tradizio - Literatura Terminoen Hiztegia

 
TRADIZIO

(lat. traditio , transmisio, igorpen)

Literaturaren ingurumarian, edozein literatura sorkuntzaren aurretik dagoen lite ratur produkzio osoa da tradizioa. Edozein literatura lan iragan kulturala kontuan hartuz sortzen da, eta iragan hori askotariko lan, gai, teknika, estilo eta idazkerez osatua da.

Kultura askotan tradizio hitza ahozko tradizioarekin soilik lotzen da. Aho literatu raren testuinguruan, tradizioa ahoz aho komunikatzen den testu ondarea da. Tradizioa eta transmisioa (igorpena) aurrez aurre jarririk agertzen dira halako testuinguruetan. Transmisioa, igorpena, halako une batez gertatzen den ahozko testu baten komuni kazioa da, eta, beraz, sinkroniarekin loturik agertzen da; tradizioa, aldiz, transmisio guztien katea da, eta, beraz, diakroniarekin loturik dagoen kontzeptua da.

Ikuspegi horretatik, aho literatura tradizionala, behin eta berriroko igorpenen bidez, ahoz transmititzen dena da, eta euskal alorrean genero oparoak sortu ditu, bai kalitate estetikoaren aldetik eta bai agerturiko elementuen kopuruagatik. Aho literaturako genero tradizionalak hauexek dira: baladak, herri lirika, legenda epiko ak, ipuinak, errefrauak, eta beste genero batzuk (zein helburu barregarriaz sortu: txisteak, zein helburu didaktikoaz: igarkizunak edo papaitak). Badira beste genero batzuen testuak, ordea, batez ere transmisioan bizi direnak, behin komunikatu ondoren, entzuleen oroimenean gelditzen ez direnak: bertsolaritza eta pastorala aipa litezke sail horretan. Bertsolaritzako testu gehienak galdu egiten dira, eta bakar batzuenak soilik oroitzen dira, eta pastoralaren tradizioa idatziaren bidez soilik irau narazten da. Dena dela, genero tradizionalaren eta ez tradizionalen arteko muga oso xumea da, eta sarritan testu ez tradizionalak tradizio katean sartzen dira, zen bait bertso edota pastoral kantuk iraun egiten dute igorpen katean sarturik.

Literaturaren historian batzuetan gertatu ohi da tradizioarekiko lotura bikoitza izatea. Zenbait garaitan tradizioaren aldeko jarrera hedatzen da; beste mugimendu batzuek, aldiz, eraberritzeko ahaleginak egiten dituzte. Euskal literaturan aho tradi zioaren eragina handia izan da, batez ere poesian. Bertsolaritzak eta bertsolaritza ren moldeek eratu zuten euskal poesia erromantikoaren ibilbidea; esate baterako, hots-hitzak moldatzen zuen Oxobiren hizkera poetikoa, eta herri lirikak zerikusia izan zuen Lizardi eta Lauaxetaren poesiaren moldapenean. Orixeren Euskaldunak poeman, konta ezinak dira ahozko tradizioaren eraginak. Bertsolaritzari esker ondu zuen bere lehen poesia G. Arestik, eta herri literaturaren eragin nabarmena agertu dute S. Mitxelenak eta B. Gandiagak beren lanetan.

Hala ere, historian aurrera joateko, badirudi literaturan tradizioa apurtzea eta berritzea beharrezkoa dela. A. Oihenarten poesia, Europako moldeei begira bada go ere, aurreko euskal poesiaz egiten duen iritzi kritikotik sortu da. Lizardik eta Lauaxetak aurreko poesia deskriptibo eta narratiboekin hautsi nahi dute, sinbolis moak eraginiko lirika eta moldapen landuago baten bila. Nobelan, euskal ohitura zaletasuna, erromantizismoaren alde liberalaren aurka altxatu zen, Euskal Herriko existentzialismoa (J. L. Alvarez “Txillardegi”) eta Nouvelle Roman edo “nobela berria” (R. Saizarbitoria) ohiturazaletasunaren denbora geldoaren kontzeptuaren aurka. Esperimentalismoaren larregikeriaren dialektikan sortu zen argumentuetara itzultzeko gogoa eta esperimentalismoa alde batera uzteko joera.

Oro har, esan daiteke tradizioa ondarea dela, pentsakizunaren historia, sentsi bilitatearen katea, iradokizunen moldapen historikoa, espresiobide eta tekniken bil tegia, eta idazlearentzat beste batzuk aurretiaz ibilitako bideen kronika. Tradizioa ez da nahitaez mugatzaile, sormen askatasunaren bultzatzaile ere izan daiteke. Tradizioa ezagutzeak ahalmen aukeratzailea eta estetika irizpideen aberastasuna dakartza. Tradizioa norabide sarea da azken batean, aukera eremu bat, idazle berriak bere aukerak egiteko duen erreferentzia sarea.

[J. K.]

Ikus, halaber, A HOZKOTASUN .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: tradición
 fr: tradition
 en: tradition

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper