(it. pasticcio, imitazio)
Artista baten nahiz anitzen osagarriak hartu eta imitatzeari edo osagarri horiek nahasteari deritzo. Frantsesaren bidetik hedatu da hitza, baina lehenik italieraz sortu zen ( pasticcio ). Hasiera batean, pinturari zegokion hitza zen eta lan original bat faltsifikatzea esan nahi zuen, halako moldez non originala bera baitzirudien.
Literaturaren arloan, edonoren estiloaren imitazio txarrari deitu izan zaio pasti che , baina baita inoren estilo edo edozein erregistro berezitan eginiko testuak obra batean elkartzeari ere; M. Proustek Pastiches et mélanges (1919) liburuan bere garaiko gertakariak idazle ospetsuen estiloez baliatuz azaldu zituzten: H. de Balzac, G. Flaubert, Goncourt…. Molde hori asko landu zuen, esate baterako, dadaismoak, eta pastiche aren teknikari etekin handia atera zion, literatura lan baten oinarrizko teknika bilakatzeraino, nahiz parodia egiteko asmoz, nahiz lan original baten oinarrizko osagarri bihurtuz.
Euskal Herrian pastiche a maisuki landu duenetako bat B. Atxaga izan da, bai poesian (joera dadaistak nabariak baitira batez ere Etiopia liburuan), bai prosan, Obabakoak liburuko zenbait ipuinetan adibidez. Pastiche a erabili duten beste egile batzuk dira, esate baterako, R. Saizarbitoria ( 100 metro ), edota B. Gandiaga ( Uda batez Madrilen ). Gaur egun, iragarkiak egiteko erruz baliatzen du pastiche a publi zitateak.
[J. K. I.] Ikus, halaber, T ESTUARTEKOTASUN .