prosa - Literatura Terminoen Hiztegia

Aurkitutako sarrerak:

prosa
prosazko poema

 
PROSA

(lat. proversa oratio ’tik dator, hots, aurrera zuzendutako jarduna)

Hitz lau , hitz laxo edo hitz laño hitzak ere erabiltzen dira prosa izendatzeko . Hitz neurtu edo neurtitza (gazt. verso , fr. vers ), aldiz, ‘itzultzen’ den jardun metriko erre gularra da (azentu, errima, eten, paralelismo erako itzulbidez).

Orokorki, hitz laua erritmo, neurri, errima edo hitz neurtuari dagokion beste bitarteko formalen bidez lotua, arautua, mugatua edo behartua ez dago, eta horre tan bereizten da hitz neurtutik. Idatzizkoa nahiz hitzaldi bidezkoa izan daiteke, artis tikoki landua nahiz eguneroko komunikaziokoa, helburu material batera zuzendua nahiz fikziozkoa.

Prosan komeni da prosa literarioa edo artistikoa, errusiar formalistek deitzen dutenez, hots, prosa poetikoa, narratiboa, dramatikoa, oratoriakoa, saiakerakoa... prosa kolokialetik edota estandarretik bereiztea, edo prosa landuari dagozkion beste mota batzuetatik (prosa zientifikoa, filosofikoa, kazetaritzakoa, juridikoa...).

Prosa artistikoa greziarrek sortu zuten, erretorikaren eraginez, eta zenbait gene rotan garatu. Gero, Zizeronek ( De oratore , Orator ), hitzaldia hitz neurtuari egokituz, prosa eredu bat eskaini zuen, alde batetik, periodoa bi zatitan garatuz (hots, prota sia , tentsioa sortzeko, eta apodosia , askatzeko eta pentsamendua ixteko); atal txi kiagoak izan ditzaketenak ( cola, commata ); eta bestetik, amaierak edo kadentziak ( clausula ) erritmikoki antolatuz eta harmonizatuz. Latindarren literaturan, bereziki oratorian, esaldi eta periodo bukaerak arretaz zaintzen ziren, erritmoen arabera. Erdi Aroan, greziar eta erromatarrengan ohikoa zen silaben luze eta laburrren arte ko bereizketa galdu ahala, eta ordez azentua sortu ahala, cursus deitu zen eta ez klausula (adibidez, cursus planus, velox, tardus , trispondaicus , estiloei dagozkie nak). Erdi Aroan eta errenazimentuko humanisten prosa literarioan teknika horiek erabiltzen jarraitu zen.

Nola bereiz, alde batetik, hitz lau literario edo artistikoa eta estandarra, eta, bes tetik, hitz laua eta neurtua edo prosa eta poesia? Prosa literarioaren eta estanda rraren arteko bereizketa ja antzinako klasikoen teoriak egiten zuen, prosa literarioan numerus edo eraikuntza erritmiko jakinak periodoa, bere klausulekin, arautzen baitzuen. Teoria modernoek, ordea, nahiago dute diskurtso tipologiak (narratiboa, teatrala eta abar) eta nobelaren edo dramaren osagaiak egituratzeko modua edo konposizio oinarriak aztertu.

Prosa zientifikoa nahiz kazetaritzakoa eta neurtitzezko poesia, adibidez, elka rrengandik nahikoa ongi bereiz daitezke askotan, hura denotatiboagoa, analitikoa goa, ez hain polisemikoa izan ohi delako eta abar. Edo prosak gauzak azaltzeko edo komunikatzeko bide espresa eta zuzena daukala eta poesiak zeharbidezkoa (metafora, sinboloak eta abar), New Criticism joerako C. Brooksek dioen moduan. Baina erromantizismotik eta sinbolismotik aurrera batez ere, prosa literarioa hitz neurtu edo poesiatik bereiztea zailagoa da. Adibidez, nola bereiz neurtitz librean eginiko poema prosa erritmiko edo poetikotik edo prosazko poematik?

Izan ere, prosa hitz, irudi, metafora, periodo eraikuntza, sintaxi eta batez ere erritmoaren –batzuetan are errimaren– bidez hitz neurtuari hurbiltzen zaio eta ez da beti erraza bereizten. Prosa literarioaren eta poemaren arteko bereizketa ez datza, funtsean, prozedura estilistiko berezietan (adibidez, tropoak eta figurak bietan daude); ezta prosan erritmo, hots lantze edo musikaltasunik ez egotean –egon badagoelako–, baizik elementu foniko eta semantikoen agertzeko eran eta elkarren arteko eraginean. Hau da, ezberdintasuna ez dago poesia hots alderdira zuzentzean, eta prosa adierara, baizik prosaren hots alderdia alderdi semantikoak deformatzen duen eran, arreta adierara bideratzen baita, eta hitzaren adiera neur titzak deformatzen duen eran (Tinianov). Elkarren arteko eragin horrek sintaxia eta hiztegia ukitzen du bai hitz lauan eta bai hitz neurtuan. Hitz neurtua “hizkera erabat deformatua” dela ohartarazi da (Tomatxevski, B.: Teoría de la literatura, 1925).

Erritmoan ere bereizten da prosa hitz neurtutik. Prosan eskema melodiko baka rra dago: hizkuntz intonazioa, adieraren araberakoa. Eta hitz neurtuan, aldiz, bi: hiz kuntz intonazioa eta erritmikoa. Eskema erritmiko eta semantikoaren artean dagoen tenka da hitz neurtuaren eta hitz lauaren erritmoa bata bestetik bereizten dituen ezaugarri nagusia (Mukarövski, J.: Lenguaje estándar y lenguaje poético , 1932, Tenka horren adibide garbia da zangalatraua (zangalatrauan osagai metriko eta osagai sintaktikoaren artean deslotura gertatzen da, hots eta zentzu erritmoaren artean; lotura sintaktikoa hausten da, hurrengo ildoan berriz lotuz). Erritmo foniko an, hain zuzen, igartzen da hitz neurtuaren erritmoaren eta hitz lauaren mugan dagoen prosa poetikoarenaren arteko diferentzia. Hitz lauan erritmo kuantitatiboa (silaba kopurua) edota azentuala, eta bigarren mailan, errimarena, aldizkatzen dira, periodizitate nabarmenaz. Prosa poetikoan, erritmo kuantitatiboa eta, batzuetan, tinbre edo errimarena ere egon daiteke, baina eskema erritmikoak eskema linguis tikoari gaina hartzeko aldizkotasun nahikorik gabe (Paraiso, I.: Teoría del ritmo de la prosa , Planeta, Barcelona, 1976). Bestalde, prosan ez dago eskema erritmiko eta linguistikoaren arteko tenka edo batera ezintasunik, poesian bezala.

Prosaren erritmoa intonazioan datza, tonuaren igotze eta jaistean, A. Alonsoren arabera (Materia y forma en poesía, 1955). Hau perpaus nagusi eta mendekoaren arteko adarrean gertatzen da, edo adar txikiagoetan (sintagmen artean). Erritmoa hats hartzearen araberakoa da (pectus, erretorika zaharrean). Oro har, prosaren erritmoa sortarazten duten bideak anitz dira: azentuazioa edo silaba azentudun eta azentugabeen arteko aldaketa –ez euskaran baina bai ondoko hizkuntza erromanikoetan–, hitz luze eta laburrena, hots sekuentzia, hitz ordenaren eta esaldi edo perpausen antolaketa (cola luzeago eta laburragoak, hipotaxi, parataxi, eten...), paralelismoak, errepikapenak, hitz jokoak.... eta interpretazioa. Hitzaldietan, gainera, hitzaldiaren abiadurak, tonuaren altuerak edo hizkuntzaren melodiak ere eragina izan dezakete. Bestalde, prosa formek (prosa poetikoa, oratoria, kontaera, antzertia, saiakera, elkarrizketa, prosa zientifikoa...) berezitasunak dituzte erritmoari dagokionez, eta orduan prosak forma markatu eta berezia hartzen du autoreen arabera. Gero, idazle edo eskola batzuek erregulartasun handiagoa erakusten dute erritmoari dagokionez, eta egile batzuk prosaren erritmoa neurtitzarenari egokitzen saiatzen dira, zelula metrikoak eta batzuetan are errima sartuz, adibidez, prosa poetikoan.

Jakobsonen arabera ( Two aspects of language and two types of aphasic Disturbances , 1956) prosa ardatz sintagmatiko edo metonimikoari dagokio (non hitz bat beste batekin lotzen baita edo batek bestera baitarama elkarren ondoko izate agatik) edo, bestela esanda, aldamenekotasun erlazioen eremua da. Poesia, aldiz, ardatz paradigmatiko edo antzekotasunezkoari, hots, metaforikoari dagokio. Hortaz, idazkera forma batzuetan, adibidez poesia erromantikoan edo modernis tan, metafora erabiltzen da, eta nobela errealistan, aldiz, metonimia. Haren iritziz ( Notes marginales sur la prose du poète Pasternak) poesiaren (=neurtitzezkoa) eta prosaren arteko bereizketa sinpletik ihes egin behar da, zeren eta, adibidez poeta baten eta prosagile baten prosaren artean aldea dago, eredu erritmiko ezberdinak agerrarazten baitituzte. Horregatik, agian, B. Johnsonek dioenez ( Poétique , 28), hitz lauaren eta neurtuaren arteko diferentzia erreferentzian, kodean dago. V. Sklovskiren arabera ( Sobre la prosa literaria , 1971), prosa errealitatearekin lotua dago, oratoria eta historia generoekin, analisi zientifikoarekin, errealitatearen ager penen azterketarekin.

Hitz lauzko generoak eta hitz lauaren historia . Prosa utilitario eta artistikoaren arteko oposizioa oso antzinakoa da (K. a. V. mendeko presokratikoak eta logogra foak). Prosa literario edo artistikoari dagokionez, hiru genero nagusi bereizi izan dira antzinatik: oratoria, historia eta narrazioa. Oratoria hitzaldi bidezkoa da batez ere, nahiz idatzizkoa ere izan daitekeen. Narrazio generoan kokatzen dira herri ipuin, apologo, nobela laburra eta batez ere nobela. Historia generoa zabala da: biogra fia, kronika, oroitzapenak, komentarioak, saiakera kritikoa, monografia, gutunak (nahiz epistolografia ere genero berezitzat har daitekeen), egunkariak... Geroago, forma didaktikoak bereizi egin dira; adibidez, tratatu filosofikoak edota autuak.

Greziar klasikoen obretan zenbait genero garatzen hasten dira: historiografia, (Herodoto, Tuzidides), filosofia (Platon, Aristoteles), biografia, natur zientziak, nobe la eta kontakizun laburrak... Bereziki Erretorikak (Gorgias, Demostenes, Isokrates), politika eta foroko hitzaldien maila goratzeko erregela erritmiko-estilistikoak ematen dizkie (periodoak, klausulak) eta Erretorikako prosa artistikoak erromatar historiala ri, filosofo erretoriko (Zizeron), Goi Erdi Aroko patristika, filosofia (San Agustin, Santo Tomas), humanista (Rotterdamgo Erasmo, T. Moro) eta are kantzileriako hizketan eragina du. Prosak eremu eta genero berriak hartzen ditu: didaktika, eliza predi kuak, eta, fikzioaren eremuan, satira (Petronio, Luziano). Erdi Aro berantean, poema epikoak eta zalduneria nobela ere bai, horiekin batera irakurlego berria beregana tuz.

Italiar errenazimentuan, prosa berria, G. Bocacciok garatua (Il Decamerone), beste genero batzuetara ere hedatzen da: zientzia politikoak (Machiavelli), historia, biografia... Espainian, XVI. mendean Lazarillo, M. Cervantes, Quevedo eta B. Graciánekin, eta erlijiosoan Santa Teresa de Avila eta San Juan de la Cruzekin prosak maila gorena erdiesten du. Frantzian, F. Rabelais –forma herrikoiak eta artisti ko-erretorikoak elkartu zituena–, M. de Montaigne –genero berria ekarri zuena, F. Bacon ingelesarekin batera, saiakera, alegia–, eta XVII.eko prosagile distiratsuak nabarmentzen dira: B. Pascal (Les pensées,1662; P. Narbaitzek Gogoetakitzulia, 1979), J. B. Bossuet, Fénelon eta abar. Prosa fikzioaren eremuan ere garatzen da: nobela luze eta labur, kontakizun labur, eta XIX. mendean drama, genero honetan prosa nagusi izateraino iritsiz. Erromantizismotik aurrera, lirikaren eremu ere bihurtzen da (prosazko poema), beste genero batzuetara ere zabalduz (feuilleton, oroitzapenak, kultur kritika...). Erromantizismoak generoen arteko bereizketa estuak ezabatu zituen, forma metriko tradizionalen desegituraketa eta aldi berean prosan bilaketa erritmikoa ekarri zuen, eta Ch. Baudelaire, P. Verlaine, A. Rimbaudekin prosazko poema, prosa poetiko, eta sinbolismoko nahiz sinbolismo ondoko neurtitz librea.

Euskal prosari dagokionez, hastapenetan prosa utilitarioa ageri da, adibidez, gutunetan (XVI. mendea), eta geroago ere abeltzaintza, sukaldaritza eta beste arlo batzuetako liburuetan. Prosa literarioa, artzain eleberri batez abiatu zen, J. Perez de Lazarragaren narrazioaz (1567). Baina administrazioan, erakundeetan eta eskolan gaztelania eta frantsesa erabili izan dira euskara oraintsu ofizial bihurtu arte (1978). Prosa landuan erlijio arloko prosa nagusi izan da XX. mendera arte bederen, XIX. mende bukaeran genero berriak garatuz doazela (kontaera, antzertia, kazetaritza), eta ofizialtasunetik aurrera zinez ugaltzen.

Erlijio prosan, alde batetik, itzulpenak daude, biblikoak edo ez (Leizarraga, M. Xurio, J. Haraneder, M. Lardizabal, J. Duvoisin, J. A. Uriarte, Orixe), eta bestetik, egilearen burukoak, eliz oratoria eta didaktikarekin lotuak bereziki: dotrina azalpen, aszetika eta debozio liburu (P. Agerre “Axular”, A. Kardaberaz, S. Mendiburu, J. Lizarraga Elkanokoa, J.B. Agirre, P. A. Añibarro, Fr. Bartolome, E. Intxausperen libu ruak), santuen bizitza (G. Arrue, F. Laphitz, B. Joanategi).

Prosa ez erlijiosoan, genero didaktikoa franko ugaria da, euskararen inguruko gaiez (Sarako J. Etxeberri), saiakera filosofiko itxuran (J. Egiategi) edo elkarrizketa bidez (J. A. Mogelen Peru Abarka ), historia eta etnografiakoak ere (Iztueta) didak tikarekin lotuta egonik.

XIX.
mendearen bukaeratik hasita, narrazioan eleberri eta ipuin luze edo laburrak nabarmentzen dira (J. B. Elizanburu, Tx. Agirre, J. M. Etxeita, R. M. Azkue, Kirikiño, P.
M.
Urruzuno, J. Barbier, J. Etxaide, J. Mirande, Txillardegi, R. Saizarbitoria, A. Lertxundi, B. Atxaga, J. A. Arrieta, K. Izagirre, J. Sarrionandia, J. M. Irigoien). Antzertian komediak eta dramak (M. Soroa, T. Altzaga, A. Barriola, P. Lartzabal, T. Monzon, A. Labaien, A. Zubikarai, G. Aresti). Kazetaritzan astekariak, aldizkariak eta egunkariak (Eskualduna, Herria, Argia, Eguna, Euskaldunon Egunkaria, Berria), horietako batzuek prosalari bikainak sortu dituztenak (J. Hiriart-Urruti, J. Etxepare, X. Lizardi, P. Lafitte). Saioan liburuak eta artikuluak (S. Mitxelena, K. Mitxelena, J. Azurmendi).

Prosa erritmikoa, prosa poetikoa, prosa(zko) poema.Prosa erritmikoa prosa erritual, erretoriko nahiz poetikoa da, erritmoz egina. Figurak edota eredu metrikoak errepikatzen dira, prosa hori hizkera arruntetik ez ezik lirika eta epikako ohiko legeetatik bereizten dutenak. Egitura sintaktiko paralelistikoak, aliterazioa, errima, eta esaldi bukaera metriko edo errimatuak dira prosa erritmikoaren ezaugarriak. Konjuru eta magia formuletan erabilia da. Ahozko literaturan ugaria da, erritmoa baliabide oroitarazle indartsua delako. Prosa erritmikoa da, orobat, antzinakoen prosa artistikoa, erregela jakinekin (numerus, ornatus) eraikia. Bigarren adiera batean, literatur obra batzuetako prosa erritmikoaz mintzatzen gara, horietan mintzaira poetikoaren bitartekoak eta batzuetan norma gramatikaletik saihesten diren esaldi eraikuntzak erabiltzen baitira, prosa utilitario edo egunerokotik bereiziz. Adibidez, euskal literaturan P. Agerre “Axular”en prosa.

Prosa poetikoa, erromantizismoko estetikak ekarria, hitz neurtura hurbiltzen den prosa da, erritmoan, agian neurriren batean, mintzaira landu eta apainduriazkoaren erabileran, eta bereziki hots eta musikaltasun alderdien (asonantzia, onomatopeia, paralelismo...), metafora eta irudi poetikoen lantze eta indartzean datzana. Idazlea, hitz neurtuari dagozkion erregulartasun metriko eta errimaren hesi estutik kanpo eta libre sentitzen da. Idazlan laburretan erabili izan da, batez ere, edo lan luzeagoeta ko pasarte laburretan, efektu berezi bat lortzeko eta emozio giroa berotzeko. Frantsesez Rimbaud, gaztelaniaz Becquer, R. M. Valle-Inclán ( Sonatas ); ingelesez,

O. Wilde, J. Joyce, V. Woolf, W. Faulkner, L. Durrell; alemanez, R. M. Rilke ( Weise von Liebe und Tod des Cornets Christoph Rilke , 1899). Euskal literaturan, K. Izagirre aipa daiteke ( Gauzetan , 1979).

Prosazko poema, Ch. Baudelairek liburu baten izenburuan erabili zuenez ( Petits poèmes en prose , 1869), prosa bezala inprimatua da, metro eta errimaren esturatik aske, eta, halere, poesian arruntak diren osagaiak erabiltzen ditu, musi kaltasuna landuz (erritmoak, errima, barne errima, paralelismoa, asonantzia, kont sonantzia, figurak, metaforak, irudi harrigarriak eta abar). Laburra da, arruntki. Ch. Baudelairez gain, frantses literaturan aipagarria da Rimbaud ( Les illuminations , 1872, Une saison en enfer (1873), M. Lasak Denboraldi bat infernuan itzulia (1991). Ingelesez, O. Wilde, T. S. Eliot (G. Arestik itzulia Eliot euskaraz, Hordago, 1983) , H. Williams ( Whale Nation , 1988). Gazteleraz, R. Darío ( Azul, 1888), J. R. Jiménez ( Platero y yo. Elejía andaluza (1914); Diario de un poeta recién casado, (1916). Azken honen lehen bi testuak itzuli ditu B. Amezagak, Platero eta ni nahiz Ilots andaluziarra (1953).

H. Morier-ek (1961) dioenez, frantses literaturan prosa erritmoduna ( prose cadencée ), silaba kopuru jakineko talde metriko, elisio natural eta abarrez osatua, eliz hizlaritzak garatu zuen batez ere XVII. mendean (S. François de Sales, J. B. Bossuet, Fénelon). Fénelonek prosazko poema handia, prosa erritmikoan idatzia, abiarazi zuen 1699an Les Aventures de Télémaque obrarekin (J. Duvoisinek eus karatua, Telemake, Ulisen Semearen Gertakuntzak , Elkar, 1988). J. F. Marmontelen Les Incas (1777) ere, 661 orrialdeko poema, prosa poetikoan idatzia da. Rousseaurekin prosa poetikoa neurtua ez ezik, kantaria eta musikala ere bihurtzen da, forma eta egoera elkartzen ditu eta espiritu poetikoz girotzen da; ondoren F. R. Chateaubriandek ere prosazko poemak sortuko ditu ( Les Martyrs ).

Erromantizismoak prosazko poeman bere joerekin bat datorren genero egokia aurkitu zuen, batak eta besteak ezaugarri komun batzuk izanik: harmonia, genero nahasketa, neurri, mugimendu, libertate eta idealizaziorako gogoa. Baina prosa poetiko edo kadentziaduna ( cadencée ) ere garatzen da, bide paraleloa jarraituz, jario ugarian, eta prosazko poema, aldiz, gero eta laburragoa bihurtzen da. Prosazko poema laburrak L. Bertranden Gaspar de la Nuit liburuan (1828an idatzia eta hil onduan, 1842an, argitaratua) aurkitzen du bere forma eta formula: neurri metrikoak, etenak zorrozki taxutuak, sintaxi aldetik neurtitz homogeneoak, eta mintzaira armoniatsua; hitz batez, neurtitzetik hurbil dago. Prosazko poemak eta prosa poetikoak badituzte diferentzia txiki batzuk: prosazko poema laburra da; hats estrofikoa du, bihurkiak ( refrain ), aliterazioak eta asonantzia gehiago. Hots, musika lagoa eta egituratuagoa da. Eta mintzaira ere zainduagoa du. Prosa poetikoak, aldiz, maiz poetikotik izena baino ez du. Aipagarria da, adibidez, Mme. de Staëlen Corinne , 1807), A. de Mussetekin estilo nobletik bereizi egiten delarik, maliziatiagoa bihurtuz.

Ch. Baudelairek Gaspard de la Nuit en antzeko zerbait egin nahi zuen eta pro sazko poema labur erritmorik gabea (erromantikoa) sortu zen: “Nork ez du, gure artean, anbizioz beteriko egun hauetan, prosa poetiko baten mirakuluarekin amets egin, hots, musikala, erritmo eta errima gabea, nahikoa malgua eta bat-batekoa, arimaren higidura lirikoei, ametsen uhinei, kontzientziaren larrialdiei egokitzeko?”. Baudelairek erritmo libertatea dakar –P. Verlainek bertso alexandrinoa desegitean bezala–, eta musikaltasunaren indartzea, kadentzia jakinei uko egitean. A. Rimbauden Illuminations (1872), “Poèmes” eta “Proses” parteetan banatua ( Poemak , M. Lasa, 1993), prosa eta poesiaren arteko bidegurutzean dago. Poemak –musika, errima eta aliterazio gabekoak– neurtitz libre sinbolistaren sortzaileak dira; mundu modernoa dute gaitzat, haren mugimendua deskribatzen dutela. Neurtitz horiek ez dira bereizten prosazko poema txikietatik, erritmo eta adieraren arteko koinzidentzia batzuetan eta lerrokatuago doazelako baizik. Prosak, maiz, estrofetan banatuak daude. Prosa poetikoari dagokionez, geroztik bere bidea egin du: pro sazko poema erromantikoari gero eta gehiago hurbildu zaio (adibidez, Paul Claudelen Grandes Odes , estrofetan emanak, hats hartzearen arabera), XX. men dean A. Gide edo P. Valerygan ageri da eta egun ere bizirik dago.

Euskal literaturan, prosazko poematzat har litezke, besteak beste, B. Gandiagaren Denbora galdu alde ko zenbait prosazko pasarte, poemen artean kokatuak:

“Denbora, ongi etorria zu!

Gaur bazaitut. Astitsu eskaintzen zatzaizkit.

Deitzen zaitut denbora eta ez aldi zaldi lauhankari; denbora zaitut deitzen,

azken hizki atono horren bidez geldiagoa, patxadazkoagoa, etzanagoa bait

dirudidazu, luzeagoa.

Neure gorputzaren pisuaz ohartarazten nauzu, berezko jagia galdua duen

gomazko pelota mazizo sentiarazten nauzu, mazizo eta astun, lekuari itsatsia

goa, uneari lotuagoa, harri, lur, ur geldi halako; sakoneko begiaz, geldi-geldi

ohartaraziz bizi den putzu baketsu eta ireki. Gelditasuna eta irekitasuna ditut

nabari zure baitan. Inondiko eta inolako haizek ez, bere baitatiko eragin berez ko edo sapa otzanak deragion arbola halako zerbait bizi sentiarazi naramazu, berezko gora eta behera eta aldamenetarako irekidura bare eta nare ohartu daramatzan esponja, belaki bizi eta argi-ur halakoz ase eta zabal sentitzen den kontzientzia iratzarria. Oin-zolak nabari ditut lurraren kontra, airearen kontra azala, orduaren magalean gorputz osoa.”

[X. A.] B IBLIOGRAFIA

A LONSO , A.: Materia y forma en poesía , Gredos, Madrid, 1955 . A NDERSON I MBERT , E.: ¿ Qué es la prosa? , Columba, Buenos Aires, 1958 . E IKENBAUM , B.: “Sobre la teoría de la prosa”, in TODOROV , T . (ed.), Teoría de la litera

tura de los formalistas rusos (1965), Siglo XXI, Madrid, 1970; 6. arg.1991 .

E STÉBANEZ C ALDERÓN , D.: Diccionario de términos literarios , jat. 1996, Alianza Editorial , Madrid, 1999 . J AKOBSON , R.: Two Aspects of Language and Two Types of Aphasic Disturbances ,

1956. / “Dos aspectos del lenguaje y dos tipos de trastornos afásicos”, in J AKOBSON ,

R.; H ALLE , M.: Fundamentos del lenguaje , Ayuso, Madrid, 1967 . M UKARÖVSKI , J.: “Lenguaje estándar y lenguaje poético” (1932) , in Escritos d e Estética y Semiótica del Arte , Gustavo Gili, Barcelona, 1977 .

P ARAISO , I.: Teoría del ritmo de la prosa , Planeta, Barcelona, 1976 . S KLOVSKI , V.: Sobre la prosa literaria , Planeta, Barcelona, 1971 .

T INIANOV , I. “Sobre la composición de Eugenio Oneguin” , in EIKENBAUM , B . et alii : Formalismo y vanguardia , Alberto Corazón, Madrid, 1970 . T OMACHEVSKI , B.: Teoría de la literatura (1925), Akal, Madrid 1982 .

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: prosa
     fr: prose
     en: prose

 

PROSAZKO POEMA Ikus P ROSA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

  

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper