Hitza “ Congregatio de propaganda fide” tik jalgiarazia da, hots, atzerriko misio eta fedearen zabalkunderako Eliza katolikoaren erakundearen izenetik, 1622an sortu zena. Iparraldean, Fedearen Propagacioneco urtecaria edo Fedearen Propa gacioneco berriac urteca ematen dituena izenez ezagutua zen. Bi hilabetekaria zen, itzulpenez osatua, lehenik Maisonnave kalonjeak zuzendua, gero 1891tik aitzi na 10 urtez B. Joanategik, eta ondoren M. Landerretxek. Idazlan mota horren adi bide onak dira Joanategiren Txina eta Asiako berriak ( Txinako berriak , Klasikoak, 1995).
Propagandak gizarte, politika edo erlijio ideia jakin batzuen zabalkundea du hel buru. Panfleto eta kazeta lanen xedea ere horixe da askotan. Adibidez, Eskualduna (1887-1944) astekariak errepublikar ezkertiarren kontra ihardukiz, Iparraldeko kont serbadoreen eta Eliza Katolikoaren ideiak eta politika defendatzen zituen.
Literaturan egile baten eleberri, antzerki lan edo poema bat propaganda ote den edo ez eztabaidagarri da batzuetan. Egiantzekotasuna duen edo nola hartua den sortu den garaian eta gero, izango da propaganda edo ez. Ezker eta eskuin, alde eta alderdi guztietako idazleek egin dute propaganda, B. Brecht nahiz E. Poundek. Bereziki gerra garaian, eta batzuetan diktaduraren zentsuratik ihesi, idaz leek propaganda lanak idatzi eta egin dituzte.
[X. A.]
es: propaganda
fr: propagande
en: propaganda