saiakera - Literatura Terminoen Hiztegia

 
SAIAKERA

Literatur tradizioan hiru genero ezagunetan sailkatzen diren idazlanen ondoan, antzerti, poesia eta narratibaren testu ezaugarrietatik kanpo gelditzen diren idazkiak badira. Ezin sailkatuak dira, bereziki bi genero finkatuen ezaugarriak ekartzen baitituzte eta bien artean baitaude: kontaketa eta poesia nahasirik heldu direlarik adibidez; bestalde, gogoetak edo pentsaera ere nagusitzen ahal dira; berdin lekukotasunak eta meditazio gisako oharrak izan daitezke edo oraino oroitzapenak Historiari lotuak (Memorioak) ala autobiografikoak, bidai kontaketa, egunkaria, eraso moduko idazki polemikoak, eta abar. Ageri denez, “laugarren genero” horrek ez du iturri ezagunik ez eta ere muga garbirik. XX. mendean zehar hedatuz joan den sail zabal batean bildu ohi dira, besteak beste, “literatura aplikatua” edota “fikziozkoa ez den prosa” formulapean, saiakera delarik gaur egun horietan arrakastatsue na eta erabiliena. Saiakeraren garrantziaren lekuko da argitalgintzan, hezkuntzaren munduan eta kritikagintzan tokia egin izana, izan dadin kazetarien ala ikertzaileen mailako modalitateetan.

Mendebaldeko kulturan, M. de Montaigneren eskutik sortu zen “saiakera” idaz molde gisa, haren Les Essais eredutzat harturik ( Entseiuak, E. Gil Bera, 1992); baina, erran daiteke Antzinatean landu izan diren idazteko molde sailkagaitzak (gutunak, hitzaldiak, elkarrizketa edo dialogoak, panfleto eta diatribak, dokumentu eta lekukotasunak, etab) haren iturburuak izan direla. Eta, geroztik, kultur arlo asko tan baliatua izana da gogoetaldi moduko idazmolde hori, zientzietan, edergintzan eta ideien historian, literaturan bezainbat. Nahiz ez diren denak literatur idazlantzat hartzen ahal, garbi dago sail horretan sartzen diren idazkiak zenbait ezaugarri nagusi ezagun batzuen inguruan biltzen direla:

Lehenik, ezaugarri orokorrena aipatzez geroz, saiakera ez da fikzioaren gaine an eraikitzen, eleberria beste prosazko genero nagusia bezala. Beraz, G. Genette frantses ikertzailearen fikzio-dikzio kontrakotasuna baliatuz, erran daiteke saiakera “dikzioan” sartzen dela. Bestalde, saioa egitura ireki bat da: Les Essais deitu bildu maren adibidea gogoan atxikiz, erran behar da idazlan molde horrek egitura guztiz irekia ukan duela mendeetan zehar, eta ez da dudarik estetika mailako libertate hori dela sail horrek duen eraberritzeko ahalaren iturburua.

Bigarrenik, idazlearen eta irakurlearen arteko harreman tinkoak ezartzen dira saio edo saiakeretan. Oroitu behar da antzinateko greziar eta erromatarrek “gutun, elkarrizketa eta hitzaldi” modua idatzitako liburuetan dituela erroak Aro Modernotik hara ezagutzen den saiakerak; bereziki aipagarri dira, esaterako, Antzinatean Senekak idatziriko Luziliori gutuna , eta errenazimentuan Rotterdamgo Erasmok idatziriko saioak, hala nola Encomiun moriae (1509) edo Eromenaren laudorioa (J. Kaltzada, 1994). Gisa hartako idazteko moldea erabiliz edo halako izenburua ema nez, hitzarmen bat bezala proposatzen dio egileak bere irakurleari, zuzenki mintzatzen ez bazaio ere: hunkitzen duen gai horri buruz jendeen artean dabiltzan ikuspegi arruntak harrotuko dituela. Irakurleak berriz, behar du saiakera saileko idazlan batekin indar berezi bat egin, pentsaketa aritzera ekarria baita nahi ala ez, fikzioz kanpoko gai gogoetagarri edo eztabaidagarri bat landua denez geroz.

Bestalde, literariotasuna da saioaren hirugarren ezaugarri berezkoa: R. Jakobsonen definizioa gogoratuz, erran daiteke literariotasuna dela hitzez jositako mezu bat edergintzan sarrarazten duen ezaugarri estetikoa. Labur egitekotan, erra-ten ahal da idazkiaren baitan dagoen –ala falta den, nola gerta– helburu estetikoa edo literaturaren sortzeko gogoa daitekeela ezaugarri interesgarrienetarik bat, guz tiz erabilgaitza izanik ere. Marka horietarik garbi ezagun da genero gazte horrek ez duela egitura finkaturik eta ez duela mugarik onartu nahi, beti aldatzen ari baita sor kuntzarako dituen ahalak ugarituz, bizirik dirauten literatur sail eta azpisail guztien gisan.

Euskaraz, genero berankorra izan da saiakera. X. Altzibarrek (2000) saiakeraren aitzindaritzat aipatzen ditu XVIII. mendeko zenbait idazlan didaktiko, batez ere elkarrizketa eran antolatuak (Peru Abarka...), baina, nolanahi ere, J. Etxepareren Buruxkak(1910) liburua da aho batez lehen euskal saiakera eredutzat aitortua. J. Casenavek egile horren estiloa aztertu du (1997), eta, beraren iritzian, kazetaritza arloko ezaugarrietatik atera eta literatura saioa garatzeko ahalegin nabarmena egin zuen Etxeparek, bereziki “Amodioa” edo “Nor eskolemaile” izenekoetan. Casenaveren iritziz, Etxeparek bi joera nabarmen ageri ditu liburu horretan: Etxepare zientifikoa, euskal gizartearen eta humanitatearen so emailea, eta bestetik Etxepare literaturagilea. Ezaugarrien artean azpimarratzen du ezen Etxeparek euskaraz inoiz erabili gabeko gaiak jorratu zituela, egile-irakurlearen artean harreman zuzena ezarriz, hausnarketara bideratzen den gomita egiten duela testuak eta erregistro lirikoa, nahiz familiartekoa, emotiboa eta beste integratzen dituela. Etxepareren bigarren idazlana, aldiz, Berebilezizeneko saio bilduma (1931) deskriptiboagoa da, literarioki hegoaldeko hizketari hurbiltzen zaio eta elaborazio estilistiko handia du.

X. Altzibarrek dioenez, gerraosteko euskal saiolaririk ezagunenak eta euren saio lan adierazgarrienetako batzuk honako hauek dira: S. Mitxelena ( Unamuno eta Abendats, 1958), J. Zaitegi ( Platoneneko atarian, 1961), Nikolas Ormaetxea “Orixe” ( Quito’n arrebarekin, 1950-54, Estetika , 1951-55), K. Mitxelena ( Koldo Mitxelenaren idazlan hautatuak , 1972), J. L. Alvarez Txillardegi ( Huntaz eta hartaz , 1965), J. Mirande ( Miranderen lan kritikoak , 1985), R. Arregi ( Politikaren atarian, 1969, Herriaren lekuko, 1972,), J. Azurmendi ( Artea eta gizartea , 1978, Teknikaren medi tazioa, 1998). Horien artean bereziki azpimarragarriak dira, besteak beste, K. Mitxelenak eta Txillardegik ekarri zuten modernizazioa, dotorezia eta aberastasuna.

Gaur egungo saiolari ezagunen artean, aipagarri dira, besteak beste, honako egile eta obra hauek: J. Sarrionandia ( Ni ez naiz hemengoa, 1985, Ez gara gure bai takoak , 1989), P. Perurena ( Koloreak euskal usarioan , 1992, Marasmus femeninus , 1993), E. Gil Bera ( Atea bere erroetan bezala, 1987, Fisikaz honatago 1990), J. Zulaika ( Bertsolariaren jokoa eta jolasa, 1985, Ehiztariaren erotika , 1990), M. Azurmendi ( Euskal nortasunaren animaliak , 1987), A. Egaña eta J. Sarasua ( Zozoak beleari , 1997), J. Sodupe ( Modernitatearen alde , 1990), J. Alonso ( Idiaren eraman handia , 1995), J. M Odriozola ( Hizkuntza, Kultura eta gizartea , 1998)... Saio gene roaren egungo garapenaren lekuko, euskal idazle ezagun askok idatziriko liburuak dira R. Saizarbitoriaren Aberriaren alde eta kontra (1999) edota B. Atxaga ( Groenlandiako lezioa , 1998). Euskal literaturaren inguruko saiogintza nahiz sozio logia, antropologia, soziolinguistika, filosofiaren arloan ugaria da, gaur egun, uni bertsitate arloko ikerketen fruitu gisa.

[J.C., L. O.]

B IBLIOGRAFIA

A LTZIBAR , X. “El ensayo del XX” , in U RKIZU , P.: Historia de la literatura vasca , UNED,

Madrid, 2000 . C ASENAVE , J. De l’article de presse à l’essai littéraire- Buruxkak (1910) de Jea n Etchepare , UNED, Madrid, 2002 .

G ENETTE , G.: Fiction et diction , Seuil, Paris, 1991 . G LAUDES , P .: L’ essai: Métamorphoses d’un genre , P.U. du Mirail, Toulouse, 2002 .

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: ensayo
     fr: essai
     en: essay

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper