parnasianismo - Literatura Terminoen Hiztegia

 
PARNASIANISMO

Frantziako poeta talde bati egotzi zitzaion deitura hori; talde horretako poetek 1866an elkarrekin batera argitaratu zuten zenbait poema Le Parnasse contempo rain deituriko aldizkarian; hortik parnasianismo hitza.

Taldearen ezaugarriak ez dira oso bateratuak, ez dago bide poetiko baten aldarrikapenik; kide bakoitza bere aldetik joan zen berehala; beraz, ez dago benetako eskola poetikorik hor. Hala ere, bada aldizkariak eskainitako gunean eta denboran biltzen den poeta talde bat, eta elkarrekin dituzten zenbait ezaugarri ere azter daiteke: alde batetik, erromantizismoaren lirikaren kontrako joera erakusten dute parnasiarrek (batik bat A. Lamartineren gehiegizko intimismoaren edo V. Hugoren suhartasunaren kontrakoa), ez dute sinesten poesia erabat aske eta mugarik gabe an, eta hortik poesia landu eta inpertsonal baten bila abiatzen dira, forma aldetik zehaztasuna eta biribiltasuna zorrozki landuz, eta adjetibazio aberats bezain zehatzaren bidez harmonia plastikoa lortzen ahaleginduz; neurkera eta lexikoaren aukeraketa oso zorrotz erabili zuten, lizentzia gutxirekin, estrofa mota asko zehaztasunez landuz; beraz, garrantzi berezia eskaintzen zioten teknikari, eta L’art pour l’art joeraren sorburua mugimendu hartan ikusten du zenbaitek. Bestalde, errealitate arruntetik urruntzea zuten helburu, eta giro exotikoa nahiz klasikoa, edo Erdi Aroko nahiz herrialde berezietako giroa islatzen saiatzen ziren. Maisutzat zeuzkaten Th. Gautier, Leconte de L’Isle, J. M. Heredia eta Th. de Banville (eta Ch. Baudelaire ere bai, oso modu orokorrean). Gainera, aipatu aldizkarian beste poeta ospetsu batzuek ere idatzi zuten, hala nola, Sully Prudhomek, F. Coppéek, eta baita P. Verlainek eta S. Mallarmék ere.

Euskal literaturan parnasianismoak ez du zuzenean eragin handirik izan; zer bait izatekotan, Lauaxetagan aurki daiteke zantzurik. Alabaina, kontuan izan behar da mugimendu horretako idazle asko poeta sinbolista handiak bihurtu zirela, eta sinbolismoak bai izan zuela eragin sakona Lauaxetarengan edo Lizardirengan, bes teak beste.

[J. K.]

Ikus, halaber, A BANGOARDIA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: parnasianismo
 fr: le parnasse
 en: parnasianism

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper