transtestualitate - Literatura Terminoen Hiztegia

 
TRANSTESTUALITATE

Testuen arteko harremanei buruzko ikuspegi orokorra hartu nahirik, esan daite ke literaturaren eremuan, idazlearengandik testuak ukan dezakeen autonomia aztertu dutela XX. mendeko ikertzaile anitzek. Horren argitzeko, testuen arteko harremanak miatu dituzte. XX. mendeko lehen partean, ikerketa sail horretan agertzen diren ikusmolde berriak Errusiatik (errusiar formalistak,1915-1930) eta Europa erdiko eskualdetik (Pragako Zirkulua,1926-1948) heldu dira. Besteak beste,

M. Bakhtin errusiar pentsalariak “dialogismo” deitu kontzeptua sortu zuen erakusteko diskurtso ezberdin askok elkar kausitzen dutela eleberri batean, hala nola, autorearena, kontalariarena, pertsonaiena eta haien baitan nahasteka datozen asko mailatako diskurtso historiko, sozial, ideologiko, eta abar. Hots, eleberria, eta kon taketa oro har, jitez polifonikoak dira, eta testu sortu berria beste testu anitzekin dago harremanetan.

T. Todorovek eta J. Kristevak ezagutarazi zituzten errusiar formalistak eta Bakhtin Europa mendebaldean, jende horien idazki nagusiak itzuliz 60ko hamarka daren hondarrean. Ondotik, J. Kristevak “intertestualitate” edo “testuartekotasun” deitu kontzeptua aurkeztu du, idazkien arteko harreman horien erakutsi nahiz. Sèméiôtikè (1969) liburuan Kristevak azpimarratzen du argira ekarria den testu bakoitzak antzinakoak eta bere garaiko idazkiak irensten eta itxuraldatzen dituela sorkuntza prozesuan. Ildo beretik doa R. Barthes Le Plaisir du texte (1973) deitu saio bilduman, aztertzen duelarik, besteak beste, M. Prousten irakurketen ager mol deak idazkien baitan. Euskaraz, J. Garziak itzulia du Testuaren atsegina-Idazkuntzaren zero gradua (1996).

Ageri denez, Barthesek irakurlearengana erakarria du ikerketa, eta, 70eko hamarkadako azken urteetan, bide horretarik beretik ibiltzen da aurrera M. Riffaterre idazle amerikarra ( La production du texte, 1979, Sémiotique de la poésie, 1983). Hark dio testu berri bat irakurtzerakoan harekin batera irakurri behar direla haren baitan nahas-mahas datozen beste testuak ere, hots, aurreko eta garaikideen argi tan irakurtzen dela obra berria, nahi ala ez. Ez da dudarik norberak bere irakurke ten eta kultura mailaren arabera egiten dituela lotura horiek, baita ere hein handi batean huts egiten, gabeziak handiegiak direnean. Orduan, testuak dakarren zentzuaren parte bat itzalean gelditzen da irakurraldian. Barthes, eta M. Riffaterre oraindik gehiago, mugatuz eta murriztuz joan dira Kristevak zabaldu zuen ikerketa eremua.

Laurogeiko hamarkadan, ekarpen handiko ikertzailea izan da G. Genette frantses idazlea eremu kritiko horretan. Fenomenoa uste baino konplexuagoa zela erakusten du, eta testuen arteko harremanen sailkapena modu berritu eta orokor batez aurkezten. Transtestualitatea deitzen du ikerketa eremu hori, Palimpsestes (1982) liburuan. Horretan, testu batek beste batzuekin sortzen dituen harreman motak, gorderik daudenak ala ageri direnak, agerraraztera eta sailkatzera saiatzen da eta bost mota nagusitan banatzen ditu.

Lehena, intertestualitatea edo testuartekotasuna deitzen du, nolabait erakusteko bi testu ezberdinek elkar kausi dezaketela liburu berean, batek bestea aipatzen, erabiltzen edo berridazten duelarik; “aldi bereko presentzia” erran moldearen bidez irudikatzen du harreman hori. Genettek transtestualitatea kontzeptua sortzearekin testuartekotasunari Kristevak eman zion zentzu zabala murrizten dio, eta bigarrena lehenaren azpisail bat bilakatzen du. Palimpsestes liburuaren egileak dioenez, intertestu dira testu batek bere baitara erakartzen dituen beste guztiak. Hurbiltze edo elkartze hori aipamen zuzenaren bidez egin daiteke; kopiatze hutsa edo plagioa ere izan daiteke; harremana libreagoa baldin bada, alusioa edo zehar-aipamena aurkitzen ahal da. Harreman hori guztiz erakargarria da literatura mailan, eta euskal klasikoetan adibide bat hartzekotan, J. Etxeberri Sarakoak P. Agerre “Axular”en Gero deitu obraz eginiko erabilera aipa daiteke, eta idazle modernoetan, berriz, J. Barbier idazleak Piarres elaberrian (1926) Ramuntcho P. Lotiren obrari egiten dizkion keinuak; gaurko idazleetan, B. Atxagaren obra aipatu behar da, tes tuartekotasuna beti bizirik dagoela erakusteko. Obabakoakdeitu obran literatura sorburu eta iturburu gisa aurkezten du testuen arteko kutsatze, imitazio eta kopiatze prozesua, baita estetika gisa erabiltzen ere. Hain zuzen ere, B. Atxagaren Obabakoak (1988) eta Behi euskaldun baten memoriak(1991) liburuen transtextualitatea du aztergai M. J. Olaziregiren Bernardo Atxagaren irakurlea(1998) liburuak.

Transtestualitatean sartzen den bigarren harreman mota paratestua deitzen da. Kategoria horren bitartez, testuak bere ingurumenarekin dauzkan loturak izendatzen ahal dira. Idazki nagusia aurkezten, inguratzen, tartekatzen eta bururatzen duten osagaiak dira horretan sartzen: atarian dauden izenburu, eskaintza, aitzinsolasak, eta abar; liburuan zehar kausi daitezkeen oharrak eta irudiak; bururatzean heldu diren aurkibideek edo azken hitzek, hots, ingurumenean diren puska guztiek, para testua osatzen dute. Testu osagai gisa agerturik ere, esanahia badute obraren zentzuari buruz, eta, batzuetan, beren balio literarioarentzat ikertuak dira, hala nola, euskal klasikoetan, P. Agerre “Axular”en Gero liburuan aurkitzen den “Irakurtzailleari” deitu pasartea.

Hirugarren harreman mota metatestualitatea deitua da. Sail horretan, maiz, age rian da bi testuen arteko lotura, batak bestea hartzen baitu solasgai gisa. Beste baten aipatzen ari den hura da metatestua deitzen. Adibidetzat, unibertsitatean egi ten diren tesiak, saioak eta lan monografikoak ematen ahal dira.

Palimpsestes liburuan, Genettek ikertzen duen laugarren harremana hipertes tualitatea deitzen da. Testuartekotasunaren kasuan elkar ikusteko duten testuak elkarrekin agertzen dira idazki berrian; hipertestualitatean, aldiz, ez da horrelako “kopresentzia”rik, “eratorpen” bati esker B testua sortzen da A testu batetik. Baina, kasu horretan, A testua ez da gehiago B testuan bizi, irentsia bezala da. Genettek zenbait adibide ematen du harreman horren erakusteko: Homeroren Odisea eredu eta iturburutzat hartuz, bi hipertestu aurkitzen ditu Genettek. Lehenik, P. Virgilio, Antzinaroko erromatar poetak Eneasen bidaietatik moldatu duen Eneida epopeia ( Enearena , S. Onaindia,1966), eta bigarrenik, Ulysses , J. Joyce irlandar idazlearen eleberria. Euskal literaturan ere, hipertestualitate ondoriotasun mota horren adibi deak badaitezke; Etxahun-Barkoxe koblariak ondu zuen Ofizialenak deitu kantua har daiteke erakusteko antzinagoko kantu bati hartzen diola eredu metrikoa gaiare kin batera.

Azken harremana, artxitestualitatea da. Hori da Genetteren sistema kritikoan azpisailetan aurkitzen den egitura zabalena. Sail horretan, literaturan erabiltzen diren sailkapen nagusiak izendatzen ditu Genettek, hala nola, diskurtsoak, esa kuntza motak, genero literarioak, eta abar. Edozein mendetan sortu obra berriak eremu literarioan hartzen du bere tokia; kategoria nagusi horietan sartzen da. Beraz, bost harreman mota horiek transtestualitatea osatzen dute, baina, noski, ez da muga finkorik beren artean, batzuk besteetarik guztiz hurbil baitira, hala nola, intertestualitatea eta hipertestualitatea.

[J. C.]

Ikus, halaber, T ESTUARTEKOTASUN .

B IBLIOGRAFIA

B ARTHES R.: Le plaisir du texte, jat. 1973 / Testuaren atsegina. Idazkuntzaren zer o gradua, itzul. J. Garzia, Klasikoak bilduma, 1996 . B OUILLAGUET , A.: L’écriture imitative: pastiche, parodie, collage , Nathan, Paris, 1996 . C OMPAGNON , A.: La seconde main ou le travail de la citation , Seuil, Paris, 1979 . G ENETTE , G.: Introduction à l’architexte , Seuil, Paris, 1979 .

G ENETTE , G.: Palimpsestes, la littérature au second degré , Seuil, Paris, 1982 . K RISTEVA , J.: Seméiotikè, Recherches pour une sémanalyse , jat. 1964, Seuil, Paris , 1989 .

P IEGAY -G ROS , N.: L’intertextualité , Dunod, Paris, 1996 . R IFFATERRE , M.: La production du texte , Seuil, Paris, 1979 . S AMOYAULT , T.: L’intertextualité. Mémoire de la littérature , Nathan, Paris, 2001 . T ODOROV , T Z .: Mikhaïl Bakhtine, le principe dialogique , Seuil, Paris, 1981 .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: transtextualidad
 fr: transtextualité
 en: transtextuality

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper