xaribari - Literatura Terminoen Hiztegia

 
XARIBARI

1.- Charivari frantses hitzaren mailegua da, eta, orokorrean, norbaiti burla edo zentsura egiteko herriko jendeak eginiko zarata-hotsa da, edonolako tresnez balia tuz. Frantsesez charivari eta gaztelaniaz cencerrada , katalanez esquellotada eta okzitanieraz calhabari deituriko errepresentazio parateatral herritarren pareko dira euskaraz zintzarrots edo galarrotsak, turutots, tupinak, tupina-itsuak eta abar.

Europako mendebaldean egiten ziren gisa horretako antzezpenak bigarren ezkontzaren inguruko herri arauak hausten zituztenen aurkako salaketa edota iseka publikoak ziren, eta horietan egiten ziren antzezpenak tankera eta egitura anitz zuten. P. Urkizuk (2000), adituen iritziak bilduz azaltzen duenez, herri arauak bigarren ezkontza gaitzetsi egiten zuen, eta herriko gazteek moralitatearen aldeko ekintza horiek gauzatzea agintzen zuen; denborak aurrera egin ahala, herri gaitzespen hori ematu zitekeen, alargunek droit de pilote izeneko ordainsaria edo erreskatea ordain duz. Herri instituzio hori Europako hainbat lurraldetara hedatu zen, eta Euskal Herrian haren zantzuak XVI. edo XVII. mendetik ezagutzen dira eta haien aurkako eliz debe kuak ugariak dira.

Hasieran bigarren ezkontzaren gaia bazen ere herriaren salaketa hori merezi izaten zuena, gerora beste zenbait herri eskandaluren aurka ere erabili zen, hala nola, oso adin ezberdinetakoak ezkontzen zirenean, emaztea senarrari jazarri edo oilartzen zitzaionean, beren biziera txarrarengatik herrian hizpidea jartzen zutene an...

Xaribarien ohitura noiz hasi zen ez da ezagutzen. Europa osoan Erdi Aroan bazen “fartsa” izeneko errepresentazio ohitura bat, baina Zuberoako lekukotasun zaharrena, Jakes Belakoak (1586-1667), Mauleko abokata protestanteak, ematen du Tablettes Juridiques (1650) deitu eskuizkribuan:

“Zintzarrotsak gauez jokatzen dira gehienetan, zarata eta zalaparta, zartagin, eltzagor, tupina hautsi, pertz, joale, adar, tut eta turuten, hots eta dunbotsen arte an. Zuzi izeki eta gora jasotakoen distiren pean, leku garai batzuetatik irrintziak nahastuz boz ozenez eginiko solasak izaten dira, bigarren eta hirugarren aldiz ezkontzen direnen –antzinako Platearenak bezalakoen– irrigarri. Eta orain Baxenabarreko Donapaleun ematen ari dira bigarren edo ondorengo ezkontzak aitzakiatzat hartuz, zeren eta Arbasoek uste baitzuten Ilargiak, ezkontzak gidatzen zituenez. bigarren edo hirugarrenak gorrotatzen zituela, eta buila eta iskanbila sort zen zuten, horrela xaribarigai zirenez ohart ez zedin.Eta antzina, esposatu aitzin ohitura zen ezkontzetan sakrifizioen bitartez Diana balakatzea, uste baitzuten hau neskuts zelarik ezkontzak higuintzen zituela. Xaribaria ezkontideen irrigarriz egiten denez gora emaniko solasez gaizki dago” (frantsesezko testuaren itzulpena).”

Xaribariak egitea legegileen eta Elizaren aurkakoa izan eta mendekio izugarriak sortu arren, antzezlan hauek debeku guztien gainetik iraun zuten mendeetan zehar,

XX. mendera arte. Bestetan, aldiz, eliza bera gerta zitekeen zirikatzaile.

2.- G. Hérellek zenbait herri antzerki mota sailkatu eta izendatzerakoan erabili zuen “charivarique” adjektiboak ekarri du euskaraz xaribariak ahozko literaturaren herri antzerti horien izendapen orokortzat hartzea. Horregatik, izendapen orokor horren baitan bildu izan dira Nafarroan, Nafarroa Beherean eta Zuberoan egiten diren zenbait ekitaldi eta antzerki molde: galarrotsak, zintzarrotsak (berezko chari vari izango liratekeenak eta berak serenate deituak), baina baita parade charivari que eta farce charivarique deitu zituenak ere (asto-lasterrak, tobera-mustrak, karro xak).

G. Hérellek euskal herri antzertiari buruz eginiko ikerlan zabaletan finkaturiko sailkapen eta azterketaren arabera, euskal xaribariak hiru eratako molde nagusiak hartzen ditu:

Serenade charivarique : Ilunabarrean egiten dira eta txintxarri jotze (G) galarrotsak (L, BN, GN) nahiz zintzarrotsak (Z) izenak hartzen ditu. Ez dute egitura jakinik, eta konpartsa aldakorra osatzen dute herritarrek. Konpartsa zaratatsu horiek zenbait elkarrizketa eta pantomima eratzen zituzten eta koplaria eraman ohi zuten berekin.

Parade charivarique : egunez antzezten dira eta desfileak dira. Berez, karroxak (GN), asto-lasterrak (Z) eta tobera-mustrak (BN) ekitaldietako fartsen aurretik egiten zen desfile edo paradak ziren. Gero fartsetan parte hartuko zuten aktoreak joaten ziren karroxetan, kabalkada batez inguraturik: aurretik zaldunak, gero zapurrak, bolantak, denak ere dantzari. Fartsen aurreko desfilea izatetik, independenteak iza tera jo zuten parada horiek, zenbaitetan, hala nola, “kabalkada” deiturikoetan.

Farse charivarique: Egunez egiten diren karrikako ohitura komediak dira, salatzen diren gertakariak aipatzen dira lehen zatian, eta bigarrenean errudunen epaiketa eta zigortzea antzezten da. Zuberoan “Asto-lasterrak” eta Nafarroa Beherean eta Lapurdin Tobera edo “Tobera-Mustra” deritzate fartsa horiei, Luzaiden “karroxak”. Baina ez dira hizkuntza eta eszenografia aldetik berdinak.

Gaztelaniaz idatziriko euskal literaturetan, G. Hérelle (1848-1935) hispanista eta euskaltzaleak iparraldeko euskal herri antzertiaren ikertzaileak emandako “chariva rique” deituran oinarrituz, euskaraz mailegaturiko xaribari hitzak laburbiltzen dute berez xaribari antzerkia izendatu beharko litzatekeen multzo hori (Urkizu 1975, Arozena-Lete 1977, J.M. Lekuona 1982, M. A. Garamendi 1991, J. Kortazar 2000), eta ez da beste hizkuntzetan ere arraroa charivari maileguaz baliatzea herri antzer ti horiek izendatzeko hitz generikotzat (J. Caro Baroja 1980, E. S. Thompson, 1972). Beste batzuetan, aldiz, “asto-lasterrak” deitura hautatu da euskal antzerki mota horiek guztiak orokorrean izendatzeko, genero horretakoen artean antzezpen gara pen gehien duenaren izenaz baliatuz, eta bereziki xaribari-fartsen deitura orokortzat (K. Mitxelena 1960, J. Juaristi 1987, P. Urkizu 2000).

[L. O.]

Ikus, halaber, G ALARROTS , Z INTZARROTS .

B IBLIOGRAFIA

K ORTAZAR , J.: Euskal literaturaren historia txikia . Donostia, Erein, 1997. L EKUONA J.M.: Ahozko euskal literatura , Erein, Donostia, 1982.

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: charivari
 fr: charivari
 en: charivari

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper