satira - Literatura Terminoen Hiztegia

 
SATIRA

(lat. satira, trufa eta iseka)

Helburu didaktikoz, jostatzeko edota irri eragiteko sorturiko prosazko edo bertsozko testua, ohituren, egoeren eta pertsonen kritika ardatz harturik. D. Estébanez Calderónen esanetan (1999), satira deritzan konposizio mota Grezian jaio zen; maisutzat aipatzen da Aristofanes kritika politikoa eta sozialean, eta harekin batera nabarmendu ziren Menipo, Samosatako Luziano, Arkiloko… Erroman erabilera zabal eta entzutetsua izan zuen, genero gisa finkatu zen eta molde ugari hartu, hala nola, fabula, elkarrizketa, bertsoa, prosa... “Satira” literatur moldea latindarren genero berezitzat jo zuen Kintilianok, eta K. Ennio, Luzilio eta Tulio Varron izendatu zituen generoaren sortzaile gisa. Ondoren, Horaziok (Sermoiak) eta Juvenalek (Satirak) landu zuten; lehena bigun eta samur aritu zen literaturaz eta arteez egindako satiretan, alde pertsonalak alboratuz; Juvenalenak, aldiz, zorrotz eta mingarri dira. Haren satiretan Erromako talde sozial guztiak agertzen dira: Domiziano Enperadorearengandik eta nobleengandik hasi eta talde sozial pobreetaraino ere helduz, dena dago ustelkeriak jota. Senekak eta Petroniok (Satirikon) ere landu zuten satira euren obretan, dotoreziari huts egin gabe.

Erdi Aroan, satira molde berrietan egiten hasi zen. Aipagarri dira garaiko fartsak, moralitateak, fabliaux ak, goliardoen elizaren aurkako satirak, G. Chaucer-en ipuinak, eta Galiziako Cantigas de escarnio y maldecir kantak. Espainian Libro del Buen Amor bilduman apaiz nahiz abokatuen aurkako poemak agertzen dira eta satirak agerpen ederra du berorietan. Errenazimentu garaian, ordea, molde satiri koak leuntzera egiten du, batez ere erasmismoaren eraginez. XVII. mendean sati rak alde politikoa (Quevedok Olivares Dukearen aurka idatzitako poeman), soziala (Góngoraren “Estatuen aurkako satira”) eta diatriba literarioa hartzen ditu. XVIII. mendean ilustratuek erruz erabili zuten satira herri atzeratuaren joerak eta moldeak aldatu nahiz. XIX. eta XX. mendeetan kazetaritzara eta umorezko literaturara igaro da. Frantziako literaturari begiratuz, F. Rabelaisen satira oso ezaguna da XVI. men dean eta bere girokoak dira J. du Bellay eta P. de Ronsard idazleak ere. XVII. men dean J. B. Molière eta XVIII. mendean Voltaire dira satiraz baliatzen diren idazlerik ezagunenak. XIX. mendean V. Hugo eta A. de Musset idazleen lanetan aurkitzen da.

Euskal literaturan, satira nabarmena da ahozko literaturan eta bertsolarien lane an. Adibidez, P. Topet “Etxahun”ek ofizioen satira egiten du Ofizialenak bertso lane an, eta Txirritak ere bai Andaluzaren pareta bertso ezagunean. Literaturaren ingu ruko satiratzat har liteke, bestalde, Xenpelar eta Iparragirrek izan zuten bertso eztabaida, ospetsuena delarik lehenengoak jarritako Iparragirre abila dela hasten dena. Literatura idatzian, satira olgetaria da P. I. Barrutiak Actto para la noche buena (Gabonetako ikuskizuna) lanean egindakoa eta ohituren kritika darama X. Muniberen El borracho burlado koa. Era berean, ohituren satira agertzen da Bilintxen zenbait lanetan, eta politikoa, Foruak galdu ondorengoko poemetan eta E. M. Azkueren lane an adibidez. Tx. Agirreren lanetan, baserria utzi eta Gaztela Herrira joan direnen sati ra egiten da, edo “Bedar Txarrak” Kresala ko atalean Euskal Herrira kanpotik etorri takoena. Lizardiren Biotz-begietan go “Oia” poema satirikoa da, eta ohituren kritika egin ohi du Lauaxetak “Atso zaarra” bezalako poemetan. G. Arestik ere satira mol dea erabili zuen Harrizko herri hau lanean eta J. A. Artzek lan mekanizatuarena Isturitzetik Tolosa barru poema liburuan (1968). Hona hemen, adibidetzat, J. M. Lekuonak “Liburuen karroxak” lanean ( Ilargiaren eskolan, 1979) garaiko euskal kul turaren isla zen Euskal idazleak gaur liburuaren satira eginez ondurikoak, bere burua ere tartean zela:

“(2 ) Arantzazutik indartsu dato r fraideen kultura , Euskal Herriak eduki deza n Behar den altura . Euskararentzat egin d a

Milioi batzuen postura; Azkenerako betiko kanta: Dena konbentura.

(4 )
Euskal Herriko literatura k Dadukan kaltea ; Ezezaguna denez, falta d u Eskaparatea . Eskasi honek har deza n Behar den errematea , Orri pilo bat paratu dut e Argazkiz betea .
(6 )
Neroni ere tartean nago , Mutil zahar pijoa : Han alkandora, hemen jertsia , Hor antiejoa . Gure moduko jendee i Apaindura ta lujoa ? Berriz ere hor egongo duk, ba i Euskara lur joa!

[J. K.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: sátira
     fr: satire
     en: satire

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper