pertsonaia - Literatura Terminoen Hiztegia

 
PERTSONAIA

Narrazio baten gertaera, ekintza edo egoeretan esku hartzen duten izakiak, normalean gizakien irudiarekin bat egiten dutenak.

Pertsonaia kategoriak auzi ugari ekarri ditu literatur teoriaren garaietan zehar. Izan ere, kontaketaren eremuan gizaki baten modura ibili, mintzatu, jokatu eta eki ten badu ere, guztiz urruntzen da gizakion errealitatetik. Alabaina, eleberriak sortzen duen unibertso literarioa hautemateko erak baldintzatuko ditu pertsonaiaren inguruko gogoetak. Hala, eleberria errealitatearen imitazio molde bat dela uste dutenentzat, pertsonaiak errealitate horretan bizi diren pertsonen imitazio gisara atzemango dira. Eleberria balizko mundu baten sorkuntza gisara ulertzen dutenentzat, ostera, pertsonaiak mundu horretako balizko izaki modura neurtuko dira. Horregatik, pertsonaiak aztertzeko unean ikuskera zenbait erabili dira.

Testuz haraindiko ikuskera : Egiantza euskarri duten ikuskerak biltzen dira joera horretan, literatura mimesiarekin parekatzen dutenak, alegia. Aristotelesek adierazi bezala, mimesi horretan imitatu diren objektuak ekintzak, gertaerak edo egoerak izan daitezke; edo bestela, pertsonaia izan daiteke imitagaia. Azken joera horretan, pertsonaren neurriaren araberako esanahia bereganatuko du pertsonaiak, pertso naia pertsona baten adierazpen modura ulertuz. Hots, pertsona hartzen da errefe rentzia eremutzat, gizarte ikuskera, ikuskera psikologikoa, ideologikoa edo histori koa aintzat hartuz.

G. Lukácsen (1920) ustez, heroiak eta munduak elkarrekiko harreman etenga bea dute. Abiapuntu horretatik, heroi gatazkatsuari buruz egin zuen proposamene an hiru eleberri mota bereizi zituen, heroiak atsegin ez duen, ulertzen ez duen eta alboratzen duen gizarte baten aurrean duen jarreraren araberakoak .

Idealismo abstraktua: heroia ez da ohartzen gizartearekin dituen arazoez, bere zorakeria eta nahasmenduak beste mundu batzuetara ihes egitera baitarama.

Ilusio galtzearen erromantizismoa: errealitatea ezagutzen duen heroi batek ez du gizartearen egoera onartzen, eta ez du ulertu nahi ere, eta gizarte horren sines men eta baloreen aurka altxatzen da.

Ikaskuntza (Bildungsroman): marjinaturiko heroiak gizartean integratu nahian, ikasketa prozesuari ekingo dio.

L. Goldmannek (1964) estrukturalismo genetikoan kokatu ditu pertsonaiari buruzko teoriak, estrukturalismoaren eta soziologiaren artean. Haren aburuz, errea litatearen eta fikziozko munduaren artean homologia dagoen bezala, pertsonaiaren eta gizarteko pertsonen artean ere egiturazko homologia dago. Horrela, banakako en edo gizartearen ispilu errefraktatu gisa azalduko da pertsonaiaren izaera eta jokaera. Batzuetan, banakako heroia gizarteko taldeak ordezkatzen du, pertsonaia kolektiboei lehentasuna emanez. Horrelakoetan, pertsonaia gizatalde jakin bateko ideologiaren ordezkari gisa aurkezten da. M. Zeraffaren (1969) ustez, pertsonari buruzko ikuskera aldaketak literaturako pertsonaiak eraldatzea ekarri du.

Psikoanalisiak pertsonaia egilearekin harremanetan aztertu du. Freuden pentsamoldearen arabera, zaila da pertsona bat ezagutzea, pertsonak berak ezin baitu bere burua ezagutu, bere nortasunaren zatirik zabalena inkontzientean gor detzen baita. Beraz, pertsonaia literatur obran modu inkontzientean islatu den egile errealaren adierazpentzat hartzen da.

Testu barruranzko ikuskera : XX. mendean literatur teoriaren autonomia aldarri kapenek pertsonaiaren definizioa eleberriaren diskurtsoan bilatzea ekarri dute. Zernahi gisaz, pertsonaiek diskurtso edo testu horretan bertan ematen zaien trata menduaren arabera definituz. Ekintzak eta pertsonaiak elkarrekiko harremanetan garatzen dira: ezin da pentsatu ekintza bat hura egingo duen subjekturik gabe, eta ezin da pentsatu pertsonaia bat ekintza edo egoera batekin harremanetan ez bada. Osagarriak diren elementuak aztertzeko garaian ez da euren arteko lotura modu berean ulertu. Batzuek pertsonaia ekintzen pean eraikitzen dela uste dute, besteek ekintzak pertsonaien pean sortzen direla.

Hainbat azterbide erabili dira pertsonaien berri emateko. Diskurtso narratiboan ekintza eta pertsonaiak duten hierarkiaren arabera, bi sail bereizi izan dira. Batetik, ekintzek lehentasuna dutenean eta pertsonaia gertaera eta egoeren menpe dago enean; abenturazko eleberriak, esate baterako. Bestetik, pertsonaiak duenean lehentasuna, ekintzak haren helburuetarako erabiltzean: ekintzak eta egoerek pertsonaiaren ezaugarriak irudikatzeko balioa dute; eleberri psikologikoak, adibi dez.

Bestalde, pertsonaia bat banakakoa edo kolektiboa izan daiteke. Pertsonaia banakakoaren eredu bilakatu dira hainbat eleberri eta antzerkitako protagonistak, bereziki haien azterketa psikologikoak goren maila iritsi dutenean, hala nola F. Dostoievskiren Jokalaria (1966) (A. Garikano, 1993) edo Karamazov anaiak (1879 80) edo Raskolnikov, Krimena eta zigorra (1866) eleberrian. Pertsonaia kolektiboa talde batek osatzen du eta batik bat eleberri sozialean erabili izan da. Esaterako, J.

C. Celaren La colmena [ Erlauntza ] eleberrian, edo euskal eremuan, Anjel Lertxundiren Ajea du Urturik eleberrian.

E. M. Forster-ek (1927) pertsonaien konplexutasun maila hartu zuen kontuan, pertsonaia lauak ( flat ) eta biribilak ( round ) bereizteko. Lehenak, pertsonaia lauak, ez du diskurtsoan zehar garapenik jasaten, eta, hartara, pertsonaia xinplea eta estatikoa da. Bigarrena, pertsonaia biribila, eleberrian zehar egiten eta garatzen doa, eta, beraz, pertsonaia konplexua eta dinamikoa da, gizakion antzera. Esate baterako, Garoa ko Joanes pertsonaia laua da, eta Leturiaren Egunkari ezkutuko Leturia, aldiz, pertsonaia biribila.

Azterbide semiotikoek pertsonaiarengan arreta jartzean, sistema semiotikoaren barneko zeinu modura hartu dute pertsonaia, eleberriko gainerako elementu guz tiak bezalaxe. Hala, mintzaldiaren barruko elementu gisa aztertzeaz gain, mintzal diaren testuinguruari ere arreta eskaini zaio. Ph. Hamonek (1977) Ch. Morrisen bereizketa hirukoitzean oinarrituz, hiru pertsonaia mota bereizi zituen:

Pertsonaia anafora: beste zeinu bati, hots, beste pertsonaia bati erreferentzia egiten dio, amets, susmo eta irudipenen bitartez. Lotura elementu modura lan egi ten du. Zergatik Panpox eleberrian pertsonaia anafora garbia dago: Antxon. Izan ere, Amak semea erabiliko baitu Txemaren inguruko aipu ugari gogora ekartzeko, eta harekin nolabaiteko loturari eusteko.

Pertsonaia deiktikoa: enuntziazio egoera jakin batekiko erreferentziak definitzen ditu; hots, mintzaldian betetzen duten lekuaren arabera finkatzen dira. Esaterako, 100 metro polizien agerpena, besteak beste, gaztelerazko agerpenarekin lotzen da.

Erreferentzia pertsonaia: testutik kanpoko errealitateari erreferentzia egiten diona. Besteak beste, pertsonaia historikoak, mitologikoak, alegorikoak edo sozia lak. Pertsonaia horiek leku finkoa dute, kultura jakin batek ezarritako kodearen ara berakoa, ideologia jakin batek ezarritako kodearen araberakoa.

Mari Carmen Bobes Navesek (1993) ere Ch. Morrisen sailkapen hirukoitza oina rritzat hartuz egin du bere sailkapena, pertsonaia testuan eraikitzen duten zeinuen araberakoa:

Izaera zeinuak: estatikoak izan ohi dira eta izen eta adjektiboen bitartez adie raziak, identitatearen adierazleak.

Ekintza zein egoera zeinuak: oro har, dinamikoak dira, normalki aditz baten bidez adierazten dira pertsonaiaren ekintza funtzionalak edo zirkunstantzialak. Adieraziak sortzen dituzte.

Harreman zeinuak: ezaugarri bereizle edo egoera ezaugarriei dagozkie, eta pertsonaiak funtzionalki batzuk besteengandik banatzeko balio dute.

Euskal eleberrigintzan irudikatu den pertsonaiari dagokionez, K. Otegik egin dako lana azpimarratu behar da. Otegiren esanetan, eleberrigintzaren “egoera bakoitzak, ikusmolde berria hartzen du pertsonaiaz” (K. Otegi 1976: 18). Pertsonaia aldaketak forma aldaketa dakarrela aldarrikatuko du. Honako eleberri hauek azter tu zituen, bakoitzean pertsona mota bat irudikatuz: Tx. Agirreren Garoa ko Joanes. “Pertsonaia indibiduala, iraunkor eraikia” (71), J. L. Alvarez “Txillardegi”ren Leturiaren egunkari ezkutuko Leturia. “Pertsonaia indibiduala existentzial gatazkan” (119), Anjel Lertxundiren Ajea du Urturik , Urturi herria beraren menpeko pertso naiak. “Patu kolektiboan dator sarturik pertsonaia. Bere baitan taldeak buruz buru oldarturik dituen kolektibitate batean aurkitzen da gizabanakoa” (190) eta, azkenik, Martin Ugalderen Itsasoa ur-bazter luzea da . “Pertsonaiaren historia euskarri huts da eraikuntza literario bat sortzeko”(195); “ez du pertsonal norberatasunik; nobela ren egituraren elementu tekniko bilakatzen da pertsonaia”(216).

[I. R.]

B IBLIOGRAFIA

B OVES N AVES , M DEL C.: La novela , Síntesis, Madrid, 1993.

F ORSTER , E.M.: Aspects of the Novel , E. Arnold, London, 1927 / Aspectos de la nove

la, Debate, Madrid, 1983 . G OLDMANN , L.: Pour une sociologie du roman , Gallimard, Paris, 1964 / Para un a sociología de la novela , Ayuso, Madrid, 1967 .

H AMON , P H .: Introduction à l’analyse du descriptif , jat. 1977, Hachette, Paris, 1981.

L UKÁCS , G.: La théorie du roman, (jat.1916, 1. itz. 1920), Gonthier, Paris, 1975 / Teoría de la novela , Grijalbo, Barcelona, 1975 . O TEGI , K.: Pertsonaia euskal nobelagintzan , Gero, Bilbo, 1976 .

Z ERAFFA , M.: Personne et personnage. Le romanesque des anées 1920 aux anées 1950, Klincksieck, Paris, 1969.

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: personaje
     fr: personnage
     en: personage

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper