Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza Lore bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

lore
1 iz. Hainbat landareren zati koloretsu eta, askotan, usaintsua, ernaltze organoak dauzkana. Ik. lili. Lore ederra, polita. Lore zimelak. Maiatzeko loreak. Lorez lore doan erlea. Lore usain-ona. Larre lore ikusgarriak. Sagar lore zuriak. Zuhaitz lorez josia. Lorezko koroa. || Lore arrak eta emeak. Lorearen korola. Lorea fruitu bihurtzen da. Lore bakuna.
2 iz. Loreak, bereziki apaingarritarako, ematen dituen landarea. Lorez apaindu. Lorez estaliak zelaiak. Loreak ureztatu. Lore-saltzailea.
3 iz. Zerbaiten alde edo zati onena, ederrena. Irin lorea. Adinaren lorean. Edertasunaren lorea joan zaio. Huskeriez kezkatzea ez da giza kulturaren gaina eta lorea besterik.
4 iz. (goiz bateko lorea, egun bateko lorea eta kideko esapideetan, 'iraupen gutxiko gauza' adierarekin). Moduak eta joerak ez dira goiz bateko loreak besterik. Lortutako batasuna ez dadila egun bateko lorea izan.

Esaera zaharrak

Apirileko lorea, urrea baino hobea.

Aztergaia: lore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

lore, lora-.

Jatorrizko forma

itsaslore, polipo.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: lore(-)hauts Sin. polen, lore(-)orratz Sin. pistilo, lore-zil* e. lorezil.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: lorean, lore(-)baratze, lore(-)begi , lore(-)joko, loretan, lorezko . // Eta iritzi-emailearen oharra kontuan izateko eskatuz (azalpenari baitagokio, eta ez formari): "lore-orratz = estilo, Botanika Hiztegian eta Euskal Hiztegian; lore-orratz = pistilo, Hiztegi Batuan. Nire ustez, parte luzea (hots, 'estiloa') bakarrik da lore-orratz. Pistiloa organo femenino osoa da, obulutegia, obuluak, estiloa, estigma, etab." (E410, 2003-01-14).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "lili ere" (1993-02-20)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-05-17) Bere horretan utziko dira oraingoz lehen eta bigarren itzulietan arautu eta argituak (eta lore-pipil erantsiko da orain azpisarreren artean).

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.