Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza Egur bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

egur
1 iz. Zuhaitzaren enbor edo adar zati handia; bereziki, multzokari gisa, su egiteko erabiltzen dena. Ezaguna da "egurra" ez dela "zura". Egur birekin eginiko gurutzea. Egur batzuk surtan, eta egurren artean baba eltzea. Haritzak azala, zura, ezkurra, egurra, guztiak oso onak ditu. Pagoaren egurra, nahiz ikatza nahiz sua egiteko, onenetakoa. Egur mehe guztia maizterrarentzat. Elur-melur, ez nauk hire beldur: etxean baditiat arto eta egur. Egur zama bat. Hiru gurdi egur. Basoan egur biltzen. Egur hezearen kea.
2 iz. Zura. Zuhaitz honen egurra gogorra da eta zuria.
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Egurra dagienak leku gaitzean, ekarri beharko du soinean. Elur-melur, ez nauk hire beldur; etxean badiat arto eta egur. Haritz eroriari orok egur. Hi arraza handiko, ni seme jauregiko; egur hori nork digu hautsiko?. Nolako egurra, halako sua.

Aztergaia: egur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: egur egin, egur-ikatz, egurra eman.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: egur-belar .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

egur egin

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: hitz honek ez duela 'zura' esan nahi argitu beharko litzateke; egurrarekin sua egiten da eta *egurrezko mahaia erabili ordez zurezko mahaia dela zuzena.

 - [E208]: "egur: definizioa ongi eman, zur/egur bereizteko. Izan ere, lotsagarria da irrati eta telebistan egurrezko altzariak, egurrezko panelak bezalako esaldiak ia egunero entzun beharra"

 - [E116]: "euskara-euskara hiztegiaren eginkizuna da definizioa ematea, batez ere "ongi eman" nahi bada eta kontuak nahasiak edo ilunak direnean (OEH argitaratuak lau adiera edo sailetan banatu du egur sarrera, eta ISk hiru sailetan)".

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): egur sarrera bere hortan uztea erabaki da. // Erabakia (2007-02-23): "Ezaguna da 'egurra' ez dela 'zura'".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.