sinekdoke - Literatura Terminoen Hiztegia

 
SINEKDOKE

(grek. synekdokhe, ondokoaz ordezkatzea)

Tropoa da, metafora eta metonimia bezala. Aldamenekotasun erlazioan oinarri tua, metonimia bezala, baina azken hori kausa, espazio, denbora erlazioetan oinarri tua den gisa berean, sinekdokea osoaren eta partearen arteko erlazioan oinarritzen da, hots, osatze kuantitatiboan. Dena dela, sinekdokea erretorikako eta semantikako ikaslan askotan metonimiaren partetzat hartzen da.

Sinekdoke mota batzuk bereizi ohi dira:

Parte bat aipatzen delarik osoa izendatu ordez, edo bestela osoa partearen ordez;

  • Hitz abstraktua hitz konkretuaren ordez;
  • Esanahi orokorragoko hitz bat mugatuagoko baten ordez;
  • Gaia (ekaia) objektuaren ordez;
  • Singularra pluralaren ordez;
  • Zenbatzaile zehaztu bat zehaztugabe baten ordez;
  • Espeziea generoaren ordez edo alderantziz.

Esate baterako, G. Arestiren “Hire ahizpei esaien” poema honetan bi sinekdo ke mota ikus daitezke:

“Hire ahizpei esaien hik, tikia , zergatik etxean ez dagoen ogirik , esaie n ogia erosten dela, bainan ez apirilik , edo hire aitaren honra.

Esan nahi baita: ogia = mantenua; apirila = gaztetasuna. Hau da, partea osoa ren ordez eta espeziea generoaren ordez ageri dira.

Lauaxetaren beste testu honetan, gaia (ekaia) izendatzen da objektuaren ordez:

Zidar eta urrez zamaturik Lau zaldun datorz Españatik.” (“Etxeko alabea” Arrats beran )

B. Gandiagaren honetan, singularra pluralaren ordez dago, bai eta espeziea generoaren ordez:

“Euskaldunak dirurik

egiten du bain a euskerarik ez.

E. Garibaik jaso zuen esaera zahar honetan “ Mila urte igarota, / ura bere bide an” zenbatzaile zehaztu bat agertzen da zehaztugabeko baten ordez. Mila enfati koak anitz esan nahi du. Mila zenbatzaile enfatikoaz gainera badira beste batzuk ere: bi, bost, biga-bostetan, zazpi, hamaika , ehun … Hala, “Bi gogoeta” izenburu pean J. Etxeparek zortzi glosa sakon idatzi zituen. “ Bortzetan elki deitadazüt has perenak” dio Etxahun-Iruriren “Agur Zuberoa” kantuak. “Bereak eta bost entzun”, “ Zazpi ahalak egin”, edo “ Hamaika(txo) ikusteko jaioak gara!” diote herri adierazpi deek.

Hona hemen G. Arestiren adibide bat ere:

“Euskal mutilak gaude herria ren alde bihotzean odola arimaren pare.”

Hemen, mutilak=gazteak. Herria=Euskal Herriko jendeak osatutako multzoa edo Francoren diktadurak zapaltzen duen euskal jendearen multzoa. Bigarren sinekdoke horretan hitz abstraktua ageri da hitz konkretuaren ordez edo osoa par tearen ordez edo esanahi orokorragoko hitz bat mugatuagoko baten ordez. Odola , aldiz, metonimia da, bizitza adierazten duena.

K. Mitxelenaren hurrengo adibide honetan ere ugariak dira hitz abstraktuak, errealitatea izendatzeko hitz konkretuen ordez jarriak; hiztegira pasatuak diren sinekdokeak edo katakresiak dira:

“Ez ditut nik gogoko erabat gaurko berrikeriak eta ezin ditzaket izan. (…) Ikus bestela hemen bertan, Egan en azken zenbakian, Txillardegiren Peru Leartzako z idatzi nuena. Egia esan, dena aitortu behar bada, urdaila berriz asaldatzen hasia nuen ordurako agian. (…). Nahigabetzen nauenak, ordea, ezin eraman dezakedanak berak, poztu egiten nau biziro beste alde batetik. Gizaldien arteko borroka ri legezkoa deritzat, bizitzak berekin dakarren legearen semea. Bizirik dagoen herri batean ez ditu gizaldi gazteak aurrekoen sineste ak, esanak eta eginak itsu-itsuan ontzat hartuko eta zenbat ere biziago herria, orduan eta biziago gizaldien arteko etsaitasuna .”

Hona azpimarratutako hitzen esanahia, hurrenez hurren: berrikeriak = gaurko idazleen joera berriak; urdaila = ni edo nire barrena; gizaldien arteko borroka = zahar eta gazteen arteko gatazka; gizaldi gazteak = gazteak; herria = jendeak; gizaldien arteko etsaitasuna = zahar eta gazteen arteko konponezina.

[X. A.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: sinécdoque
     fr: synecdoque
     en: synecdoche

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper