testu - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ARTXITESTU

G. Genette da artxitestu hitzari egun lotzen zaion esanahia finkatu duena (fr. architexte ). Aurretik, L. Marinek ere erabilia zuen hitza, baina beste adiera batez. Kontzeptuaren adiera aldatu egin du Genettek denboran zehar. Zera zioen hasta penean (1979an): “Poetikaren egiazko objektua ez da testua, artxitestua baizik. Testu bakoitza bere singulartasunean gainditu edo besarkatu egiten duten katego ria orokorrek osatzen dute artxitestua, hau da, diskurtso, esakuntza motak, genero literarioak, eta abar”. Urte pare bat geroago, bere teoriari aldaketa batzuk egin eta poetikaren objektua transtestualitatea zela azaldu zuen, hots, “testua beste testu batzuekin ageriko edo ezkutuko harremanetan jartzen duen guztia”, eta, hortaz, artxitestua transtestualitatearen parte bat baizik ez zela. Lehen definizio horren bigarren partea ez zuen aldatu.

Testuaren transzendentzia testuala bost motatakoa izan daiteke, beraz: tes tuartekoa, paratestuala, metatestuala, hipertestuala eta artxitestuala. Artxitestuali tatea harreman mota bat da, testua eta generoa (zentzu zabalenean) lotzen ditue na. Harremana aitortua izan daiteke –adibidez, paratestuan (azalean, tituluaren azpian) generoa argiki ematen denean–, edo guztiz inplizitua. Dena den, testuaren transzendentzia generikoa, esplizitua den kasuetan ere, beti da eztabaidagarria, beti da irakurlearen edo kritikariaren arazoa, eta harrera literarioarekin zerikusia du, igurikimen muga baldintzatzen duen heinean. Esaterako, eleberriak balira bezala irakurri behar al dira Peru Abarka eta Obabakoak , ala beste kategoria batzuk asma-tu behar dira? Garbi dago hartzen den aukeraren arabera aldatuko dela obra horien irakurketa.

[U. A.]

Ikus, halaber, H IPERTESTUALITATE , T RANSTESTUALITATE .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: architexto
 fr: architexte.
 en:

 
AURRETESTU

1. Idazleak behin betiko idazketa egin aurretik darabilen langai multzoari aurre testu esaten zaio kritika genetikoan. Aurretestua, idazleak behin betikotzat ematen duen idazketaren aurretiko zirriborroa da, eta jada argitaratutako idazlana ere izan daiteke zenbaitetan. Esaterako, J. M. Irigoienen Poliedroaren hostoak (1982) aurre testua da 1998an 1982ko testua birmoldatuz argitaratu duen Poliedroaren hostoak idazlanarekiko.

Garapen baten emaitza da testua, nahiz eta garapen horretako urrats gehienak edo guztiak desagerturik geldi zitezkeen. Idazlearen irudimenean idazlana nola joan den hezurmamituz ezin azter eta neur daiteke; bai, ordea, idazketan egindako urratsak, baldin eta behin betiko idazketara heldu aurretiko zirriborroak eta kopiak gorde badira behintzat. Zirriborro bakoitzak, kopia bakoitzak, geroztik birmoldaketaren bat izan duelako behin-behineko bihurtu den argitaratutako testuak, sistema autonomoa eratzen du. Idazketan izan duten kronologia jarraituz, gauzatze bakoitza bere aurretikoetan zeuden bulkaden emaitzatzat har daiteke. Gisa horretan, idazlanaren idazketaren historia eta aldaerak ezagutzeak jarduera sortzaile horretan egon den dinamismoaren berri ematen du.

2. Idazle batek bere proiektuaren lehen ideia izaten duen unetik liburu inprima tu gisa kaleratzen den arte ekoizten diren aztarna materialei, direnak direla, geno testu izen bateratzailea ematen zaie. Lau une bereizi ohi dira obra baten sorkuntza prozesuan: aurreidazketa fasea (idazlearen irakurketa oharrak, inkesta txostena, gidoia, planoa), idazketa fasea (testuaren gauzatzea), aurreargitalpen fasea (azken eskuizkributik proba inprimatuen zuzenketara) eta argitalpen fasea (lehen argital penetik idazlea bizi artean egingo den azken argitalpeneraino). Aurretestu edo genotestu deritzon kontzeptuaren ekarpen nagusia zera dateke, literatur sorkuntza prozesu dinamikotzat daukala, eta testuari denboraren dimentsioa itzultzen diola.

Eskuizkribu, zirriborro, ohar, dokumentu numeriko edo digital, editorearen froga eta abar biltzeaz eta deszifratzeaz arduratzen da testu genetika . Aldiz, kritika gene tikoak aztarna horien interpretazioa hartzen du bere gain. Genotestuaren inguruan egiten den lan bikoitz horrek obra jakin baten behin betiko edo “jatorrizko” bertsioaren gakoa aurretiko idazketa eta prestakuntza fasean aurkitzen delako ustea du berme. Erdi Aroan ez bezala, Gutenbergen galaxian sartuz gero obraren egiazko bertsioa egon badagoela esaten da. Jeinu artistikoaren mito erromantikoa ren agerpenarekin obra entitate perfektu eta ukiezin bihurtu da eta 60ko hamarka datik gorako testuaren teoria literarioek ere ez dute zalantzan jarri hori. Itxuraz, genotestua aintzat hartzea testu bukatuaren sakralizazioa kolokan jartzera dator, baina alderantzizkoa ere gerta liteke. Izan ere, ilusio teleologikoa dela medio, aurre testuaren osagai bakoitza behin betiko testuranzko etapa soil gisa interpretatzeko joera ematea erraza da. Arrisku hori saihesteko asmoz, kritikari batzuek proposatu dute idazketaren poetika bat gehitzea testuaren poetikari, genotestuaren izaera problematikoa bere osotasunean besarkatua izan dadin.

[A. T., U. A.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: pre-texto
     fr: pré-texte
     en: pre-text

 
FENOTESTU

Seméiotikè (1969) lan mugarrian, Julia Kristevak genotestu / fenotestu bikotea eratu zuen testuaren baitan gertatzen den kontrakotasun bat azaltzeko. Testuak, teoria semanalitikoan, ez du zerikusirik hizkuntzaren komunikazio erabilera arruntarekin. Hizkuntzaren baitako lan batetik jalgitzen den adierazpen praktikari –zeinari signifiance edo adiera ahalmen izena ematen baitzaio–, baizik ez zaio aitortzen testu izaera. Genotestua signifiance deritzon lana bera da, hots, adierazleen bitarteko erditze prozesu mugagabea; fenotestua prozesuaren jomuga ez, baina mozketa edo “hondakina”. Fenotestua testuaren egitura adierazia da, nolabait esateko, fenomenalizatua, edo, bestela esateko, gertaera linguistiko bat semantika estruktural klasikoak deskriba dezakeena. Laburbiltzeko, testuaren azala da, genotestua bere bolumena delarik, bere ahalekotasun amaigabeek osatutako bolumena, hain zuzen.

[U. A.]

Ikus, halaber, G ENOTESTU , S EMANALISI .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: fenotexto
 fr: phénotexte
 en: fenotext

 
GENOTESTU

Genotestua Julia Kristevak Seméiotikèn (1969) eraturiko kontzeptua da, eta bikote osatzen du fenotestu deritzonarekin. Kristevaren semanalisiak bereizi egin nahi ditu hizkuntzaren erabilera “naturala” edo komunikazionala (errepresentazioari eta ulermenari emana) alde batetik, eta, bestetik, signifiancedelakoa (hizkuntzaren baitako lan batetik jalgitzen den adierazpen praktika), zeinari bakarrik baitago kio testuizaera. Genotestu/fenotestu kontrakotasuna, berriz, testuanbertan bigarren bereizketa bat egitera dator. Fenotestua signifiancedeitu lanaren gauzatze konkretua edo fenomenalizazioa bada (eta alde horretatik badu azaleko loturarik komunikazioaren hizkuntzarekin, nahiz azken horren legeen hausketaren emaitza den), genotestuaren erditze prozesua da genotestua, hots, signifiancearen lana bera. Genotestuaren bitartezko genotestuaren itzulpena da testua, baina ez itzulpen soila. Izan ere, esan daiteke genotestua hizkuntzaren baitako generazio prozesu mugagabe eta ireki hori hesitzera datorrela, eta, finean, genotestuaren hondakin besterik ez dela.

Adierazlearen garai bateko teorien multzoan, Kristevarenaren berezitasuna da ez zaizkiola gehiegi axola objektu adierazlea eta beraren egitura finkoa, deskriba daitekeena. Garrantzi gehiago ematen dio finkatu ezina den eta konbinazio posible guztiei irekita darraien adierazpen dinamikari. Testuinguru horretan uler daiteke genotestu kontzeptua agertzea.

[U. A.]

Ikus, halaber, S EMANALISI .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: genotexto
 fr: génotexte
 en: genotext

 
HIPERTESTUALITATE

Literatura bezain aspaldikoa da iturrien arazoa, eta gauza jakina da liburuak liburuetarik sortzen direla. Baina, kasu ageriko eta zehatz batean, testu zaharrago batetik (A) eta haren baitan oinarrituz testu berri bat (B) heldu delarik, berria (B) hipertestu deitzen da, aitzinekoa (A), aldiz, hipotestu. Ondoriotasun horretan, G. Genette, frantses ikertzailearen arabera, bi harreman mota aurki daiteke: imitazioa (pastichedeituriko molde bezalako baten bidez) eta birmoldaketa (“parodia” bezalako berridazketa baten bitartez). Homeroren “Odisea” eredu eta iturburutzat hartuta, bi hipertestu mota horiek aurkitzen ditu Genettek Eneida eta Ulysses deitu obre-tan. Lehenean, P. Virgiliok, Antzinaroko erromatar poetak, Eneasen epopeia idatzi zuen (Enearena, S. Onaindia, 1966), Homeroren kontatzeko moldea erabiliz, haren eredua imitatuz. Bigarrenean, aldiz, J. Joyce irlandar idazleak XX. mendeko Dublin hirian finkatzen ditu eleberrian kontatuak diren gertakariak, baina Homerok hautatu zuen ekintza eskema bera baliatuz. Azken hori birmoldaketa adibidetzat dauka Genettek. Birmoldaketa ( transformation ) mota horretan Genettek luzaz aipatzen du parodiaren kasua, hor ereduaren funtsezko birmoldaketa egiten dela erakusteko.

Testuen arteko harreman mota horren erabilera Euskal literaturan ere aurki dai teke nasaiki beste edozeinetan bezala. Iparraldeko alegia egileen leinua hor da lekuko (J. B. Artxu, L. Goihetxe, G. Adema “Zalduby”, J. Moulier “Oxobi”, L. Léon) eta Belea eta axeria deitu alegiaren kasua har daiteke adibide gisa, zehazki aztertzeko, bertsio batetik bestera, imitazio eta birmoldaketa prozesuek zer harre man mota sortzen duten. Gisa berean, B. Atxagak Bertso berriak deitu kobla berrien jartzeko erabiltzen duen eredu zaharra aipa daiteke.

Hipertestu hitzak beste zentzu bat hartu du informatika hedatzearekin, eta, karia horretara, literatur kritikaren eremutik jalgi da. Erranahi berriaren arabera, testu elektronikoa da hipertestua deitzen dena. Idazki digitalizatua informazio multzotan banatua da, baina aldian bat baizik ez da ordenagailuko berinan ageri. Nahiz infor mazio multzoak bata bestearen ondotik irakur daitezkeen –liburuaren orrialdeekin egiten den bezala–, idazkian ibiltzeko beste moduak badaude. Informatikak daka rren eragin trukeari esker, koloretan edo azpimarraturik dauden hitz edo sinboloen gainean sakatuz, informazio multzo batetik bestera iragan daiteke, linealki irakurri gabe. Multzoen arteko lokarri horiek segituz, dokumentu osoaren baitan ibiltzen ahal da, eta norberak bere norabide bereziak hautatu. Bidaiatzeko tresnak hobetuz joaten dira (aurkibide mugikorra, kolore aldaketak, eta abar), eta testu mota berri horren inguruan, hipertestualitatea hitzaren kontzeptuan biltzen diren irakurtzeko eta idazteko molde bereziak sortzen dira etengabe.

Jakitateen antolatzeko molde hori ez da berria; zehar ibilbide horiek hiztegi eta entziklopedietan baliatzen baitira, gida ezaugarri eta igortzeen (sinonimoak, antoni moak, familia bereko hitzak, eta abar) bitartez batez ere. Informatikaren eraginez, teknika horiek hobetu dira, eta gero eta lasterrago ibil daiteke, gero eta urrunago, Web edo Internet sarea, hipertestu zabal gisa ikusten ahal baita, gune batetik bes tera joaten da-eta informazio bila.

Irakurketa eta idazketa horiek, orain arte, idazki didaktikoen sailean baliatu dira, baina, azken urte hauetan literaturaren mundura itzuli dira. Informatikaren ahal handi eta berriak erabiliz, edizio kritikoak prestatzen dira “hipertestu” moduan: testu berriaren aitzineko bertsioak, testu iturriak, testu ahaideak kokatzen ahal dira CD-Rom edo Web gune berean. Hots, transtestualitate kontzeptua sortzean Genettek bereizi dituen bi azpisail nagusiak –Hipertestualitatea eta intertestualitatea– konkre tuki lantzen ahal dira molde berri batez teknologiari esker (ikus www.univ rouen.fr/flaubert/index.htm aipatzen duten xedea). Baina, hipertestuaren teknikak ondorioak baditu sorkuntza mailan ere. Bide berriak ireki nahiz, idazle batzuk hasi dira eleberri eta poesien egiten hipertestu moduan, testuen arteko harremanak nahasiz eta ugarituz denbora berean.

[J. C.]

Ikus, halaber, T ESTUARTEKOTASUN , T RANSTEXTUALITATE .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: hipertextualidad
 fr: hypertextualité
 en: hypertextuality

 
PARATESTU

Testua aurkezten, inguratzen, mugatzen, mozten, tartekatzen, gehitzen eta bururatzen duten ezaugarri guztiek paratestua osatzen dute. Liburuaren izenburua, kapitulu eta atal nagusien izenburuak edo ezaugarriak, aurkibidea, estalkian dau den xehetasunak eta laburpenak, eskaintzak, epigrafeak edo agerian ezarriak diren beste hitz lerro motak, aitzinsolasak, eta ondoko solasak, artean emanak diren nota eta ohar multzoak, horiek oro paratestuan sartzen dira.

Orainokoan, batere finkatua ez den osagai horien zerrenda eta eztabaidak maiz gertatzen dira ikertzaileen artean, hala nola, antzerki baten idazterakoan erabiltzen diren joko argitasun edo antzezte oharrei buruz. Zertan sartzen dira? Testuan, pertsonaien ateraldiekin batean ala paratestuan, taulen gainean ahoz ez direlako baliatzen?. Zuritzekoa da oraino auzi hori, eta, gisa berean, beste arazo asko, para testuari dagokionez. Gai guztiz interesgarria da, testuaren eremua eta muga baitira horretan arazotzat agertzen, halaber, testuaren kokapena literaturaren instituzioan.

Orain arte, izenburuak eta hitzaurreak dira gehienbat ikertu paratestuaren sai lean. Euskal literaturan ere bada zer erran bi sail horiei buruz. Argibidetzat aipa dai tezke J. Leizarragak bere itzulpenari eman zion aitzinsolasa edo P. Agerre “Axular”ek idatzi zuen Gomendiozko karta eta Irakurtzailleari zuzendu zizkion oha rrak.

[J. C.]

Ikus, halaber, T ESTU .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: paratexto
 fr: paratexte
 en: paratexte

 
TESTU

Etimologiari eta historiari atxikiz, latinezko textus (ehuna, ehundua) hitzak meta forikoki izendatzen du mezu bat aditzera ematen duen material idatzia. Eskuizkribua nahiz liburu edo inprimakia izan zitekeen testua, eta, aldi berean, metonimiaz, mezuari berari ere testu esaten zitzaion. Garrantzi bereziko liburuei atxikiriko izendapena izan da historikoki testu hitza: Testu Sagaratuak ziren Biblia osatzen zutenak, eta hala berean testu zeritzen beste zenbait autoritate liburu juridikori ere. Erdi Aroan, berriz, bereizten ziren testua bera edo Jainkoaren hitza alde batetik, eta, bestetik, hari atxikiriko oharrak, glosak eta iruzkinak.

Linguistika garaikidean, H Agricolaren definizioaren arabera, testua zeinu lin guistikoen multzoa da eta honako ezaugarriok biltzen ditu: perpaus multzo ordena tua izatea, ahozko nahiz idatzizko perpaus multzoez osaturiko sorta ordenatu, mugatu eta adigarria izatea, koherentea izatea, zentzua eta osotasuna duena, eta bere horretan azpian dagoen egitura baten arabera eratua dagoena, helburu jakin baterako.

A. Marchesek eta J. Forradellasek adierazi bezala (1994), tradizioz, testu deritza aztergarri den esakune multzoari. Hjemslevk zabaldu egin zuen hitzaren esanahia, eta koherentea den edozein esakune izendatzeko erabili zuen, luzea ala laburra zen begiratu gabe: nahiz interjekzio bat “Oi!” nahiz On Kixote osorik izan. Glosematikan eta Testuaren Linguistikan hizkuntzaren bidezko komunikazioaren oinarrizko unitatea da testua.

Berez, Testuaren Hizkuntzalaritzaren sorrera hortixe dator; alegia, mezua ez da perpaus pilaketa hutsez osatzen, testuaren esanahi orokorra edo egiturazko esa nahia aberatsago eta konplexuago delako, perpaus bakoitzaren adieraziak batze soilak ematen duena baino. Testu batean hartzen dute perpausek zentzua eta haien anbiguotasuna desegin egiten da, testua osatzen duen perpaus bakoitzak ez beza lako oinarriak baititu.

Greimasek testu poetikoaren isomorfismoaz proposaturiko eskemaren arabera, esaterako, testu literarioak bi diskurtso paraleloren konkurrentzia egiten du, bata fonetikoa eta bestea semantikoa, zenbait erregulartasun eta baliokidetza proposa tuz, eta gisa horretan testuaren zentzu globala aberastuz. Isotopien gurutzaketak, hala nola, isotopia semantikoek, sintaktikoek eta fonoprosodikoek, konnotazio maila jasoa eransten diote testuari, bereziki testu poetikoan, eta, horren ondorioz, osagai guztiak semantizatu egiten dira, eta horretatik dator testu literarioaren dentsitate semantikoa (Iuri Lotman).

Testu literarioa isotopia anitzekoa da, bertan kodifikazio maila ugari biltzen dire lako, eta horiek elkarrekin bilbatzen direnean polisemia eta anbiguotasun fenome noak eragiten dituzte. Testuko maila horien gainezarketen ondorioz, osagai bakoitza beste osagaiekiko harremanean aztertu behar da (testu barrukoan) eta gisa berean testuartekoari ere erreparatzen dio, testua literaturaren sisteman edo testuinguruan kokatzen den heinean. Testuaren analisiak, beraz, maila horiek berregiteko saioa egin behar du.

Testuaren Hizkuntzalaritza Hizkuntzalaritzaren adar bat da, hizketa adierazpenen kanpoko eta barruko testuingurua eta testuen koherentzia aztertzen ditu. 1960z geroztik garatu da bereziki: joera ezberdinak izan arren, orokorrean, perpausean oinarrituriko linguistika gainditu beharra aldarrikatzen du. Euren iritziz, hipersintaxi maila iristea da jomuga, perpausaren barruko osagaien kohesioa adinakoa baita testuko esaldien artekoa. Horren lekuko dira, besteak beste, testuaren barruko per pausen artean izaten diren harreman deiktikoak, erreferentzia pronominal anaforiko eta kataforikoak; lexikoaren arloko korreferentzia eta errekurrentzia; lexiko eta semantikaren arloan, errepikapenak ekiditeko erabilitako sinonimoak eta parafrasiak; denbora eta modu korrelazioak, esaldien lotura diren lokailuak... Lokailu eta figura horien bidez, perpaus multzo zenbaitek testu koherentea nola osatzen duten argitzea du helburu testuaren gramatikak edo testuaren hizkuntzalaritzak.

Bestalde, testuaren edukiaren aldetiko garapenari dagokionez, berriz, D. Slaktak dioenez, testu batean informazioa antolaturik aurkezten da, testuan zehar aurkezten joandako gaiaren edo tema ren inguruan, informazio berria eransten dela rik, rema deritzana. Horretarako, Erretorikaren zenbait kontzeptu hartu dituzte tes tuaren koherentzia eta kohesioa eraikitzen duten figurak argitzeko asmoz.

Testuaren Gramatika edo Hizkuntzalaritzaren arloan aztertzaile ezagunak dira, besteak beste, H. Agricola, E. Coseriu, Dan's, T. Van Dijk, W. Dressler, A. Garcia Berrio, S. Gindin, H. Isenberg, W. Kummer, J. S. Petöfi, S. J. Schmidt.

Beste zenbait lan interesgarriren artean, H. Isenbergek (1983) testu tipologiaz eginiko estudio bat bereziki aipagarri da testuaren zenbait ezaugarriren deskrip zioari eginiko ekarriarengatik. Honako bereizgarri hauexek azpimarratzen ditu: koherentzia, koordinazioa, testuko perpausen harreman semantikoa, egituraketa eta konklusibitatea (1983). Gisa berean, testu tipologia aztertzearen aldetik, ekar pen aberasgarria egin zuen, narrazioa, testu argumentatiboa, iruzkin politikoa, epai judiziala, kazetari elkarrizketa, gutuna eta beste zedarrituz eta finkatuz. Testuaren hizkuntzalaritzak finkatu du, bada, esakune, testu eta diskurtsoaren arteko aldea.

Testu kontzeptuaren inguruan, beste zenbait kontzeptu garatu dira, hala nola: Aurretestua ( Antetexto : testu argitaratuaren aurretiko zirriborro, material eta beste) eta Testuaurrekoa ( Pre-texto : testua irakurria izan aurretikoa izendatzen duena), Testuingurua (sortze garaiko baldintza sozio-kulturalak, eta erreferentzia artistiko eta kulturalen kodea), Testuartekotasuna (testuak gainerako testuekiko, eredu eta generoekiko duen harremana), Makrotestua (testu autonomoen multzoa batera hartzen direna, hala nola, kantutegiak).

Testu hitzaren inguruko terminologiaren arloan, bestalde, J. Kristevak Semanalisia (1969) deritzan testuaren azterketa motan, fenotestu eta genotestu kontzeptuak garatu zituen testuaren sortzearen inguruan. T. A. Van Dijken testu teo riaren arabera (1983) bi egitura maila bereiz daitezke; alde batetik, hizkuntzazko egitura testualak (mikroegiturak eta makroegiturak), eta, bestetik, hizkuntzazkoak ez diren egitura testualak edo gainegiturak.

Testuaren Linguistikaz gain, testua dute aztergai unitatetzat hartzen bai Narratologiak eta bai Mitokritikak ere. Kritika literarioak orokorrean dioenez (A. Compagnon (Le démon de la théorie,1998) testua izan da neurri batean genero hitzarekin lehiatu den terminoa R. Barthes eta Tel Queltaldearentzat: Testu hitz generikoak hartzen ditu bere baitan genero guztiak eta bazterrera egozten ditu eleberri, poesia edo saiakera etiketak, eta modernitate irizpide bilakatua da testuetan genero transgresioa. Gisa horretan, erromantizismoaz geroztik originalitate aren eta singularitatearen balioespenak betegintzarrea izan du XX. mende bukaeran eta Estetikak Erretorika garaitu du.

[L. O.]

B IBLIOGRAFIA

B ERNARDEZ , E.: La lingüística del texto , Arco, Madrid, 1987.

C OMPAGNON , A.: Le démon de la théorie, Seuil, Paris, 1998.

E STÉBANEZ C ALDERÓN , D.: Diccionario de términos literarios , jat. 1996; Alianza Editorial, Madrid, 1999.

M ARCHESE , A.; F ORRADELLAS , J.: Diccionario de Retórica, Crítica y Terminologí a Literaria , Ariel, Barcelona, 1994 . S EGRE , C.: Principios de análisis del texto literario , Crítica, Barcelona, 1985 .

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: texto
     fr: texte
     en: text

 
TESTUARTEKOTASUN

Obra berri baten ulertzeko, besteak beste, aurreko idazkiekin dituen harremanak behar dira ikertu, testu berria ez baita bere baitarik sortua, baina bai antzinakoetarik jalgia. Izan daitezen agerian (aipu, erreferentzia eta abar) ala molde ezkutuago batez sartuak (parodia, zehar-aipamena, etab), ezinbestez egiten dira lotura horiek. Testuen arteko harreman horiek testuartekotasuna deitzen den kritika motak ditu bere gain hartzen. Testuartekotasuna, 60-70eko hamarkadetan ari izan diren iker tzaile batzuek (J. Kristeva, G. Genette edo M. Riffaterre) kontzeptu oso eta berezi gisa finkatua dute literatur kritikaren eremuan. Halere, nahiz ikerketarako ekarri dituz ten tresnak berriak diren, erabili dituzten arazoak ez dira garai horretan agertu.

Begien bistakoa da testuen arteko lotura literatura sorkuntza bezain zaharra dela. Gogoratu behar da literaturen historia luzean, “kopia” edo “imitazio”a izan direla literaturaren eredu nagusiak anitz mendez. Erdi Aroan, Antzinaroan bezala, gai berak berridazten ari izan dira idazleak. Imitazioaren garaia bururaturik ere, XVI. edo XVII. mendeetan, antzinakoen mahaian jartzen ziren sortzaileak lan berriaren erroen sendotzeko, hala nola, La Bruyère frantses idazleak grekoz idatziak ziren Teofrastoren Les Caractères liburuaren segida idatzi zuelarik. XX. mendean ere, lan nagusi batzuk testuen arteko lotura horren gainean idatzi dira, J. Joyce irlandarra ren Ulysses edo C. Simon frantsesaren Les Géorgiques liburuen izenburuek dioten bezala.

Testuartekotasunaren gaiari sartze modu bereziak egiten ahal zaizkio:

a) Filologiaren garaia : XIX. mende erditik XX. mende hastapena arte, idazlan berri baten ikertzeko idazleak erabili zituen iturrien bila zebilen batez ere ikertzailea. Antzinakoari zor ziona erakustearekin, idazlan berriaren ekarpena frogatzen zuen, eta, denbora berean, idazlearen berezitasuna eta balioa. Gisa horretako kritikariek idazleari ematen zioten lehentasuna, hark baitzituen aurreko idazle eta idazlanen artean gustu zituen ereduak hautatzen.

b) XX. mendeko aldaketa nagusia: testuaren premia. XX. mende hastapenetik harat, errusiar formalistek abiatu zuten mugimendu berritzaileari esker, –erran nahi baita literatur testuaren autonomia oinarritzat hartuz–, ikuspegi kritikoak emeki emeki guztiz aldatuz joan dira. Hain zuzen, idazleari kendu zioten ordu arte zuen lehentasuna, idazkiari emateko; eta, bide batez, iturrien arazoaren garrantzia murrizten zuten. Ikertzaile horiek eta jarraitzaileek ziotenez, obra berria ez da antzi nako eredu batetik jalgitzen, baizik eta haren kontra joateko sortzen da: genero edo literatur sailen historian, forma berria zaharraren ordezkatzera heldu da. Imitazioaren bitartez edo berdin, eredu bati buruz egin erasoaren bidez (hala nola, parodia), testuen arteko harremanen eremuan dira obratzen aldaketa nagusiak sor kuntza mailan.

Zenbait urte berantago, M. Bakhtinek, F. Dostoïevski (1963) eta F. Rabelais (1965) idazleen lanak ikertzerakoan, testuartekotasunaren problematika berritu du “dialogismoa” deitu kontzeptuaren bitartez. Horrela du deitzen esakune batek (lite rario ala ez) beste esakuneekin edukitzen dituen harremanak. Eleberri batean, adi bidez, hitzaldi mota franko metatzen eta nahasten da, bai pertsonaiek erabiltzen dituzten eleetan eta kontatzaileak askotan erakustera eman gabe erakartzen dituen gizarte mailako solasaldietan. “Polifonia” horren bitartez, zitazioz osatzen da konta keta berria, inguruko hitzaldiak eta aurreko testuak bereganatzen eta elikatzen dituela.

c) Kontzeptu berrien finkapena : J. Kristevak Séméiotikè (1969) deitu liburuan du testuartekotasuna kontzeptua sarrarazten kritika modernoaren arloan. Haren ustez, testua ez da nahaste-gune bat baizik. Idaztearen medioz, gune horretan biltzen eta nahasten dira aurreko testuetarik heldu diren puska asko, idazkerak berrantolatzen baititu hartu eta desegin ondoan. M. Bakhtinek bezala, J. Kristevak mugimendu bizitzat hartzen du testuartekotasuna; hark dio ematen idazkerari bere naz eskas duen dinamika. Ageri denez, Kristevak ez dio idazlearen lan kontziente ari lehentasuna ematen; gisa berean, ez du uste behin betikoz finka daitekeela idazlan baten esanahia ez eta ere zila daitekeela haren iturburua. Horiek muga aldakorrak dira: horri buruz xehetasunak ematean, R. Barthesek dio, hala iduri ez duelarik, testua ez dela lan bururatu bat baina hizkuntzaren eremuan etengabe lantzen den gaia, bera lanean ari dena, garaiez garai, idazlearen eta irakurlearen arteko harremanen bidez. Argi dago beste arazo teorikoen mugetan dabilela horre lako problematika erabiliz, besteak beste harreraren estetikaren eremutik hurbil.

R. Barthes eta M. Riffaterre ikertzaileek irakurtzeari kasu eman diote testuen arteko harremanen barnatzerakoan. Idazki baten irakurketa jasoa edo ikasia egin daiteke, irakurleak testuan sartzen dituen erreferentziak lagun. Baina, berdin, testu beraren irakurketa soila egin dezake irakurle arruntago batek. Ikusten denez, mugikorra bezain zabala da testuartekotasun mota horren definizioa. 80ko hamarkadan, berriz, G. Genette frantses ikertzaileak ikuspuntu hertsiago batetik landu zuen kontzeptu hori. Palimpsestes (1982) deitu liburuan, transtestualitatean, (erran nahi baita literatur testuen artean diren lotura guztiak izendatzen dituen prozesu orokorraren barnean) sartzen du testuartekotasuna; harremanen artean (artxitestualitatea, paratestualitatea, metatestualitatea, hipertestualitatea) harreman berezi baina soil eta mugatutzat ekartzen du. Haren ustez, sail horretan bakarrik sar daitezke zitazioa, “plagiat” eta alusioa, xehetasun horren bidez azpimarratzen duelarik bi testuak elkarrekin heldu direla orrialde berean eta lotura begien bistakoa eta zuzena dela. Ikusten denez, kontzeptu berri bezain erakargarri horrek ukitzen duen eremu teorikoa guztiz irekia eta aldakorra da.

d) Testuartekotasuna euskal testuetan zehar : Bi harreman mota nagusi sortzen dira testuen artean. Alde batetik, harreman zuzenak, begien bistakoak, bi testu (edo gehiago) batera heldu direlarik orrialde berean. Bestaldetik, harreman libreagoak, molde ezkutuago batez egiten direnak. Lehen lotura motarekin hasiz geroz, erran daiteke aipamena dela zuzenena, aurretik idatzia izan den testu zatia den bezala sartzen baita idazlan berrian, ezaugarri zehatz batzuek (hala nola, puntuazioa) era kusten dutelarik bien arteko muga. Euskal klasikoetan P. Agerre “Axular”en Gero liburua hor dago aipamenen erabiltze horren lekuko gisa.

Lotura zuzen horietan erreferentzia sar daiteke, kasu horretan ere aurreko testu bat aipatzen baita idazki berria egiterakoan, hala nola, J. Etxeberri Sarakoak P. Agerre “Axular”en obra eredutzat ematen duelarik. Gordeago izanik ere, lehen harreman mota horri ere lotzen ahal da plagio edo “plagiat” deitzen den kopiatzea. Gauza jakina da kasu horretan aurreko testua erabiltzen eta baliatzen dela den bezala baina hartzearen ezaugarririk erakustera eman gabe. Zehar-aipamena ere sar daiteke sail horretan, baina, harreman gisa hori sortzean, irakurlearen kultura kontuan hartu behar da, ez baitute irakurle guztiek jakitate bera aurreko idazkiei buruz eginak diren zehar-aipamenen ulertzeko. Adibidez, P. Loti frantses idazlearen obra ongi ezagutzen duen irakurle batek, Euskal Herriari lotua den Ramuntcho (1897) eleberriaren oihartzunak aurkituko ditu J. Barbieren Piarres (1926) deitu libu ruan.

e) Testuartekotasun mota nagusiak : Beraz, testuen arteko harremanak zeharka ere antolatzen dira, eta, molde gordeago batez egiten diren ber, neurri handi bate an irakurlearen erreferentzien arabera agertzen dira. Horietan, parodia eta haren inguruan jostatzeko edo irri eginarazteko moldatzen diren berridazketa mota guz tiak daitezke ikusgarrienak. Nahiz idazlearen xedea ez den batere bera, sail bere an sar daiteke ere pastiche deitzen den kopiatze berezia edo kalko estilistikoa. Nabari da zeharka eta bazterretik moldatzen diren harreman horietan irakurlearen laguntza baitezpadakoa duela idazleak, idazlanean sartu dituen helburuen betetzeko. Hots, harreman mota horietan bi ikuspegietarik lantzen ahal da testuar tekotasunaren problematika. Lehenik, idazlearen ikuspuntutik, jakinez nahita sartzen dituela aurreko testuen aipamenak, P. Agerre “Axular”en kasuan adibidez. Idazlearen ikuspuntu beretik segitzeko erran daiteke ohartu gabe erabil litzakeela aitzineko idazkiak, hala nola, joan den mendeko euskal literatura mailan, izkribu sainduen eraginaren kasuan.

Bestalde, irakurlearen ikuspuntutik ere azter daiteke testuartekotasuna; horretan, muga garbirik ez da ezagun, norberaren kultura mailari lotua baita idazkien arteko hurbilketa. Oraingo poeta baten lanean sartzerakoan, irakurle argitu batek klasikoen aipamen zehatzak aurki litzake hain segur. Irakurle arruntago batek, aldiz, beste irakurketa mota bat eginen du eta maila soilago batean irakurriko ditu olerki berak, literatura eta kultura mailako erreferentziak neurri handi batean altxatu gabe. Ageri denez, sartze asko du testuartekotasunaren problematika horrek, eta maila bat baino gehiagotan azter daiteke. Halarik ere, bide berriak irekitzen dizkio oraingo literatur kritikari, arazo zahar horren lantzeko tresna berriak ekarri baititu.

[J. C.]

Ikus, halaber, A IPAMEN , M IMESI , P ARODIA , P ASTICHE , P LAGIO , Z EHAR - AIPAMEN .

B IBLIOGRAFI A B ARTHES , R.: Le plaisir du texte, Paris, 1973 / Testuaren atsegina-Idazkuntzaren zer o gradua, J. Garzia, Klasikoak bilduma, 1996 . B OUILLAGUET , A.: L’écriture imitative: pastiche, parodie, collage , Nathan, Paris, 1996 . C OMPAGNON , A.: La seconde main ou le travail de la citation , Seuil, Paris, 1979 . G ENETTE G.: Introduction à l’architexte , Seuil, Paris, 1979 . G ENETTE G.: Palimpsestes, la littérature au second degré , Seuil, Paris, 1982 . K RISTEVA , J.: Seméiotikè, Recherches pour une sémanalyse , Seuil, Paris, 1989 . P IEGAY - GROS , N.: L’Intertextualité , Dunod, Paris, 1996 . R IFFATERRE , M.: La production du texte , Seuil, Paris, 1979 . S AMOYAULT , T.: L’Intertextualité , Nathan, Paris, 2001 . T ODOROV , T Z .: Mikhaïl Bakhtine, le principe dialogique , Seuil, Paris,1981 .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: intertextualidad
 fr: intertextualité
 en: intertextuality

 
TESTUINGURU

Orokorrean, hizkera arruntean, halako gertakari bat izan den leku-denbora edota bestelako koordenaden araberako egoera adierazten du testuinguru hitzak. Hizkuntzalaritzan, aldiz, halako hizkuntza unitate bat agertzen deneko ingurunea da testuingurua: aurretik eta ondotik dituenek osaturiko hizkuntza multzoa, unitate horrek testuan izango duen zeregina eta zentzua zedarritzen duena.

Literaturan, berriz, halako mezu jakin bat igortzerakoan eragina duten gorabe herak eta haren ulerkuntzan eragina izango duten osagai ez-linguistiko guztiak ere biltzen ditu testuinguru kontzeptuak: egokiera bereziak, biografia, komunitate bate ko tradizioa, mezuaren igorle eta hartzailearentzat erkide diren esperientziak...

Kritika literario modernoaren arabera, testuinguru linguistikoa ezagutzeak eragin zuzena du enuntziatu edo esakunearen adiera nahiz balioztapena egiterakoan; hala gertatzen da, metafora, ironia, paradoxa edo sinboloen ulerkuntzan. Besteak beste, bereziki adierazgarritzat jotzen dira testuinguru historikoa eta kulturala. Hala, testuan eragina duten gorabehera sozial, ekonomiko eta politikoak hartuko ditu aintzakotzat testuinguru historikoa argitzeko. Testuinguru kulturalak, aldiz, sortze garaiko mugimendu artistikoak, mundu ikuskerak, kode estetikoak, ideologiak, ohi turak, tradizioak, kontzeptu sistemak, baloreak, mitoak eta topoiak hartuko ditu erreferentetzat.

Zehazki, Estilistika Estrukturala izeneko korronte estilistikoaren arabera, figura estilistiko pertinenteen bilaketan, intuizioa, sentikortasuna eta irakurketa nahiz esperientzia erabiltzeak dakarren subjektibismo arriskua ekiditeko, gertakari estilis tikoak objektibotasun handiagoz zedarritzea ahalbideratuko duten irizpideak ezarri behar dira, eta, horretarako, M. Riffaterrek komunikazio egintzaren eskemari heltzen dio, bereziki irakurlearen eta testuinguruaren zereginean oinarriturik. Idazleak, bere testuan, prozedura estilistiko nabarmenak, errepikatuak, txertatzen ditu, eta irakur learen deskodetze prozesua gidatzeko asmoz egiten du hala, berak guztiz esan guratsutzat dituen testuguneak, irakurleak oharkabean, arretarik jarri gabe, pasa ez ditzan. Hortaz, bidezkoa da irakurleaz baliatzea, unitate estilistikoak aurkitzeko. Ez, ordea, edozein irakurlez, artxiirakurleaz baizik, “estimulu bakoitzerako edo sekuentzia estilistiko oso baterako erabilitako informatzaile multzoaz” baizik. Euren arreta piztu duen testugune batean, irakurle edo informatzaile multzoa bat etortzea, gertakari estilistikoaren existentziaren berme eta lekukotasun fidagarria da. Hala ere, artxiirakurleak baditu bere mugak, eta, beraz, bilatutako objektibotasunaren mesedetan, eskaintzen dituen emaitzak kontrolatu beharrekoak dira. Horretarako, Riffaterrek testuari aldez aurretik ezarririko kanpotiko arau baten ordez, barnetiko irizpide bat proposatzen du, artxiirakurlearen gutiegitasunaren konpentsazio eta osagarri gisa: testuinguru linguistikoa. Testuingurua, berak emandako definizioz, zera da: “aurreikusi ezineko elementu batek apurturiko molde linguistikoa”. Ezberdintasun horretatik sorturiko kontrastea da estimulu estilistikoa. Hala, artxiira kurleak gertakari estilistikoa seinalatzen du, baina aldakorra den eta aukera estilis tiko anitz ahalbideratzen dituen testuinguruaren arabera.

Testua bere sortze inguruaren ezaugarri sozial, historiko, psikologiko edo kultu ralen arabera interpretatzen da gaur egun, eta, zenbait korronte kritikoren arabera, zehazki polisistemen teorian diharduen I. Even-Zohar-en arabera (1990), ezinezkoa da literatura testuinguru sozialetik at hartu edo aztertzea, arlo sistemiko batean sar turiko sistematzat baizik.

Zenbait teorialarik testuinguru maila nagusien sailkapena egiten ere ahalegin du dira. Besteak beste, M Molhok ( Texte et contexte, 1981) hiru testuinguru maila bereizi ditu: kodeen testuingurua (hizkuntza, araua, metrika, soziolekto, idiolekto eta erretorika figurek osaturikoa), diskurtsoaren testuingurua : egile beraren, bere belau naldikoen edo inspirazio iturri izan dituen beste egile batzuen testuak, eta historia ren testuingurua : azpiegitura ekonomiko, sozial, politiko, kultural, tradizio, folklore, erlijio, mitologia eta abar, eta, jakina, testuaren sortzaile eta hartzaile direnen arte ko erakunde bitartekari guztiak).

[L. O.]

Ikus, halaber, A RTXIIRAKURLE , E STILISTIKA , K OMUNIKAZIO , S ISTEMA L ITERARIO . B IBLIOGRAFIA

M OLHO , M.: “Texte et contexte”, in Actes du Congrés de la Société de Hispanistes Françaises, Coll, Etudes Iberiques , II. Alea, Limoges, 1981, 11-21.

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: contexto
 fr: contexte
 en: context

 
TRANSTESTUALITATE

Testuen arteko harremanei buruzko ikuspegi orokorra hartu nahirik, esan daite ke literaturaren eremuan, idazlearengandik testuak ukan dezakeen autonomia aztertu dutela XX. mendeko ikertzaile anitzek. Horren argitzeko, testuen arteko harremanak miatu dituzte. XX. mendeko lehen partean, ikerketa sail horretan agertzen diren ikusmolde berriak Errusiatik (errusiar formalistak,1915-1930) eta Europa erdiko eskualdetik (Pragako Zirkulua,1926-1948) heldu dira. Besteak beste,

M. Bakhtin errusiar pentsalariak “dialogismo” deitu kontzeptua sortu zuen erakusteko diskurtso ezberdin askok elkar kausitzen dutela eleberri batean, hala nola, autorearena, kontalariarena, pertsonaiena eta haien baitan nahasteka datozen asko mailatako diskurtso historiko, sozial, ideologiko, eta abar. Hots, eleberria, eta kon taketa oro har, jitez polifonikoak dira, eta testu sortu berria beste testu anitzekin dago harremanetan.

T. Todorovek eta J. Kristevak ezagutarazi zituzten errusiar formalistak eta Bakhtin Europa mendebaldean, jende horien idazki nagusiak itzuliz 60ko hamarka daren hondarrean. Ondotik, J. Kristevak “intertestualitate” edo “testuartekotasun” deitu kontzeptua aurkeztu du, idazkien arteko harreman horien erakutsi nahiz. Sèméiôtikè (1969) liburuan Kristevak azpimarratzen du argira ekarria den testu bakoitzak antzinakoak eta bere garaiko idazkiak irensten eta itxuraldatzen dituela sorkuntza prozesuan. Ildo beretik doa R. Barthes Le Plaisir du texte (1973) deitu saio bilduman, aztertzen duelarik, besteak beste, M. Prousten irakurketen ager mol deak idazkien baitan. Euskaraz, J. Garziak itzulia du Testuaren atsegina-Idazkuntzaren zero gradua (1996).

Ageri denez, Barthesek irakurlearengana erakarria du ikerketa, eta, 70eko hamarkadako azken urteetan, bide horretarik beretik ibiltzen da aurrera M. Riffaterre idazle amerikarra ( La production du texte, 1979, Sémiotique de la poésie, 1983). Hark dio testu berri bat irakurtzerakoan harekin batera irakurri behar direla haren baitan nahas-mahas datozen beste testuak ere, hots, aurreko eta garaikideen argi tan irakurtzen dela obra berria, nahi ala ez. Ez da dudarik norberak bere irakurke ten eta kultura mailaren arabera egiten dituela lotura horiek, baita ere hein handi batean huts egiten, gabeziak handiegiak direnean. Orduan, testuak dakarren zentzuaren parte bat itzalean gelditzen da irakurraldian. Barthes, eta M. Riffaterre oraindik gehiago, mugatuz eta murriztuz joan dira Kristevak zabaldu zuen ikerketa eremua.

Laurogeiko hamarkadan, ekarpen handiko ikertzailea izan da G. Genette frantses idazlea eremu kritiko horretan. Fenomenoa uste baino konplexuagoa zela erakusten du, eta testuen arteko harremanen sailkapena modu berritu eta orokor batez aurkezten. Transtestualitatea deitzen du ikerketa eremu hori, Palimpsestes (1982) liburuan. Horretan, testu batek beste batzuekin sortzen dituen harreman motak, gorderik daudenak ala ageri direnak, agerraraztera eta sailkatzera saiatzen da eta bost mota nagusitan banatzen ditu.

Lehena, intertestualitatea edo testuartekotasuna deitzen du, nolabait erakusteko bi testu ezberdinek elkar kausi dezaketela liburu berean, batek bestea aipatzen, erabiltzen edo berridazten duelarik; “aldi bereko presentzia” erran moldearen bidez irudikatzen du harreman hori. Genettek transtestualitatea kontzeptua sortzearekin testuartekotasunari Kristevak eman zion zentzu zabala murrizten dio, eta bigarrena lehenaren azpisail bat bilakatzen du. Palimpsestes liburuaren egileak dioenez, intertestu dira testu batek bere baitara erakartzen dituen beste guztiak. Hurbiltze edo elkartze hori aipamen zuzenaren bidez egin daiteke; kopiatze hutsa edo plagioa ere izan daiteke; harremana libreagoa baldin bada, alusioa edo zehar-aipamena aurkitzen ahal da. Harreman hori guztiz erakargarria da literatura mailan, eta euskal klasikoetan adibide bat hartzekotan, J. Etxeberri Sarakoak P. Agerre “Axular”en Gero deitu obraz eginiko erabilera aipa daiteke, eta idazle modernoetan, berriz, J. Barbier idazleak Piarres elaberrian (1926) Ramuntcho P. Lotiren obrari egiten dizkion keinuak; gaurko idazleetan, B. Atxagaren obra aipatu behar da, tes tuartekotasuna beti bizirik dagoela erakusteko. Obabakoakdeitu obran literatura sorburu eta iturburu gisa aurkezten du testuen arteko kutsatze, imitazio eta kopiatze prozesua, baita estetika gisa erabiltzen ere. Hain zuzen ere, B. Atxagaren Obabakoak (1988) eta Behi euskaldun baten memoriak(1991) liburuen transtextualitatea du aztergai M. J. Olaziregiren Bernardo Atxagaren irakurlea(1998) liburuak.

Transtestualitatean sartzen den bigarren harreman mota paratestua deitzen da. Kategoria horren bitartez, testuak bere ingurumenarekin dauzkan loturak izendatzen ahal dira. Idazki nagusia aurkezten, inguratzen, tartekatzen eta bururatzen duten osagaiak dira horretan sartzen: atarian dauden izenburu, eskaintza, aitzinsolasak, eta abar; liburuan zehar kausi daitezkeen oharrak eta irudiak; bururatzean heldu diren aurkibideek edo azken hitzek, hots, ingurumenean diren puska guztiek, para testua osatzen dute. Testu osagai gisa agerturik ere, esanahia badute obraren zentzuari buruz, eta, batzuetan, beren balio literarioarentzat ikertuak dira, hala nola, euskal klasikoetan, P. Agerre “Axular”en Gero liburuan aurkitzen den “Irakurtzailleari” deitu pasartea.

Hirugarren harreman mota metatestualitatea deitua da. Sail horretan, maiz, age rian da bi testuen arteko lotura, batak bestea hartzen baitu solasgai gisa. Beste baten aipatzen ari den hura da metatestua deitzen. Adibidetzat, unibertsitatean egi ten diren tesiak, saioak eta lan monografikoak ematen ahal dira.

Palimpsestes liburuan, Genettek ikertzen duen laugarren harremana hipertes tualitatea deitzen da. Testuartekotasunaren kasuan elkar ikusteko duten testuak elkarrekin agertzen dira idazki berrian; hipertestualitatean, aldiz, ez da horrelako “kopresentzia”rik, “eratorpen” bati esker B testua sortzen da A testu batetik. Baina, kasu horretan, A testua ez da gehiago B testuan bizi, irentsia bezala da. Genettek zenbait adibide ematen du harreman horren erakusteko: Homeroren Odisea eredu eta iturburutzat hartuz, bi hipertestu aurkitzen ditu Genettek. Lehenik, P. Virgilio, Antzinaroko erromatar poetak Eneasen bidaietatik moldatu duen Eneida epopeia ( Enearena , S. Onaindia,1966), eta bigarrenik, Ulysses , J. Joyce irlandar idazlearen eleberria. Euskal literaturan ere, hipertestualitate ondoriotasun mota horren adibi deak badaitezke; Etxahun-Barkoxe koblariak ondu zuen Ofizialenak deitu kantua har daiteke erakusteko antzinagoko kantu bati hartzen diola eredu metrikoa gaiare kin batera.

Azken harremana, artxitestualitatea da. Hori da Genetteren sistema kritikoan azpisailetan aurkitzen den egitura zabalena. Sail horretan, literaturan erabiltzen diren sailkapen nagusiak izendatzen ditu Genettek, hala nola, diskurtsoak, esa kuntza motak, genero literarioak, eta abar. Edozein mendetan sortu obra berriak eremu literarioan hartzen du bere tokia; kategoria nagusi horietan sartzen da. Beraz, bost harreman mota horiek transtestualitatea osatzen dute, baina, noski, ez da muga finkorik beren artean, batzuk besteetarik guztiz hurbil baitira, hala nola, intertestualitatea eta hipertestualitatea.

[J. C.]

Ikus, halaber, T ESTUARTEKOTASUN .

B IBLIOGRAFIA

B ARTHES R.: Le plaisir du texte, jat. 1973 / Testuaren atsegina. Idazkuntzaren zer o gradua, itzul. J. Garzia, Klasikoak bilduma, 1996 . B OUILLAGUET , A.: L’écriture imitative: pastiche, parodie, collage , Nathan, Paris, 1996 . C OMPAGNON , A.: La seconde main ou le travail de la citation , Seuil, Paris, 1979 . G ENETTE , G.: Introduction à l’architexte , Seuil, Paris, 1979 .

G ENETTE , G.: Palimpsestes, la littérature au second degré , Seuil, Paris, 1982 . K RISTEVA , J.: Seméiotikè, Recherches pour une sémanalyse , jat. 1964, Seuil, Paris , 1989 .

P IEGAY -G ROS , N.: L’intertextualité , Dunod, Paris, 1996 . R IFFATERRE , M.: La production du texte , Seuil, Paris, 1979 . S AMOYAULT , T.: L’intertextualité. Mémoire de la littérature , Nathan, Paris, 2001 . T ODOROV , T Z .: Mikhaïl Bakhtine, le principe dialogique , Seuil, Paris, 1981 .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: transtextualidad
 fr: transtextualité
 en: transtextuality

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper