriko zela, eguerdia baino lehen, ahate saltsaren, oilo egosiaren eta gerreneko antzararen usainean.

2 adb. (Izen soilaren edo -en atzizkiaren eskuinean ). Aipatzen denak erakarrita, aipatzen denaren bila edo itxaropenean. Kale aldera jaisten ginen jai arratsaldeetan, musika zela edo jai usainean. Jende asko biltzen zen Iruñean festa usainean. Mutil gaztea, diru usainean, alargun edo neskazaharren batekin ezkontzen zenean.

usain egin dio ad. Zerbaiten usaina hartzeko bertara sudurra hurbildu. Adituek ardoari usain egiten diote, edan aurretik. Barruan dagoen guztiari, eskuan hartu eta usain eginaz.

usainera 1 adb. (Izen soilaren edo -en atzizkiaren eskuinean). Usainak erakarrita. Ik. usainean. Santxo jaki usainera abiatu zen, ahunzki puska batzuk baitzeuden sutan egosten.

2 adb. (Izen soilaren edo -en atzizkiaren eskuinean). Aipatzen denak erakarrita, aipatzen denaren bila edo itxaropenean. Eskaleak badatoz festaren usainera, beleak sarraskira doazen antzera. Negar usainera jendea erruz dator, eulia goxora bezala. Alfer guztiak bildu ziren sosaren usainera.

usain gozo 1 iz. Usain atsegina. Ik. urrin1. Usain gozoa darion lorea. Ukendu usain gozodun batekin gantzutu zuen hilotza.

2 iz. Usain atsegineko gaia. Ik. lurrin 2. Apal baten gainean hainbeste ukendu, usain gozo, eta margo. Laranja eta zitroin lorez eginiko usain gozo bat erosiko dinat, ontzi eder batean.

usain on 1 iz. Usain atsegina. Ik. urrin1. Usain oneko olioz gantzutu.

2 iz. Usain atsegineko gaia. Ik. lurrin 2. Ez genuen ekartzen etxerakoan ontzi ñimiño bat usain on baizik.

usain txarra hartu Susmo txarra hartu. Gauza onik ez zutela adierazten iruditu zitzaion; zergatik ez zekien, baina usain txarra hartu zien hitz bi haiei.

uste izan, uste izaten, usteko/uste izango

1 du ad. Uste batean oinarriturik pentsatu edo iruditu. Bat gatozela uste dut. Horretaz mintzatuko naizela uste omen dute. Baina zer uste duzu, gizona? Zinez uste dudana adieraztea zilegi baldin bazait. Hori da uste duguna. Hala uste du behintzat batek baino gehiagok. Nor da horrelakorik uste duena? Badut uste, luzamen handirik gabe, ministro berriak dituzkegula. Gutxien uste denean. Ez dut nik uste, beste inor baino gogo-meharragoa denik. Ez dut hala uste. Ez uste izan, bere kezkak ez direla besterenen ispilu besterik. Uste izateko da, beraz, leku beretik datozela batzuk eta besteak. Ez nuen behin ere horrelakorik usteko. || Erosoen uste nuen bidea hartu nuen.

2 du ad. (Laguntzailea ezabaturik). Ik. nik uste. Guk hala uste. Zuk uste? Ez uste, hori berez gertatu denik. Uste baino gehiago zor diogu. Zuek uste arren lotan daudela. Gau batean, inork uste gabe, hasi zen garrasika. Bat-batean inork uste gabekoa dator. Bagenukeela orok, gutxien ustean, haren beharra. Norbaitek usterik odola zela.

3 du ad. (Beste aditz bati dagokiola). Euskal Herria maite uste dugunok. Orain jakin uste duguna. Ikusi ala ikusi uste?

nik uste 1 Nire ustez. Gure indarra, nik uste, honetan datza. Zerbait falta zaiolako?, ez, nik uste.

2 (Perpaus osagarri bat hartzen duela). Nik uste dut. Nik uste latzagoa izan zela gurasoentzat, niretzat baino. || Nik ezetz uste.

uste bezain Uste den (duen, zuen...) bezain. Irandarrak ez dira orobat uste bezain lanjerosak, bederen orain. Iruñean ez dute uste bezain aise irabazi. Iratzarri zen, baina ez uste bezain gogotsu. || (Ageriko subjektuarekin). Ez da zuk uste bezain erraza.

uste bezala Uste den (duen, duzun...) bezala. Nafarroako ekonomia % 3 hazi zen iragan urtean, uste bezala. Jokaldia ez zaio uste bezala irten. || (Ageriko subjektuarekin). Eta hark uste bezala gertatu ere. || (Ezezko esaldietan). Arratsalde hura uste ez bezala bukatu zen niretzat. Aitak beti konpontzen zituen gauzak inork uste ez bezala.

uste bezalako adj. Uste den (duen, duzun...) bezalakoa. Baina horrek guztiak ez zuen uste bezalako eraginik izan harengan. Aurkitu zenuena uste bezalakoa izan zen? || (Ageriko subjektuarekin). Ez nauk hik uste bezalakoa. || (Ezezko esaldietan). Bazuela euskarak guk uste ez bezalako aberastasunik.

uste izateko(a) izan da ad. (Singularreko hirugarren pertsonan, zerbait gertatzeko arrazoiak badaudela uste dela adierazteko edo zerbait gertatuko delako itxaropena adierazteko). Ik. pentsatzeko(a) izan. Uste izateko da, beraz, leku beretik datozela batzuk eta besteak. Uste izateko da gaurko zoraldi hau ez dela luzarorako izango.

zeresan

1 iz. Esamesa. Lotsa gaiztoa, zeresanen beldurra. Ezkontza honekin amaitu ziren zeresanak.

2 iz. Esatekoa. Albiste bakoitzaren ondoren zeresan berri bat otutzen zitzaien. Ez dago zeresanik.

zeresan(a) eman Esamesarako edo berriketarako bidea eman. Ez diot, nire ustez, inortxori eman, ez orain eta ez lehen, nigatik zeresan. Zeresana eta bekaturako bidea eman lezakeen guztia. Inolako zalantzarik gabe, zeresana emango duen kontua da.

zuzenbide

1 iz. Gizartean bizi diren gizakien arteko harremanak bideratzeko arau eta legeen multzoa. Ez da ahaztu behar zuzenbidea legea baino lehenagokoa dela. Lege erromatarrek osaturiko zuzenbide idatziak Europa eraman du goiko mailara. || Zuzenbide ikasketak egin zituen.

2 iz. Bakoitzari dagokiona emanez, zuzentasunez jokatuz aritzeko era; zuzentasunezko trataera. Ik. justizia. Oiartzungo herriak, zuzenbiderik gelditzen bada, jasoko dion oroitarrian. Bazekien, ordea, bere buruaren aurrean zuritu behar zuela, zuzenbideari dagokiona ematekotan, arrotzen aurrean aldarrikatu zuen euskararen berri ona. Nori berea da zuzenbidea (esr. zah.).

zuzenbidean adb. Zuzenbidez. Hor baitut nik zuzenbidean irabazitako dirua. Zaldi hau, zuzenbidean, zurea da.

zuzenbide(a) egin Bakoitzari zuzenbidez dagokiona eman. Epaile leial izango da, justiziazale, zuzenbidea egiteko gogotsu. Juduei zuzenbide egiten eta bakean gobernatzen saiatu zen lehena izan zen gobernari hura.

zuzenbidez adb. Legez, eskubidez; zuzen, zuzentasunez. Ik. zuzenez. Zuzenbidez zor dena. Beraz, zuzenbidez, zigorrik ez dut irabazi.

zuzenbidezko adj. Legezkoa, legearen araberakoa; zuzena, bidezkoa. Ik. zuzen eta bidezko. Zuzenbidezko salerosiak ez daude debekatuak. Zuzenbidezkoa den guztia bete behar dugu.

Oharra: azken eguneraketa 2021-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper