tropo - Literatura Terminoen Hiztegia

 
TROPO

(grek. tropos, aldatzea, ordezkatzea)

Erretorika figuren artean, zehar-aipamenez, espresio baten adieraren ‘norabide aldakuntza’ adierazten du, jatorrizko adieratik bihurtzea edo saihestea. Hitz baten berezko adiera aldatzea da, beste hitz baten adiera hartzen duela, harenarekin analogia, antzekotasuna edo nolabaiteko hurbiltasun erlazioa izanik. Transferentzia edo aldaketa horren bidez hitzek adiera figuratua hartzen dute edo haien adiera zabaldu egiten da.

Tropoak gainerako erretorika figuretatik bereizten dira: tropoetan esanaren eta adieraziaren, irudi eta adieraren artean diferentzia semantikoa dago hitz mailan. Gainerako figuretan hitzen edo esaldien mailako aldaketak gertatzen dira, ordea; hitzen kokapenak, haien arteko harremanek eta apaindura erretorikoek agintzen dute.

Tropo nagusiak metafora, metonimia eta sinekdokea dira, P. Fontanier-ek berei zi bezala, Erretorika klasikoak edo Aristotelesek behintzat ez baitzituen definitu eta bata bestetik bereizi, ez metafora / metonimia eta ez metonimia / sinekdokea. Sinekdokea gehienek metonimiaren barruan sartzen dute, hala ere. R. Jakobsonek ( Two Aspects of Language and Two Types of Aphasic Disturbances , 1956) bi ardatz semantiko bereizi zituen: ardatz sintagmatikoa, non hitz bat beste batekin lotzen baita edo batek bestera baitarama elkarren ondoko izateagatik, hots, metonimia; eta ardatz paradigmatikoa edo antzekotasunezkoa, hots, metafora. R.

Jakobsonentzat idazkera forma batzuek (hitz neurtua, hitz laua) era bata edo bes tea erabiltzen dute nagusiki. Adibidez, poesia erromantiko edo modernistak meta fora eta nobela errealistak metonimia.

Metafora hitz bat beste baten ordez erabiltzen duen tropoa da; bataren adiera literalak bestearenaren antza du. Konparazio trinkotua, laburtua ( similitudo brevior , Kintilianok zioenez). Adibidez, “Rommel azeria zen” (esan nahi baita, Rommel maltzurra zen, azeria bezalakoa). Aristoteles analogia bidezko metaforez ohartu zen. Adibidez: “Zahartzaroa (B) da bizitzarekiko (A) nola arratsaldea (D) egunare kiko” (C). Analogia horietako osagaien arteko trinkotze eta bat egitea gertatzen da (B=D+A), metafora sortuz: “Zahartzaroa bizitzaren arratsaldea da”.

Metonimia zer bat beste zer baten izenez izendatzea da, elkarren artean auzo tasuna edo mugakidetasuna, bizikidetasuna edo elkarrekiko mendetasun harrema na sumatzen delarik. Sinekdokean, ordea, kantitate erlazio bat dago bi aldeen arte an, hots, partea / osoa, partikularra / orokorra eta abar.

Metaforaz, metonimiaz eta sinekdokeaz gain, tradizio erretorikoan beste figura batzuk ere sartu izan dituzte tropoen artean. P. Fontanier-ek tropo ez diren gainera ko figura guztietatik bereizten ditu tropoak; adieraziari dagozkion figurak izanik, hitz bakar baten adiera aldatzen dute. Hala ere, badira haren sailkapenean beste tropo batzuk, hitz bat baino gehiagori dagozkionak edo berez tropo ez direnak ( figures d’expression) , adibidez, ironia, litotea, metalepsia, hiperbolea. Lausbergek era biko tropoak bereizten ditu: alde batetik, muga aldatze bidezkoak (bai kontzeptuen bar nean, adibidez perifrasia, sinekdokea, antonomasia, enfasia, litotea, hiperbolea, bai kontzeptutik at, adibidez metonimia), eta, bestetik, jauzi bidezkoak, adibidez meta fora.

Dena den, sailkapen askotan, metafora, sinekdokeaz eta metonimiaz gain, hau da, hitz mailako figura semantikoez gain, honako hauek ere sartzen dituzte tropoen barnean: ironia, perifrasia, antonomasia, enfasia, litotea, hiperbolea, alegorismoa, mitologismoa... Lausbergek metalepsia ere sartzen du (adibidez, “ogia irabazi bekokiko izerdiaz ” esaera, non kontzeptu batzuetatik bestera iragaiten den: izer dia>nekea>lana); eta, zenbaitetan, funtzio tropo edo gramatika tropoak ere bai.

Lausbergek arrunt bilakatze prozesuaren mailak bereizten ditu, lehentasuna asmatzeari emanez, baina originaltasuna, beste figura guztien kasuan bezala, tes tuinguruaren eta egoeraren, are intertestuaren araberakoa dela aitortuz. Beraz hartzaileen gaitasunak, zirkunstantzietako erabilerak, figura ezagunen interpretazio berrikuntzak esku handia dute lehentasun erlatibo honetan.

Tropo batek izandako arrakastaren ondorioz, berori erabiliaren erabiliaz arrunt bilakatzen da eta genero eta testu edo diskurtso edo gizatalde jakin batzuetan zabaltzen laguntzen du. Horrela, bada, “tropo hiztegiratuak” (adibidez, ogia iraba zi, kopa bat edan) edota katakresiak sortzen dira. Katakresiak erabilera okerra –lat. abusio – esan nahi du, hitzaren adiera gehiegi hedatzen delako, baina hala ere arrunt bihurtua, adibidez, espaziontzia, mendikatea, mendilepoa, mahai zangoa...

Katakresiak garrantzitsuak dira hizkuntzan, lexikoa osatzen baitute, hitzak beste adiera batzuez zamatuz, baina aldi berean hitz berriak sortzeko premiarik gabe. Tropoetan nabari den zehar-aipamenak eta trinkotasunak lege bat agerrarazten du, nolanahi ere, hitz ekonomia eta elkar aditzea igorlearen eta hartzailearen artean.

Bestelakoak dira “tropo hilak” (metafora, metonimia, sinekdoke, hiperbole...), horien balioa etimologiara joanez uler baitaiteke soilki. Katakresi edo tropo (metafo ra, sinekdoke...) hilak berpiztu daitezke eta hala gertatzen da poesian, hitz jokoe tan, ipuin miragarrietan, hainbat genero eta formetan, komunikazio literario eta ez literarioetan, konbentzio kulturaletan eta abar. Gogoratu, esate baterako, Lizardiren “Parisko Txolarre” poeman erabilitako prozedura eufemistikoak tropo lexikalizatua berpiztu egiten duela:

“Begira, beetik gora , berriz txolarrea . Keñuka begiak , Irentsi du, geror a Luzatzeka, alea , Esku-(?)-peko guri bat boteaz... an tziak!

“Eskupeko” tropo hiztegiratua da eskusari edo propina esateko, kasu horretan eskupeko guria txoriak jaurtitako zirina da, eta esku eta pekoren artean kokaturiko galdera ikurrak hitz jokoa egin nahi du eskuz emandako saria izan beharrean, bes tela emandakoa delako.

[X. A.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: tropo
     fr: trope
     en: trope

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper