Gertaera bera kontatzeko perspektiba, ikuspuntu edo fokalizazio mota anitz erabiltzeari deritzo. Hala, errealitate baten aurrean egon litezkeen ikuspegien berri ematen da. Perspektibismorako joera izan da eleberri modernoaren garapenean erabilitako teknika nagusietariko bat. Besteak beste, William Faulkner-en The Sound an the Fury (1929) [ Hotsa eta ardaila , M. Garikanok itzulia, 1992] eleberrian eta G. García Márquezen Crónica de una muerte anunciada (1981) eleberrian antzeman daiteke teknika hori. Euskal eleberrigintzan aipagarriak dira Anjel Lertxundiren Hamaseigarrenean, aidanez (1983) eta B. Atxagaren Bi anai (1985), besteak beste.
[I. R.]
Ikus, halaber, I KUSPUNTU , M ODU .