Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=azpiko arropa sarrera bakarrean aurkitu da.

azpiko

1 adj. Azpian dagoena. Jauna hartzerakoan azpiko ezpainaren gainean ipintzen da mihia. Azpiko lurrak gainera bota.

2 iz. Mendekoa. Framazonen azpiko direla. Emaztearen mutil eta azpiko egiten du gizona. Deabruaren gatibu eta azpiko bihurtzen dena.

azpiko arropa iz. Barruko arropa, ikusten diren jantzien azpian janzten dena. Soineko bat, azpiko arropa eta zapatak erosi nizkion.

azpiko gona iz. Gonaren edo soinekoaren azpian erabiltzen den azpiko arropa mehea, gerritik beherakoa edo gorputz osokoa. Gonak jaso eta azpiko gona erakutsi zuen.

azpikoz gain adb. g.er. Azpikoz gora. Arakatu eta astindu ditu azpikoz gain gari metak.

azpikoz gainera adb. Bizk. Azpikoz gora.

azpikoz gora adb. Azpian egon ohi dena gainean dagoela; nahas-mahas. Ik. hankaz gora; azpikoz gainera; azpikoz gain. Azpikoz gora iraultzen itsasoaren hondarrak. Mundua azpikoz gora jarriko luketela.

azpikoz goratu g.er. Azpikoz gora jarri. Lur horiek azpikoz goratzen jarduna da.

Oharra: azken eguneraketa 2021-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper