tesi - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ANTITESI

(grek. antithesis, kontraposizioa, aurkajartzea)

Perpaus berean hitzen edo pentsamenduen kontrajarpena edo kontrastea adierazten duen figura, kontrajarrita daudenek egitura simetrikoa osatzen dutela. Hiztegian, antonimoetan agertzen da antitesia. Egitura figura da, nahiz kontrastea pentsamenduan ere egon daitekeen eta, beraz, pentsamendu figuratzat har daite keen (adibidez, antitesi filosofikoa). Adibidez, Espero ez genuena gertatzen da beti. Espero ez duguna itxaron behar dugu.” (J. Sarrionandia)

Antitesia konbina daiteke beste figura batzuekin ( correctio, antimetabole, dia logismoa). Errepikapen eskemetan indartze erretorikoa bila dezake, edo, bestela, isokolonean eta paralelismoan, adibidez, simetria bat bila dezake, oposizioa gogortzen duena. Genero batzuetako figura estimatua da antitesia; bereziki, orato rian, poesian, tragedian, atsotitzetan eta esaeretan nagusitzen da. Barrokoan garai dabil. P. Fontanier-en arabera, autore batzuek antitesiez abusatu ere egin dute, eta tankera erretoriko astunegia hartu; esate baterako, Senekak edo San Agustinek. Kontuz ibili behar da, beraz, antitesiaren erabilerarekin, prozedura mekaniko bihur baitaiteke eta dogmatiko gertatu.

Zenbait antitesi mota bereizten dira:

a) Antitesi filosofikoa: “Biziaz gozatu dudan tokietan hil nahi nuke” (A. Lamartine, Méditations poétiques , XII).

b) Anteisagogea antitesi diskurtsiboa da; gauza bat deskribatzen du konpara tuz zer ez den eta zer den: “Ez zen martxa eta ez dantza. Erronda zen, jauzi eta jautsiz egina...” (J. Kessel, Le lion )

c) Oximorona edo antilogia ere antitesi mota bat da.

Antitesi adibide ugari aurkitzen dira idazleetan, oso figura arrunta da eta: “Mahats-arno doiak ditu flakoak azkartzen; soberak azkarrak flakatzen” (A. Oihenart, Proverbes , 307).

Hona hemen, J. Hiriart-Urrutiren testuetatik harturiko zenbait erakusburu: “...egun sendo eta azkar, biharko hilak” (“Diharassarry apheza”, Jean Hiriart-Urruty, Mintzaira, aurpegia: Gizon! ). “–Zeren preso ezarri baitute, eta han atxiki hiru hilabetez, preso. –Zer? Ohoinen salatzalea preso? –Ba, gizona. Hura preso. Eta ohoinak libro.” (“Edouard Drumont”, ibid., 61). “Hil edo bizi...mutiko artzain gazte bati eman zion lehen aldikotz, ordu arte azindetan baizik ezagutu ez zuen pozoina edo sendagailua. ..“ (Hil handi bat , ibid.) Han berean oroitgailu haren pean hautatu du berak bere azken egoitza; eta han behar omen dute ehortzi hil handi hori...hiltzetik beiratu duen lehen artzain Jupillen izenaren itzalean. Non hauta zezaken hobeki bere hil-hobia?” (ibid.)

[X. A.]

Ikus, halaber, P ENTSAMENDU FIGURA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: antítesis
 fr: antithèse
 en:

 
EPENTESI

(grek. epenthesis, tartekatzea)

Linguistikan, hitzaren barnean etimologiaz ez dagokion soinu bat sartzea da. Adibidez, latinezko librum ek euskaraz liburu eman du, kontsonante trabatuak ( br ) bereiziz, eta u bi aldiz emanez. Badira silabak jatorrizko hizkeran bi kontsonante eta bokal bat ahoskatzen direnak, baina, euskaratzerakoan, ahoskatzeko zailtasunaga tik bi silaba egiten dira, kontsonanteak bereizita emanez eta bokala bi aldiz errepi katuz. Inglaterra > Ingalaterra egiten da. Latinez Cristianu(m )> eusk. Giristino; cro nica > goronika. Bokal epentetikoez gain, zenbait kontsonante ere badira, diptongo ez diren bokal elkarteen tarteetan agertzen direnak: seiak [seirak], mundua [mun duba], suerte [suberte] eta idatziz ere aurki daitezke adierazirik fenomeno fonetiko horiek.

Bestalde, badira zenbait deklinabide kasu, etimologiari ez dagozkion hizkiak, leungarri-edo sartzen dituztenak. Epentesia lizentzia metriko gisa ere erabiltzen da, silaba kopurua bete ahal izateko. Ikus L IZENTZIA M ETRIKO .

[J. M. L.]

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: epéntesis
 fr: épenthèse
 en: epenthesis

 
PROTESI

(grek. prothesis, aurretik jarria)

Hitzezko figuren artean sailkaturiko figura erretoriko horrek esan nahi du hitza ren hasieran letra bat edo gehiago sartzen direla, hitzaren etimologiak eskatzen ez dituenak; adibidez, “espiritu” eta “spiritu” (latinez “spiritu” delarik). Gaur egun, pro tesia erabiltzea, hizkera ez-zehatzaren edo herri mailako hizkeraren seinale ere izan daiteke: ametrailadora/metrailadora; afusilatu/fusilatu.

[J. M. L.]

Ikus, halaber, L IZENTZIA METRIKO .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: prótesis
 fr: protase
 en: protasis

 
SINESTESIA

(grek. syn + aisthesis, aldi bereko sentimena)

Zentzumenen pertzepzio nahasketatik sorturiko tropo figura mota berezia adie razten du, eta metafora motatzat hartzen da. Ikusmen, entzumen, usaimen, dasta men nahiz ukimen pertzepzioak nabarrak dira eta elkarrekiko harremanetan daude, giza sentimenen eremu orokorrean. Horregatik, hizkuntza arruntean ere sare sentsorialak osatzen dira; margoen tonalitateaz mintzatzerakoan, adibidez, dasta men edo ukimen edo entzumen sentimenen kalifikazioez baliatzen gara: kolore gozoak, kolore biziegiak. Batzuetan, zenbait sinestesia higaturik iritsi da, eta haren sorpresa efektua apalagoa bilakatu da egun; adibidez, euskaraz ikusmen eta das tamen nahasketari dagokion begiratu gozoa bezalakoak eguneroko hizketari dagozkio. Nahasketa sentsorialak, maiz, metafora ihartuak izan ohi dira, semanti karekin zerikusia dutenak. Aristotelesek De anima tratatuan intuizioaren sentimenez mintzatzean, sinestesiaz jardun zuen. A. Carnoyek sinestesiaren sailkapen zehatza, eremu sentsorial zabalaren arabera, egin zuen.

Esan bezala, sinestesia metaforaren sailean azaltzen da, katakresia, alegoria eta sinboloekin batera. Sinestesia batzuk arruntak dira; adibidez, entzumenaren eta ukimenaren arteko sentimen jokoak: “zetazko boza”. E. Jaenschek sinestesian, osagai psikologikoen ondoan, beste zenbait osagai primitibo atzematen ditu, hots, mundu primitiboko elementuen nahasmenetik ateratako adierazpenak. Sinestesiak mundu subjektiboa islatzen du, egitura gabeko zerbaitetik sorturiko pertzepzio mol deak. A. W. Schlegelentzat, sinestesiak fenomeno psikologikoak dira, “fantasiaren jokoak”. Sinestesien joko zenbait aztertu izan dituzte psikologoek, batez ere inpre sio akustiko eta optikoen sareak kontuan izanik. Arlo literarioan, transposizio sentsorialen guneok metaforen sailean aztertzen dira. Sinestesiak, hitz batean, erre alitatea interpretatzeko era bereziak dira, giza sentimenen bidez egitatea kristali zatzeko adierazpen apartak.

Literatur aro guztietan erabili da figura hori. Autore klasikoetan, literatura grekolatindarrean zehazki, ezaguna zen, baina aro barrokoan ugaltze berezia izan zuen. L. Hoffmann (1786) kolore bakoitzari musikan zegokion korrespondentziaz aritu zen. Haren aburuz, kolore horia klarinetearen soinuari zegokion, gorrimina tron petari, purpura tronpari, ubela fagotari, eta abar. Gerora, poesiak irudi irrazionale tara jo zuen heinean –eta erromantizismoaren eta sinbolismoaren eraginez, batez ere– sinestesiak ugariagoak egin ziren literaturan. XIX. mendean, sinbolistak modu berezian baliatu ziren figura literario horretaz, eta beste hainbeste egin zuten modernistek, eremu espainiarrean, J. R. Jiménezen azul sonoro eta F. García Lorcaren “ el trino (entzumena) amarillo (ikusmena) del canario colgaba (ukimena) de la rama” eta halako sinestesiak garatu ziren.

Euskaraz, sinestesiaren erabilera Pizkunde arotik hona hedatu da gehienik, eta bereziki sinbolismoaren eta surrealismoaren eraginpeko olerkarietan aurki daitezke sentimen nahaste horren emaitza iradokitzaileenak. Esate baterako, M. Lasaren ( Poema bilduma ) hurrengo bertsoan ageri da, ukimenaren eta entzumenaren arte an jokoa eginez:

“Oihuka, seksoarekin , seksoaren abotsa ixiltzeko , uneak igaro zire n saxoa isildu zen , eta sekxoa oihuka hasi zen , eta oraindik ez da seksoa ixildu.

[L. M. M.]

Ikus, halaber, M ETAFORA .

B IBLIOGRAFIA

SCHRADER , L .: Sensación y sinestesia, Gredos, Madrid, 1975.

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: sinestesia
 fr: synesthésie
 en: synaesthesia

 
TESI

(grek. thesis, ezartze edo agertze ekintza)

Grekoak filosofiara eta literaturara eraman zuen hitz polisemikoa. Filosofian hiru esanahi zituen: ikusmolde filosofiko baten baieztapena, teoria filosofiko baten azal pena, edo silogismo baten abiapuntua. Literaturan, berriz, oin metriko baten erritmo beheraldiak adierazten duen tempus indartua izendatzeko erabiltzen zen; erritmo aren gorakadan abiatzen den tempus ari arsis zeritzon. Filosofia modernoan, Kantek proposaturiko antinomietan tesi bati antitesi bat kontrajartzen zitzaion; filosofia dia lektikoan, aldiz (J. G. Fichte, F. Hegel, K. Marx), prozesu dialektikoaren lehen pau soari deritzo tesi.

Literatura modernoan, narrazio eta antzezlanetan bada hainbat idazlan “tesi dun”, oinarrian ideologia jakin bati atxikia; ideologiak mugatzen eta bideratzen du idazlanaren ikuspegia eta moldea.

Tesi hitzak, bestalde, unibertsitate arloan, doktore maila lortzeko egiten den ikerlan original eta argitaragabea esan nahi du.

[J. K. I.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: tesis
     fr: thèse
     en: thesis

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper