paranomasia - Literatura Terminoen Hiztegia

 
PARANOMASIA

(grek. para + onoma, izen baten aldaketa; lat. levis inmutatio )

Hitzezko figuren artean, hitzen hotsetan oinarrituriko figura da, hitz jokoen sai lekoa, calembour edo ekibokoarekin batera. Paranomasian antzeko hotsa baina zentzu ezberdina duten hitzak errepikatzen dira. Hitz jokoen iturri arrunta da, zentzu bikoak, hala nola ekibokoa eta calembour ra, poliptotona eta abar. Neurtitzetan nahiz hitz lauan ugari erabilia, irria –nahita ala nahi gabe– edo denbo rapasa atsegina sortzeko, asmakizun sotila adierazteko nahiz irakaspena errazago atxikitzeko, bereizkuntza xehea egiteko eta abar. Hotsez antzekoak diren hitz paro nimo horien artean erakarmen lotura paranomasikoa dago: herri etimologia feno menoa dela kausa, hotsez antzekoak diren hitzei antzeko zentzua ematen baitzaie.

Atsotitzetan agertzen dira maiz, egitura bikoitz eta laburretan, kontsonante nahiz bokal bat edo bi aldatuta hitz jokoa sortzen delarik. Adibide batzuk: “Haurrak hazi, nekeak hasi” (A. Oihenart, 214); “Zahar hitzak, zuhur hitzak” (id., 420); “Lasto su, laster su” (id. 298);

“Zor zarra, zor txarra” (Peru Abarka) .

Paranomasia mota hori silaba bat edo gehiago pasarte bateko zenbait hitzetan errepikatzean datza. Hitzok kide dira hotsetan baina ez esanahian; areago, hoski detasuna esanahian dagoen aldea azpimarratzeko erabiltzen du paranomasiak.

Hiriart-Urrutik ere maite zituen: “Jasta eta hazta!”. “Atx!...Zer duzu? Buruan hatz, ez dea hala?”. (Hiriart-Urruti). Bestalde, hor da “hotz eta motz” (honek ditolo gia sinonimikoa baino gehiago paranomasia dirudi).

Ondoko adibidean Hiriart-Urrutik dio ironiaz:

“Boz emaile? Zertako ez boz-galdatzale? Deputatu (...) Errepublikako Prezident eta oro, zertako ez? (...) Zer ihardets, baizik ere, nahuten bezenbat erasia lege eta mege, eta pege ...seria gogora dakioten ala ez, deus onik ez dutela eginen...”

Ohar bedi pegeseria (ezdeuskeria) hitza mozten duela irakurlearen ustekabe an. Ospetsua da “Traduttore traditore” ere.

Paranomasiaren antzeko prozedura da apofonia, hotsen errepikatze eta ezber dintasunarekin jokatzen duena (izena / izana, kargu / karga), akumulazioaren eta bereizketaren zerbitzutan. Apofoniak modulazioa dakarten prozedura batzuk hartzen ditu. Modulazioa hitz batetik edo silaba multzo batetik bestera igarotzea da, euren artean diferentzia fonetiko minimoa dagoela. Adibidez: “Erreakzio pasionatu eta pasionala”. Modu pedante eta maltzurra da, akumulazioa eta distinguo konbi natzen dituena. Errepikapen figura anitz eduki ditzake. Hitz hoskideen bidezko kateatzeak ere badira. Hiriart-Urrutirenak dira honako adibide hauek:

Gorreri eta gorrieri egiaren adiarazteko gora behar zaiote oihu egin.”

Zorra zorri, odol iresle” (“Frantziako zorrak” artikuluan, Eskualduna , 1936).

[X. A.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: paranomasia
     fr: paronomase
     en: paronomasia

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper