(Grekozko poiema hitzak obra esan nahi du, “egina dena”.)
Lan literarioa da orokorrean poema, eta erretorika klasikoan, bertsotan nahiz prosaz osaturiko edo buruturiko obrari esaten zitzaion poema. Antonomasiaz hiz kuntzaren bidez osaturiko arte lana zen poema. Mendeetan zehar, adiera murritza goa hartu du eta, gaur egun, neurriaren, erritmoaren edo errimaren legeen arabera moldaturiko mintzaira poetikoaren emaitza edo obratzat hartzen da. Euskaraz, A. Oihenartek sorturiko neurtitz ( Oihenarten gaztaroa neurthitzetan 1657) eta olerki (1916-1919) hitz berriek edo neologismoek ordezkatu izan dute zenbaitetan. Poema hitza euskaraz mailegu kultutzat hartzen da, eta aipaturiko bi hitz berriekin batera erabil daiteke, gainerakoan hainbat mendetan bertsoa izen orokorrez izendatzen zena.
Poemak, neurtitzak, olertiak edo bertsoak, gaur egun hitzok orokorrean duten zentzu murriztuan harturik, metrikak aztertzen ditu bereziki, egitura formal gisa. Horren ondorioz, lehen-lehenik poema anestrofikoak (hala nola, Errodrigo Zarateakoren eresia, Ibargüen Cachopinen kroniketan jasotakoa) ala estrofikoak bereizten dira, eta azken horien artean ahapaldi edo estrofa sail irekia dutenak (Orixeren Euskaldunak ekoak bezalakoak) edo egitura estrofiko itxia dutenak, hala nola, sonetoa edo hamalauduna, A. Oihenartek eginikoa bezalakoa. Bestetik, bertso libreak ere izan daitezke, errima eta neurri jakinik gabekoak (G. Arestiren Maldan Behera koak bezalakoa), eta horiek ere sinpleak eta konplexuak izan dai tezke, irizpide beraren arabera, neurtitz edo bertso lerroak multzokatuta ala etenik gabeko jarraian ematearen arabera.
[L. O.]
Ikus, halaber, E STROFA , M ETRIKA , N EURTITZ .