semiotika - Literatura Terminoen Hiztegia

 
SEMIOTIKA

Zeinuen teoria edo zientzia orokortzat definitzen da semiotika, eta zeinu siste mak aztertu eta interpretatzea da haren helburua. Historiaurre luzea duen arren, XX.

mendearen hasieran hasten da diziplina horren historia Ch. S. Peirce (1839-1914) filosofo iparramerikarrari eta F. de Saussure (1857-1913) hizkuntzalari suitzarrari esker. Peircek zioen ezin izan ziola ikaskuntza bakar bati heldu semiotikako ikas kuntza legez ulertu gabe, zeinahi alorretakoa izanik ere ikaskuntza hori (matemati ka, metafisika, termodinamika eta abar), eta, berez, Peirceren azterketa semiotiko ak era askotakoak izan ziren. Bere dotrinaren lerro nagusiak laburtuko zituen ikaskuntzarik garatu ez zuen arren, bereak dira lehen sailkapenak. Hala, zeinuan atzeman zuen bereizketa hirukoitza (sinboloa, indizea, ikonoa) abiapuntu izan da zeinuen arteko ezberdintasunak eta zeinu tipologiak ezartzeko; semiotikaren zientzia, berriz, hiru adarretan banatu zuen: pragmatika, zeinua erabiltzaileekiko harremanean aztertzen duena; semantika, zeinuaren eta adierazten duen gauza ren arteko harremanaz arduratzen dena; eta, azkenik, joskera, zeinuen arteko harreman formalak aztergai dituena. Ch. Morrisen ikaskuntzek gero garatu zuten banaketa hirukoitz horrek, beraz, Peircerengan du jatorria.

Ia aldi berean, F. Saussurek semiologia iragarri zuen, ez Peirce filosofoaren era ginez, baizik hizkuntzari buruz egin zituen ikaskuntzen ondorioz. Saussureren jarre ra hizkuntzalariarena da: hizkuntzalaritza bertan txertatzeko behar du semiologia. Saussurek semiologia ez linguistikoari eginiko ekarria esaldi gutxi batzuetara mugatzen den arren, garrantzitsua da.

Hortaz, elkarrekin zerikusirik gabe sortutako egitasmoak izan ziren Peircerena eta Saussurerena, eta izendapenak berak bereizten zituen korronte bi garatu ziren. Gerora, International Association for Semiotic Studies, 1969an sortuak Saussu rerengan jatorria zuen semiologia eta Peircerengan jatorria zuen semiotika batu egin nahi izan zituen semiotika deiturapean. Hala ere, bada oraindik zeinuen zien tzian aditurik bi izendapenei (semiotika/semiologia) balio ezberdina ematen dienik, hastapenetan izan zuten bereizketa markaz harantz, hots, bataren jatorri anglosa xoiak eta bestearen jatorri europarrak ezarritako bereizketa markaz harantzagoko edukia emanez.

Saussureren ondoren hainbat hizkuntzalari arduratu da semiologiaz Europan. Horien artean, E. Buyssens aipa daiteke; izan ere, berea da Saussurek aldarrikatu zuen semiologia eraikitzeko egiten den lehen saio sistematikoa. Semiologia komu nikazio sistema guztien azterketatzat atzeman zuen Buyssensek komunikazio siste ma ez linguistikoen azterketaren garapenerako oinarriak jarri zituen. Beste pertso na batzuengan eragiteko prozedura diren neurrian, komunikazio prozeduratzat ezagutzen direnak aztertzen ditu semiologiak. Benetan komunikazioa izan dadin, beharrezkoa da komunikatzeko asmoa izatea eta horretarako bide konbentzional batera jotzea. Komunikatzeko asmorik ezean, zantzua edo indizioa egongo da, ez ordea gertaera semiologikorik. Zantzuan egoera psikologiko baten adierazpen hutsa dago, eta egoera hori aditzera emateko ez da jotzen bide konbentzional bate ra; gertaera semiologikoan, berriz, igorle edo esatariak komunikatzera zuzenduta ko bide konbentzional batera jotzen du. Pertsona baten dardarak, esaterako, bel dur dela adieraz dezake, nahiz eta pertsona horrek egoera hori komunikatzeko asmorik ez izan eta, are gutxiago, dardaraz egon bere beldurra helarazteko.

Dardara hori zantzua da, eta ez gertaera semiologikoa. Aldiz, etxean sartu nahi duela adierazteko ahaleginean atean zakur batek egin ditzakeen keinuak badira gertaera semiologiko. Horra hor, Buyssensek semiologiaz duen ikuspegia: zerbait komunikatzeko asmoarekin sortutako gertaeren kasuan bakarrik hitz egin daiteke zeinuaz; izan ere, orduan eta orduan bakarrik hitz egin daiteke komunikazioaz zentzu hertsian. Europara bertara mugatuz, beste oinarri batzuk izango ditu XX. mendearen hirurogeiko hamarkadaren inguruan Sobietar Batasunean garatu zen semiologiak edo R. Barthesen inguruan eratu zenak: zeinuen dotrina, teoria orokor edo zientzia moduan jotzen zen semiotika, esanahidun bihurtzearen eragiketaren semiotika bihurtu zen. Beharbada, hanpadura handiegiarekin “zeinuaren krisia” deitu izan den une horretara heldu aurretik, semiologia aplikatu zaio zeinu artistiko aren azterketari. Semiologiaren ikuspegi berri hori heldu aurretik, garai bertsuan hasi ziren Ameriketan eta Europan aplikazio horiek.

Ameriketan, Peirceren eraginpean semiotika independentea eratu zen, eta Ch. Morris izan zuen ordezkari nagusi. Oinarri linguistikorik gabea izatea da garaikide zituen ikaskuntza europarrekiko ezberdintasun nagusietariko bat, baina Ch. Morris filosofoa, Saussurerekin ahaidego zuzena duten hizkuntzalariak bezala, zeinuen zientzia izango den semiotika baten eraketaren alde dago. Peircek atzeman zuen banaketa hirukoitza abiapuntutzat hartu, eta, hura garatuz, hiru azpidiziplinek osatzen dituzte ikaskuntza semiotikoak: semiotika semantikoak, zeinuen eta ordez katzen dituzten objektuen arteko harremanak aztertuko ditu; semiotika pragmatiko ak, erabiltzaileekiko harremanean aztertuko du zeinua, subjektuekiko harremanean, hau da, zeinuen alderdi psikologiko, soziologiko eta biologikoak; eta semiotika sin taktikoak, berriz, zeinuek beren artean duten harreman formala hausnartuko du.

Morrisek arteen azterketa semiotikoa planteatu zuen 1939 urteaz geroztik. Literatur semiotika semiotika orokorraren atal bat besterik ez da. Beste zeinu siste ma batzuk aztertzen dituzten semiotikaren atalen aurrean –zinearen mintzaira, musika...– bere aztergaiak –literatur idazlanak– markatzen dizkio mugak literatur semiotikari. Beste berbaldi batzuetan ez bezala, berbaldi literarioan sorkuntza jarre ra du esatariak, eta balio ikonikodun hizkuntz zeinuak erabiltzen ditu. Literatur zei nuaren ezaugarri ikonikoa balio erreferentzialik ez izatetik dator. Oinarri teorikoa agerikoa du: berbaldi motak bereizi eta haien artean berbaldi literarioa mugatu. Abiaburu horri eusten dio semiotikaren historian oinarrizkoa den Signs, Language, and Behavior (1946) argitaratzean. Bertan, berbaldi zientifikoaren ezaugarri “objek tiboari” kontrajarriz, literarioa “apreziatibo”tzat jotzen du eta zeinu artistikoaren izae ra ikonikoa azpimarratzen jarraitzen. Berbaldi literarioak, zehazki, balio ikonikodun hizkuntz zeinuak darabiltza. Dena den, nola ikonokotasunaren teoria abiapuntu hartzen duenean, (hau da, literatur idazlanaren ezaugarririk bereziena “produktu” alderdian kokatuz), hala berbaldi literarioa apreziatibotzat mugatzean (ezaugarririk bereizgarriena komunikazio artistikoaren subjektuen jarreran kokatuz) jokabide bateratua erakusten du; izan ere, bi definizioen arteko lotura agerikoa da.

Morrisek Ameriketan semiotika estetikoari buruzko lehen artikulua idatzi zuen garai bertsuan, J. Mukarovskik Europan artearen semiologia garatu zuen. Pragako Zirkuluko kide zen Mukarovskik, “Artea, gertaera semiologiko” artikuluan, arteen ikaskuntza semiologiaren atal bihurtu behar dela aldarrikatzen du. Mukarovskirentzat arte lanak zeinu izaera du; zeinu izaera berezia, hain zuzen ere: zeinu estetikoa autonomoa da, bere baitan hartzen du garrantzia eta ez esanahi baten bitartekari izateagatik. Zeinahi arte obra zeinu autonomoa da. Baina, arte guztiek komun duten funtzio estetiko horrekin batera, bada beste bat gaidun arteek dutena (literatura, pintura, eskultura): funtzio komunikatiboa. Horrela, bada, “gaidun” arteetan bigarren funtzio semiologiko bat dago: komunikatiboa. Jakina, ezberdintasunak daude obra estetiko komunikatibo baten eta eguneroko komunikazioaren artean: lehen kasuan, adierazitako gauzaren eta artelanaren arteko harremanak ez du balio dokumentalik (artelan baten aurrean ez du zentzurik benetakotasun dokumentalaz galdetzeak), ezin izan daiteke epaiketa irizpide kanpoko errealitatearekiko duen egokitasun maila; bestela esanda, artearen berezitasuna kanpoko errealitatearekiko duen autonomian datza, ez kanpoko errealitateari aipamenik egiten ez diolako, baizik eta bere balioa kanpoko errealitate horrekiko aske delako. Horrela, bada, zeinu estetikoak, orokorrean, zeinu ikonikoak dira. Peircek zeinuan egindako bereizketa hirukoitzean atzeman zuen zeinu ikonikoa, eta, gero, Ch. Morrisek zeinu artistikoari izaera ikonikoa egotzi zion, baita Mukarovskik ere, honako aurkakotasun honetan oinarrituz: bi zeinu mota nagusi daude: denotatzen duten hura bezalakoak direnak (hau da, denotatutako objektuaren nolakotasun berbera edo nolakotasun eite berbera erakusten dutenak) eta denotatzen duten hura bezalakoak ez direnak. Zeinu ikonikoak eta zeinu ez ikonikoak dei daitezke.

Literatur idazlanak darabilen hizkuntz zeinua autonomoa da. K. Bühler-ek hiz kuntza zeinuan atzemandako oinarrizko hiru funtzioak jasotzen ditu Mukarovskik (funtzio errepresentatzailea, deitze funtzioa eta funtzio adierazkorra) eta eguneroko mintzairarentzat baliagarritzat jotzen, baina literaturarentzat, ordea, osatu beharrez kotzat ikusten ditu: mintzaira poetikoak laugarren funtzio bat eranstea eskatzen dio. Laugarren funtzio horrek beste hirurek ez bezalako norabidea erakusten du: K. Bühler-ek berezitakoak hizkuntzaz kanpokoa den aldera begira daude; laugarren funtzio hori, berriz, zeinuari berari begira dago: zeinua bera du arreta gune: funtzio estetikoa da. Literatur idazlana bera du erdigune, zeinua bera, hain zuzen ere: idaz lanari barneko zaion funtzioa da, kanpo errealitatearekiko autonomoa dena da hiz kuntzaren artearen ezaugarri bereizgarri. Hizkuntzaren lau funtzio horien teoria, gerora, Jakobsonen poetikak oinarri izango du. Jakina denez, 1950 inguruan Jakobsonek hizkuntzaren funtzioen eskema osatu zuen, idazlana bera erdigune duen funtziotzat zedarrituz funtzio poetikoa, eta funtzio fatikoa eta metalinguistikoa erantsiz.

Pragako Eskolan sortutako artearen semiologia jarraitzailerik gabe gelditu zen hirurogeiko hamarkada arte. L. T. Hjelmslevek bakarrik eskaini zion tarte bat. Estrukturalismo linguistikoaren korronte berezi baten barnean, Glosematikan, Hjelmslevek 1943an bere hizkuntzalaritzaren oinarri orokorrak azaldu zituen eta oinarri horiek hizkuntza naturala ez bezalako sistemei aplika dakizkiekeela adierazi zuen. Sistema horiei semiotika esaten die. Horrenbestez, semiotika bat hizkuntza naturalak ez bezalakoa den edozein komunikazio sistema da, edo hizkuntzaren antzekoa den edozein egitura. Zeinahi semiotikatan bi plano bereizten dira: adierazpenaren planoa eta edukiarena. Plano horietako bakoitza forma eta substantzia batez eratua dago. Hiru semiotika mota bereizten ditu: semiotika denotatiboa, semiotika konnotatiboa eta metasemiotika. Semiotika denotatiboan, ez plano bat (adierazpenarena), ez bestea (edukiarena), osatzen du semiotika batek. Semiotika konnotatiboan, adierazpenaren planoa semiotika batek osatzen du, eta metasemiotikan, berriz, edukiaren planoa da semiotika batez osatua dagoena. Hizkuntza naturalak semiotika denotatiboen adibide dira, literatur idazlanak semiotika konnotatiboena eta metahizkuntzak metasemiotikenak. Literatur idazlana semiotika konnotatibotzat jotzeak gerora eragina izango du semiotika literarioan.

Pragako Eskolaren lorpenen ostean, semiologiaren erabilera literarioa jarraipenik gabe gelditu zen eta geroago suspertu zenean, bere lehen urratsetatik kanpo sus pertu zen, Hjelmslevek eta Jakobsonek eraginen bat izan zezaketen arren. Europako Mendebaldean semiotika literarioak hartu zuen indarberritzearen oinarrian hainbat eragile atzeman daiteke. Funtsezko sustatzailleak dira Hjelmslevek semiotika denota tibo, konnotatibo eta metasemiotikez egindako bereizketaz eta Jakobsonen ikas kuntzez gain, (nolanahi ere, Jakobsonek berak literatur idazlanaren azterketa semiologiari lotzeko aukera atzematen zuen arren, hizkuntzalaritzaren barnean kokatu zuen), Propp eta errusiar formalisten zenbait azterketa Mendebaldean zabaltzea (jatorrian behintzat ikaskuntza semiotikoak ez direnak) eta honako bi diziplina hauen sendotzea: informazioaren teoria eta antropologia kulturala. Kimu horietatik ernetzen da bereziki Frantzian garatuko den semiotika literarioa, R. Barthes eta, Tz. Todorov eta J. Kristeva eta beste eslaviar atzerriratuen ekarpen erabakigarriak bide.

Maila batean C. Lévi-Straussen antropologia estrukturalaren eraginpean infor mazioaren teoriak bizitza sozial guztia komunikazioa zela baieztatzen zuen eta, horrenbestez, semiologiak azter zezakeela. Informazioaren teoriak kultur ekintza bakoitzaren komunikaziozko alderdiak azpimarratuz, mezuaren osagaietan baino gehiago igorle-hartzaileen arteko harremanean erreparatzen zuen: bi solaskidek elkar ulertzea zilegiztatzen duen ezaguera datu komunen sailean jartzen zuen arre ta nagusia. Eta, hizkuntzazkoak izan ala ez, giza komunikazio oro zeinuen bidez gauzatzen denez, informazioaren teoriak semiologia birlantzeko saioari beste bult zada bat ematen zion. Informazioaren teoriaren barruti horretan adierazi da, hain zuzen ere, komunikazio ekintzen batura dela kultura.

Antropologia kulturalari dagokionez, batik bat Lévi-Straussen ikaskuntzetan gizateria osoari komunak zaizkion egituraketa elementuak bereiztera jotzen da. Lévi-Straussen antropologia, beraz, konstante horiek aurkitzen saiatzen da; leku eta denbora kategoriekiko aske, giza ezaguera eta esperientzia bakoitzaren oinarrizko egiturak direnak topatzera bideratzen da.

Aipatu ekarriak abiapuntu, C. Lévi-Strauss, R. Barthes eta A. J. Greimasek, XX. mendeko hirurogeiko hamarkadan bultzatutako semiotikak honako norabide hau hartu zuen: “hizkuntza baten modura” funtzionatzen duten forma sozialak (ahaidetasun sistema, mitoak, moda eta abar) eta mintzaira literarioa aztertu. Zeinuen dotri na edo teoria orokor moduan jotzen zen semiotika esanahi sistemen ikaskuntzara lerratu zen, zeinuen zientzia legez ulertzeari utzi eta komunikazioaren diziplina izatera igaro zen, komunikazioaren egiturak aztergai izatera, hain zuzen ere.

Komunikazioaren semiotika bat bultzatzen duen eskolatik (E. Buyssens,...) urrutiratu eta R. Barthes esanahiaren semiotika ren lerroan kokatzen da. Komunikazioaren semiotika landu zutenen interesgunea berariaz komunikatzeko egindako gertaeretan dago; horiek dituzte aztergune. Esanahiaren semiotika ren ildoan kokatzen direnentzat, zeinu sistema orok osatzen du semiotikaren aztergaia, gertaera adierazgarri edo esanahidun guztiek –janzkeratik janarira–, nahiz eta forma horiek ez izan zerbait komunikatzeko borondaterik. Gertaera kultural ororen azterketa planteatzen dute, adierazgarri den neurrian. Azken batez, auzitan dago en gai nagusietariko bat zeinuaren kontzeptua bera da. R. Barthesentzat “zeinu” hitzaren zentzua edo “zeinu sistema”rena hain agerikoa da, non mugatu beharrik gabe, modari edo bizitza sozialeko beste zeinahi alderdiri aplika dakiokeen. Beste egile batzuek, Buyssensek eta abarrek, diotenez, zerbait komunikatzeko asmoare kin sortutako gertaeren kasuan bakarrik hitz egin daiteke zeinuaz, orduan bakarrik gertatzen baita berariaz komunikazioa dena.

Aukera bikoitz horren aurrean, semiologiaren ikuspegi murriztaile baten alde azaldu diren semiologoak eta ikuspegi zabalaren alde agertu direnak daude. Azken jarrera horren aldekoen artean, U. Eco aipa daiteke. Ecorentzat zeinahi prozesu kul tural komunikazio prozesu legez azter daiteke. Horrela, semiotikak prozesu kultural guztiak aztertzen ditu, komunikazio prozesu gisa.

Laburbilduz, bi korronte semiotikoek, (Saussurerengan erroak dituena edo komunikazioaren semiologia; R. Barthesek sortutako korrontea, sortzaileak berak esanahiaren semiologia izendatua), komunikazio prozesuak aztertzea dute jomuga: aniztasuna “komunikazio” hitzaren polisemian aurkitu beharko litzateke, adierazten du , esan nahi du edo igortzen du adiera izan dezakeena. Korronte semiologiko bikoitz horren arazoaren koska “komunikazioa” kontzeptuaren interpretazioetan dago. Muin-muinean auziaren gakoa galdera honetara bil daiteke: “Komunikazio” hitza zerbait komunikatzeko asmoarekin igorritako prozesuentzat gorde behar da ala zentzu zabalagoarekin erabil daiteke, zerbait iradokitzen edo zerbait erakusten duen orotara zabalduz? Gertaera heterogeneoak dira ala besarka ditzake zientzia berberak? Kontua da komunikazioaren semiotikatik esanahiaren semiotikara, azken batean, semiotikaren estatutu mailan bertan gertatzen dela lerratzea. Esanahiaren semiotikan praktika soziala (hau da, ekonomia, ohiturak, artea eta abar) “hizkuntza baten modura egituratutako” esanahi sistema legez jotzen denez, edozein praktika zientifikoki azter daiteke eredu sekundarioa den neurrian hizkuntza naturalarekiko.

Ildo horretan kokatzen da, halaber, semiotika sobietarra. Semiotika sobietarra (Bakhtin, Lotman eta Tartuko Eskola...) esanahiaren semiotikaren ardatz horretan kokatzen da: semiotikaren helburua gizartea zeharkatzen duten berbaldiak deskri batzea da. Zeinu kontzeptua testu kontzeptuaz ordezkatzen dute. Zer da, ordea, testua? Zeinu-sistema mugatu batean gertatutako edozein komunikazio dela diote.

Ikuspuntu zabal horretatik, ballet bat, antzerti ikuskizun bat, desfile militar bat eta gainerako portaera sistema zeinuzkoak testu tzat dauzkate.

Kulturaren semiotika deituaren ikuspuntu horretatik testu hitza ez zaio aplikatzen bakarrik hizkuntza naturalaren bidez sortutako mezuari, baizik eta esa nahi eramaile den edozein gertaerari: zeremonia bati, elkarrizketa bati edo pieza musikal bati. Beraz, kulturaren semiotikak edozein zeinu sistema barneratzen du (hitzezkoak direnak, hitzezkoak ez direnak, keinuzkoak...). Horregatik, semiotika anitz eta gertaera askotarikoak barne hartuz, gisa honetan mugatuko du testua Lotmanek: “Formazio semiotiko berezia, bere baitan itxia, esanahi baten eta funtzio oso banaezin baten eramaile”. Testuaren definizio horretara heltzeko modelizazio sistema sekundarioaren kontzeptua du oinarrizko lagungarri. Lotmanentzat, hiz kuntza –kultura bezala– komunikazio sistema bat da. Zeinuez baliatzen da, antola turik dauden zeinuez, hain justu. Hiru hizkuntza tipo bereiz daitezke: hizkuntza natu ralak (euskara, gaztelera...), hizkuntza artifizialak (errepideko kodea, hizkuntza zientifikoak...) eta hizkuntza sekundarioak (artea...). Hizkuntza sekundario horiek modelizazio sistema sekundario ere deitzen ditu Tartuko Eskolak, eta izendapen horrekin hizkuntza sekundario horiek hizkuntza naturalarekin duten harremana age riago uzten du: hizkuntza naturala da modelizazio sistema primarioa.

XX. mendeko hirurogei eta hirurogei eta hamarreko hamarkadetan Lotmanek sistema modelizatzailetzat jotzen du hizkuntza. Hizkuntzak ez du balio komunikatzeko bakarrik, baita modelizatzeko ere, ereduak sortzeko ere. Bi funtzioak hartzen ditu gogoan. Artea modelizazio sistema sekundario bat dela dioenean, zera adierazi nahi du: hizkuntza naturala dela modelizazio sistema pri marioa, eta arteak, beste zeinu sistema batzuek bezalaxe, hizkuntza naturalaren gainegitura legez jokatzen duela. Artea modelizazio sistema sekundarioa izateak ez du esan nahi sekundarioa denik hizkuntza naturalarekiko, baizik eta hizkuntza natu ralaz baliatzen dela material moduan, eredu moduan. Hau da, hizkuntza naturalak abiapuntutzat hartuta itxuratzen dira sistema kulturalak: artea, literatura eta abar.

Literatur testua elkarri gainezartzen zaizkion bi sistemen produktu da: literatu ra, artea orokorrean bezala, sistema modelizatzaile sekundarioa da. Horrela, bada, literatura sistema hizkuntzaz gainetikoa da. Mezu linguistiko baten hartzaileak kode linguistikoa ezagutu behar du mezua interpretatzeko. Horren arabera, literatur testu baten irakurleak kode literarioa ezagutu behar du, testuak darabilen hizkuntzaz gai nera. Hartzaileari ezezaguna bazaio igorleak erabili duen kode literarioa, ez da gauza izango testua interpretatzeko edo ez du literariotzat onartuko. Baiezpen hori garrantzizko tesi baterako abiapuntu du Lotmanek: testu artistiko baten definiziora ezin hel daiteke igorlearen eta hartzailearen arteko harremanari begiratu gabe.

Semiotika zeinuaren teoria izatetik esanahi sistemen azterketara igarotze horren ondorioetako bat, literaturaren semiologiari dagokionez, zera da: testua (edo berbaldia) izatea begirada semiotikoaren erdigune, zentzua sortzen duen zeinu segidatzat hartuta. Baina ez da zeinuen batura bat zentzua sortzen duena, baizik eta zeinuon testu mailako funtzionamendua. Ikuspegi horrek eraman ditu, beste zenbaiten artean, R. Barthes, J. Derrida eta Kristeva defendatzera testua den gune horretan sortzen dela zentzua. Testua tresna semiotikotzat jotzearen ondorioz, tes tuan dago aztergaia. Hala, esanahiaren semiotikak testuaren semiotika edo berbaldiaren semiotika deitua garatu du. Berbaldiaren semiotikarentzat jarduera testualean ezagutzen eta eraikitzen direnez zeinuak, arreta gunea gehiago da jarduera testual horretan zeinuek egiten dutena zeinuek irudikatzen dutena baino.

Semiotika sobietarraren eraginez Julia Kristevak semiotikaren teoria eta eginki zuna birformulatu nahi izan ditu. Semiotika ez da jada zeinuen zientzia, baizik eta esanahiena, praktika esanahidunen zientzia. Kristevarentzat, idazlanaren zentzua ez da emana den zerbait, ez da idazlanean itxita dagoen egitura finko bat, baizik eta sortzeko ahalegin bat. Zientzia berri bati ematen dio hasiera: semanalisia, hiz kuntzalaritzaren eta psikoanalisiaren topaketatik ernea. Hastapenetan, testuan zentzu sorketa atzematen saiatzen da semanalisia, baina etorkizunean beste gai batzuk azter ditzakeela sumatzen du.

Semanalisiak sarritan aztergaitzat literatur idazlana hartzen duen arren, ez da berariaz metodo literarioa: literatura praktika esanahidun ugarien arteko forma bat baino ez da.

Literatur kritika semiologikoaren barnean ez dago azterbide bakar bat. Hala ere, bada izendatzaile komunik, bada ikaskuntza semiologiko kritiko-literario anitzen azpian zenbait alderdi bateratu. Semiologiak artelanaz eman dituen era bateko eta besteko definizioak bat datoz oinarrizkoa den zerbaitetan: literatur idazlana praktika komunikatibotzat jotzean, praktika esanahiduntzat. Literatur idazlana zeinu auto nomoa da, eta zeinu autonomo hori, mugakoak diren kasuetan izan ezik, zeinu partzialez osatutako egitura da. Estrukturalismo linguistiko eta kritikoak jadanik azaldua zuen bezala, obra baten atalak (zeinuak, halaber) multzo egituratu bate an antolatzen dira, eta artea gertaera semiologikoa izanik, obran guztia da esana hiduna osotasunarekiko. Zeinuen eraketa da obra esanahidun bihurtzearen eragi keta hezurmamitzen duena.

Euskal kritikaren alorrean, metodologia semiologikoaren aplikaziotzat aipa dai tezke, besteak beste, K. Otegik Lizardiri buruz eginiko azterketa, Lizardi . Lectura semiótica de Biotz-begietan (1983) eta M. A. Garamendik eginiko El teatro popular vasco. Semiótica de la representación (1991).

[A. T.] B IBLIOGRAFIA E CO , U.: Tratado de semiótica general , Lumen, Barcelona, 1977.

F OKKEMA , D.W.; I BSCH , E.: Teorías de la literatura del siglo XX , Cátedra, Madrid, 1981.

L OTMAN , I. M.; U SPENSKI , B.: La semiosfera. I. Semiótica de la cultura y del texto , Cátedra-Frónesis-Universitat de València, Madrid, 1996 . Y LLERA , A.: Estilística, poética y semiótica literaria , Alianza Editorial, Madrid, 1974 . Z ENBAITEN A RTEAN : Elementos para una semiótica del texto artístico , Cátedra ,

Madrid, 1980 . Z ENBAITEN A RTEAN : La semiología, Tiempo Contemporáneo, Buenos Aires, 1970 .

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: semiótica
     fr: sémiotique
     en: semiotics

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper