salmo - Literatura Terminoen Hiztegia

 
SALMO

(grek. psalmos, kantua)

Olerki mota bat da, Jainkoari zuzendua eta kantatzeko egina, bereziki juduen erlijioko kultur ospakizunen barruan eta kristau liturgian ere erabiltzen dena. Biblian daudenek, Hirurogeita Hamarren bertsioan, Psalmoi edo Biblos psalmon deitzen den bilduma osatzen dute grekoz; latinez, Vulgata bertsioan, Liber psalmorum edo Psalterium ; euskaraz, oraingo aldian Salmoak hitza da erabiliena.

Salmoen liburuak 150 salmoko bilduma osatzen du. Gehienek izenburua dara mate eta horietan 102k pertsona izena aipatzen dute, autorea zein den adierazte ko, edota salmoa zein bildumatakoa den aipatzeko. Tradizioak esaten badu ere sal moak Dabid Erregeak sortuak direla oro har, hirurogeita hamahiru dira, erdiak baino gutxiago, Dabiden izena daramatenak. Salmoen egiturak ezberdinak dira luze laburrean: badaude hiru txataletakoak (adibidez, 134. salmoa), eta badaude ehun eta hirurogeita hamasei txataletakoak ere (149. salmoa).

Liturgian erabiltzeaz aparte, Bibliako salmoak inspirazio iturri ere badirela esan behar erlijioari buruzko lanetan, batez ere teologi idazkietan, eta berdin kulturazko etan. Euskarari dagokionez, liturgian herri hizkuntzak erabiltzea erabaki zenean, bi bertsio dira ofizialtasuna izan dutenak: Iratzederren Salmoak, bertsotan eta kantatzeko eginak, eta Orduen Liturgia rako bertsio berria, Orixeren itzulpena oina rri, gaurko eskakizunen arabera egokitua.

Beste zenbait itzulpen ere izan dira euskaraz. San Jeronimoren Vulgata z J. Duvoisinek eginiko itzulpena, Biblia Saindua edo Testament Zahar eta Berria (1972), nahiz talde lan modura aipatzekoa den Elizen Arteko Biblia ren salmo euskaratzea, (1994) baita Liturgi Taldeak azkenaldian paratutako beste bertsioa ere, oraingoz berriena.

[J. M. L.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: salmo
     fr: psaume
     en: psalm

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper