sistema literario - Literatura Terminoen Hiztegia

 
SISTEMA LITERARIO

P. Bourdieu soziologo frantziarraren eta I. Even-Zohar irakasle israeldarraren ikerketen ostean, literatura sistema soziala dela onartu da. Egile horiek garaturiko teoria sistemikoen arabera, gizartean eraturiko sistema da literatura, esan nahi da, gizartearen barnean bere papera jokatzen duten zenbait elementuk eraturiko sarea. Literatura, ikuspegi horren arabera, literatura sistema hierarkizatuen sarea da eta denak elkarri eraginez eta harremanetan daude, eta elkarren artean norgehiagoka ari dira, gainera. Sare horretako partaideak elkarri loturik eta harremanetan agertzen dira, eta, bata mugitzen den unean, besteak ere mugitu egiten dira. Even Zohar-ek Jakobsonen komunikazioaren eskema ezaguna birmoldatzen du eta Jakobsonentzat komunikazio eskema zena:

Kodea Bidea Igorle –––––– Mezua ––––– Hartzaile Ingurua

literatura komunikazio eskema bihurtzen du. Eta eskema horretan agertzen

diren elementuak beste honetara ekartzen ditu:
Generoa
Argitaletxea
Egile ––––– Liburu ––––– Irakurle
Kritikaria
Edo askoz ere hiztegi sistemiko agoa erabiliz:
Errepertorioa
Merkatua
Ekoizle ––––– Produktu ––––– Erosle
Instituzio literarioa.

Eskema nagusi horretan, “ekintza eremu bat da literatura, eta sistema gisa egi ten du lan inguru horretan, eta eremu bakar baten gisan, baina ekintza bakoitzak, bere hartan harturik, beste eremu batzuetan har dezake parte, eta zenbait arauk azaldu dute haren izaera” (Even-Zohar: “Polysystem Theory”, Poetics Today , 1990).

Ikuspegi horren arabera, erlazio sistema da literatura, eta, berez, arau eta lege batzuen bidez azal daiteke; bestalde, sistema dinamikoa da, behin eta berriro aldatzen dena, eta sistemaren gunean diren idazleek, adibidez, gazteen eta berrien ahalegina nabarituko dute, horiek ere sistemaren erdian egon nahi dutelako zaha rrei handik aldenaraziz... eta, beraz, tirabirak sortzen dira, aldaketak, sistemaren barrenean... Literatura sistema zabalik dago, eta beste sistema baten eragina har dezake; horregatik, teoria sistemikoek oso kontuan hartzen dute itzulpena, itzulpe na baita literatura sistema batetik bestera igarotzeko bidea.

Teoria sistemikoek alde batera utzi dituzte literatura lanez egin ohi diren balo razioak, eta literatura ez da jada lan nagusien azterketa tokia, baizik eta lan horiek sistemaren gunea nola lortu duten ikertzeko funtzio eta zergatien ikerketa tokia. Teoria sistemikoek oso aintzakotzat hartzen dute erdialdearen (sistemaren gunea ren) eta periferiaren artean gertatzen diren fenomenoen berri ematea. Pentsatzen da literatura sistemak hierarkizatuak direla eta erdialdean den literaturak eragina duela periferian direnekoetan, baina, berriro esanda, ez da baloraziorik ematen, egoera bat deskribatzen da, eta, deskribatuz gero, tentsioen berri eman dezake, zeren gerta liteke, eta gertatzen da, periferian diren zenbait elementuk –edo siste ma osoak– erdialdea hartzea.

Kritika mota horren barnean, oso kontzeptu nagusia da errepertorioaren a, hots, “ekoizpen testuala eta haren kontsumoa eragiten duen lege eta arauen multzoa”. Agian badira testuak idazteko eta sortzeko zenbait lege unibertsal, baina tokian tokiko legeak hausnartzea eta adieraztea da teoria horren helburua. Adibidez, hiz kuntzetan badira legeak hizkuntza mailak bereizteko: maila jasoa, estandarra, sen dikoa, arrunta, argota... eta lege batek adierazten du noiz erabili behar den bakoit za, baina legeok eragin sozialen arabera aldatzen dira, eta gizarteak eragiten dituen neurrian, polisistemen teoriak aldaketen berri eman beharko luke.

[J. K.]

Ikus, halaber, E SPARRU LITERARIO .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: sistema literario
 fr: système littéraire
 en: literary sistem

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper