zeinu - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ZEINU

Adierazia eta adierazlea elkartzen dituen elementu linguistikoa da zeinua. Honela formulatu zuen zeinu linguistikoa F. de Saussurek 1945ean: “Halako kon tzeptu edo adierazi bat eta hura aditzera ematen duen figura akustikoa edo adiera zia elkartzen dituena da zeinu linguistikoa”. Saussureren iritziz, gizakion antolaketa mentalak eskatzen du zeinuen arabera eratzea komunikazio sistema guztiak, eta horretan oinarritzen da gizarte erakundeen iraupena bera ere.

Gizartean etengabe erabiltzen dira zeinu linguistikoak, hala idatzizkoak, nola mintzatuak, hala informatiboak, nola jendetasunezkoak, trafikoa eratzekoak, trukatze ekonomiko, politiko, erlijioso, artistiko, eta abar egitekoak. Komunikazioa zeinuen bidez gertatzen da, beraz: halako emisore edo igorle batek hartzaile izan go den bati mezu bat igortzen dio komunikabide kanal baten bidez, eta horretara ko biek ezagutzen duten kode bateko zeinuez baliatzen da.

Igorleak mezua emititzerakoan erabiltzen dituen zeinu guztiak ez dira bere borondatez igorritakoak izaten, baina denak adierazgarriak direla onartzen da; horregatik bereizi izan dira bi zeinu mota: zeinu naturalak eta artifizialak. Zeinu natu ralak dira berez sorturiko zeinuak, gizakiari mezu jakina igortzen diotenak; esate baterako, inondik kea ateratzen ikusteak adierazten dio non edo han sua izango dela. Aldiz, gizakiak sortu eta kodifikaturiko zeinuak artifizialak direla esaten da, hala nola, hizkuntza mintzatua, idatzia, Morse kodea eta abar.

Oinarrizko sailkapen horretatik abiatuz, beste zenbait sailkapen proposatu izan dira. Ch. Peircek, esaterako, erreferentearekiko harremanaren ikuspuntutik harturik, hiru motatako zeinuak nabarmentzen ditu: indizeak, ikonoak eta sinboloak. Indizeak zeinu naturalak dira, ikonoak eta sinboloak aldiz artifizialak dira, eta euren arteko ezberdintasuna da lehenengoetan analogia dagoela adierazle denaren eta adiera ziaren artean, eta sinboloetan aldiz ez, gizarte mailako hitzarmen arbitrario baten emaitza da.

U. Ecok, lehenengo (1977) sailkapen bikoitzean oinarrituz, azpisailkapen xeheagoa proposatu zuen. Zeinu naturalen artean indizeak eta sintomak bereizi zituen. Sintomek kausalitate nahiz hurbiltasun harremana dute adierazten duten errealitatearekiko; kearen zeinua da horren adibide egokiena. Indizeen artean, kausalitate harremana soilik dute zantzuek (hala nola, odol arrastoek krimen baten ikerketan), eta indizio edo zantzuek, aldiz, hurbiltasun harremana soilik dute; esaten baterako,

B. Atxagaren Obabakoak eko “Azken hitzaren bila”n Okerrak duen muskerretarako zaletasuna eta eskola garaiko argazkia handitzean agerian jartzen den Albino Maria eta Muskerraren arteko gertutasuna.

Zeinu artifizialen artean, aldiz, Ecok bi mota nagusi bereizten ditu: zeinu pro duktiboak eta ordezkatzekoak; azken horietakoak dira zeinu linguistikoak, trafikoko ak, enblemak, eta abar.

1988an zeinuaren ikuspegiaren aurkezpena egitean, bederatzi sailkapen irizpi de aipatu zituen: zeinuaren iturriaren arabera, zeinua naturalak ala artifizialak diren; berezitasun semiotikoaren mailaren arabera, berariaz emititurikoak diren ala ez; eta berdin kanalaren arabera, adierazlea eta adierazia elkartzen dituen harremanaren arabera, zeinuaren erreprodukzioa berretzeko gaitasunaren arabera, zeinuaren eta erreferentearen arteko harremanaren arabera, eta hartzailearengan eragiten duen jokabidearen arabera.

Zeinuak orokorrean aztertzen dituen zientziari Semiologia deitura eman zion F. de Saussurek (1945) eta “zeinuak gizarte bizitzan aztertzen zituen zientzia” zela zedarritu zuen; Ch. S. Peircek (1974) Semiotika izendatzea hobetsi zuen. Zeinuei buruzko estudioari heldu dioten zientzien egitura proposatu zuen Ch. Morrisek: zei nuak euren artean dituzten harremanak aztertzen ditu Sintaxiak; bestalde, Semantikak zeinuek denotatzen edo adierazten duten errealitatearekin duten harre mana aztertzen du, eta, hirugarrenik, zeinuak erabiltzen dituen igorlearekin dituzten harremanak ikertzen ditu Pragmatikak.

Linguistikaren alorreko zientzia gisa garatu den Semiotikaren ekarria aplikatu da literatur kritikaren alorrean, testu literarioa zeinu konplexutzat hartuz.

Zeinu multzo batez osaturiko zeinu bat da testu literarioa, eta makrozeinua edo hiperzeinu ere esan izan zaio. Testu literarioa zeinu konplexua izateak zera dakar ondoriotzat: alde batetik, zeinuaren adierazleak halako adierazi bati loturik daudela modu askaezinean, eta, bestetik, zeinu literarioaren adierazia ez dela bera osatzen duten zeinuen adierazien gehiketa hutsa, adierazi berri bat baizik, adierazle bakoitzaren hautapen eta kokatze harremanen emaitza alegia. Diskurtsoaren mai lan sortzen da adierazi berri hori, zeinuen arteko harremanen ondorioz.

Bestalde, diskurtsoan ager daitezkeen zenbait zeinu linguistiko igorleari buruz ko informazioa ematen duten indizeak dira; esate baterako, haren maila soziala edo kulturalaren adierazle izan daitezke, eta sintomatzat ere har daitezke, hark dituen kezka, obsesio, balorazio, konplexu eta abarren adierazle izan baitaitezke. Horretaz gain, funtzio denotatiboaren eta konnotazio metaforikoaren arabera azter daitezke zeinu horiek, edo testuan zehar dauden gainerako sare sinbolikoekiko harremane tan.

Beraz, kritika semiotikoaren arabera, testua den zeinu konplexu hori egilea den igorleak hartzailea den irakurleari liburua den kanalaren bidez igortzen dion mezua da, betiere aintzakotzat hartuz bere garaiko kode estetiko eta poetikoen arabera egituratzen duela mezu hori. Diskurtso poetikoa osatzen duten zeinu lite rarioek funtsezko ezaugarritzat dute polisemiko eta anbiguo izatea, konnotazio ugari adieraztea, testuko zeinuen adierazleen semantizazio globala, fikziotasuna, literatur mintzairaren autonomia eta mintzaira figuratua izatea, hots, irudien bidez mintzo den kodea izatea.

[L. O.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: signo
     fr: signe
     en: sign

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper