(grek. polysindeton, lokailu aniztasuna)
Perpausak koordinatzeko juntagailu bera ( eta, eta ez (ezta), baina, edo.. .) asmo estilistikoz errepikatuz sortzen den dikzio edo hitzezko figura da. Anafora mota bat da, juntagailuen bidezkoa. Juntagailu enklitikoak dituzten hizkuntzetan, aldiz (lat. que, -ve ; grek. -te ) polisindetona epifora mota bat da. Asindetonaren aurkakoa den figura literarioa da, juntagailuak jartzean eta errepikatzean datzana, asmo estilisti koz. Juntagailu bidezko anafora modu hori enumerazioetan eta distribuzioetan fran ko erabiltzen da. Egitura figurekin batera agertzen da maiz, hala nola paralelismo eta kiasmoarekin. Polisindetona eta asindetona konbinatuta egon daitezke, hala ere.
Esanahia indartzeko erabiltzen da, erritmoa biziagotuz. Kontaeran eta deskrip zioan nahiz mintzaldi pertsuasibo batean. Hona hemen Salbatore Mitxelenaren adi bide bat:
“Eutsi bizitzari. Bizi Nai! deadar santuagorik e’tzegok. Deadar ori izan duk, eta izango ere duk, gizadi osoaren, eta enderri guzien, eta bizidun bakoitzaren, espa ta arnas ta yoran ta elburu ta eragingarri ta lege.”
(S. Mitxelena, Unamuno ta Abendats )
Herri kontaeran ohikoa da hitzak eta egiturak eta juntagailuaren bidez koordi natzea. Hona hemen E. Bustintza “Kirikiño”ren erakusburu bat,“Itoxurak ziñaldari” ipuina:
“Ezin izaten eben alkar artu ezetan be; naikua zan batak eguna zala esatia, bestiak gaba zala esateko; beti batak baietz eta bestiak ezetz. Pelota-jokuan, eta bola-lekuan, eta karta-jokuan, eta auteskundietan, edozetariko jokotan aurrez-aurre beti aurkitzen ziran.”
( Abarrak )
P. Agerre “Axular”ek ere erabili zuen kontaeran eta , herri kontaeran bezala, esaldien hasieran, lokailu gisa:
“Hartu zuen aingiru hark gizon baten iduria, eta ioan zen mendietako sain
du hetarik baten gana, eta eskutik harturik eraman zuen oihanean barrena, eta
han erakutsi zeraukan gizon bat, hari zela egur egiten. Eta zama bat eginik,
lothu zuenean, hasi zen enseiatzen, ea iasan ahal zezakeienz.”
(Axular, Gero )
[X. A.]
es: polisindeton
fr: polysyndète
en: polysyndeton