tragedia - Literatura Terminoen Hiztegia

 
TRAGEDIA

Grekotik datorren hitza da, tragodia , etimologikoki 'aker kanta' esan nahi du, jainkoen ohoretan sakrifikatzen zeneko zeremonia oroituz. Arte molde guztiek beza laxe, bere sorrera, aldaketak eta bilakaera izan ditu, eta literatura idatzi mota guz tietarik mundu grekoarekin lotuena dagoena da.

N. Chamfortek honela kontatzen du tragediaren etorkia: Halabeharrak eta Bakusek sorrarazi zuten tragediaren lehen ideia. Bakus jainkoak Ikarius izeneko bati erakutsi zion mahastietatik ardoa ateratzen, eta hark ikusi zuenean akerrak zebiltzala mahastiak hondatzen, haietariko bat sakrifikatu zion jainkoari. Laborariak, eskaintza haren ikusle, inguruan dantzari hasi ziren, eta Bakusen ohoretan kantak abesten. Besta urtero ospatzen hasi ziren. Akerra – tragos – hiltzen zen eta poeta batek kanta – ode – moldatzen.

Greziarrek herrixketan egin jaia gero hirira, Atenasera, eraman zuten, eta han poeta ospetsuenek himnoak sortzen zituzten Bakusen ohoretan, hartarako sorturiko sariak zirela eta. Beraz, honela egituratu zuten antzezlana ere: lehenik mahats biltzaileen koroak kantua abesten zuen; Tespisek lortu zuen atsedenaldi batean pertsona batek istorio bat bertsotan errezita zezan, eta Eskilok elkarrizketa sartu zuen. Alegia, ikuskizuna poliki-poliki edertzen, osatzen eta hobetzen joan bide zen, Eskilori jarraiki ziotelarik Sofoklesek eta Euripidesek, eta hirurek benetako maisu lan eredugarriak sortu.

Lehenak Orestiada deituriko trilogian, gizakiaren bizitzaren misterioa agertzen ahalegintzen da, eta patuak garrantzi ezinbestekoa du. Sofoklesen Antigona, Edipo errege eta Elektra antzerki lanetan ikusten da gizakien indarrek parte handiagoa hartzen dutela, eta, azkenik, Euripidesen tragedietan – Alzeste, Medea, Ifigenia – argi dago pertsonaiak beren pasioen eta jaiduren menpe erortzen direla. Euskara itzuliak daude Eskiloren Prometeo burdinetan (B. Amezaga, 1959), Sopokel'en antzerkiak (J. Zaitegi, 1946) Euripidesen Troiako emakumeak (I. Begiristain, 1983) eta Bakanteak (K. Santisteban, 1987).

Tragediak, Aristotelesen Poetika ren arabera (334-330 K.a.), helburu etsenplu emailea dauka, katarsiaren medioz, eta honela definitu zuen: “Goi mailako gertae ra oso eta aski handia den baten imitazioa, eta parteen arabera hizkera bereziz aktoreek antzeztua dena, ez kontatua baizik antzezleek moldatua; konpasioa eta beldurra eraginez, emozio horien garbiketa lortzen du”.

Tragediaren osagarrien artean garrantzitsuenetarikoa katarsia da, edo pasio eta grinen garbitzea, lehenik heroiaren baitan eta gero ikuslearenean, harengandik horrengana iraganez, izuaren eta errukiaren bitartez. Era berean, badu bere garrantzia hamartia k, hau da, heroiaren ekintza galbidean ipintzen duen erru edo okerrak; hala nola, hybris ak edo heroiaren arrazoi gabeko harrokeriak, aholkuen gainetik bere setan iraunarazi eta patuaren aurka ezarriko duenak. Baita ere patho s ak , ikusleari heroiak komunikatzen dion sufrimenduak, edota anagnorisia k, non pertsonaiak elkar ezagutzean ohartzen diren non dagoen gaitzaren etorkia.

Hasieran aktore bakarra zen, koruarekin solas egiten zuelarik, baina gero Sofoklesek elkarrizketa gehiago sartu zituen beste bigarren antzezle batekin, eta hamabi abeslariko koruari beste hiru erantsi zizkion. Azkenik, Euripidesek hitzau rrean –pastoraletako lehen pherediküa ren antzera–, istorioaren planteamendua egin ordez, aurrekoek bezala elkarrizketaren bitartez gauzatzen zuen.

Argi dago tragediagile handien artea eta antzezteko moldea batez ere Atenasen gertaturiko giza bilakaera demokratikoaren ondorioz garatu zela, poliki poliki mitoaren erlijiotasunaren lekua hartzen joan baitzen gizalegea. Mitoa gero eta gehiago batzen joango zen giza egitekoen kontzientziarekin, eta errealitateari aurre egiteko gero eta gauzago, gaiago izanen zen.

Lausbergen arabera, bost partetan, bost ekitalditan zatitu izan da tragedia. Egoera aurkezteari protasi deitu izan zaio, eta lehen ekitaldian egiten da. Epitasi a, ekintzaren bilakaera gertatzen den zatia bigarren eta hirugarren ekitaldian. Katastasi a edo memento baketzailea, laugarrenean. Eta katastrofe a edo bukaera, bosgarrenean. Erroman, eredu grekoaren jarraitzaile izan ziren. Dena den, Senekaren tragediak ( Hercules Furens, Medea, Phaedra, Agamemnon, Hercules ...) ez ziren oholtzarako eginak izan, baizik eta irakurketarako; errenazimentuan hasi ziren antzezten; haren tragediak eredutik urrundu egiten dira, ez dira hain ongi biri bilduak, eta egintza korapilatsu eta odoltsuen gehiegikeriak egungo tragedia modernora hurbiltzen du. Erdi Aroan, humanismo aurrearen garaietan, berpiztu egin zen tragedia, grekozko testuak agertzen hasi zirenean, eta, lehenik latinez idazten baziren ere, gero herri bakoitzeko hizkuntzetan moldatzen joan ziren, betie re Aristotelesek ezarritako hiru unitateei jarraiki, alegia, leku, denbora eta ekintzaren legediari.

Espainian, Tragedia hitza erabili izan den arren errenazimentu garaian (hala nola, Micael de Carvajalen Tragedia llamada Josephina , 1546) eta idazle zenbaitek generoa taularatu arren (J. Bermúdez, C. de Virués, M. de Cervantes...) tragedia klasikotik aldenduz molde propioak bilatu zituzten Lope de Vega, Tirso de Molina edo P. Calderón de la Barca eta bestek, autoak, tragikomediak eta komediak idatziz.

Frantzian, La Pléiade ko E. Jodelle izeneko poetak Henri II.aren aitzinean aur keztu zuen Cléopatre tragedia (1562). Izugarrizko arrakasta izan zuen, eta ondoren

R. Garnier eta A. Hardy etorri ziren, baina antzertiaren tronutik bota zituen P. Corneillek. Haren Polyeucte, Le Cid, Les Horaces tragediak maisulanak diren beza la, berdintsu edo areago dira bertsoaren harmonia kontuan hartuz gero J. Racineren Andromèque, Britannicus, Iphigénie, Phèdre, Athalie, Esther. Azken hori Jean Espilek XVIII. mendean euskaratu zuen.

Ingalaterran, William Shakespearek XVII. mende hasieran (1605-1608) moldatu zituen gerora arrakasta handiena izan zuten tragedia ospetsuak: Caesar, Hamlet, Othello.Mundu grekolatindarrean sakontzen zuten P. Corneille eta J. Racineren tragediek. Protestanteen tragediek, aldiz, Bibliako gaiak hartzen zituzten antzezteko gaitzat, hala nola, J. Greff Zwickauk, Saxen, W. Schmeltzlek, Austrian, eta Ch. Weisek, Zittauen.

XVIII. mendean, Voltaireren tragediak molde horiei eta giro horri eusten saiatu arren, modaz pasatzen hasiak ziren, eta Espainian, aldiz, neoklasizismoaren eragi nez barroko garaian egiten zen teatroaren aurka Luzánek bere Poética argitaratu zuen, tragedia birlandatu nahiz. Boterea eta boterearen joko maltzurrak kritikatzen ziren; obra horien azterketa egin zuen M. Onaindiak bere tesian, 1812ko Konstituzioaren oinarrian ziren ideien aitzindari gisa aztertuz.

Erromantizismoak tragedian aurkitu zuen era aske batean trataturik bere an tzerki mota hautatuenaren garaia. Hala F. Schiller-ek Weimaren aurkeztu zuen estreinaldiz Wallenstein (1798), lehen tragedia politiko-historiko alemana. Estilo kla siko baten barnean idealismoaren jaidurak nabarmenarazi zituen lehen hari jarraiki zioten Maria Stuart (1800), Die Braut von Messina (1803) edota Wilhelm Tell (1804), zeina euskaraz Gillen Tell itzuli duten, besteak beste, I. Zubeldiak (1984), J. Fernandorenak (1985), M. A. Unanuak (1989).

F. Schiller-entzat, gizakia fatu ahalguztidunaren kontra, sufrimenduaren aurka asaldatzen denean, tragikotasuna sortzen da, eta erresistentzia horrek goi mailara eramango du. Azken denboretan aldaketak heldu dira tragikotasunaren ikuspegi ezberdinen ondorioz, non existentzialismoak indar berezia hartzen duen. Joera horietan aipagarri dira F. Hegel, A. Schopenhauer ( Mundua nahimen eta errepre sentazio gisa. Naturako nahimena , X. Mendiguren, 1999), F. Nietzsche, ( Honela mintzatu zen Zaratustra, X. Mendiguren, 1992) M. Unamuno ( Bizitzaren sentimendu tragikoaz , X. Kintana, 1994).

XX. mendean, batzuetan drama burges, intimista, psikologikoarekin nahasita

(H. Ibsen, A. Txekhov, A. Strindberg) ageri da tragedia, besteetan herri giroan eta taldeen tragedietan oinarrituz (F. García Lorcaren Yerma, Bodas de sangre ...), edo gizarte arazoetan murgilduz (B. Brechten Madre coraje ), edota mundu honen absurdoa azpimarratuz (E. Ionesco, S. Beckett, F. Arrabal).

[P. U.]

Ikus, T RAGIKOMEDIA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: tragedia
 fr: tragédie
 en: tragedy

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper