Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=erdi aro sarrera bakarrean aurkitu da.

erdi1

1 iz. Bi parte berdinetan banatu den zerbaiten zati bakoitza. Kilometro erdi bat. Kilometro eta erdi. Mende bat eta erdi. Pitxer erdi ardo. Ordu erdi barru. Ordu erdiko bidean. Aste erdi ez zen kezkaz bizi zela. Bizitzaren erdia. Usteak erdia ustela. Donostia erdia nekarrela atzetik. Neure ondasunen erdia behartsuei ematen diet. Kalearen erdia beretzat behar zutela. Egiaren erdia. Beste erdia ere laster izango dugu. Hortzen erdiak erori zaizkio. Erdietan soilik asmatu du. Hitz erdi bat. Lapurrari lapur eta erdi. || iz. (Orduak adierazteko). Zortzi eta erdiak. Ordu bat eta erdiak. Gaueko hamabi eta erdietan. Ordu bi eta erdietako autobusa.

2 iz. (Zenbait izenen ezkerrean). Erdi prezioan saldu. Erdi lanak egin dituzte.

3 iz. (Leku-denborazko atzizkiekin, singularrean). Mutur edo ertzetatik distantzia berera dagoen puntu edo aldea; gauza biren artean dagoen puntu edo aldea. Ik. erdialde. Plaza nagusiaren erdian. Bihotzaren erdian. Bide erdian jarri zen. Izter erdiraino. Erdiko bideari nagokio (Ik. erdiko). Lapur biren erdian. Erdiko atetik sartu. Hiru neska haietatik erdikoa. || Erdi-erdian.

4 iz. Gauzaz edo pertsonaz inguraturik dagoen puntu edo aldea. Ardia otsoen erdira bezala.

5 iz. (Denbora bitarte bat edo egoera bat adierazten duten testuinguruetan). Otsailaren erdian. Goiz erdian herrira zen. Lehorte gogorrenaren erdian hozituko zen ernamuina. Hainbeste oinazeren erdian.

6 iz. (Leku-denborazko atzizkirik gabe). Haiek uste zuten Lurra zela unibertso osoaren erdi eta zilbor. || Hiriko tokirik biziena, erdi-erdia edo bihotza balitz bezala.

7 adb. Erdizka. Botila bat erdi hutsa. Sasi jakintsu erdi ikasia. Arrain erdi ustelak. Erdi gizon eta erdi emakume balira bezala. Erdi hilik. Erdi biluzik. Erdi negarrez. Aretoa, erdi beterik. Ganbarako leihoa erdi zabalik uzten dugu orain gauetan. Erdi isekaz, erdi benetan. Erdi serio erdi txantxetan esan zion.

Erdi Aro Historia banatzen den zatietako bigarrena, Antzinaroaren bukaeratik Konstantinopla hartu arte hedatzen dena. Erdi Aroko hiriak, gizartea. Erdi Aroko euskal eresiak. Behe Erdi Aroa: Erdi Aro berantiarra. Goi Erdi Aroa: Erdi Aro goiztiarra.

erdi bana Bakoitzari erdi bat, bakoitzak erdi bat. Artaldea erdi bana zuten. Erdi bana egin (Ik. erdibanatu).

erdi bi egin Erdibitu. Burua erdi bi egingo diat. Bihotzik gogorrena ere erdi bi egin zezakeen gutun bat egin zion.

erdiko eri Ipar. Hatz luzea.

erdi lo adb. Ez guztiz lo. Erdi lo zegoen. Agure bat gelditzen zen zokoan, erdi lo.

erdi maila, erdi-maila Erdiko maila.

erdi mailako, erdi-mailako Erdi mailako familia bat. Informatika arloan ez zegoen erdi mailako titulurik orain arte.

erdi-merdi Erdikoa, bitartekoa, ez handia eta ez txikia. Ik. erdipurdi. Noiz den hordikeria osoa, noiz bitartekoa edo erdi-merdi esaten zaiona, ez da beti erraz ezagutzen. || Erdi-merdiko zaldunak. || (Adizlagun gisa). Gauzak erdi-merdi ulertu zituen.

erditik egin Erdibitu. Oihala erditik egin. Euskaldunak mendiez bi aldeetan erditik eginak.

erdiz erdi adb. Erabat; erdi-erdian, bete-betean. Ateak erdiz erdi ireki. Erdiz erdi helburuan jo. Erdiz erdi asmatu. Erdiz erdi huts egin. Erdiz erdi atzemanak izan dira ohoinak. Darabilgun arazoa erdiz erdi hartzen duen kontua.

Oharra: azken eguneraketa 2018-07-13

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. E48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper