txertatze - Literatura Terminoen Hiztegia

 
TXERTATZE

Narratiban, zenbait sekuentzia, istorio edo istorio zati josteko eta antolatzeko oinarrizko forma posibleetariko bat da, joskera narratiboa moldatzeko kateatze eta txandatze deritzen beste molde funtsezkoekin bateragarria. Txertatzea da istorioak inbrikazioz lotzea, istorio bat edo gehiago sartuz besarkatzen dituen beste baten barruan, lehenengoa edo matrizea amaitu baino lehen, istorio edo gertaldi berri bat hasi eta bukatu egiten delarik.

Joskera molde hori erabili ohi da, adibidez, istorioaren amaiera edo askaera luzatu eta atzeratzeko, pertsonaiaren jardueraren aurretiko zergatien azalpena adierazteko, analepsiz edo flash-back ez istoriorako pertinenteak diren lehenagoko gertaerak emateko, eta abar. Txertatze erako joskera narratiboaren adibide klasikoa Mila eta bat gau da, non Xerazade, bere burua heriotzatik libratzeko, ipuin ugari bata bestearen segidan kontatzen dituen –kateatze erako joskera narratiboaz ere baliatzen baita–, baina, maiz, ipuin batean beste bat edo batzuk txertatuz, eta, horietan ere, berriro beste batzuk, horrela zenbait maila narratibo eratuz, panpina errusiarren jostailua balitz bezala, gainjarriz.

Euskal narratiban, gertaldi txertatuen erabilera aurkitzen da, adibidez, Tx. Agirreren Garoa n (1912), L. Haranburu-Altunaren Itsasoak ez du esperantzarik (1973) nobelan, B. Atxagaren Behi euskaldun baten memoriak en (1991), eta beste hainbatetan.

[K. O.]

Ikus: halaber, A NALEPSI , I STORIO , J OSKERA NARRATIBO , K ATEATZE , S EKUENTZIA , T XANDATZE .

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: encadenamiento por enclave
     fr: enchâssement, greffe
     en: graft

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper