Literatura Terminoen Hiztegia

titulu - Literatura Terminoen Hiztegia

 
TITULU

Testu baten, liburu baten, liburu baten zatien, edo artelan baten gaiari edo argumentuari buruz argibideren bat edo erreferentziaren bat (batzuetan hurbila eta zabala, besteetan zeharkakoa edo urrunagokoa; batzuetan orokorra, besteetan partziala) eskaintzen duen hitza edo hitz multzoa da. Antolamendurako erabili izan da hitz hori gizarte eta eliz giroan. Literaturari dagokionez, kapitulu hitzak liburu baten zatiak adierazten ditu; atal nahiz txatal hitzak ere erabili izan dira horretarako. Kapituluen helburua testua irakurterrazagoa egitea da, eta gaia hobeto antolatzea, ulermenari laguntzearren. Kapitulu bakoitzari zenbaki bat eta izenburu bat eman ohi zaio, saiakeran gaiaren antolamendurako, narrazioan denbora nahiz gaia nahiz ekintza-guneak ezartzeko, besteak beste. Hamaika eratako tituluak aurki daitezke: liburuaren gaia laburbiltzen dutenak, liburuaren sakoneko mezuari dagozkionak, liburuaren atal esanguratsu batek eraginak; eta badira erabat titulu arbitrarioak, baina ez da ohikoena.

Garai bakoitzean, modak edo ohiturak ere agertu izan dira tituluak ipintzerakoan: titulua latinez emateko ohitura, adibidez: B. Etxepareren Linguae vasconum primitiae ,

A. Oihenarten Notitiae utruisque… , Oteizaren Quosque tandem … Batzuetan, titulua rekin batera azpititulu bat agertzen da, gaia hobeto adierazteko edo liburuaren alde ren bat nabarmentzeko. Literatura zaharrean ohikoa izan da liburua kapituluak baino

handiagoak diren zenbait zatitan banatzea, eta zati horiek liburu izena eman zaien beste zati batzuetan banaturik ere agertu ohi dira, eta liburuak kapituluetan, eta kapi tuluak azpikapituluetan, edo sekuentzia zenbaitetan, horrela idazlanaren egiturari antolamendu zehatz eta argia eskainiz. Adibidez, P. Agerre “Axular”en Gero bi zatitan banaturik dago; liburuak titulu nagusi bat du, hitz bakarrekoa, Gero ; barnean, bi zati tan banatzen da liburua, bakoitza titulu esplikatibo luzeekin, eta barruko ataletan ere azalpen titulu luzeak daude, gaia nondik nora garatuko den iragartzen dutenak; hala dio lehen atalaren sarreran: “Lehenbizikoan ematen da aditzera, zenbat kalte egiten duen, luzamendutan ibiltzeak, egitekoen geroko uzteak”. Nobelagintza modernoan, kapituluen antolamendua hausteko joera agertu da, ekintzaren eta denboraren hurrenkera ez baita lineala, eta zati bat beste zatiekin nahasirik agertzen baita; edo, bestela, kapituluen ordez, beste era bateko antolamenduak erabiltzen dira. Euskal eleberrien artean R. Saizarbitoriaren 100 metro, Ene Jesus edo A. Lertxundiren Hamaseigarrenean aidanez , nahiz J. M. Irigoienen Poliedroaren hostoak dira aipaga rri. Interesgarria da, halaber, azterketa literarioan, idazle batek erabiltzen dituen titu luei antzematen zaion esanahi-bidea, mezuaren deskodetzea bideratzeko zantzuak ikusten baitira haietan; ikus, adibidez, A. Azkorbebeitiak Sarrionandiaz eginiko azter keta (“Joseba Sarrionandia: irakurketa proposamen bat”, U RIBE , K.: Azken aldiko eus kal narratiba, UEU, Bilbo, 2001)

[J. K. I.] Ikus, halaber, P ARATESTU .

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper