SINERESI
(grek. syn + airesis, batera hartua)
Lizentzia metriko edo poetiko horrek bi bokal (eskuarki bi silaba egingo lituzke tenak), silaba metriko bakar bat egitea ahalbidetzen du, diptongoa balitz bezala emanez. Esate baterako:
“Amaren eskutik zij oa n” (Orixe). 8 silaba dira, “oa” diptongo eginez.
“Mait ea go dik bada” (Orixe). 6 silaba dira, “ea” diptongo eginez.
“Etorrik o o t e a iz” (Orixe) 5 silaba dira, lehenik, “oo” sinalefa eta “e+ai” dip tongo eginez.
[J. M. L.]
Ikus, halaber, L IZENTZIA METRIKO .