paraliteratura - Literatura Terminoen Hiztegia

 
PARALITERATURA

Herrialde bateko literatura nagusiaren alboan egiten diren zenbait testu ahozko nahiz idatzizkori deitzen zaio horrela. Paraliteraturaren ezaugarri nagusia honako hauxe da: gizartearen zatirik handienak dituen balio eta pentsamoldeen paradigma arruntenei jarraitzea; eredua asmaturik, testuak barra-barra sortzen eta hedatzen dira. Adibiderik ezagunenak feuilleton eran emaniko eleberriak eta literatura de cordel deritzona dira, XIX. mendean agertuak; gaur egun, jende xeheak erruz irakurtzen dituen nobela arrosak, poliziakoak, izu-laborrizkoak, espioitzakoak, komikiak, kontsu mo gizartearen mende dauden best seller direlakoak, eta beste hainbat ere hor sar tuko lirateke. Hala ere, mugak ez dira zehatzak; izan ere, sail horietako idazlan anitz literatura maila handikoak gertatu ohi baitira. Erdi Aroaren amaieran erromantzeak paraliteraturatzat jotzen ziren, baina geroan arnas poetiko handia aitortzen zaio asko ri. Bestalde, paraliteraturatzat hartu izan den hainbat genero goi mailako literaturan erabiliak izan dira, emaitza aberatsak lortuz. Euskal Herrian bertsopaperek bete zuten joan den mendean paraliteraturaren eginkizuna; “Brabanteko Genoveva” bertso sai lak berebiziko arrakasta izan zuen, esate baterako. Gerora, hor daude, adibidez, Txirritak Pernando Amezketarraren pasadizoetan oinarriturik eginiko bertsopaperak. Gaur egun, esparrua asko hedatzen ari da; best seller erako liburuak argitaratzen dira, hor daude komikiak, hor Xabier Gereñoren espioitza nobelak, eta beste hain beste.

[J. K. I.] Ikus, halaber, F OLLETOI .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: paraliteratura
 fr: paralittérature
 en: paraliterature

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper