prediku - Literatura Terminoen Hiztegia

 
PREDIKU

Oratoria sakratua osatzen duten zenbait sermoi mota dira predikuak. Liturgiako ospakizun baten barruan garatzen dira, beren helburua delarik, Bibliako eta elizako magistergoan oinarri hartuz, dogmaren eta moralaren alderdi doktrinazkoak adieraztea. Era bat baino gehiago aurki daitezke predikuetan: homilia (liburu sakra tuen iruzkin exegetikoa, mezako irakurgaien ondoren egiten dena); sermoia (dog maren eta moralaren alderdi doktrinazkoak esplikatzea); platika (gogoeta aszetiko morala, fededunak espirituz adoretu nahi dituena, era xume eta lasaigarrian); hiletetako sermoia (bizitzaren eta heriotzaren esanahiaz meditazioa ontzea, baten bat hiltzen denean).

Oratoriako era horiek guztiak ez dira zabalkunde berekoak izaten argitalpenen aldetik: batzuek, hala nola, homiliak, sermoiak eta platikak, liburu bihurtu direnean, inprimaketa ugariagoak izan dituzte; beste batzuek, adibidez hiletako sermoiak, askoz ere gutxiago.

Predikuetan garrantzi berezia izan du kristau ikasbidearen azalpen zabala egite ak; hala sortu dira eracasteac (J. A. Mogel), eracusaldiac (J. B. Agirre Asteasukoa), icasbidecuac (P. P. Astarloa), icasiquizunak (Bartolome Madariaga), explicacioaren sayaquera (J. I. Gerriko). Eskuliburu gisan argitaratu ziren, apaizei laguntzeko eginak, eta baita, apaizik ez zenean edota hau ezindua zebilenean, liburutik zuze nean irakurtzekoak ere. Gogoan hartzekoak dira, orobat, homiliaz osaturiko libu ruak, haiek ere apaizen lagungarri paratuak, bai beren homiliak idatz zitzaten, eta bai beren eskuera eduki zezaten homiliak ontzeko behar den material guztia. Kontuan hartzekoa da nola predikuetako asko –sermoiak, homiliak eta platikak– liburu bihurtutakoak, zuzenean irakurtzen ziren, gorago aipatu denez; eta nola, berez testu idatzia zena, ahots gora irakurtzen zen eliz batzarretan, horrela libu ruko testu idatziaren formak ahozko zirkuituan sartuz.

[J. M. L.]

Ikus, halaber, E RRETORIKA , O RATORIA , P OETIKA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: prédica
 fr: sermon
 en: sermon

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper