prosopopeia - Literatura Terminoen Hiztegia

 
PROSOPOPEIA

(grek. prosopopeia, pertsonifikazioa, lat. pertsonificatio )

Gizakien portaera eta ezaugarriak izaki bizigabeei, animaliei edo kontzeptu abstraktuei egoztean datzan figura erretorikoa da, gehienetan pentsamendu figuren artean sailkatua. Pertsonifikazio ere esaten zaio. Izaera bat, bertute bat edo akats bat ere adieraz daiteke nortasun berezi baten bidez; esate baterako, Don Juan gizon limurtzaileen pertsonifikazioa dela esan daiteke; Magdalena, berriz, damua rena izan liteke; Pello bat pellokeriak egiten dituen traketsarena.

Alegoriaren aldaeratzat jotzen du H. Lausbergek. Gauza bizigabeak pertsonak balira bezala tratatzeari deritzo horrela; adibidez, ipuin edo poema batean harria edo egurra edo sua edo zuhaitza mintzo denean gertatzen da prosopopeia. Horrez gain, kontzeptu abstraktuak era ager daitezke pertsonak balira bezala: Ongia, Gaizkia, Errukia, Maitasuna…; mitologian, adibidez, ugari agertzen dira horrelako ak (Eros-Afrodita maitasunaren pertsonifikazio, esaterako); era berean, herri tradizioan (inauterietako tragedietako Pansart tripontzia, herri tradizioko Betiri Santz gosearen pertsonifikazioa…). Animaliak ere pertsonak balira bezala mintzatzea, alegietan gertatzen den moduan, prosopopeiatzat jo liteke. Azkenik, prosopopeiatzat jotzen da, halaber, ez dagoen norbait (hildako bat edo) mintzatzen jartzea,B. Atxagak, adibidez, Obabakoaken P. Agerre “Axular”ekin elkarrizketa egiten du “Azken hitzaren bila” deritzan atalean.

Lau prosopopeia maila bereizi ohi dira:

  • Bizidunei dagozkien izenondoak bizigabeei ipintzea. Gizakien portaera eta ezaugarriak izaki bizigabeei, animaliei edo kontzeptu abstraktuei egoztea da. Lizardik, esaterako, “Urte-giroak ene begian” poeman “pago pertxenta gaztea” neskatxa apaindu-zalearen izaera egozten dio zuhaitzari.
  • Izaki bizigabeek bizidunek bezala jokatzea: “izar txuriak irri” (N. Etxaniz, “Gabon aize”).
  • Izaki bizigabeei hitz egitea, entzungo balute bezala: “landaretxoa, zure ame tsak…” (Loramendi, “Landaretxo ameslaria”)
  • Animaliak, gauzak edo hilak zuzenean mintzatzea. Ipuin harrigarrietan, mito etan eta alegietan gertatzen da; esate baterako, antzinako euskal ipuin bate an, belarrak ardiei aurrerago belar gozoagoa zegoela esaten zien, baina eurek halako batean erantzun: “Bertan goxo!”.

[J. K. I.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: prosopopeya
     fr: prosopopée
     en: prosopopoeia

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper