urruntze - Literatura Terminoen Hiztegia

 
URRUNTZE

1.- Literatur termino gisa, arrotz bihurtzeko ekintza edo efektua da. Errusiar for malisten arabera, mintzaira literarioaren jomuga da; hain zuzen ere, prozedura lite rarioen edo artifizioen bidez, hizkuntzaren mezu transmisio eta mundu ikuskera ohi koaren desautomatizazioaren bidez lortzen den arroztasun efektua iristea. Izan ere, mintzatzeko molde arruntean, zeinuen adierazleei erreparatu gabe aritu ohi dira igorlea eta hartzailea, berez esanahiari edo adieraziari soilik erreparatuz; horrega tik, eguneroko mintzairan erdizka soilik esandako hitzak edo mezuak edo keinuez lagunduriko hitz gutxi batzuk aski izaten dira mezua helarazteko eta funtzio komu nikatiboa betetzeko. Literaturan, aldiz, hizkuntz baliabide eta prozedura ugari era biltzen dira hain zuzen ere, mezu transmisio automatiko hori eragozteko eta zei nuaren adierazle diren hitzei eta pleguei errepararazteko, haien musikalitateari, indar espresiboari edo ideia adierazteko moldearen originaltasunari.

Halere, jakina denez, garai batean literarioa den espresioa, beste garai batean arrunta bilaka daiteke, eta, orduan, ez du arroztasun efekturik lortzen. Horregatik, literatur artifizioak ez dira behin betiko entitatea eta balorea duten osagaiak, eta oso loturik daude berez tradizio literarioari eta garai jakin batean indarrean dagoen kode artistiko eta literarioari, eta, hura aldatu ahala, prozedura literarioek ere alda tu egin behar dute. Horregatik gertatzen da prozedura literarioen garapena, urtetan zehar maiztu egiten direlako eta ohiko mintzairak bereganatu eta automatizatu egi ten dituelako edo jadanik ez dutelako hura desautomatizatzeko gaitasunik.

2. Urruntze kontzeptuak adiera berezitua hartu du antzertiaren arloan; izan ere,

XX. mendeko teatro epikoa deritzonean, arroztasun efektua iritsi nahi zen; horreta rako, kontalari bat kokatzen du eszenatokian, antzezten ari den akzioari buruzko kanpoko ikuspuntua emateko, akzioa garatu ahala. Kontalariak eskaintzen duen ikuspuntu aldatze horri dagokio arrotz bihurtzeko funtzioa betetzea. Tragedia gre koan koruak betetzen zuen zeregin hori, gertatzen ari zena kontatu egiten zuen, interpretatu, edo gertatzeko zegoena iragarri. Erdi Aroko misterioetan ere izaten zen eta erromantizismoan W. Goetheren Faust obran ere bada antzeko funtzioa duen osagaia.

Urruntzearen kontzeptua eta teorizazioa garatu zutenen artean E. Piscator (1893-1966) eta B. Brecht (1898-1956) dira aipagarri, antzerti naturalistaren eredua hautsi eta teatro epikoa sortu zuten, batez ere arroztasun efektu horren bidez. Horretarako, arte dramatikoan ohikoa den gertakarien mimesi edo errepresentazio hutsaren ilusio eta inplikazio efektua hautsi nahi zuten, haiek agerraraziz soilik eta bereziki kontalariaren ikuspuntua nabarmenaraziz eta ikusleari jarrera harraraziz.

Brechten obratik euskaraz irakur daitezke A. M. Labaienek itzuliriko Bai esalea, ez esalea

Brechtek sorturiko teatro epikoaren eragina handia izan da antzerti garaikidean eta berriztatu egin ditu nabarmenki mendeetako praktika eta teorizazioa aldi bere an. Brechtek arrozteari buruz adierazitako irizpideak honela labur daitezke: haren ustez, antzerki aristotelikoan funtsezkoa den katarsiaren zutabea, errukia eta izua ren sentimenduen bidezko katarsi edo “garbiketa”rako nahitaezkoa den akzioareki ko identifikazioa ez da jada eragingarri, ez du balio gure garai hauetako gizartean norbanakoaren gatazka ekonomiko, sozial edo politikoak errepresentatzeko.

Brechtek hautsi egin nahi du ikusleak antzezten denarekin identifikatzeko duen joera, eta, distantziamenduaren eta arroztasunaren bidez, haren jarrera kritikoa sus pertu nahi du, errukiaren edo izuaren ordez; arazo horietaz jakin-nahia eragin nahi du, eta, sufritzen dutenenganako errukiaren ordez, lagundu nahia. Horregatik esa-ten da antzerti katartiko edo artistikoaren ordez, antzerti didaktikoa dela gure gizar teari dagokiona, entretenitzearekin batera irakatsi egingo diona, gure gizartea “askatasun egarriz eta jakin-minez baitago”.

Urruntzeak antzerki obra baten historiaren egituraketari, eszenaratzeari eta aktoreen errepresentazio moduari eragiten dio. Egituraketari dagokionez, historiak ez du progresio linealik jarraitzen hasieratik bukaeraraino, eta autonomia duten lauki narratiboetan zatikatzen da. Gainera, ekintzaren errepresentazioa eta kontala riaren jardunak tartekatu egiten dira, zineman ohikoa izaten den sekuentzien mun taiaren antzera. Eszenaratzeari dagokionez, arroztasun efektua erdiesteko, agerto kiak ez du imitatzen balizko gertakarien lekua, halako paisaia, etxe barne, areto edo toki jakinik, gehienetan agertoki soila izaten da, ikusten dena antzertia dela eten gabe oroitaraziko duena eta errealitate sentimena uxatzen duena. Horretaz gain, aurrerakuntza teknikoez baliatu zen antzezpenetan testu idatziak edo zine proiek zioak agerrarazteko eszenatokiaren hondoko oihalean. Horien jomuga ikuslearen arreta erne edukitzea da, akzioaren gorabeheretan inplikatzetik askatu eta ikus puntu kritikoa piztea, antzezpenaren bidez agerrarazi ezin den informazio osagarria erantsiz garai historiko edo sozio-politikoari buruz. Aktoreen jarduteko erak ere era gotzi egin behar du ikuslea pertsonaien sentimenduekin identifikatzea, beti nola baiteko distantziari eutsiz beraren eta errepresentatzen duen pertsonaiaren artean.

[L. O.]

Ikus, halaber, A RTIFIZIO , D ESBIDERATZE .

B IBLIOGRAFIA

B RECHT , B.: Escritos sobre teatro, Nueva Visión, Buenos Aires, 1970.

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: extrañamiento
 fr: distanciation
 en: estrangement, alienation effect

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper